Share

Desgaitasun zentroetako langile batzarrek EZEZKOA eman diote hitzarmen kolektiborako UGT-k eta CCOO-ek sinatutako aurreakordioari

Soziokomunitarioa 2017/06/06

Maiatzaren 18an, UGT-k eta CCOO-ek desgaitasuna duten pertsonen arretarako zentroak kudeatzen dituzten enpresekin aurreakordio bat sinatu zuten.  Sektore honek urteak eman ditu bermedun hitzarmen duin bat aplikatzeko borrokan. Aurreakordio honen kontra azaldu da LAB, borrokan egondako sektoreko langileen aldarrikapenak asetzen ez zituelako. Aurreakordioa sinatu zuten sindikatuek, akordioa sinatzeko baldintza gisa, sektoreko langileek batzar bidez aurreakordioari oneritzia ematea ezarri zuten.

Maiatzaren 26tik, ekainaren 5era ospatutako langile batzarretan aurreakordiaren gainean egindako bozketetan, hauek izan dira emaitzak: 276 kontra, 264 alde, 35 txuri, 1 baliogabea, eta abstentzio 1. (zentro bakoitzean jasotako emaitzen taula atxikitu dugu). Emaitza hauekin, sektoreko langileek UGT-k eta CCOO-ek sinatutako aurreakordiari kontrako jarrera erakutsi diote.


LAB-en poztasunez hartu ditugu emaitza hauek, gure jarrerak, EZEZKO jarrerak, langileen gehiengoaren babesa jaso duelako. Baiezkoaren aldeko sindikatuek aurreakordioa langileen oneritzia jasotzea ezarri zuten akordioa sinatzeko baldintza gisa eta beraz ezingo litzateke ulertu emandako hitza ez errespetatzea. Honengatik, datorren ekainaren 8an deituta dagoen negoziazio mahaian emandako hitzari eustea espero dugu.


Horren ondoren, negoziazioei (baita mobilizazioei beharrezkoa bada ere) berriro heltzea aukera bakarra dela iduritzen zaigu, eta mahaian gauden 4 sindikatuok plataforma bateratu berri bat adosten eta elkarrekin defendatzen saiatu beharko genuke.


Gure aldetik, bide horretan jarri beharreko indarrak jartzeko eta sektoreko langileok urte luzez borrokaren bidez defendatu ditugun aldarrikapenak asetuko dituen plataforma bateratu eta berri bat adosteko prest gaude: hitzarmen duin baten alde eta eskubide guztiak ziurtatzeko bermeak jasoko dituen plataforma baten alde lan egiteko prest gaude.

Las asambleas de trabajadoras de los centros de discapacidad dicen NO al preacuerdo para el convenio colectivo firmado por UGT y CCOO

Soziokomunitarioa 2017/06/06

El jueves 18 de mayo, UGT y CCOO firmaron un preacuerdo de convenio colectivo con las empresas gestoras de los centros de atención a personas con discapacidad, sector que durante años ha estado luchando por un convenio digno y con garantías de cumplimiento. LAB se posicionó en contra de este preacuerdo, por considerar que no satisfacía las reivindicaciones de las trabajadoras en lucha. Los sindicatos firmantes se comprometieron a firmar sólo en el caso de que las asambleas dieran respaldo al preacuerdo alcanzado.

276 votos en contra del preacuerdo, frente a 264 votos a favor, 35 blancos, 1 nulo, y 1 abstención han sido los resultados de las asambleas realizadas centro a centro desde el viernes 26 de mayo a hoy lunes 5 de junio (se adjuntan al final los resultados de las votaciones por centros). Con este resultado las trabajadoras del sector demuestran su disconformidad con el preacuerdo firmado por UGT y CCOO para el convenio sectorial de centros de atención a personas con discapacidad de centros de gestión privada concertados con el Gobierno de Navarra.


En LAB nos sentimos satisfechos con este resultado, ya que respalda la postura de votar NO al preacuerdo, postura que hemos mantenido ante las asambleas. Los sindicatos que han defendido el SI al preacuerdo habían cogido el compromiso de firmar en caso de tener el visto bueno de las trabajadoras, por lo que no contemplamos otra posibilidad que no sea cumplir con su palabra, trasladar la situación actual en la reunión de mesa negociadora convocada este jueves 8 de junio y volver a retomar las negociaciones (y si es necesario también las movilizaciones) con una nueva plataforma que deberíamos tratar de acordar de nuevo entre los 4 sindicatos presentes en la mesa de negociación.


Por nuestra parte estamos dispuestas a tratar de consensuar una nueva plataforma unitaria que satisfaga las reivindicaciones que las las trabajadoras del sector hemos defendido en estos largos años de lucha por un convenio digno y con garantías de cumplimiento.