Share
oposiones

Administrazioan sartzeko ereduetan gordetzen den negozio ezkutua

Administrazioa 2017/12/19

Krisialdi ekonomikoaren iraunkortasunak eta lan ezak eragiten dute jende askok enplegu publikoan bilatzen dutela  lan-konponbidea.
Tamalez, administrazio publikoetan sartzeko hautapen proben eta baremoen diseinua norberak izan ditzakeen interesez bustia dago. Nabarienetakoen artean, prestakuntza ikastaroetan, sindikatuek antolaturikoetan nahiz akademikoetan, ardazten diren baremoak ditugu; hauetan hautagaiak zigortzen dituzte, dirutza handiak inbertituz, puntuak lortu behar izatera.

Aurre egin ohi duten beste mehatxua hautapen prozesuetan eman daitekeen manipulazioa da, eta esperientziak erraten digu askotxo direla. Duen garrantziagatik, ezagunena Osakidetzarena dugu.

2001. urtean ezagutu genuen Auzitegi Nagusiak Osakidetzako lehiaketa-probetan izan iruzurraren harira argitaratu zen behin-betiko epaia. Auzitegiak salatuek paratu errekurtsoak gaitzetsi zituen eta hainbat urtetako kartzela-zigorra ezarri zien Euskadiko Alderdi Sozialistarekin (PSE) eta UGT sindikatuarekin lotura zuten ehunka lagunen azterketak manipulatu zituztelako.

Osakidetzarako (Euskal Osasun Zerbitzua) lehiaketa publikoetan manipulatu zituzten azterketen zerrenda ofizialean, denera, 581 onuradun agertzen ziren, Eusko Jaurlaritzak hura ikertzen ari zen legebiltzarreko batzordeari bidali agirian adierazten zenez. Manipulatu ziren 581 azterketen artean, denek aprobatu zuten, EAEko osasungintzan funtsezko lanpostuak bete behar zituzten kualifikazio handiko 50 bat funtzionarioen probak zeuden.

Kudeatze taldean, hartan maila handiko funtzionarioak zeuden, aprobatu zituzten azterketa guztiak manipulatuak zeuden; PSE/PSOE eta UGT siglekin bat zetozen pertsonez osaturiko egiazko botere sarea lantzen saiatu ziren.

Gaur egun, Nafarroan, alderdi horrek lege-proposamena aurkeztu du enplegurako sarrera arautzeko hezkuntzan. Hauen ekimena zuritzeko, berdintasun printzipiotzat hartuz, hizkuntza batean baino gehiagotan prestatuak dauden pertsonen kontratazioa mugatu/oztopatu behar dela diote. Argi dago ez dihardutela berdintasun printzipioak eraginda. Aitzitik, esan genezake haien bezero-sareetan dabiltzan pertsona horiek guztiak babesten ari direla, hauen xedea ez dela zerbitzu publikoak hobetzea, ez dela berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta administrazioetan enplegu publikorako sarreran gardentasuna bermatzea.

El negocio oculto de los modelos de ingreso en la Administración

Administrazioa 2017/12/19

La persistencia de la crisis económica y la falta de trabajo hace que muchísimas personas busquen en el acceso al empleo público su solución laboral.
Desgraciadamente el diseño de las pruebas selectivas y baremos para el ingreso en las administraciones públicas está trufado de intereses particulares. Entre los más evidentes,  los baremos centrados en los cursillos de formación, ya sea sindical o “académica”, que condena a las personas candidatas a invertir importantes cantidades económicas en conseguir puntos.

La otra amenaza a la que se enfrentan es la posible manipulación de los procesos selectivos, y la experiencia nos dice que son bastantes. El más conocido por su importancia el de Osakidetza.

En el año 2001 se conocía la sentencia definitiva del Tribunal Supremo sobre el fraude de las oposiciones de Osakidetza. El Tribunal desestimaba los recursos de los acusados y los condenaba a varios años de prisión por manipular el examen de cientos de personas ligadas al Partido Socialista de Euskadi (PSE) y al sindicato UGT.

La lista oficial de exámenes manipulados en las oposiciones públicas a Osakidetza (Servicio Vasco de Salud)  incluye a un total de 581 beneficiarios, según el documento remitido por el Gobierno vasco a la comisión parlamentaria de investigación. Entre los 581 exámenes manipulados, todos ellos aprobados, se encuentran las pruebas del medio centenar de funcionarios de alta cualificación que iban a copar los puestos clave de la sanidad en la CAV.

En el grupo de gestión, altos funcionarios, todos los exámenes aprobados fueron manipulados, en un intento por colocar una red de verdadero poder constituida por personas identificadas con las siglas del PSE/PSOE y de UGT.

Hoy en Navarra este partido ha presentado una proposición de Ley para regular el acceso al empleo en educación justificando su iniciativa en la necesidad de limitar/dificultar a las personas con formación en más de un idioma sus posibilidades de contratación, argumentándolo como principio de igualdad. Está claro que este principio no es el que les ha movido, más bien diríamos que parece que estén protegiendo a todas esas personas afines a sus redes clientelares, y que para nada buscan lo mejor para los servicios públicos ni para garantizar la igualdad, el mérito, la capacidad y la transparencia en el acceso al empleo público de las administraciones.