Share
Rueda prensa ZB

LABek Izquierda - Ezkerrari proposatu dio berarekin batera Zerrenda Bakarraren inguruko eztabaida publikoa egin dezan

Administrazioa 2017/12/18

Gaur Iruñean emandako prentsaurrekoan LAB sindikatuak adierazi du, Irakaskuntzako Zerrenda Bakarraren inguruko azken egunetako gertaerak eta jarrera hartzeak ikusita, Izquierda - Ezkerrak bizkar emanen diela gehiengo sindikalari, aldaketaren gainontzeko alderdiei, gizarteko ahotsik progresistenei eta irakasle gehienen iritziari, baldin eta azkenean PSNren lege proposamenari baiezkoa ematen badio. Hori dela-eta, LABekin eztabaida publikoa izateko deia egin dio.

Lehenik eta behin, Kontseiluak Iruñean eginiko manifestazio jendetsua nabarmendu nahi du LABek. Zerrenda Bakarraren auzia nafar gizartean txertatzen joan da azken hilabeteotan eta larunbatekoa horren beste erakusgarrietako bat izan zen. Egungo egoeraren zentzugabetasunaren jakitun da gero eta jende gehiago Nafarroan. Aldi berean, I-E koalizioaren barnean den Batzarre alderdiak, gaiaren inguruan eztabaidatu eta gero, Zerrenda Bakarraren alde agertu izana izugarri estimatzen dugula adierazi nahi dugu. Eztabaida honetan mahai-gainean ideien eta argudioen lehia besterik ez dagoenean agerian geratu da Zerrenda Bakarraren aldeko iritziak gailentzeko aukera gehiago dituela, ez baitago aldeko argudioak biltzen dituen beste alternatibarik.

Pozgarria da LABen aldarrikapen historikoetako batek nafar gizartean jadanik lortu duen atxikimendua ikustea, baita egunotan Zerrenda Bakarrak gure eztabaida politiko zein sozialean izan duen garrantzia egiaztatzea ere. Atzean, ezkutuan, jende askoren lan eskerga dago, eztabaida saio luzeak, gai hau argi ez zuen hainbat hiritar eta talderekin eginiko bitartekaritza, kalean zein instituzioetan eginiko lana... gure zeregin nagusia nafar Hezkuntzan hizkuntzen araberako zerrenda bereiziak egotea dakarren diskriminazioari buruzko kontzientzia piztea izan da.

Horrexegatik, Izquierda-Ezkerraren egoitzaren aurrean eginiko kontzentrazioari koalizio horrek egin dizkien kritikak neurrigabeak iruditzen zaizkigu. LABen ekintza erabat zibikoa eta baketsua izan zen. I-Eko jarraitzaileek euren parlamentu-ordezkariek azalduriko jarreraren inguruko hausnarketa egin zezatela eskatzea zen. Zerrenda Bakarra Parlamentuan lege bidez eragozteko PSNk aurkeztutako mozioaren alde egingo zuela iragarria zuen I-Ek eta horrek izan zitzakeen ondorio larriez ohartarazi genuen. Gai horren inguruan UPN, PSN eta PPrekin bat egiteak gauza askori bizkar ematea suposatzen du, besteak beste Hezkuntzan eta Administrazioan gehiengo sindikalak adierazitako iritziari. Harritzekoa, Nafarroako Polizien Legeari buruzko auzian I-Ek gehiengo sindikalaren iritzia horren aintzakotzat hartu zuenean. Harrigarria baita ere I-Ek hemen zerrenda bananduak defendatzen jarraitzea, Galizia, EAE, Katalunia edo Valentzian justu kontrako jarrera duen bitartean.

Kasu honetan, erregimenarekin bat egiteak, horrek dituen sakoneko ondorioak kontuan izan gabe, Aldaketaren aurka egin nahi den higatze saioarekin elkarlanean aritzea suposatzen du. Herritarrak hizkuntza bat baino gehiago jakiteagatik zigortuak izaten jarraitzea suposatuko luke. Estatu osoan Zerrenda Bakarra ez duen lurralde bakarra Nafarroa izaten jarraitzea suposatuko luke. Nafarroako Adiministrazioaren barnean Zerrenda Bakarra izango ez lukeen arlo bakarra Hezkuntza izaten jarraitzea suposatuko luke. Eta batez ere, eztabaida hori elikatzen jarraitzeak irakasleriaren artean benetan existitzen ez den konpetentzia artifiziala berpiztea suposatuko luke. UPNk horren gustuko duen “que vienen los vascos” leloaren bertsio berria, orain Hezkuntzan.

Hari horretatik tiraka hamarka argudio bildu ahal ditugu. Egungo egoera ulertezina dela eta horren aurrean Zerrenda Bakarraren aukera onena dela gero eta agerikoagoa da. Gustatuko litzaiguke guk gai horren inguruan gure argudioak plazaratu ditugun bezalaxe I-Ek ere berdina egitea, euren jarraitzaileek sarritan egin dituzten tankerako ekintzak egiteagatik “faxistak” eta antzeko irainak jasotzen ibili beharrean. Horregatik guztiagatik, LABek I-Eri dei egiten dio berarekin batera Zerrenda Bakarraren inguruko aurrez aurreko eztabaida publikoa egitera. Bakoitzak bere argudioak defenda ditzala modu ireki eta demokratikoan.

Amaitzeko, galdera bat. Enplazamendu honi, gehiengo sindikalaren gehiengoari, aldaketaren aldeko gainontzeko alderdiei, gizarteko ahotsik progresistenei, irakasle gehienen iritziari... horri guztiari I-Ek bizkar ematen badio, zein lobbyren interesak defendatzen ari da orduan?

LAB emplaza a Izquierda - Ezkerra realizar un debate público sobre la Lista Única de Educación

Administrazioa 2017/12/18

En rueda de prensa ofrecida hoy en Iruñea el sindicato LAB ha declarado que, una vez vistos los últimos acontecimientos y posicionamientos en torno a la Lista Única, Izquierda - Ezkerra dará la espalda a la mayoría sindical, al resto de partidos del cambio, a las voces más progresistas de la sociedad y a la opinión de la mayoría de profesores, si es que al final vota a favor de la propuesta de ley del PSN. Por todo ello, LAB quiere proponer a Izquierda - Ezkerra realizar un debate público donde contrastar argumentos.

En primer lugar, LAB quiere valorar positivamente la manifestación que se llevó a cabo este pasado sábado en Iruñea a convocatoria de Kontseilua. Consideramos que es la muestra de que la sociedad navarra ha comprendido y asumido la anomalía que supone que en la Educación en Nafarroa, y sólo en la Educación en Nafarroa, no exista una lista única para el profesorado. También queremos saludar el anuncio de Batzarre, socia en la coalición Izquierda-Ezkerra, por haberse interesado, informado y debatido sobre este asunto. Su opinión pública en favor de la Lista Única tiene un gran valor para nosotras y evidencia que en ese asunto, cuando únicamente se pone por delante el debate de las ideas, la opción de la Lista Única reúne más adhesiones que cualquier otra.

LAB está orgullosa de que una de sus reivindicaciones históricas haya cuajado en la sociedad navarra y el debate sobre la lista única esté presente ahora mismo en el centro de la vida política y social.
Esto no se ha conseguido de la noche a la mañana. Detrás hay un trabajo enorme de un montón de gente, largas horas de debate, mediación con aquellas personas y colectivos que no veían claro este tema, constancia en los foros institucionales, pero también en la calle, donde hemos tratado de concienciar a la sociedad sobre la discriminación que supone la existencia de listas segregadas en la Educación navarra.

Por ello, la reacción de Izquierda-Ezkerra a la concentración que LAB llevó a cabo frente a su sede nos parece desproporcionada. Lo que LAB hizo fue un acto absolutamente cívico y pacífico de apelación a I-E y a sus bases para que medite sobre la trascendencia que tendría apoyar la iniciativa del PSN de bloquear la iniciativa de la Lista Única en el Parlamento. Aliarse con UPN, PSN y PP en este tema significa despreciar la opinión expresada por la mayoría sindical tanto en la Mesa Sectorial de Educación como en la General de la Administración. Sorprendentemente, en el caso de la Ley de Policías de Navarra tener en cuenta la opinión de la mayoría sindical era imprescindible para I-E. También es sorprendente que I-E defienda aquí una postura segregadora cuando las diferentes federaciones de Izquierda Unida de Galicia, Euskadi, Catalunya o Valencia defienden, sin ningún tipo de dudas, la lista única en dichos ámbitos.

En este caso, coincidir con el régimen sin reflexionar sobre las repercusiones reales de la implantación de la Lista Única significa colaborar en la labor de zapa de los partidos del régimen contra el cambio. Significa castigar a la ciudadanía por conocer más de un idioma. Significa que Nafarroa seguiría detentando el triste título de ser la única comunidad estatal con dos lenguas oficiales que no cuenta con Lista Única. Significa que Educación siga siendo el único ámbito de la Administración navarra en la que se segrega a sus trabajadoras y trabajadores en función del perfil lingüístico. Aceptar eso, sobre todo, supondrá alimentar irresponsablemente una competencia insana e irreal entre el profesorado y reavivar el discurso del “que vienen los vascos” tan del gusto de UPN, ahora en la Educación.

Podríamos hacer una lista inacabable de argumentos por los que es evidente que la situación actual es insostenible y por los que la Lista Única es la mejor opción para acabar con cualquier atisbo de discriminación e ineficiencia en la gestión administrativa.
Nos gustaría que I-E también hiciera uso de argumentos. Por el momento lo que hemos recibido han sido insultos como “fascistas” por un forma de protesta que sus seguidores han llevado a cabo en numerosas ocasiones. Por ello, emplazamos a I-E a un debate público, en el que cada una de las partes explique su argumentario y defienda sus posiciones de forma abierta y democrática.

Para acabar, una pregunta. Si I-E está dispuesta a obviar la postura de la mayoría sindical en Educación y la Administración, a la de una de sus miembros de la coalición, la del resto de formaciones por el cambio en Navarra, a las expresiones de la comunidad educativa en favor de la Lista Única… si no está dispuesta a poner todo eso en primer plano, ¿a los intereses de qué lobby está respondiendo con su decisión de apoyar la iniciativa legislativa del PSN?