Share

museo

Azpijokurik ez Museoko langileekin

Administrazioa 2017/11/22 descargas de archivos.orig PDF INFOadm Museo

Orain dela urtebete inguru Museoko zuzendaritzak bertako langileen egutegi eta ordutegia aldatzeko proposamena aurkeztu zigun. Bertan larunbata eta igande gehiagotan lan egiteko aurreikusten zelarik. Ziurgabetasun aldi honen ondoren eta pasa den azaroaren 9an eginiko Mahai Sektorialean hara non Kultura Zuzendari Nagusiak adierazi zigun sindikatuei proposamena atzera botatzen dutela, arrazoiak argitu gabe eta bestelako argibiderik eman gabe.

Argi gelditu zena bai izan zen Museoaren berrestrukturazio sakona eginen dela, aretoetan eta eremuetan obrak eginez eta aldaketak ezarriz. Lan hauen ondorioz segurtasun plana aldatu daiteke baita langileen kontratazioan aldaketak ekarri ere. Mahaian Zuzendari Nagusiak azaldu zuenez kontratazioa handitu daiteke kanpoko kontratazioari joz, hau da, pribatizazioari ateak zabalduz. LABek salatu nahi du horrelako kontratazio asmoetara jotzearena eta galdegiten dugu, behar izanez gero lanpostuak edo kontratazio zerrendak ateratzea Administraziotik bertatik. Halaber Museoaren oraingo egoeraren diagnostiko eta gerora begirako egiazko plana.

Beste aldetik, lankideei adierazi nahi diegu LABek formalki eskatu duela Funtzio Publikoan soilik sei ordu baino gehiago jarraian lan egiten dutenek dutela eskubidea atsedena hartzeko aipatzen duen arau hori aldatzea. Une honetan Museoan lan egiten dugunok eskubide horretatik kanpo gaude, guztiz bidegabea iruditzen zaiguna. Egin dugun proposamena da lan egiten dugun orduen araberako atseden proportzionala hartzeko eskubidea izan dezagun. Erantzunaren zain gaude.

No más juegos con la plantilla del Museo

Administrazioa 2017/11/22 descargas de archivos.orig PDF INFOadm Museo

Hace un año la dirección del Museo nos presentó una propuesta de calendario y horario en la que se anunciaba un incremento del número de jornadas de trabajo en sábados y festivos. Tras todo este tiempo de incertidumbre, al final, en la Mesa Sectorial celebrada el pasado 9 de noviembre, el director general de Cultura nos comunicó a los sindicatos que retiran la propuesta sin aclarar en su intervención los motivos y sin dar ningún detalle más.

Lo que sí quedó claro es que se va a hacer una reestructuración profunda con cambios y obras en las salas y espacios del Museo. Estas obras pueden provocar la revisión del plan de seguridad y cambios en la contratación de personal. Según dijo el propio Director General se podría ampliar contratación recurriendo a la externalización, es decir, a la privatización. Desde LAB queremos denunciar la pretensión de hacer este tipo de contrataciones y exigimos que, si es necesario se convoquen plazas o listas de contratación desde la propia Administración. Así como un diagnóstico de la situación actual del museo y plan de futuro real.

Por otro lado, queremos informar a la plantilla que LAB ha pedido formalmente a Función Pública que se modifique la norma que dice que solo tendrán derecho a descanso las personas que trabajen más de seis horas seguidas. En este momento, quienes trabajamos en el Museo quedamos fuera de este derecho, algo que nos parece totalmente injusto. La propuesta que hemos trasladado es que podamos disfrutar de un descanso proporcional al número de horas que trabajamos seguidas. Estamos a la espera de que nos contesten.