Share
16F

Lan bera, soldata bera

Administrazioa 2018/02/12

Horren oinarrizkoa den premisa hau ez da betetzen Foru Administrazioaren langileekin.
Gure administrari laguntzaile eta erizaintzako laguntzaile batzuek (Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikariak) eginkizun teknikoak betetzen dituzte, teknikari batzuek gobernu betekizunak betetzen dituzte, zelariek laguntzaileen eskuduntzak betetzen dituzte... Hamaika adibide ditugu non norberari dagokion kategoria handiagoko lanak betetzen diren arren, onartzen ez zaizkien, ez eta ordaintzen ere. Hauez gain, egoera honek eragiten die ere bideetako zaintzaileei, zerbitzu orokorretako langileei, suhiltzaile laguntzaileei, mantentze-lanetako laguntzaileei, mandatariei, hezkuntzako zaindariei, zelatariei, gidariei, telefonistei,...

Egoera horren aldrebesa da D mailako langileak kontratatzen direla C mailakoak ordezkatzeko, oporrak, baimenak,... bete daitezen. Lanpostu horietan aritzeko, LH1 edota antzeko ikasketak eskatzen diren arren, batzuk D mailara eta beste batzuek C mailara (Foruzaingoa) atxiki diren.

Egoera hauek guztiak duela urte batzuk herrestan daramatzagu hainbat zergatiengatik:

• Gure Funtzio Publikoaren Estatutua zaharkitua dago, erabat aldatu behar da egiten diren egiazko eskuduntzengatik dagokion mailarekiko adskripzioa berma dadin.
• Lan arloan teknologiak izan duen bilakaerak eta tresna informatikoak erruz ezarri izanak lanpostuetan, betidanik bete diren eginkizunak aldatu dituzte. Langileei gero eta ezagutza handiagoa eta ugariagoa eskatzen zaie.
• Administrazioak betidanik izan du gehiegikeria honen berri, baina maila txikiko lanpostuetan maila handiagoko jendea kontratatzea (eta ordaintzea) merkeago ateratzen zaiolako egin du.

Baina, gainera, egunerokoan ikusten dugu bilakaera akademikoa eta hezigarria ez datorrela bat gaur egungo lan mailekin, eta beste administrazioetan E maila desagertzeraino eta gainerakoen berrantolatzera eraman dutela.

Honengatik guztiarengatik, LAB sindikatuak eskatu du oinarrizko eskakizun hauek bilduko duen Estatutu berria lantzea. Dena den, jakin badakigu egungo Nafarroako Gobernuak, Geroa Bairena, ez duela urratsik eginen, guk bultzatu ezean.

 Elkarretaratze Bilera Otsailak 16 Iruñea 12:00  

Jauregia aitzinean hainbat kolektiboetako jendeak bizi duen bidegabekeriaren berri emanen digute.

A igual trabajo, igual salario

Administrazioa 2018/02/12

Esta premisa tan básica no se cumple con el personal de la Administración Foral.
Tenemos personal auxiliar administrativo y auxiliar de enfermería (TCAE) realizando funciones técnicas, técnicos haciendo trabajos ejecutivos, celadores desarrollando competencias auxiliares… Son innumerables los casos de personal que realiza trabajos de superior categoría y ni se les reconoce, ni se les paga. Además de los señalados, esta situación afecta a colectivos como vigilantes de carreteras, servicios generales, auxiliares de bomberos, auxiliares de mantenimiento, ordenanzas, personal cuidador de Educación, celador-a, conductor-a, telefonista, etc.

Los casos llegan a tal absurdo, que se contrata niveles D para sustituir a niveles C cuando cogen vacaciones, permisos… Puestos de trabajo que para el ingreso se solicita FP1, o estudios similares, y a unos se les adscribe en el nivel D y a otros el C (policía foral).

Todas estas situaciones se llevan arrastrando desde hace años por varios motivos:

• Tenemos un Estatuto de Función Pública obsoleto, que necesita una transformación total que garantice la adscripción al correspondiente nivel por las competencias reales que se realizan.
• La evolución de la tecnología en el mundo laboral y la implantación masiva de las herramientas informáticas han modificado las tareas clásicas de los puestos de trabajo, exigiendo más y mejores conocimientos al personal para desarrollar la actividad.
• La Administración siempre ha sido consciente de este abuso pero lo hacen porque les sale más barato contratar (y pagar) gente con un nivel bajo y hacerle trabajar en puestos que requieren un nivel superior.

Pero además nos encontramos con que la evolución académica y formativa no se corresponde con los actuales niveles laborales y que en otras administraciones han llevado a la desaparición del nivel E y el reordenamiento del resto.

Por todo esto el sindicato LAB ha demandado la elaboración de un nuevo Estatuto que recoja estas exigencias básicas. En cualquier caso somos conscientes de que el actual Gobierno de Navarra, de Geroa Bai, no va a dar pasos en este tema si no le presionamos.

 Concentración Asamblea 16 de febrero 12:00 Iruñea  

Delante de Palacio donde personas de los distintos colectivos nos informarán de su situación de agravio.