Share

seguridad

LABek Administrazioari San Josen jasandako erasoen aurrean erantzun azkarra eskatzen dio

ANADP 2017/11/24 descargas de archivos PDF INFOadm San Jose

Hobe berandu inoiz ez baino, Info honen izenburu ona izan liteke, Lan Osasuna bezalako gaia serioa ez balitz. Ez daiteke nahaspilan aritu langileen eta egoiliarren segurtasuna jokoan dagoenean. 

Jo dezagun harira baina. Uztailaren 31n, guztiz traumatikoa suertatu zen gertaera bizi izan genuen: langile bat erasotu zuten. Hartan agerian geratu zen San Jose egoitzan, erasoen harira, ematen den erabateko segurtasun eza. 

Orduan, LABen ordezkariok Administrazioari eskatu genion erasoak pairatzeko arriskua eta hauen larritasun maila urritzeko prebentzio neurriak har zitzala. Behin eta berriz egin genituen eskariak eta bilerak, behin eta berriz bidali genituen gutunak eta posta elektronikoak, behin eta berriz bideratu genituen salaketak Laneko Ikuskaritzan,... eta hala ere, burokrazia-makineria ez zen abiarazten. Dena ate gibelera bota zen.

Behin, gure pazientzia agortu zela, 4 hilabete beranduago, LABek salatu zuen, ANADPren Zuzendari Kudeatzailearekin egin bileran, erabaki ziren prebentzio neurriak, ez eta hitzartu protokoloak ere, ez zirela ari betetzen. Beno, oraingoan, AZKENEAN, lanari egin diote egiazki. 

Zergatik egon behar dugu etengabe haien gainean? Zergatik zuzendaritzako lanpostuak betetzen dituztenek ez dituzte eginkizunak betetzen, aurrez onartzen zaien arduraz? 

Jakina gure zentroak dabiltzala, arrunt ongi dabiltza gainera! Artatzen eta zaintzen ditugun pertsonei kalitateko atentzioa eskaintzen diegu, eta hori hala bada, langileon inplikazioari, ardurari eta lan egokiari esker izan ohi da.

Eskatzen dugun bakarra zuzendaritzako ardurak edota burutzako ardurak betetzen dituztenen inplikazio, ardura eta lan egoki bera da. HAIEN BETEBEHARRA DA.

LAB exige a la Administración celeridad con las medidas preventivas frente a las agresiones en San José

ANADP 2017/11/24 descargas de archivos PDF INFOadm San José

Más vale tarde que nunca hubiera sido un buen titular para este Info si no se tratara de un tema tan serio como es la Seguridad Laboral. No se debe funcionar a salto de mata cuando es la seguridad de los trabajadores y trabajadoras y de las personas residentes lo que está en juego. 

Pero vayamos a los hechos. El 31 de julio sucedió un acontecimiento realmente traumático de agresión a una trabajadora donde se evidenció la absoluta falta de seguridad que se da en el Centro San José ante las agresiones. 

Entonces, las delegadas de LAB solicitamos a la Administración medidas preventivas para minimizar el riesgo de agresión y sus niveles de gravedad. Constantes peticiones, reuniones, cartas, correos electrónicos, denuncias ante Inspección de Trabajo…  y la maquinaria burocrática no se ponía en marcha. Todo caía en saco roto. 

Agotada ya nuestra paciencia, 4 meses más tarde, LAB denunció en una reunión ante la Directora Gerente de la ANADP y el Director del Centro San José,  que no se estaban ejecutando las medidas preventivas estipuladas ni los protocolos acordados. Bueno, pues POR FIN es cuando se han puesto realmente a trabajar. 

¿Por qué hay que estar constantemente encima de ellos y ellas? ¿Por qué las personas con  puestos directivos no ejercen sus funciones con esa responsabilidad que se les presupone? 

Desde luego que nuestros centros funcionan, y funcionan muy bien. Damos una atención de calidad a las personas que atendemos y cuidamos y esto es así gracias a la implicación, responsabilidad y buen hacer de la plantilla de trabajadores y trabajadoras. 

Solo queremos la misma implicación, responsabilidad y buen hacer en las personas con respondabilidades directivas o de jefatura. ES SU DEBER.