Share

euskera.orig

LAB ez dago batere konforme euskararen dekretuaren azken bertsioarekin

Administrazioa 2017/05/11

LAB sindikatuak bere harridura eta erabateko desadostasuna adierazi ditu administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretuaren behin betiko idazkian txertatutako azken aldaketekin.

Nafarroako Gobernuak administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretua onartu baino lehen, martxoan Administrazioko Mahai Orokorrera eramandako bertsioan aldaketa berriak txertatu ditu. Gobernuaren onespenerako aurkeztuko den dokumentua, aldaketa nabariak zituela, pasa den asteko Mahai Orokorrera berriz eraman zen. LAB sindikatuaren iritziz, egindako moldaketa ez da azalekoa, edukia nabarmenki aldatu baita hiritarren hizkuntza eskubideak murriztuz, zonalde misto eta ez-euskaldunean batik bat. LABek  prozeduran seriotasun falta sumatzen du. Izan ere, aldaketak ez dira justifikatu behar den bezala.

Otsailean lehenengo zirriborroa ezagutzera eman zen. Sindikatuek ekarpenak egin ondoren, onartutakoekin bigarren bertsioa idatzi zen. Baina martxoan Administrazioko Mahai Orokorrean bozketaren bezperan aldaketa berriak egin ziren. Pasa den astean, argi gelditu ez diren arrazoiak direla medio, laugarren bertsioa mahai gainean jarri zen. Martxoko Mahai Orokorrean LAB abstenitu egin zen dekretuan euskararen normalizaziorako bidean lagunduko zituzten aurrerapausoak balioesten zituelako. Hala ere, jarrera kritikoa zeukan “Vascuenceren Legea” ontzat emanez zonifikazioari eusten ziotelako eta ez zuelako bermatzen nafar guztien eskubidea administrazioaren aurrean hizkuntza aukeratzeko.

Behin betiko bertsioa izanen omen denaren aurrean, LABek forma eta funtsa kritikatu ditu. Batetik arrazoi garbirik gabe Mahai Orokorretik pasatako dokumentua berriz aldatu da, eta bestetik, bertsioz bertsio egindako aldaketan atzerapauso nabarmenak dira, hiztunei aitortutako eskubideak gero eta murritzagoak dira, euskara hizkuntza gutxituaren normalizazioa zailtzen joan da eta proposatutako agertokiak gero eta antza handiagoa dauka UPNk utzitako egoera diskriminatzailearekin. Hori guztia dela eta, pasa den asteko Mahai Orokorrean LABek aurkeztutako dokumentuaren aurka bozkatu zuen.

LABek aurreko zirriborroa aztertuta, bere etsipena azaldu zuen eta ausardia falta leporatu zion gobernuari. Konplexuek eta euskararen etsaien diskurtsoak baldintzatutako idazkia zela esan zuen. Oraingoan, azken aldaketak ikusita, aurreko kritikak berresteaz gain, sindikatuak sumatzen du dekretua urardotzen joan dela. Hiztunen eskubide demokratikoak saldu dira gobernuari eusten dion alderdiren baten eskaerei men eginez, eta CCOOren aldeko botoa erosi nahian -lortu gabe-. Sindikatuaren ustez, ez da onargarria jarraitutako prozedura, esplizituki benetako arrazoiak azaldu gabe, testua okertzen joan baita. Hasieratik eskasa zen proposamenak, izan zezakeen alde positiboa galtzen joan da hainbat babes lortu nahian, baita aldi berean ere, Nafarroako euskaldunek bizi duten diskriminazio egoeraren konponbidetik urruntzen. Bidea etsigarria eta onartezina izan da.

 “Vascuenceren Legea” nafar guztien hizkuntza eskubideen benetako aitortza eginen duen lege berri batekin ordezkatu behar da. LABen ustez, positiboa da Nafarroako Euskara Kontseiluaren baitan lan talde bat eratzea euskararen lege berri baten enbrioia sortzen hasteko baina, ikusiak ikusia, sindikatua ez da baikor. Izan ere, atzo bertan Nafarroako Euskara Kontseiluak administrazioan euskaraz artatua izateko Nafarroan bizi diren hiritarren eskubidea inolaz ere bermatzen ez duen dekretu proposamena ontzat eman zuen.  LAB langile eta hiritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzen jarraituko du. LAB prest dago Nafarroan euskararen normalizazioaren norabidean aktiboki lan egiteko eta ekarpen positiboa egiteko, baina ez du atzerapausorik emanen, oraingoan bezala, egoera diskriminatzaileen salaketan.

LAB totalmente disconforme con la última versión del decreto del euskara

Administrazioa 2017/05/11

El sindicato LAB ha mostrado su sorpresa y total desacuerdo con los cambios introducidos en el texto definitivo del decreto que regulará el uso del euskara en la administración.

Antes de su aprobación definitiva por parte del Gobierno de Navarra, se han introducido nuevos cambios en la versión del decreto que se llevó a la Mesa General de la Administración en marzo, y que regulará el uso del euskara en la administración. Dicho documento, que incluye cambios relevantes, se volvió a llevar la semana pasada  a la Mesa General. En opinión del sindicato LAB, la modificación realizada no es irrelevante, ya que contiene cambios de calado que recortan los derechos lingüísticos de la ciudadanía, especialmente en la zona mixta y no vascófona. LAB aprecia falta de seriedad en el proceso, ya que los cambios no se han justificado como es debido.

En febrero se dio a conocer el primer borrador. Tras las enmiendas de los sindicatos, se escribió una segunda versión con las aportaciones aceptadas. Pero en víspera de su votación en la Mesa General de la Administración en marzo, se volvieron a introducir cambios. La semana pasada, por motivos no aclarados, se puso encima de la mesa una cuarta versión. En la Mesa General de marzo LAB se abstuvo porque valoraba los pasos positivos que se recogían en el decreto en aras de facilitar la normalización del euskara. A pesar de ello, mostró una actitud crítica porque se daba por buena la “Ley del Vascuence” y su zonificación. Además, no se garantizaba el derecho de todos los navarros y navarras a elegir el idioma en que quieren ser atendidas por la administración.

Ante la que parece ser la versión definitiva, LAB critica la forma y el fondo. Por un lado, se ha vuelto a modificar el documento que ya había pasado por la Mesa General sin una razón clara, y por otro, las modificaciones realizadss de borrador en borrador han sido restrictivas, se han ido recortando los derechos lingüísticos de los y las hablantes, se dificulta la normalización del euskara como lengua minorizada y el escenario propuesto cada vez se parece más a la situación discriminatoria que ha dejado UPN. Por todo ello, en la Mesa General de la pasada semana, LAB votó en contra del documento presentado.

Tras analizar el anterior borrador, LAB expresó su decepción y le acusó al gobierno de falta de valentía. Dijo que el texto estaba condicionado por los complejos y el discurso de los enemigos del euskara. A la vista de los sucesivos cambios negativos, además de verse ratificadas sus críticas, el sindicato aprecia que el decreto se ha ido adulterando. Ante la presión de alguno de los partidos que sustentan el gobierno, los derechos democráticos de los y las hablantes se han ido vendiendo para comprar -sin conseguirlo- el voto de CCOO. En opinión del sindicato, no es aceptable el proceso seguido, ya que el texto ha ido empeorando, sin explicar explícitamente las verdaderas razones. La parte positiva que podía tener la propuesta inicial, ya de por sí escasa, se ha ido perdiendo con la intención de recabar ciertos apoyos, y además se ha ido alejando de la solución a la situación de discriminación que viven los y las euskaldunes de Navarra. La deriva ha sido inaceptable y decepcionante.

Es necesario sustituir la actual “Ley del Vascuence” por una nueva ley que reconozca realmente los derechos lingüísticos de todos y todas las navarras. LAB considera positivo que dentro del Consejo Navarro del Euskara se haya creado un grupo de trabajo para crear el embrión de una nueva ley del euskara, pero visto lo visto, el sindicato no es optimista. De hecho, ayer mismo el Consejo Navarro del Euskara, dio el visto bueno a un decreto que de ninguna manera garantiza el derecho de las y los ciudadanos que viven en Navarra a elegir el idioma en el que quieren ser atendidos por la administración. LAB continuará reivindicando los derechos lingüísticos de los trabajadores y trabajadoras y de la ciudadanía. LAB está dispuesto a trabajar activamente y a hacer una aportación positiva en pos de la normalización del euskara, pero no dará un paso atrás en la denuncia de situaciones de discriminación lingüística que afianza la propuesta de decreto.