Share

LAB eta beste sindikatuek uste dute gobernuak itunpeko irakaskuntza eta ikastoletarako akordio proposamenak langileen lan baldintzak okertzen dituela

Irakaskuntza 2017/06/27

LAB eta beste sindikatuek emandako prentsaurrekoan azaldu dute zergatik Hezkuntza Departamentuak egindako behin betiko proposamena kaltegarria den langileentzat. Gobernuak jakinarazi die akordioa lortu ezean, irailetik aurrera gaur egungo hobekuntzak galduko direla eta kolektibo bakoitza bere lan hitzarmenaren menpe geldituko dela. Sindikatuek presidenteari premiazko bilera eskatu diote eta biharko 14:00etan elkarretaratzea deitu dute Diputazioaren aurrean.


Nafarroako Hezkuntzako Akordio berriari dagokionean jendarteari negoziazioak nora iritsi diren jakinarazi nahi diogu:
Administrazioak gure lan baldintzak okertzen dituen behin betiko proposamena aurkeztu digu.
Sindikatuok hiru argudio hauek aintzat hartuta egungo akordioaren luzapena eskatu dugu:

1- Kontuen Ganberak  “ beste gastuen” atalari dagokion auditoriaren zain gaude.
2- Egungo akordioaren koste ekonomikoa 2017 abenduaren 31 arte jada onartuta dago.
3- Sektorearen lan gatazka ekiditeko.
Administrazioak aurreko ostiralean eman zuen erantzuna izan zen egungo akordioa 2017ko abuztuaren  31n iraungiko dela eta estatuko VI. Lan Hitzarmena aplikatuko dela.  Horrela bada, Nafarroa hobekuntza akordiorik ez duen erkidego bakarra litzatekeelarik.

Behin betiko Akordio hau ez onartzeko arrazoiak  hauexek dira:

1. Langile ez dozenteak 2016 eta 2017ko soldata igoeratik kanpo gelditu dira.

2. 57 urteko lanaldi lektiboaren murrizketa atzeratzen da. Aurreko akordioan dozenteek 57 urte betetzearekin lan karga lektiboa gutxitzen zen, beti ere baldintza batzuk betez gero, erretiro partziala lortzeko.
Bere burua aurrerakoitzat jotzen duen gobernu honek, Raxoiren 2012ko lan erreforma erabili du langile askoren lan baldintzak okertzeko, 57 urteko lektiboen murrizketa bertan behera utziz eta norbanakoaren egoerara atzeratuz eta baldintzatuz.
Gainera neurri honek lana sortzea oztopatzen du.
3. Administrazioak antolatzen dituen formazio ikastaroetara langileon sarbidea ia erabat mugatzen du. Beti ere, lekua egotea baldintza bezala jartzen baitu. Neurri honek ondorio zuzenak ditu hezkuntzaren kalitatean.

4. Ez dugu onartzen Hezkuntzaren proposamenaren iraupena bi urteetakoa izanik, aldiz, langileen birkokapenari dagokion iraupena urte betekoa izatea soilik.

5. Soldata igoerari dagokionean Departamentuak hauxe eskaini digu: “Aurrekontuek aukera ematen duten heinean, irakasle eta langile ez dozenteen soldatak 2018tik aurrera, Nafarroako aurrekontuetan funtzionarioentzat onartzen den proportzio berean igoko ditu 2018 eta 2019an”

  • Gogorarazi nahi dugu 2010ean gure soldatak funtzionarioenak bezala jaitsi zituztela, baina 2016ko igoera 2017ko urtarriletik aurrera aplikatu dutela eta soilik irakasleentzat. Igoera horrek ukatu digu, Arartekoak horrela aholkatzen bazuen ere, 2016ari zegokiona.
  • Administraziopeko langile dozente eta ez dozenteek abuztuan urtarrilaren batetik dagokien 2017ko igoera jasoko duten bitartean, guri ukatu egin digute.
  • 2018 eta 2019rako igoerak egon daitezen baldintza gehiegi dago mahai gainean eta ez dugu inongo bermerik jasotzeko honengatik:

                     - Ez dakigu Estatuko aurrekonturik egonen den.
                     - Ez dakigu aurrekonturik baldin badago funtzionarioen soldatak igoko diren.
                     - Horrela bada, ez dakigu Nafarroako funtzionarioen soldata igoko den.
                     - Hala eta guztiz ere, baldintza horiek guztiak beteko balira, Nafarroako aurrekontuetan itunpeko eta ikastoletako langileentzat dirua egon beharko luke.        
Hemen esan beharra dugu gutxienez badirela bi aurrekari neurri honen aurrean mesfidati agertzeko. Bata, 2016ko  abenduaren 21ean Uxue Barkos lehendakariak 2017an administraziopeko irakaskuntzan emanen zen igoera gauzatzeko bidea bilatzeko hitza eman zuen, horrela sareen arteko alde gero eta handiagoa ekiditeko.  Bestea, egungo Hezkuntza Kontseilariak berak, María Solanak, laukoaren izenean esandakoa 2016ko aurrekontuen eztabaidan Nafar Parlamentuan, non “analogia retributiva” delakoaren zilegitasuna onartzen zuen.

6. Proposamenak bakarrik aurrera egin du irakasleen ordezkapenetan lehen egunetik lau egoera zehatzetan. Baina hau ere Estatuaren legeriari lotuta dago, bertan 2016tik betetzen baita eta gainera proposamenaren azken idazketan langileei haien lan jarduna osatzea ukatzen die, langabezian dagoen norbait hartzera behartzen baitute, Administrazioaren aurrezpenean pentsatuz soilik.


Nafarroako itunpeko eta ikastoletako langileok gure lurraldeko ikasleriaren %40ri zerbitzua ematen diogula nabarmendu nahi dugu. Aldi berean, esanguratsua deritzogu Nafarroako Gobernuak oso ontzat ematen duen proposamen honek patronal guztien babesa jaso izana eta aldiz, sektoreko sindikatu bakar batek ere onartu ez izana.
Honengatik guztiagatik, bihar langileon kontzentrazioa deitu dugu, 14:00etan Diputazioaren aurrean, Karlos III.ean eta Uxue Barkos lehendakariari presazko bilera eskatu diogu.
Arazoa konpontzen ez bada, irailean mobilizazio berriei ekinen diegu.

LAB y el resto de sindicatos creen que la propuesta de acuerdo del gobierno para la concertada y las ikastolas empeora las condiciones laborales de los trabajadores y trabajadoras

Irakaskuntza 2017/06/27

En la rueda de prensa ofrecida por LAB y el resto de sindicatos, han explicado porque la propuesta definitiva del Departamento es regresiva. El gobierno les ha hecho saber que si no hay acuerdo, a partir de septiembre se perderán las mejoras actuales y cada colectivo quedará a expensas de su convenio. Los sindicatos han pedido una reunión de urgencia con la presidenta y han convocado una concentración para mañana a las 14:00 frente a Diputación.

Queremos comunicar a la opinión pública que las negociaciones del nuevo acuerdo de Navarra han llegado a este punto:
La Administración nos presentó una propuesta definitiva que empeora nuestras condiciones laborales.

Los sindicatos solicitamos la prórroga del actual acuerdo basándonos en los siguientes argumentos:

1. Está pendiente el resultado de una auditoría de la cámara de Comptos con respecto a la partida destinada a “otros gastos”.
2. El monto económico de este Acuerdo ya está presupuestado hasta el 31 de diciembre de 2017.
3. Para evitar la conflictividad del sector.

La respuesta oficial del pasado viernes por parte de la Administración es que el Acuerdo actual dejará de estar vigente el 31 de agosto  de 2017 y se nos aplicará el Convenio Estatal. Pasando a ser la única Comunidad Autónoma sin ninguna mejora sobre el Convenio Estatal
Las razones por las que no aceptamos dicha propuesta definitiva de Acuerdo son:
1. Excluye al Personal de Administración y Servicios de la subida salarial de los años 2016 y 2017.

2. En el anterior acuerdo el profesorado tenía una reducción de carga lectiva a los 57 años condicionada a cumplir los requisitos para acceder a la jubilación parcial.
Este gobierno, que se declara progresista, se está aprovechando de una reforma laboral estatal, para empeorar las condiciones laborales de las trabajadoras y trabajadores suprimiendo la aplicación automática a los 57 años y retrasando la reducción según las condiciones individuales de cada docente.
Además esta medida impide la creación de empleo.

3. Prácticamente excluye el acceso a los cursos de formación organizados por la administración, ya que está condicionado a que haya plazas libres afectando a la calidad de la enseñanza.

4. No aceptamos que la propuesta de Acuerdo tenga 2 años de vigencia y en cambio limite a sólo un año el referido a la recolocación del profesorado.

5. Respecto a la subida salarial el Departamento nos propone lo siguiente. “En la medida en que la disponibilidad presupuestaria lo posibilite, los salarios del Personal Docente y de Administración y Servicios se incrementarán, a partir del año 2018, en el mismo porcentaje que, en su caso, se apruebe para el funcionariado público en los Presupuestos Generales de Navarra para los años 2018 y 2019”

  • Nos gustaría recordar que en 2010 se nos recortó igual que a los funcionarios públicos, y sin embargo la subida del 2016 se ha aplicado en enero de 2017 y sólo al personal docente, sin recibir la retroactividad de todo el año 2016 como recomendó el Defensor del Pueblo.
  • Se nos niega la subida del 2017 al personal docente y no docente que van a recibir los funcionarios en agosto, con carácter retroactivo desde enero del 2017.
  • La subida propuesta para los años 2018 y 2019 está supeditada a demasiados condicionantes  y no ofrece ninguna garantía real de percibir dichas subidas por lo siguiente:

                   - No sabemos si habrá P.G.E.

                   - No sabemos si habrá subida estatal en dichos años

                   - No sabemos si esta subida se aplicará a los funcionarios de Navarra.
En caso de aplicarse, no sabemos si habrá disponibilidad presupuestaria para hacerla efectiva a los trabajadores y trabajadoras de la Enseñanza Concertada.

Tenemos dos precedentes que nos hacen desconfiar de la aplicación de esta medida. Cabe recordar que el 21 de diciembre de 2016, la Presidenta Uxue Barkos se comprometió a buscar fórmulas para efectuar la misma subida en 2017 que a la red pública, y así, evitar el distanciamiento entre ambas redes. Igualmente, la actual consejera,  María Solana, en nombre del cuatripartito en el debate de los Presupuestos de Navarra de 2016 reconoció la legitimidad de la analogía retributiva.

6. El único avance que aparece en la propuesta es la aplicación de las sustituciones de forma inmediata en 4 supuestos especiales, medida que se viene aplicando en el resto del estado desde el 2016 y que en la última redacción impide a los trabajadores en activo completar jornada, ya que obliga a contratar a alguien del paro pensando sólo en el ahorro de la Administración.

Recalcamos que los trabajadores y trabajadoras afectados por este Acuerdo atendemos al 40 % del alumnado de Navarra.
Nos parece muy significativo que esta propuesta de Acuerdo, que el gobierno nos vende como muy buena, tenga el apoyo de las Patronales y por el contrario no sea aceptada por ninguno de los 4 sindicatos  de la Enseñanza Concertada.
 Por todo ello hemos convocado para mañana una concentración de trabajadores y trabajadoras en Carlos III frente a Diputación a las 14:00h y hemos solicitado una reunión de urgencia con la Presidenta Uxue Barkos.
En caso de que no se solucione, en septiembre emprenderemos nuevas acciones.

itunpekoekaina17Bai