Share

ARG ELABek NPAAn dituen ordezkariak, gaurko egunez, elkartu dira deialdiaren gai-zerrenda alda dadin eskatzeko.

Delegadas y delegados de LAB en la ANADP se han concentrado hoy para exigir que se cambie el temario de la convocatoria.

LABek gorako errekurtsoa aurkeztu du E mailako deialdiaren aurka

NPAA 2017/02/10

LABek gaur goizean aurkeztu du gorako errekurtsoa Funtzio Publikoak iragarri duen E mailako kontratazio-zerrendak deitzearen aurka. Harekin ez gatoz bat, deialdi hartan eskatu zen gai-zerrenda duela hilabete batzuk D mailako lanpostuak betetzeko egin zen beste deialdian eskatu zen ber-bera delako.

LABen ordezkariak Politika Sozialeko bulegoen aurrean bildu dira; han azaldu dute ez datozela bat gai-zerrenda horrekin. Ez datoz bat, bost gaietatik, hiru Lanbide Heziketaren berezko gaiak izatearekin, hala nola, igeltserotzari, pinturari, lorezaintzari, iturgintzari, berokuntzari, elektrizitateari, metal-arotzeriari,... lotuak direlako, horiek Mantentzeko Laguntzaileek (D maila) bete beharreko eginkizunak izanik. Gogoan hartu behar da E maila eskuratu ahal izateko eskatzen den titulazioa eskola-ziurtagiria dela, horrengatik gai-zerrendan ez daitezke maila handiagoko kontuak agertu. Honez gain, azpimarratu dute gai-zerrendatik egun arte antzeko deialditan barne hartu izan diren gai batzuk desagertu direla, adibidez, ortografia, oinarrizko matematikak, laneko segurtasun eta higieneko nozioak eta menpeko erabiltzaileen eta hirugarren adinean dauden pertsonen zaintza.

Aurreko guztiaz gain, azpimarratu dute, deialdi honetako epaimahaian ez dagoela NPAAren ordezkaririk, E mailako kontratazio gehienak aipatu Agentzia horren bidez egiten direnean. Horrengatik kritikatu dute Zuzendaritzak azaldu duen interesik eza, prozesu honetan egon beharko lukeelako, ziurtatzeko gai-zerrenda egokitzen zaiela zerbitzuaren egiazko beharrei.

LAB presenta recurso de alzada contra la convocatoria de nivel E

ANADP 2017/02/10

LAB ha presentado esta mañana recurso de alzada contra la convocatoria de listas de contratación de nivel E anunciada por Función Pública. El motivo es la discrepancia en cuanto al temario exigido para esta convocatoria que es exactamente igual que el de otra convocatoria realizada hace unos meses para puestos de trabajo de nivel D.

Las delegadas de LAB han realizado una concentración frente a las oficinas del Dpto de Políticas Sociales donde han explicado que no están de acuerdo con que en el temario, de cinco temas, tres sean relativos a cuestiones propias de Formación Profesional como albañilería, pintura, jardinería, fontanería, calefacción, electricidad, carpintería metálica, etc., funciones todas ellas propias de Auxiliar de Mantenimiento (nivel D). Hay que recordar que la titulación exigida para poder acceder al nivel E es el certificado de escolaridad por lo que el temario no puede plantear cuestiones de nivel superior. Además han recalcado que del temario han desaparecido algunos temas que hasta ahora estaban incluidos en convocatorias similares como ortografía, matemáticas básicas, nociones de seguridad e higiene en el trabajo o atención a usuarios dependientes y a la tercera edad.

Junto a todo lo anterior han recalcado que no entienden que en el tribunal de esta convocatoria no haya ninguna representación de la ANADP, cuando la mayoría de las contrataciones de nivel E se hacen en esta Agencia, por lo que han criticado el desinterés de la Dirección que debería haber estado en este proceso para asegurarse de que el temario se adecua a las necesidades reales del servicio.