Share
BOMBEROS NA

LABek helegitea aurkeztu dio peoi eta suhiltzaileen gidari laguntzaileen deialdiei

Administrazioa 2018/02/02

Onartezina deritzagu eskakizun fisikoak handitu izanari

Peoi laguntzaileen eta suhiltzaileen gidari laguntzaileen aldi baterako kontratazio deialdiak xedatzen du proba fisikoetan eskatzen diren gutxieneko emaitzak ikaragarri handitu izana, aldez aurretik egin diren deialdi probekin alderatuta. Ez dago justifikatzerik, horrengatik, LABek gorako helegitea aurkeztu du deialdien aurka eta gutxieneko zentzuzkoagoak proposatzen ditu.

Ez da inondik inora ulertzen Suhiltzaile Zerbitzuaren zuzendariak proba fisikoak horrenbeste gogortzeko erabaki duena. Cooper testean, peoiei eta gidariei, hurrenez hurren, gutxienez 2.600 m eta 2.200 metro eskatzetik, 600 metro gehiago eskatzera igarotzeak, hots, 3.200 , eta 2.800 m, ez du buru-buztanik. Ez du zentzurik ere gizonei balio medizinalaren pisua 3 kilokoa izatetik, 5 kilokoa izatera igarotzen den bitartean, proba gainditzeko eskatzen den gutxiengo luzerari eustea.

Deialdia astakeria da. Zer nahi dute? Supermanak edota Superwomanak? Atletak? Proba hauek guztiak duela 30 urte baino gehiago egiten direla, eta hautapen prozesuak pertsonal egokiaz hornitu du azken urteotan basoetako suteak itzaltzeko eginkizuna. Agian, orain arte ez ote dute ongi bete agindu zaien zeregina? Horren handia den irizpide aldaketa egiteko oso ongi justifikatu beharko litzateke. Beldur gara, berriro, kontratatu diren pertsonek gaizki aritu baino, Zerbitzuaren arduradunek gaizki dihardutela. Dirudienez, arduradun horiek ez dute ezagutzen Zerbitzua zertan den. Jakin beharko lukete suteak ez direla lasterketa itzaltzen eta kamioia gidatzeko ez dela triatleta izan behar.

Aurrekoari gehitu behar diogu azken deialdian gizonen eta emakumeen proben artean bereizi dutela. Horren ondorioz, ikaragarri zaildu da emakumeak aipatu lanpostuak eskuratu ahal izatea. Dirudienez, ez dute emakumerik nahi Zerbitzuan.

Honengatik guztiarengatik, LABek gorako helegitea aurkeztu du deialdi bakoitzean, non aurreko deialdietan, Cooper testari dagokionez, eskatu izan diren baldintzei eustea eskatzen den, eta baloi medizinala jaurtitzearen harira, gizonek heldu diezaiotela orain arte eskatzen zenari, eta emakumeei eskatzen zaien maila jaitsi dadila, errealitate ezberdinetan oinarritutako trataera desberdindua justifikatuz, berdintasun printzipioa elkartuz, eta bazterkeria ez erabiliz.

Honi erantsi tauletan ikus eta alderatu daiteke 2015. urtean eskatzen zena, gaur egun eskatzen dena eta LABek proposatzen duena.

LAB recurre las convocatorias de peón y conductor auxiliar de bombero

Administrazioa 2018/02/02

Consideramos inadmisible el incremento de las exigencias físicas

La convocatoria para la contratación temporal de peón auxiliar y conductor auxiliar de bombero determina que los resultados mínimos que se exigen en las pruebas físicas se incrementen escandalosamente en comparación con las pruebas de convocatorias precedentes. No hay ninguna  justificación por lo que LAB ha presentado recurso de alzada contra las convocatorias y proponemos unos mínimos más razonables.

No se entiende de ninguna manera la decisión del director del Servicio de Bomberos de endurecer de este modo las pruebas físicas. Pasar de pedir un mínimo de 2.600 y 2.200 metros en el test de Cooper para peones y conductores respectivamente, a pedir 600 metros más, es decir 3.200 y 2.800 no tiene ningún sentido. Como tampoco lo tiene que a los hombres se les incremente el balón medicinal de 3 a 5 kilos pero que se mantenga la distancia mínima necesaria para pasar la prueba.

Esta convocatoria es un despropósito. ¿Qué buscan? ¿Supermanes o Superwomans? ¿Atletas? Estas pruebas se vienen celebrando desde hace más de 30 años y el proceso de selección ha proporcionado personal adecuado para las labores de extinción de incendios forestales durante todos estos años. ¿O es que no han hecho bien su trabajo hasta ahora? Un cambio de criterio de esta magnitud debería estar muy bien justificado. Mucho nos tememos que, una vez más, no son las personas contratadas las que estén haciendo mal su trabajo sino los responsables del Servicio; unos responsables cuyo Servicio parece que no conocen. Porque deberían saber que los fuegos no se apagan corriendo y que para conducir un camión no es necesario ser triatleta.

A todo lo anterior hay que añadir que en esta última convocatoria han discriminado entre las pruebas para hombres y para mujeres. El resultado es que se ha dificultado extraordinariamente a las mujeres el acceso a estos puestos de trabajo. Parece ser que no quieren mujeres en el Servicio.

Por todo ello, desde LAB hemos presentado un recurso de alzada para cada una de las convocatorias en los que solicitamos que se mantengan los requisitos de anteriores convocatorias en el test de Cooper y que, en el lanzamiento de balón medicinal, los hombres mantengan lo que se pedía hasta ahora y que se rebaje lo que se pide a las mujeres justificando un tratamiento diferenciado en base a las distintas realidades, conjugando el principio de igualdad y no discriminación.

En los cuadros anexos puede verse y comparar lo que se pedía en 2015, lo que se pide ahora y lo que LAB propone.

BOMBEROS 1BOMBEROS2BOMBEROS3