Share

8m2018

M8an emakumeok* planto!!

 Administrazioa 2018/03/02

M8aren karietara hainbat material eskaini nahi dizkizuegu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, lantokietan jartzeko. Bestalde M8a lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.

Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.

Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin.

M8 izarrainfo ‘Emakume’ izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak,transak…).

Nola egin dezaket M8ko grebarekin bat?

1. Lan zentroetan lanuztera batuz.

2. Zure herri edo hiriko mobilizazioetan parte hartuz.

3. Mandarra balkoitik zintzilikatuz zaintza lanak azalaratzeko.

4. Merkatuan kontsumitzeari utziz.

5. Greba zure  ikastetxean zabalduz eta antolaketan parte hartuz.

6. Zaintzeari utziz, lan hori beste emakumeen esku utzi gabe.

7. Edonon zaudela ere egun horretan besoko morea jantziz (zuk zeuk egin dezakezu)

M8ko lan uzteak antolatzerakoan izaten ari diren zalantzei erantzunak

1. Greba bat al da M8koa?

Teknikoki lanuzteak dira deitu direnak, goizean 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

2. Nork deitzen du?

Mugimendu Feministak deitzen du eta hainbat sindikatuk, LAB tartean, bat egiten dugu deialdi eta antolatuko diren mobilizazioekin.

3. Erabat ezinezkoa bazait lan uztera eta mobilizazioetara batzea?

Zerbitzu minimoetara derrigortuta egonik gizonezko lankide batek ordezkatzea ezinezkoa izanen denean edo beste pisuzko arrazoirengatik lanuztera ezin izanen badut gehitu, egun horretako aldarrikapenekin bat egiten dudala argi uzteko moduak baditut: besoko morea jantzita lan egin, lantokiko atarian emakumezkorik gabe hori itxita legokeela adierazi, pankartak jarri, gure arrazoiak zabaldu, leudeken lankideekin gaia landu, ez ohiko jarduna egin, eta abar.

4. Eta gizonezkoek zer egin dezakegu

Honako ESTEKA HONETAN  badituzu hainbat proposamen emakumeen greba aurrera atera dadin zure ekarpena egin dezazun.

M8ko lan uzteak antolatzeko materialak

Nahi izanez gero, hona hemen lantokietan gaia sozializatzeko eta iragarki tauletan jartzeko hainbat euskarri.

LAB kartela

Planto egiteko 7.680 arrazoi ESKUORRIA

M8 ESKUORRIA

Mugimendu feministaren MANIFESTUA

GUZTIOK IZAN BEHARKO GINATEKE FEMINISTA (pdf)

Hainbat Langileen Batzordek (Nukleo, PAGNA, NFBI, Osasunbidea, ...) deia luzatzen diegu Nafarroako Foru Komunitateraren Administrazioko langileoi martxoaren 8rako prestatu den emakumeen mundu mailako grebarekin bat egiteko.

8M, ¡nosotras paramos!

Administrazioa 2018/03/02

Con motivo del 8M ponemos a vuestra disposición materiales y orientaciones que os pueden ser válidas para su preparación. Por un lado os ofrecemos orientaciones y FAQs relacionados con el tema. Por otro lado algunos enlaces a materiales interesantes para trabajar el tema.

El año pasado, mujeres* de más de 70 estados del mundo realizaron un llamamiento internacional a la huelga frente a un mundo que propicia diversas formas de violencia y desigualdad contra las mujeres*.

Durante el presente 8 de marzo, el movimiento feminista de Euskal Herria quiere adherirse a la reivindicación NOSOTRAS PARAMOS para denunciar al sistema capitalista, racista y heteropatriarcal que nos domina y nos pisotea. Ese día será el punto de partida de un largo camino. En dicho trayecto construiremos nuevas alianzas, uniéndonos y conociéndonos mejor, repensando nuestras luchas, construyendo nuevos espacios de resistencia, y liberándonos del mundo que nos margina, siempre con el objetivo de crear una alternativa feminista.

M8 izarrainfo Utilizaremos la palabra "mujer" porque nos parece adecuada para la articulación política de la huelga de 8M pese a que entendemos que existe una diversidad de cuerpos, itinerarios personales, vivencias, capacidades e identidades (bolleras, trans...) que superan la clasificación binarista de género.

¿Cómo puedo sumarme a la huelga feminista?

1. Adhiriéndote a la huelga en tu centro.

2. Asistiendo a las movilizaciones convocadas en tu pueblo o ciudad.

3. Colgando el delantal del balcón para visibilizar los trabajos de cuidados.

4. Dejando de consumir en el mercado.

5. Difundiendo la huelga y colaborando en su organización en el centro.

6. Dejando de cuidar sin delegar este trabajo en otras mujeres.

7. Poniéndote un brazalete morado allá donde estés (hazlo tú misma).

Preguntas frecuentes surgidas durante la organización del 8M

1. ¿El 8M se convoca a una huelga?

Técnicamente se ha hecho un llamamiento a realizar paros, de 11:00 a 15:00 y de 18:00 a 22:00.


2. ¿Quién convoca?
El Movimiento Feminista. Varios sindicatos, entre ellos LAB, nos sumamos y llamamos a participar en todos los actos y movilizaciones organizadas.


3. ¿Qué puedo hacer si no puedo adherirme a los paros ni a las movilizaciones?
Debido a los servicios mínimos y si no hay ningún hombre en disposición de sustituirte o cuando existen otras razones de peso que te impidan realizar el paro, siempre tendrás la opción para dejar claro que te adhieres a la reivindicación: trabajar con el brazalete morado, manifestar que el centro de trabajo posiblemente estaría cerrado sin las mujeres, poner una pancarta, explicar nuestros argumentos, trabajar el tema con el resto del personal, realizar una actividad extraordinaria, etc.

4. ¿Qué podemos hacer los hombres?

En ESTE ENLACE te proponemos una serie de iniciativas con las que podrás colaborar activamente con la huelga feminista.

Material para organizar el 8M

En cualquier caso, ponemos aquí a vuestra disposición algunos soportes para ir poniendo en tablones, salas comunes, entrada, etc. e ir socializando la huelga en vuestro centros de trabajo.

Cartel LAB

DÍPTICO 7.680 razones para plantarnos

DÍPTICO 8M

MANIFIESTO movimiento feminista

TODOS DEBERÍAMOS SER FEMINISTAS (pdf)

Diversas Comisiones de Personal (Núcleo, ANADP, INAFI, Osasunbidea, ...) llaman al personal de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra, a la huelga mundial de las mujeres prevista para el día 8 de marzo.