Share
Cambio dias contados

Aldaketaren aurkako estrategia baten gakoak

Administrazioa 2017/12/14

PSNk irakasleen kontratazioa kudeatzeko zerrenda bakarraren aurkako ekimen legeria aurkeztu duela, eta I-Ek haren alde eginen duela aditzera eman izanak hezkuntzaren esparrua gainditzen duen konnotazioa dauka. Nafarroan suertatzen ari den aldaketaren aurkako jazarpen eta eraispen kanpainaren urratsek nondik nora joko duten adierazten digu. Ez da kasualitatea Esparzak jendartean aldarrikatu izana aldaketaren garaia amaitzear dagoela.

Ez da kasualitatea ere, parlamentuko ekimena PSNrena izatea. UPNrena izan balitz, zailduko luke I-Ek babestu izana, baina PSNrena izatean, eta “bazterkeriaren aurkako borroka” eta “aukera berdintasuna” argudiaturik, Nuinek eta de Simonek abagunea ikusi dute aldaketaren aldeko indarrengandik bereizteko eta haien bezeriak dituen interesen alde egiteko. Oso litekeena da CCOO mugimendu honen guztiaren gibelean egotea.

Aurreko eskuineko erregimen neoliberala hamarkadetan sostengatu zituzten alderdi politikoak eta sindikatuak, berriro, naturaltasun osoz, lerrokatu dira bateratu eta elkartzen dituen osagai batean: euskarari eta Nafarroako hizkuntza koofizial giza, haren normalizazioaren alde aritu den herri-mugimenduari dioten gorrotoan.

Hauteskunde-kalkulua, zor dituen mesedeak, botere-guneak eta eraginkortasun politiko gehiago galtzearen beldurrak, batzuek Nafarroako mapa politikotik desagertzeko aukera, honetaz guztiaz babesteko guneak bilatu beharrak... lagungarri suerta dakiguke ulertzeko zeintzuk diren egiazko zioak, sindikatuen gehiengoak eta Administrazioak negoziazio kolektiboaren mahaian hitzartua eragotzi ez ezik, Nafarroan, aldaketaren etsaiekin lerrokatzeko.

Las claves de una estrategia contra el cambio

Administrazioa 2017/12/14

El anuncio del PSN de presentar una iniciativa legislativa contra la lista única de gestión de contratación de docentes y la intención de I-E de apoyarla, tiene unas connotaciones que trascienden el ámbito de la educación. Nos da pistas sobre los próximos pasos en la campaña de acoso y derribo contra el cambio en Nafarroa. No es casualidad que Esparza vaya voceando en público que las horas del cambio están contadas.

Tampoco resulta casual que la iniciativa parlamentaria parta del PSN. De haberlo hecho UPN habría dificultado la posibilidad de que I-E la apoyara, pero siendo el PSN y haciéndolo en nombre de la “lucha contra la discriminación” y de la “igualdad de oportunidades”, Nuin y de Simón tienen vía libre para desmarcarse de las fuerzas del cambio y defender los intereses de parte de su parroquia. Resulta más que probable que CCOO se sitúe en la trastienda de todo este movimiento.

Las fuerzas político-sindicales que sustentaron durante décadas el anterior régimen de derechas y neoliberal vuelven a alinearse de manera natural, en torno a uno de sus elementos cohesionadores: el odio al euskera y a todo el movimiento popular que ha defendido su normalización como lengua cooficial de Nafarroa.

El cálculo electoral, los favores debidos, el miedo a seguir perdiendo parcelas de poder e influencia política, la perspectiva de algunos de incluso desaparecer del mapa político navarro y la búsqueda de puertos donde recalar, nos pueden dar pistas sobre cuáles son los verdaderos motivos para atreverse, no solo a interferir en lo acordado en una mesa de negociación colectiva entre la mayoría sindical y la Administración, sino a situarse junto a los enemigos del cambio en Nafarroa.