Share

San jose baliabideak

San Joseko langileek baliabide gehiago eskatu dute

PAGNA 2017/05/19

San Jose zentroko langileek elkarretaratzea egin dute Politika Sozialen Departamentuaren aurrean langile gehiago zein baliabide material handiagoak exijitzeko kalitatezko zerbitzu hobea eman ahal izateko. Bertako erabiltzaileen perfilean eginiko aldaketa ez da baliabide handiagoekin bat etorri.

KOMUNIKATUA:

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia sartzen ari den erabiltzaile-profilak zeharo bestelakoak dira, zentroan erabili ohi direnen aldean. San Jose zentroak ez ditu giza bitartekorik, ezta baliabide materialik ere, profil berri horri behar bezalako arreta emateko.

Lehenengoa sartu zutenetik zentroko langileek eta ordezkari sindikalek egoeraren larritasunaz eta langileen estresaz ohartarazi zieten PAGNAko arduradunei. Agentzia, ordea, arazoaren aitzinean ke-lainoa zabaltzen saiatu da, eta profil guztiei arreta eman behar zaiela dio, plantillaren segurtasuna bermatzearekin batera. Gauza bateraezinak balira bezala. Horren aitzinean zentroko langileok adierazten dugu:

Gu, San Jose zentroko langileak ez ezik, herritarrak ere bagara, eta arreta-zentroetan desgaitasunari ematen zaion asistentzia-kalitateaz kezkaturik gaude. Horregatik, zentroa gizartearen beharrizanetara eta eskakizunetara egokitu behar bada ere, ez da arriskuan jarri behar zentroetako langileen eta gainerako erabiltzaileen osasuna.

Gure ustez oraingo honetan faktoreen ordenak badu eragina emaitzan. PAGNAk sortu du arazoa, eta orain neurriak hartu beharko ditu ondorioak arintzeko. Baina hori lehenago egin behar zuen, plangintza baten arabera giza eta gauza-baliabideak jarri beharko zituen gaixoak ekartzen hasi baino lehen.

Orain arte hartu dituzten neurriak ez dira aski, gure irudiko, adabaki bat baino ez dira. Egoera onbideratzeko ez da aski neurri orokorrak hartzea, premiazkoa da berariazko konponbideak bilatzea.

Administrazioa eredugarria izan behar da dibertsitateari arreta ematen. Horregatik, kalitatezko asistentzia emateko behar diren baliabideak ongi planifikatzeko eskatzen dugu.

LAB   -   ELA   -   AFAPNA   -   USAE   -   UGT


La plantilla de San José pide más recursos

ANADP 2017/05/19

Trabajadores y trabajadoras del Centro San José se han concentrado hoy frente al departamento de Políticas Sociales para exigir más medios humanos y materiales para poder ofrecer un servicio de calidad. El cambio en los perfiles de las personas usuarias no se ha visto acompañado de un incremento de los recursos.

COMUNICADO:

La Agencia Navarra para la Autonomía y el Desarrollo de las Personas (ANADP) está introduciendo perfiles de usuario radicalmente distintos a los habituales en el centro. El Centro San José no está dotado de medios materiales y humanos para dar una atención correcta a este nuevo perfil.

Desde que se produjera el primer ingreso los y las trabajadoras del centro y los sindicatos que les representan han puesto en conocimiento de los responsables de la ANADP lo crítico de la situación y las situaciones de estrés que se están produciendo...

Somos trabajadores y trabajadoras del centro San José, pero también ciudadanos y ciudadanas preocupadas por la calidad asistencial de los centros de atención a la discapacidad. Por eso, estamos totalmente de acuerdo en adecuar los centros a las necesidades y demandas de la sociedad, pero sin poner en riesgo la salud de los y las profesionales que trabajan en ellos y del resto de usuarios.

La ANADP  debiera haber planificado y dotado de medios materiales y humanos el centro antes de realizar cualquier ingreso.
Consideramos que las medidas adoptadas hasta ahora han sido insuficientes y suponen un mero parche. No vale con readaptar medidas genéricas para abordar esta situación y es urgente dar soluciones concretas.

En la última asamblea con las y los trabajadores, la directora gerente se ha comprometido a estudiar medidas concretas aportadas en esa reunión por el personal y las delegadas sindicales.

Entendemos que la Administración debe dar ejemplo de una Atención a la Diversidad y por ello solicitamos una buena planificación de los recursos necesarios para dar una asistencia de calidad.


LAB   -   ELA   -   AFAPNA   -   USAE   -   UGT