Share

M1LABAUDIO

El portavoz para Navarra Igor Arroyo, acompañado por sindicalistas de Mediterránea de Catering, Liebher, Administración foral y el Área de Pensionistas, así como la Organización juvenil ERNAI, en representación de los cinco bloques que formarán parte de la manifestación del Primero de Mayo en Pamplona.

Maiatzaren lehena Nafarroan: LABek burujabetza aldarrikatuko du eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko

Nafarroa 2017/04/24

LABen arabera, aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena: “Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte. Erronka ekonomiko eta sozialei aurre egin ahal izateko, burujabetzarako bidea egiten ari dira Catalunya eta Eskozia. Gurean ere gero eta gehiago gara geure lan eta bizi baldintzen gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunok”.

Prentsaurreko bidez Igor Arroyo Nafarroako bozeramaileak adierazi duenez, “badira bi urte Nafarroan aldaketa instituzionala gauzatu zenetik. Aurrera egin da, nabarmen, gure herrialdearen demokratizazioan. Bazterketa sozialaren kontrako hainbat neurri hartu dira. Alabaina, aldaketa soziala eginkizun dago oraindik; berau gauzatzeko, bi oztopo nagusiri aurre egin behar zaie”.

Lehenengo oztopoa Nafarroan bertan legoke: Patronala. “Frankismoan nahiz posfranksimoan aberastu den elite ekonomikoak botereari eusten dio” adierazi du Arroyok. “Bere estrategia, batetik, lan erreformak emandako baliabideen bidez lan baldintzak prekarizatzean datza; eta bestetik, ahalik eta zerga gutxien ordaintzean. Honela, lan kosteak murriztuz eta zergei ihes eginez, bere etekinak areagotu nahi ditu. Ez da egongo aldaketa sozial sakonik, Patronalaren politikari muga jartzen ez bazaio eta momentuz Nafarroako Gobernuak ez du horretarako asmorik agertu”.

Bigarren oztopoa Madrilen dago LABen arabera. “Azken hamarkadan hartutako erabakiek agerian utzi dute Nafarroaren ustezko autogobernua erabat mugatua dagoela. Sektore publikoaren garapena oztopatzen duten hamaika arau ezarri dizkigu Espainiako Gobernuak. Nafarroako Parlamentuak onartutako 17 legeren kontrako helegiteak aurkeztu ditu, tartean frackinga debekatzeko eta desjabetzeekin amaitzeko lege bana. Bestalde, Nafarroak ez du lanbidearteko gutxieneko soldata finkatzeko edota eskubide laboralak bermatzeko eskumenik”.

Arroyok adierazi duenez, “Herri galdeketarik gabe Foru Hobekuntza ezarri zenetik 25 urte igaro direnean, nafarrok geure etorkizunaren inguruko erabakiak har ditzagun garaia da. Estatus berri baten inguruko eztabaida instituzional eta soziala irekitzeko konpromisoa hartu zuen Gobernuak, Akordio Programatikoan jasotzen denez. Konpromiso hori gauzatzea eskatzen diogu LABetik. Zabal dadila behingoz eztabaida. Jar ditzala mahai gainean nork bere proposamenak. Gure aldetik ez dugu zalantzarik: estatu propio bat eratzea da nafar langileon lan eta bizi baldintzen hobekuntzarako bide emankorrena. Menpekotasunak sozialki kaltetzen gaitu. Murrizketa, prekarietate eta inposaketen garaia gainditu eta berri baten bila goaz: langileon garaia, burujabetzaren garaia, aldaketa sozialaren garaia”.

IRUÑEKO MANIFESTAZIOA

LABek hiru manifestazio egingo ditu Euskal Herrian, eremu administratibo bakoitzeko bana: Baiona, Bilbo eta Iruñea. Azken honetan, lau bloke antolatuko dira, lan baldintzak aldatuko dituzten neurri zehatzak hartu ahal izateko, burujabetzaren beharra nabarmentzeko.  Ernai gazte antolakundeak bosgarren bloke bat antolatuko du eta martxan zehar “pikete feministak” ere (lan arloko diskriminazio egoerei aurre egiteko LABek diseinatutako tresna berria) presentzia izango du.

Lau blokeak oinarrizko lau aldarrikapenen inguruan antolatuko dira: 35 orduko lan astea, 1200 euroko gutxieneko soldata, 1080 euroko gutxieneko pentsioa eta zerbitzu publikoen garapena. Jarraian azaltzen da horietako bakoitzaren inguruko ezaugarritzea.

BURUJABETZA OSOAZ... 35 ORDU

Kapitalaren logika Bizitzaren logikaren kontrakoa da. Milaka lagun lanik gabe dauden bitartean, enpresek gehiago ekoiztu nahi dute jende gutxiagorekin, dela robotizazioaren bidez (Industria 4.0 eta abarrak), dela malgutasunaren eta lanaldiaren luzapenaren bidez. Zentzugabekeri horri amaiera jartzea premiazkoa da, 35 orduko lan astea ezarriz. Kontrako bidea egin behar da inposatutako lanaldi partzialei dagokionez; horiek mugatzea da gure eskaria, Europako hainbat herrialdetan bezala gutxieneko lanaldi bat finkatuz.

BURUJABETZA OSOAZ... LGS 1200 EURO

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 707 eurotan dago. Horrekin ez dago bizimodu duin bat izaterik Estatuan eta gutxiago Nafarroan, hemen bizitzaren kostea handiagoa baita. Gutxieneko soldata hileko 1200 eurotaraino igotzea, prekarietatearen kontrako borroka nagusietako bat da. Lantokiz lantoki eta sektorez sektore aritu behar gara horren alde. Baina langile guztientzat ezar dadin, Nafarroak lan arloko eskumenak izatea nahitaezkoa da.

BURUJABETZA OSOAZ... 1080 EUROKO GUTXIENEKO PENTSIOA

Duela gutxi, Pentsionistak Martxan plataformak sustatu eta LABek babestutako Herri Ekimen Legegilea eztabaidatu zen Nafarroako Parlamentuan. Bi eskari egiten zituen: nafar orori gutxieneko pentsioa bermatu eta horretarako Nafarroan Gizarte Segurantzako kutxa propioa kudeatu. Alabaina, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak bat egin zuten UPN-PP-PSNrekin, horretarako eskumenik ez dagoela argudiatuz. Galdera beraz honako hau da: nafar orori pentsio duin bat bermatzen ez dion “autogobernua” ontzat eman behar al dugu?

BURUJABETZA OSOAZ... ZERBITZU PUBLIKO DUINAK

Nafar guztien hezkuntza, osasun arreta eta babes soziala bermatzeko zerbitzu publiko duinak behar ditugu. Horretarako UPNk ezarritako eredua errotik aldatu beharra dago, zerbitzuen publifikaziorako plan bati ekinez, administrazioa demokratizatuz eta behin behinekotasuna %5era murriztuz. Gaurdanik urratsak eman daitezke norabide horretan, izan ere LAB hainbat hobekuntza lortzen ari da. Hala ere, Espainiako Gobernuak krisiaren aitzakiaz inposatutako salbuespenezko legediak Nafarroako zerbitzu publikoaren garapena mugatzen du.

Primero de mayo en Navarra: LAB reivindicará la soberanía para construir un nuevo modelo económico y social

Nafarroa 2017/04/24

En opinión del sindicato LAB, el de este año puede ser el Primero de Mayo a las puertas de una nueva época: “Cataluña y Escocia están caminando hacia la independencia para poder afrontar sus retos económicos y sociales. En nuestro país también somos cada vez más las que reivindicamos el derecho a decidir sobre nuestras condiciones de trabajo y de vida frente a la Dictadura trasnacional del Capital”.

Según ha declarado el portavoz para Navarra, Igor Arroyo, “han pasado dos años desde que se produjo el cambio institucional en Navarra. Se ha avanzado notablemente en la democratización de nuestra tierra. Pero el cambio social está todavía por plasmarse en la práctica y para ello hay que superar dos obstáculos principales”.

“El primer obstáculo lo tenemos en Navarra” ha afirmado Arroyo en referencia a una Patronal “que busca incrementar sus beneficios por dos vías: por un lado, precarizando las condiciones laborales por medio de la reforma laboral; y por otro, tratando de pagar el mínimo de impuestos. No se producirá ningún cambio social profundo si no se pone límite a esta estrategia patronal y por el momento el Gobierno de Navarra no ha mostrado voluntad para ello”

El segundo obstáculo, según LAB, está en Madrid: “Las decisiones impuestas durante la última década han mostrado claramente que el supuesto autogobierno de Navarra es más que limitado. Navarra carece de competencias para desarrollar políticas de empleo y sufre los recursos del Gobierno español contra las leyes de su Parlamento (ya van 17)”. Cuando se cumplen 35 años desde la imposición del Amejoramiento del Fuero, LAB reclama que se materialice el compromiso adoptado por el nuevo Gobierno de abrir un debate institucional y social sobre un nuevo estatus.

En palabras de Arroyo, “que se abra el debate sobre nuestro futuro. Que cada cual defienda sus propuestas. Por nuestra parte no tenemos duda alguna: crear un estado propio es la mejor vía para la mejora de las condiciones de trabajo y vida de la mayoría trabajadora. Abramos la era del cambio social, abramos la era de los y las trabajadoras”.

MANIFESTACIÓN EN IRUÑEA

LAB va a realizar tres manifestaciones en Euskal Herria, una por cada ámbito administrativo:     Baiona, Bilbo e Iruñea. En esta última, se organizarán cuatro bloques para remarcar la necesidad de soberanía para tomar medidas concretas que cambien las condiciones de trabajo. La organización juvenil Ernai organizará un quinto bloque y tendrá presencia durante la marcha el “piquete feminista”, instrumento diseñado por LAB para hacer frente a situaciones discriminatorias en el ámboito laboral.

Los cuatro bloques adopatarán sendas reivindicaciones básicas, como son la jornada semanal de 35 horas, el salario mínimo de 1.200 euros, la pensión mínima de 1080 euros y el desarrollo de los servicios públicos. A continuación se refieren

SOBERANÍA PLENA PARA... 35 HORAS

La lógica del Capital es contraria a la lógica de la Vida. Mientras que miles de personas están sin trabajo, las empresas pugnan por producir más con menos gente, mediante la robotización (Industria 4.0 y demás), el aumento de la flexibilidad y el alargamiento de la jornada. Urge poner freno a este despropósito, relanzando la lucha por el reparto del trabajo mediante la reducción de la jornada laboral hasta las 35 horas semanales. También se debe avanzar hacia las 35 horas a partir del otro extremo, es decir, atajando las jornadas parciales no deseadas que se imponen mayoritariamente a las mujeres. Para ello proponemos establecer una jornada mínima, tal y como sucede en otros países europeos.

SOBERANÍA PLENA PARA... SMI 1200 EUROS

El salario mínimo interprofesional, establecido en 707 euros, no permite llevar una vida digna en el Estado y menos aún en Navarra, puesto que el coste de la vida es mayor. Elevar el salario mínimo hasta los 1200 euros mensuales es una de las principales batallas contra la precariedad. Podemos y debemos luchar empresa por empresa y sector por sector para conseguir avanzar hacia ese objetivo. Pero para que sea de aplicación general, es imprescindible que Navarra tenga las competencias en materia laboral.

SOBERANÍA PLENA PARA... PENSIÓN MÍNIMA 1080 EUROS

Recientemente se debatió en el Parlamento de Navarra la ILP promovida por Pentsionistak Martxan y apoyada entre otros por LAB. La petición era doble: asegurar una pensión mínima a toda persona y para ello gestionar una caja propia de Seguridad Social en Navarra. Sin embargo, Geroa Bai e Izquierda-Ezkerra se unieron a UPN-PP-PSN argumentando que no existen competencias para ello. Pero... ¿acaso debemos conformarnos con un “autogobierno” que no asegura una pensión digna a todos los navarros y navarras?

SOBERANÍA PLENA PARA... SERVICIOS PÚBLICOS PARA TODOS Y TODAS

Necesitamos unos servicios públicos de calidad para asegurar la educación, la atención sanitaria y la protección social de todos y todas las navarras. Para ello se debe reformar en profundidad el modelo generado por UPN, acometiendo un ambicioso plan de republificación de servicios, democratizando la administración y reduciendo la eventualidad hasta el 5%. Se pueden dar pasos en esa dirección desde ya mismo y de hecho LAB está consiguiendo varias mejoras. Sin embargo, la legislación de excepción impuesta por el Gobierno español con el pretexto de la crisis limita el desarrollo de los servicios públicos navarros.