Share

manuayerdi   Turismon pribatizazioak

   Privatización en Turismo

Turismon pribatizazioak
Ayerdik ez ditu zalantzak argitzen

Administrazioa 2017/06/26

Gaur goizean Turismoko Marketing zerbitzuaren balizko pribatizazioari buruz aritzeko bilera egin da Manu Ayerdi kontseilaria eta Administrazio Nukleoko ordezkaritza sindikalaren artean. LABek bertan eskatu du zerbitzu horren pribatizazioa guztiz bertan behera uzteko. Manu Ayerdik aipatu duen gauza bakarra izan da aukera guztiak aztertzen ari direla eta ez dagoela deus ere erabakita.

Manu Ayerdik ez ditu gure zalantzak argitu. Ez da gai izan EZETZ esateko enpresa publikoa sortuko ote duten Marketing zerbitzua eramateko. Hala ere Turismoko Plan Estrategikoan bai, argiki agertzen da sortuko dela “ente instrumental” izenekoa, enpresa publikoaren gisa hartuko duena, eginkizun horiek egiteko.

Ez zaigu batere gustatzen nola egiten ari diren gauzak. Departamentuak, antolakuntzari buruzko ikerketa egiteko, Administrazioaren baliabideak erabili beharrean enpresa pribatu bat kontratatu du. Enpresari emandako baldintza-agiria ez dugu ezagutzen ez eta “ente instrumental” izeneko hori sortzearena ikertzea eskatu ote zaion ere. Ayerdik ez digu bermerik eman ere hurrengo aurrekontuetan enpresa publiko hori sortzeko partidarik sartuko ez denik.

LABen seguru gaude oraingo arazoen irtenbidea eta Turismoaren proiekzioa kanpoan baliabide propioekin egin egin eta behar dela, pribatizazioetara jo gabe. Langileek euren profesionaltasuna erakutsi dute. Dauden arazoak antolakuntzari dagozkio eta irtenbideak Departamentu barruan bilatu behar dira.

Zerbitzu publikoaren aldeko jarrera exijitzen dugu, argi eta garbi, eta bermeak nahi ditugu ez dela deus ere pribatizatuko. Baldintza-agiria eta enpresa pribatu horren ikerketa eskatu ditugu. Zain egonen gara, kontuen aurreikuspenetara eta Departamentuak egin dezakeen edozein mugimendutara, pribatizazio ideia txikienarik ere bazterrean utz dezaten arte.

Privatización en Turismo
Ayerdi no despeja las dudas

Administrazioa 2017/06/26

Esta mañana se ha celebrado una reunión entre el consejero Manu Ayerdi y la representación sindical de Administración Núcleo para tratar sobre la posible privatización del servicio de Marketing en Turismo. LAB ha acudido para pedir que se descarte rotundamente la posibilidad de que parte de este servicio sea privatizado. Manu Ayerdi se ha limitado a asegurar que están estudiando todas las posibilidades y que no hay nada decicido.

Manu Ayerdi no ha despejado nuestras dudas. No ha sido capaz de asegurar que NO se vaya a crear una empresa pública para llevar el servicio de Marketing. Sin embargo, en el Plan Estratégico de Turismo se recoge con toda claridad la creación de un llamado “ente instrumental” que tomaría la forma de una empresa pública para hacer estas funciones.

No nos gusta cómo se están haciendo las cosas. El Departamento, en lugar de contar con los  servicios propios de la Administración para hacer un estudio sobre cuestiones organizativas, ha contratado a una empresa privada. Ignoramos los términos del pliego de condiciones que se le dio a la empresa y si se le pidió expresamente que estudiara la creación de ese “ente instrumental”. Ayerdi tampoco nos ha dado garantías de que no se va a contemplar en los próximos presupuestos una partida para la creación de esa empresa pública.

En LAB estamos convencidas de que la solución de los problemas actuales y la proyección del Turismo en el exterior se puede y se debe acomenter con medios propios sin recurrir a privatizaciones. La plantilla ha dado muestras de su profesionalidad. Las dificultades actuales son de tipo organizativo y las soluciones hay que buscarlas dentro del Departamento.

Exigimos un posicionamiento claro en favor del servicio público y queremos garantías de que nada vuelve a privatizarse. Hemos pedido los pliegos de condiciones y el resultado del estudio de la empresa privada. Vamos a estar muy vigilantes a las previsiones presupuestarias y a todos los movimientos que pueda hacer el Departamento hasta que consigamos desterrar cualquier idea de privatización.