Share

no cambioEn 2016 se incrementaron las retribuciones un 1% pero el IPC fue del 1,8. Este año vamos en el 1,6% por lo que podemos hablar de una pérdida de un 1,4% en estos dos años.

Mahai Orokorra. Eros ahalmena galtzen dugu, berriz ere

Administrazioa 2017/06/28

Nafarroako Gobernuak berretsi du gaurko Mahai Orokorrean langile guzioi %1 igoko digula soldata. Honek esan nahi du langileok aurten, beste behin ere, eros ahalmena galduko dugula.

Oroitaraziko dugu iaz ordainsariak %1 ere igo zirela, baina KPI %1,8koa izan zela. Aurtengoan %1,6koan dago, beraz esan dezakegu bi urte hauetan %1,4 galduko dugula. Igoerak 2017ko urtarrileko eragina izanen du eta erregularizazioa abuztuko nominarekin batera eginen da.

LABen hilabeteak daramatzagu eskatzen egiazko negoziazio prozesu bat, non lehengo UPN-PSN-PPk ezarritako murrizketa garaiotan eta oraingo Geroa Baiko gobernuaren garaian izan ditugun ordainsari galerak berreskuratuko diren. Berriro ere, galdegin dugu urtearteko plan bat langile guztion ordainsari berreskurapena aztertzeko, baina ez dute horretaz hitz egitera edo negoziatzera ere sartu nahi.

Nafarroako Gobernuak Madriletik agintzen dutenari men egiten dio. Lotsagarria da Gobernu honek ez ekitea dituen autogobernu konpetentziak bere gain hartzeari eta aurrena izateari. Ez baitu deus ere aurkezten, ez bada Estatuari men egitea. Negoziazio kolektiboa interesatzen zaizkion gaietara mugatzen du. Ez baitu ezta langileekin dituen konpromezuak ere betetzen. Lau alderdien artean sinaturiko Gobernu Akordio ere ez du betetzen, bertan aipatzen baita krisi garaian langileok galdutakoa berreskuratuko dela.

Argi eta garbi dugu Uxue Barkosen Gobernuari ez diola arlo publikoaren langileon egoera axola. Aintzakotzat hartuko dugu.

Mesa General. Seguimos perdiendo poder adquisitivo

Administrazioa 2017/06/28

El Gobierno de Navarra ha confirmado hoy en Mesa General que aplicará una subida del 1% a todo el personal. Esto supone que los trabajadores y trabajadoras volvemos a perder poder adquisitivo este año.

Hay que recordar que el año pasado también se incrementó las retribuciones un 1% pero el IPC fue del 1,8. Este año vamos en el 1,6% por lo que podemos hablar de una pérdida de un 1,4% en estos dos años. La subida tendrá efectos desde enero de 2017. El pago de lo que llevamos de año se realizará con la nómina de agosto.

Desde LAB, llevamos meses exigiendo un proceso de negociación que afronte la recuperación de las pérdidas salariales de estos años de recortes impuestos por UPN-PSN-PP y, ahora, por el Gobierno de Geroa Bai. Hemos pedido consensuar un plan plurianual para estudiar la recuperación salarial de todo el personal pero no quieren entrar a hablar y negociar.

El Gobierno de Navarra se pliega a lo que dicta Madrid. Es vergonzoso que este Gobierno renuncie a liderar y asumir sus competencias de autogobierno. Que no plantee nada que no sea obedecer al Estado. Que vuelva a limitar la negociación colectiva a los aspectos que le interesan. Que no afronte las obligaciones que tiene con la plantilla. Que incumpla el Acuerdo de Gobierno firmado por el cuatripartito cuando habla de la recuperación de todo lo perdido durante la crisis por el personal.

Está claro que al Gobierno de Uxue Barkos no le preocupa la situación de los trabajadores y trabajadoras del sector público. Tomamos nota.