Share

E

E mailako behin-behineko kontratatze zerrendaren gaitegia: Adarra jotzen

PAGNA 2017/04/19

LABek gora jotzea aurkeztu zuen E mailako behin-behineko kontratatze deialdian eskatutako gaitegiaren kontra eta Administrazioak aintzat hartu du zati batean, gaiak zehaztu behar dituela onartuz.
Emaitza ikusita, adarra jo digutela deritzogu.
PAGNAko LABeko delegatuok esandakoari eusten diogu eta zera salatzen dugu: gaitegia ez dator bat Administrazioaren maila eta soldata baxueneko langileek bete behar dituzten eginkizunekin.

Gaiak ez dira egoki zehaztu eta larritzat jotzen dugu, arriskuen prebentzioaren ikuspuntutik ikusita, aldamioei buruzko onarrizko hasi-masiak ere eskatzea.

Aurreko deialdiekin alderatuta, inoiz ez da hainbeste nahastu eskatu beharreko profila. Funtzio Publikoak huts egin du eta Eskubide Sozialetako Departamentuak ez du arduraz jokatu. Gure esparruko zerrendetan arazo handiak izanen dituela iragartzen dugu.

Mantentze lanetako laguntzaileen zerrendak deitzeko eskatzen diogu Funtzio Publikoari –berez, D mailakoak eta soldata handiagokoak izan behar  direnak- aurrekoak urte batzuez baitaramate iraungita. Egun, PAGNAko zentroetan izaten diren bajak eta oporrak bete gabe geratzen dira batzuetan.   

Horrez gain, jakin badakigu E mailako langileren batek mantentze lanak egin dituela, gure zentroetako zuzendariek eskatuta.
Ez dugu onartuko, langileek istripuak izateko arriskua areagotzen duelako eta egoiliarrek mantentze lanetako langile gaituek atenditutako zentroetan bizitzeko eskubidea dutelako, aipatu langileek dagokien soldata izanik.

Temario lista contratación temporal nivel E: Tomadura de pelo

ANADP 2017/04/19

Tras el recurso de alzada presentado por LAB al temario exigido en la convocatoria de contratación temporal de nivel E, la Administración nos contestó que estimaba parcialmente el mismo y que aceptaba concretar los temas.
Una vez visto el resultado, nos parece una tomadura de pelo.
Las delegadas de LAB en la ANADP seguimos afirmando y denunciando que no se corresponde con las funciones que desempeña el personal subalterno de nivel y sueldo más bajo de la Administración.

Los temas siguen sin especificarse correctamente y desde el punto de vista de la prevención de riesgos nos parece grave que se incluya hasta nociones básicas sobre andamios.

Nunca en una convocatoria de lista temporal se ha mezclado tanto el perfil exigido.  Función Pública no ha actuado con acierto y el Departamento de Derechos Sociales no ha actuado con responsabilidad. Auguramos que va a encontrarse con un gran problema en la gestión de las futuras listas en nuestro ámbito.

También exigimos a Función Pública que convoquen listas de auxiliar de mantenimiento (nivel D, sueldo superior) porque las anteriores están caducadas desde hace años. Actualmente existen necesidades de cobertura de bajas y vacaciones en los centros de la ANADP y se quedan sin cubrir.

Así mismo hemos detectado personal de nivel E realizando tareas de mantenimiento a petición de las direcciones en nuestros centros.
No lo vamos a consentir, porque esto aumenta el riesgo de accidentes para los trabajadores/as y porque los residentes tienen derecho a vivir en un centro atendido por personal de Mantenimiento cualificado y con su sueldo correspondiente.