Share

calendario

Opor, lizentzia, baimen eta lanaldia murriztearen dekretua aldatzearen onarpenak baditu hobekuntza nabarmenak langileentzat

Administrazioa 2017/03/31

Administrazio Publikoetako Mahai Orokorrak gaur goizean onartu du oporrak, lizentziak, baimenak eta lanaldiaren murrizketa arautzen dituzten Foru-Dekretuak aldatu behar direla. Sartu diren aldaketek LABen aldeko botoa izan dute, lan baldintzak nabarmenki hobetzen direlako.

Oporrak, lizentziak eta baimenak arautzen duen 11/2009 Foru Dekretuari egin aldaketan, hobetu dira senideen ospitaleratzeagatik, gaixotzeagatik, edota heriotzagatik ordaintzen diren baimen egunak: egun naturalen arabera zenbatu baino, lanegunen arabera zenbatuko dira, gaixoari alta ematen zaionean hura zaintzeko aukera ere kontuan hartzen dela. Baimen ordainduak eman litezke ere, izaera publiko edo pertsonala duen halabeharrezko eginbeharra egiteko ezinbestean erabili behar den aldiaz eta familia eta lanaldia uztartzeari loturiko eginbeharrak betetzeko (senideak osagilearengana eramateko, tutoretzetan agertzeko, toki-erakundeetako gobernu organoetan parte hartzeko).

Aldatu da ere lanaldi murrizketa arautzen duen 27/2011 Foru Dekretua. Sartu diren hobekuntzen artean, lanaldiaren murrizte-motak nabarmenki handitu izana dugu, zeinak are zabalagoak izatera igaro diren. Gutxiengo iraupena aldatu da ere, eta egungo sei hilabetetik, hiru hilabetekoa izatera igaro da. Azkenik, lanaldi osotan eta hiruhileko zenbaketan pilatzeko aukera sartu da.

Aldaketok laster sartuko dira indarrean, behin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko direnean.

Ikusi jardunaldi murriztapenaren dokumentu berria

Ikusi oporrak, lizentziak eta baimenak F.Dekretuaren aldaketa

La aprobación de la modificación de los decretos de vacaciones, licencias, permisos y reducción de jornada supone importantes mejoras para la plantilla

Administrazioa 2017/03/31

La Mesa General de las Administraciones Públicas ha aprobado esta mañana modificar los Decretos Forales que regulan las vacaciones, licencias, permisos y reducción de jornada. Las modificaciones introducidas han contado con el voto favorable de LAB porque suponen importantes mejoras en las condiciones laborales.

En la modificación del DF 11/2009 que regula las vacaciones, licencias y permisos se ha mejorado los días de permiso retribuido por ingreso, enfermedad o fallecimiento de familiares: pasan a ser días laborables en lugar de naturales, contemplándose también la posibilidad de atender a la persona enferma cuando le den el alta. También podrán concederse permisos retribuidos por el tiempo indispensable para el cumplimiento de un deber inexcusable de caracter público o personal, y por deberes relacionados con la conciliacion de la vida familiar y laboral previa justificación (acompañamiento de familiares al médico, asistencia tutorías, asistencia a órganos de gobierno de entidades locales, etc.).

También se ha modificado el DF 27/2011 regulador de la reducción de jornada. Entre las mejoras introducidas está el aumento significativo de los tipos de reducción de jornada que pasan a ser más abiertos. La duración mínima también se modifica y pasa a ser de tres meses en lugar de los seis actuales. Por último se incluye la posibilidad de acumular en jornadas completas y cómputo trimestral.

Estas modificaciones entrarán en vigor próximamente, cuando sean publicadas en el BON.

Ver nuevo documento de reducciones de jornada

Ver modificación DF vacaciones, licencias y permisos