Share

Administrazioan hizkuntza erabilerarako dekretu zirriborroa oso eskasa iruditzen zaio LABi

Administrazioa 2017/03/02

LAB sindikatuaren iritziz Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen Administrazioan hizkuntza erabilera arautzeko dekretu zirriborroak egungo diskriminazio egoera leuntzen du, baina euskararen bigarren mailako hizkuntza izatea egonkortzen du. Hobekuntzak badaude ere, inolaz ere ez ditu bermatzen nafarren hizkuntza eskubideak eta hizkuntza hautatzeko askatasuna Administrazioan.

Egia da zirriborroan gaur egungo egoerarekin alderatuta, euskararen erabilera eta normalizaziorako bidean lagunduko dituzten aurrerapauso batzuk planteatzen direla. Neurri positibo horiei uko egin gabe eta beraien balioa gutxietsi gabe, egin den proposamena eskasa, ausardiarik gabekoa eta asmo gutxikoa da. Nabaria da konplexuek eta euskararen etsaien diskurtsoak baldintzatutako zirriborroa dela dio LABek.
 
LABen ustez, indarrean dagoen “Vascuenceren Legeak” ezartzen dituen mugak gainditu behar dira zalantzarik gabe. Lege horrek inposatzen duen zonifikazioa eta hortik eratorria hiritarren artean finkatzen duen hizkuntza diskriminazio antidemokratikoa lehenbailehen bertan behera uztea ezinbestekoa da, nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko. Dekretu zirriborro hau lege marko baztertzaile horren gatibua da. Tamalez Gobernuak ez du helburu “Vascuenceren Legea” baliogabetzea nafar jendartea bere kalteak pairatzen jarraitzera zigortuz. Azken hiru hamarkadetan zonalde misto eta ez-euskalduneko hiritarrek hizkuntza eskubide gutxiago izan dituzte zonalde euskaldunekoek baino (hauen egoera perfektua izan gabe). “Aldaketaren Gobernua” deritzonak baztertutako hiritar hauei hau da eskaini ahal dien konponbiderik hoberena? Hau da euskarak lor dezakeen statusik gorena (beti gaztelaniaren oso azpitik egonik)? Nor da benetako aldaketa sakona eragozten ari dena? Nafarroako hiritarren bizilekuaren arabera hizkuntza eskubide desberdinak daudela onartu behar dugu diskriminazioa betikotuz? Hiritar guztiek ez dute izan behar Administrazioaren aurrean hizkuntza aukeratzeko askatasunik edota eskubiderik? LABen iritziz etsigarria da eskaintzen dena: zonifikazioa ontzat ematen du eta euskarak behar duen normalizaziotik oso urrun dago.

Gure errealitatea da euskara hizkuntza gutxitua dela baita zonalde euskaldunean ere. Egoera honek euskararekiko babes neurriak ezartzea eskatzen du Nafarroa osoan. Dekretu zirriborro honetan zonalde mistoan eta ez-euskaldunean euskara bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitzea planteatzen da. Zonalde euskaldunerako aldiz, gaztelaniarekiko erabateko simetria aseptiko egoera proposatzen da, baina euskara hizkuntza gutxitua den heinean, ikuspuntu sozio-linguista hutsetik, diskriminazio positiboa beharko luke babesteko eta suspertzeko.

Zirriborroak proposatzen dituen aldaketa positibo batzuk betetzeko ez da eperik finkatzen (errotulazio aldaketa adibidez), edo zehazten direnak luzeegiak dira (departamentuen plangintza egiteko urtebete adibidez).

Herritarrei euskaraz zerbitzua eman ahal izatea lehenesten da, eskubide hau Nafarroa osoan bermatu gabe, baina ez da proposatzen Administrazioak gaztelera hutsez funtzionatzeari uzteko pausoak eman behar direla. Neurriak hartzen joan beharko da Administrazioaren funtzionatzeko hizkuntza euskara izateko ere.

Administrazioaren helburua administratuei zerbitzu egokia eskaintzea izan behar da, besteak beste ele biz. Horretarako administrazioak lanpostu guztien hizkuntza gaitasuna zehaztu behar du, eta horren arabera langileak jarri. Alde batetik, administratuen hizkuntza hautatzeko eskubidea ziurtatu behar da. Bestetik, bermatu behar da Administrazioko langile guztiek lan ordutegian eta doan euskara ikasteko duten eskubidea, eta ikasten duten bitartean ordezkatuak izatekoa. Administrazioaren ardura da langileak euskalduntzea eta eskubide hau bermatzeak lagunduko dio euskararen normalizazioa bere baitan lortzen.

Langileok euskararen normalizazioan eragile aktiboak izan behar gara. LAB prest dago prozesu honetan laguntzeko, ekarpenak egiteko eta lan egiteko.

LAB califica de insuficiente el decreto para la utilización de las lenguas en la Administración

Administrazioa 2017/03/02

En opinión del sindicato LAB el borrador del decreto para regular la utilización de las lenguas en la Administración presentado por el Gobierno de Navarra, suaviza la situación de discriminación, pero perpetua él que el euskara sea lengua de segunda. A pesar de los avances, de ninguna forma se garantizan los derechos lingüísticos de los navarros y navarras ni su libertad a elegir el idioma ante la Administración.

LAB reconoce que se plantean algunos pasos que ayudarán en la utilización y normalización del euskara, comparando con la situación actual. Sin renunciar a dichas medidas positivas y sin menospreciarlas, califica la propuesta de insuficiente, poco valiente y nada ambiciosa. LAB afirma que es patente que se trata de un borrador condicionado por los complejos y el discurso de los enemigos del euskara.

LAB cree sin lugar a dudas que hay que superar los límites estipulados por la vigente “Ley del Vascuence”. Es fundamental anular cuanto antes la zonificación impuesta en dicha ley, así como la derivada discriminación lingüística antidemocrática que establece entre los ciudadanos y ciudadanas, para poder garantizar los derechos lingüísticos de todos los navarros y navarras. Este borrador del decreto es preso de un marco legal discriminatorio. Lamentablemente el Gobierno no tiene intención de derogar la “Ley del Vascuence” condenando a la sociedad navarra a seguir sufriendo sus perjuicios. En las últimas tres décadas los ciudadanos y ciudadanas de la zona mixta y no vascófona han tenido menos derechos lingüísticos que los de la zona vascófona (sin ser la de éstos una situación perfecta). ¿Es esto lo mejor que puede ofrecer el llamado “Gobierno del Cambio” a estos ciudadanos y ciudadanas? ¿Es éste el mayor status al que puede aspirar el euskara (siempre muy por debajo del Español)? ¿Quién está bloqueando un verdadero cambio profundo? ¿Debemos asumir que los derechos lingüísticos de los ciudadanos y ciudadanas navarras serán diferentes dependiendo de su lugar de residencia, perpetuándose así la discriminación? ¿No va a garantizar a todos los ciudadanos y ciudadanas el derecho de elegir libremente el idioma que quieren utilizar ante la Administración? En opinión de LAB lo que se ofrece es decepcionante: se da por buena la zonificación y se coloca muy lejos la normalización que necesita el euskara.

Nuestra realidad es que el euskara es una lengua minorizada incluso en la zona vascófona. Esta situación requiere de medidas protectoras para con el euskara en todo Navarra. En el borrador del decreto se plantea que el euskara sea una lengua de segunda categoría en la zona mixta y en la no vascófona. En la zona vascófona en cambio, propone una simetría aséptica con el castellano, pero en la medida en que el euskara es lengua minorizada, desde un punto de vista meramente socio-lingüístico, sería necesaria una discriminación positiva para protegerlo y promocionarlo.

El borrador no concreta plazos para algunos de los cambios positivos que propone (el cambio de rotulación por ejemplo), o los que se concretan son muy dilatados (un año en el caso de las planificaciones que deben realizar los departamentos).

Se prioriza poder dar servicio en euskara a los ciudadanos y ciudadanas, sin garantizar que así vaya a ser en todo Navarra, pero no se propone dar pasos para que la Administración deje de funcionar exclusivamente en castellano. Hay que ir tomando medidas para que la Administración funcione en euskara también.

El objetivo de la Administración debe ser dar un servicio adecuado a los administrados y administradas, incluido un servicio bilingüe. Para ello la Administración debe concretar la capacitación lingüística de todos los puestos de trabajo, y según esto, disponer los y las trabajadoras. Por una parte, se debe garantizar el derecho de los administrados y administradas a elegir el idioma. Por otra parte, se debe asegurar el derecho de todas y todos los trabajadores de la Administración a aprender euskara dentro del horario de trabajo, sin coste y siendo sustituidos mientras aprenden. Es responsabilidad de la Administración que los trabajadores y trabajadoras aprendan euskara, y garantizar este derecho le ayudará a normalizar el euskara dentro de la misma.

Los trabajadores y trabajadoras debemos ser agentes activos en la normalización del euskara. LAB está dispuesto a ayudar, a hacer aportaciones y a trabajar en este proceso.