Share

Turismo pribatizazioa

Gobernuak baieztatu du Turismo zerbitzua pribatizatu duela

Administrazioa 2017/07/21

Dagoeneko ez dago zalantza izpirik. Nahas-mahasean ibili ondoren, Geroa Bairen Gobernuak berretsi du Turismoaren Marketing zerbitzua pribatizatzeko asmoa, enpresa publiko baten bidez. Zerbitzu publikoei egiten zaien eraso berri batez ari gara, non langileei eta herritarrei kalte egiten zaien.

Manu Ayerdik zuzentzen duen sailak ez du inoiz azaldu Nafarroako Gobernuaren Marketing zerbitzua edukiez eta zereginez husteko egon daitekeen premiaren edota egokitasunaren zergatia.  Zerbitzuari arintasun eta eraginkortasun handiagoz hornitzeko eta pribatizazio berri hau justifikatzeko arrazoi lausoak darabiltza soilik.

Ayerdi Sailburuak, arrazoi eta justifikaziorik izan gabe, zalantzan paratzen ari da egungo langileen profesionaltasuna. Ez egitekotan, ez ditu aztertuko zerbitzuan egon daitezkeen arazoak, ez eta haiek konpontzeko ezar litezkeen neurriak ere. Zuzenki hautatu du zerbitzua pribatizatuko duela enpresa publiko baten bitartez, jakin ez dakigunean nola arituko den, zenbat langile izanen duen eta langile berrien eta hauen kudeatzaileen gaitasuna zein izanen den. Ez du argitzen ere, egungo langileen, ez eta zerbitzu beraren geroa zein izanen den.

Baina are larriagoa da hura zuritzea, zerbitzua enpresa bati esleituz hura ez dela pribatizatzen eta haren zeregina sektore publikoak betetzen iraunen duela erranez. Hauxe dugu Geroa Bairen Gobernuak zerbitzu publikoak kudeatzeko darabilen eredua. Argudio hori erabilita Administrazioak egiten duen lan guztia enpresa publikoei eslei diezaiekete.

Azkenik, Manu Ayerdik mozorroa erantsi du, eta guztioi gogorarazten digu haren alderdia PNV dela. Eskuineko alderdi horrek berriki onetsi ditu Rajoyren aurrekontuak eta haren gastu-sabaia. Horrek berekin dakar zerbitzu publikoa ahultzen dela, prekarietateari eusten zaiola eta eros ahalmena galtzen iraunen dugula. Ez da harritzekoa orain Administrazioari eskuduntzak kentzen badizkio enpresa bati emateko, zeina publikoaren deitura izanagatik, errealitatean enpresa pribatua bailitzan diharduen. Halaxe egiten zuen lan UPNk agintzen zuenean Gobernuan. Eskuinaren eredu neoliberalaz ari gara, Geroa Bairen Gobernuak duen ereduaz hain zuzen.

El Gobierno confirma la privatización del servicio de Turismo

Administrazioa 2017/07/21

Ya no hay dudas. Después de semanas mareando la perdiz, el Gobierno de Geroa bai ha confirmado su intención de privatizar el servicio de Marketing de Turismo a través de una empresa pública. Se trata de un nuevo ataque a los servicios públicos que perjudica a la plantilla y a la ciudadanía.

El Departamento que dirige Manu Ayerdi en ningún momento ha explicado la necesidad o conveniencia de vaciar de contenido y funciones al servicio de Marketing del Gobierno de Navarra. Solamente se remite a unas vagas razones de dar más agilidad y eficiencia al servicio para justificar esta nueva privatización.

 El Consejero Ayerdi, sin ningún motivo ni justificación, está poniendo en duda la profesionalidad de la actual plantilla. Ni siquiera se plantea analizar los problemas que pueda haber en el servicio y las medidas que se podrían implantar para solucionarlos. Directamente opta por privatizar el servicio por medio de una empresa pública que no se sabe ni cómo va a funcionar, ni qué personal va a tener, ni la capacitación de esta nueva plantilla y de sus gestores. Tampoco aclara el futuro de las actuales trabajadoras ni del propio servicio público.

Pero lo más grave es que se justifica diciendo que sacar el servicio a una empresa no es privatizar el servicio y que va a seguir desempeñando su labor desde el sector público. Este es el modelo de gestión de los servicios públicos del Gobierno de Geroa Bai. Con este argumento pueden sacar a empresas públicas todo el trabajo que se hace desde la Administración.

Finalmente Manu Ayerdi se quita las caretas y nos recuerda a todos y todas que su partido es el PNV. Un partido de derechas que acaba de aprobar los presupuestos de Rajoy y su techo de gasto, lo que en la práctica supone el debilitamiento de los servicios públicos, mantener la precariedad y que sigamos perdiendo poder adquisitivo. No es extraño que ahora saque competencias de la Administración y las entregue a una empresa que, aunque tenga el apellido de pública, en la práctica funciona como una empresa privada. Así funcionaba UPN cuando estaba en el Gobierno. Es el modelo neoliberal de la derecha. Es el modelo del Gobierno de Geroa Bai.