Share
sanjosePAGNAk ez du oraindik konponbide eraginkorrik eman San Jose Zentroan sortutako arazoei.
La ANADP sigue sin aportar soluciones eficaces al problema generado en el Centro San José.

San Jose Zentroa: Egoera konpontzeko premia dago

PAGNA 2017/04/21

San Jose Zentroko egoiliarren profila aldatzeko asmoak sortutako arazoak direla eta, behin ikusita PAGNAk ez duela oraindik konponbide eraginkorrik eman eta apirilaren 19an LABek Lan Ikuskaritzan aurkezturiko segurtasun eta lan osasunaren inguruko salaketari jarraiki, sindikatuak Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuarengana ere jo du oraingoan, horren esku hartzea eskatzeko.

Aipatu ekimena, PAGNAren asmoak ezagutzera eman zenetik LABek egindako gainerakoekin bat egiten duena, beste ekimen batekin batera ekartzen dugu: Administrazioari luzatutako deia, gizartearen aurrean alegia. Nafarroako Gobernuak hemendik legealdia bukatzera bitarte hainbat lege aldaketa egiteko asmoa duela jakinda, aipatu aldaketek zentroetan eta beraien arretan eragina izanen dutela kontuan hartuta, zera eskatzen diogu Administrazioari: konpromisoa hartzeko, gizartearen aurrean gainera, aipatu aldaketak langileekin adostuko dituela eta horien ekarpenak kontuan hartuko dituela azalduz. Ondokoak ditugu horren helburuak: arreta benetan hobetzea eta langileen eskubideak bermatzea.

PAGNAko arduradunek zuzen erantzuteko eskaera da, behin ezagututa Nafarroako Gobernuak aldatu nahi dituela ratioen zein Gizarte Zerbitzuen Zorroaren dekretoak eta 15/2006 lege foru bera ere, abenduaren 14koa, Gizarte Politikoetakoa. Gure ustetan, aukera baliotsua da errealitatearekin bat egin behar duen arautegia lortzeko, besteak beste beharrei erantzun ahalko lieketen berariazko arloetako langileen taldeak ezarriz.
    
Jakin badakigu arauen aldatzearena epe ertain-luzeko bidea dela. Baina jakin badakigu arazoak segitzen duela ere, egunerokoan, eta Administrazioak aurre egin behar dio lehenbailehen. Hori dela eta, batetik,  irtenbide eraginkorrak jartzeko eskatzen diogu PAGNAri, eta bestetik, deia luzatzen diegu langileei deituko ditugun mobilizazioetan eta elkarretaratzetan parte hartzeko.

Centro San José: Urge una solución

ANADP 2017/04/21
A la vista de que la ANADP sigue sin aportar soluciones eficaces al problema generado en el Centro San José con su pretensión de modificar el perfil de usuario sin la adecuada previsión, y como complemento a la denuncia sobre seguridad y salud laboral que LAB presentó el 19 de abril ante la Inspección de Trabajo, este sindicato ha cursado también una solicitud de intervención al Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra.

Esta iniciativa, que sigue a todas las desarrolladas por LAB ya desde que la ANADP diera las primeras noticias de sus intenciones, se completa con un emplazamiento público a la Administración. Siendo conocedores de que el Gobierno de Navarra se plantea de cara a lo que resta de legislatura la modificación de diversos textos legales que afectan a los centros y a la atención que prestan, le instamos a que se comprometa públicamente a consensuar dichas modificaciones y a atender las aportaciones de las trabajadoras y trabajadores al objeto de que dichos cambios reviertan en una mejora real de la atención y garanticen los derechos del personal encargado de prestarla.

Esta petición, para la que esperamos una respuesta expresa de los actuales responsables de la ANADP, se refiere a la previsión que maneja el Gobierno de Navarra de modificar los decretos sobre ratios y la Cartera de Servicios Sociales, así como la propia ley foral 15/2006, de 14 de diciembre, de Políticas Sociales. Entendemos que se trata de una valiosa oportunidad para alcanzar una normativa adecuada a la realidad que, entre otras cosas, tenga en cuenta la necesidad de contar con equipos técnicos de profesionales específicos capaces de antender las necesidades que se planteen.

Sabemos que esta vía de la moficación legal solo podrá tener efectos a medio-largo plazo, pero también que el problema generado sigue presente en el día a día y requiere soluciones urgentes por parte de la Administración. En esta línea reiteramos nuestro emplazamiento a que se adopten medidas eficaces desde la ANADP a la vez que llamamos a las trabajadoras y trabajadores a secundar las movilizaciones y concentraciones de protesta que convocaremos.