Share

upna enfermeria

Erizaintza Gradua eta euskara, Guatemalatik Guatepeorrera?

NUP 2017/05/26

NUPeko Erizaintza Eskolak gutxitu egin duen euskarazko eskaintza, ikasleen eskubideak mespretxatzen.

NUPeko Gobernu Kontseiluak onartu berri du hurrengo ikasturterako egongo den irakasgaien eskaintza. Bertan onartu egiten da Fakultate eta Eskola guztiek eramaten dituzten proposamenak.

NUPeko LAB harriduraz ohartu da nola Erizaintza Eskolak gutxitu egin duen Erizaintzako Graduan jadanik  hutsaren hurrengoa zen euskarazko eskaintza. Zehazki, aurten bi irakasgai eman daitezke euskaraz Gradu honetan; “Biokimika” eta “Osasun Publikoa eta Eritasunen Aurrezaintza”, tira ba,  hurrengo urterako onartu duten irakasgaien eskaintzan “Biokimika” soilik gazteleraz eskainiko da.

Irakasgai honetan euskarazko eskaintza kentzearen arrazoia are larriago iruditzen zaigu, nonbait, Eskolako zuzendariaren nahia zen irakasgai honetan gaztelerazko bi talde egotea eta NUPeko Gobernu taldeak esan zion ez zituela ikasle nahikorik holakorik egiteko. Egoera honen aurrean, zuzendariak, inongo lotsarik gabe, euskarazko taldea kendu du gaztelerazko taldean ikasle gehiago egon daitezen eta, modu honetan, bere helburua lortzeko.

Jokaera lotsagarri honekin Erizaintzako eskolak bere ikasle euskaldunak iraintzen ditu, erabateko mespretxua erakutsiz bai euskararekiko, bai bere ikasleekiko eta baita orokorrean nafar gizartearekiko ere bai. Gogoratu behar dugu Erizaintza dela egun ikasle euskaldun gehien dituen Gradua, %45a inguru, eta honen aurrean, Eskola honek helburu nagusi bezala euskarazko eskaintza handitzea jarri beharrean, holako astakeriak egiten ditu euskararen kontra.

Guzti honen aurrean honako hau adierazi nahi du NUPeko LABek:
• Erizaintza Eskolari, eta modu zehatzean bere zuzendariari esijitzen diogu “Biokimika” irakasgaia hurrengo ikasturterako berriro euskaraz eskain dezan.
• NUPeko Gobernu taldeari dei egiten diogu egin beharreko gestio guztiak egin ditzan aipatutako irakasgaia hurrengo urtean Erizaintzako ikasle euskaldunak euskaraz jaso ahal izateko.
• Azkenik Gobernu taldeari ere dei egiten diogu NUPeko azkeneko Plan Estrategikoan aipatzen den Euskararen Plan Gidaria onartu dezan, Plan honek ikasle eta oro har, pertsona euskaldun guztion hizkuntza eskubideak bermatu beharko ditu, idatzi hau eragin duen bidegabekeria sekula santan berriro gerta ez dadin.

Grado de enfermería y euskera: de Guatemala a Guatepeor

UPNA 2017/05/26

La Escuela de Enfermería, suprime una de las dos asignaturas en euskera y deja sin sus derechos al alumnado euskaldun (el 45%) en base a unos intereses espurios.

Recientemente el Consejo de Gobierno de la UPNA ha aprobado la oferta de asignaturas que impartirá el próximo curso académico. En dicho Consejo se aprueban las  propuestas que trasladan las diferentes facultades y escuelas.

Desde LAB hemos comprobado, con estupor, cómo la Escuela de Enfermería ha reducido en su Grado de Enfermería la ya de por sí escasísima oferta de asignaturas en euskera. En concreto este año se pueden cursar dos asignaturas en euskera; “Bioquímica” y “Salud Pública y Prevención de enfermedades”, pues bien, con la nueva oferta de asignaturas aprobadas en el próximo curso “Bioquímica” tan sólo se podrá cursar en castellano.

El motivo por el que desparece esta asignatura en euskera nos parece todavía más grave. Al parecer, el director de la Escuela pretendía que se le concedieran dos grupos de castellano en dicha asignatura. El Equipo de Gobierno de la UPNA le denegó la petición aludiendo que no tenía alumnado suficiente para desdoblar el grupo de castellano, pues bien, ante esta situación, el director de la Escuela, ni corto ni perezoso, ha eliminado el grupo de euskera de la asignatura, para, de esta manera, tener más alumnado en castellano y poder desdoblar el grupo.

Con este vergonzoso modo de proceder la Escuela de Enfermería insulta a su alumnado euskaldun y muestra un tremendo desprecio por el euskera y, en general también, por la sociedad navarra. Tenemos que recordar que  Enfermería hoy en día es el Grado que mayor porcentaje de alumnado euskaldun concentra, alrededor de un 45%. Frente a esta realidad, la Escuela, en lugar de tener como objetivo prioritario aumentar su oferta de euskera, la reduce a la nada con actitudes bochornosas.

Ante todo esto, LAB de la UPNA quiere expresar lo siguiente:
• Exigimos a la Escuela de Enfermería, y en concreto a su director, que vuelva a ofertar la asignatura de “Bioquímica” en euskera para el próximo curso académico.
• Emplazamos al Equipo de Gobierno de la UPNA a que realice todas las gestiones necesarias para que dicha asignatura pueda ser cursada en euskera por el alumnado euskaldun del Grado de Enfermería.
• Por último, emplazamos nuevamente al Equipo de Gobierno a aprobar el Plan Director del Euskera que menciona expresamente el Plan Estratégico de la UPNA. Este plan debe de ser el garante de que se garanticen los derechos del alumnado euskaldun y, en general, de todo el personal euskaldun de la UPNA, para que no vuelva a suceder la sinrazón que ha originado este escrito.