Share

monopoli

Mutualitateek ezberdintasuna, iruzurra eta gainkostuak eragiten dituzte

Administrazioa 2017/01/18
Mutualismoaz ari garenean, funtzionarioari eskaintzen zaion osasun-laguntza anakroniko batez ari gara, zeinak altxor publikoari gainkostua eragiteaz gain, osasungintza pribatizatzea sustatzen duen. LABek langile mutualistak animatzen ditu Gizarte Segurantza hauta dezaten osasun-arreta jasotzerakoan.

Funtzionarioen Gizarte Segurantza baliabideak korapilatsuak dira berariaz. Hainbat sistemetan banatzen dira: batzuk Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrak babesten dituena, eta bertze batzuk, Erregimen Bereziek babestuak (mutualitateak).

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei dagokienez, mutualitateen sistema bi modalitatetan egituratzen da: alde batetik, irakasleei eragiten dien Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatea (MUFACE) eta Justiziako pertsonalari dagokion Mutualitate Orokor Judiziala (MUGEJU).

Mutualitateak diru-publikoaz finantzatzen dira %70ean eta haien asistentzia-zerbitzuen %90a aseguru konpainia pribatuetara esleitzen dute. Eredu iragankor batez diharduten mutualitateez ari bagara ere, paradoxikoki, dagoeneko 35 urte bete ditu.

Mutualismoa 1997ko Osasunari buruzko Lege Orokorra zuzendu nahi izan zuen egoera anakronikoa dugu, nahiz eta azkenean ez zen gauzatu, aseguru-etxeen eta kudeatzaile batzuen interesak direla-eta.

Gaur egun, mutualisten %30a eta %40a bitartean, estaldura publiko-pribatu bikoitza daukate: nahieran joaten dira aseguru pribatura edota Gizarte Segurantzara, horrek gainkostuak sortzen ditu. Sanitate publikoak artatu behar ditu paziente horiek, hartara behartuak daudelako, nahiz eta hori ez den islatzen fakturazio sanitarioan. Horrek, ezberdintasunez gain, iruzurra eragiten du. Hots, atentzio beragatik bi aldiz ordaintzen da.

Ez dio axola funtzionarioak zerbitzuak erabiltzen dituen edota ez baditu erabiltzen. Administrazioak berdin ordaintzen du hobaria. Aldiz, sanitate publikoak funtzionarioak erabili dituen zerbitzuen arabera bakarrik kobratzen du; maiz ez da fakturatzen, zaila suertatzen delako jakitea nor den mutualista, batez ere, larrialdi zerbitzuetan, garraio sanitarioan eta Lehen Mailako Atentzioan.

Mutualitateen eta erakunde pribatuen (ASISA, ADESLAS, DKV…) arteko ituna sinatu bada ere, bigarrenek murrizketak egiteari ekin diote zerbitzu batzuetan, Ogasun Ministerioak onartu duen aurrekontu igoerari eznahikoa irizten diotelako. Izatez, dagoeneko onkologia, erradioterapia, kardiologia,... bezalako espezialitateetan zerbitzua emateari utzi baitiote. Horrela, ezin da jakin, behin tratamenduari ekin zaiola, zentro berean amaituko den, eta halakoetan, gehigarri bat ordaindu beharko litzateke. Izatez, enpresa hauek gehigarriak eskaintzen ari dira telefonoz nahiz gutun bidez, baita Nafarroan ere.

Arrazoi hauengatik guztiengatik, eta dirua itzul dakion Gizarte Segurantzari, funtzionarioak deitzen ditugu zerbitzu publikoen aldeko hautua egin dezaten. Horretarako, eta urtarrilean dagoen aukeraz probesturik, Gizarte Segurantzaren modalitatea hauta dezazuen gonbidatzen zaituztegu.
Publikoa eta kalitatekoa den Osasun Sistema sortuko dugu.

Artikulu erlazionatua: Zer ikustekorik dute arto transgenikoak, amiantoak eta mutuek?

Las mutualidades generan desigualdad, fraude y sobrecoste

Administrazioa 2017/01/18

El mutualismo es una situación anacrónica de atención sanitaria al funcionariado que supone un sobrecoste para las arcas públicas, además de potenciar la privatización de la sanidad. LAB anima al personal mutualista a elegir la Seguridad Social para su atención sanitaria.

Los mecanismos de Seguridad Social del personal funcionario son premeditadamente complejos. Se encuentran distribuidos en diferentes sistemas, unos protegidos a través del Régimen General de la Seguridad Social y otros a través de los Regímenes Especiales: las mutualidades.

Por lo que respecta al funcionariado de las Administraciones públicas de Navarra, el sistema de mutualidades se estructura en dos modalidades: la Mutualidad de Funcionarios Civiles del Estado (MUFACE), que afecta al personal docente y la Mutualidad General Judicial (MUGEJU) para el personal de Justicia.

Las mutuas están financiadas en un 70% por dinero público y asignan el 90% de sus servicios asistenciales a las compañías aseguradoras privadas. Estas mutualidades son un modelo transitorio que paradójicamente ya ha cumplido 35 años.

El mutualismo es una situación anacrónica que intentó corregir la Ley General de Sanidad de 1997, pero al final no se llevó a cabo debido a los intereses de las aseguradoras y de algunos gestores.

Hoy en día, entre un 30 y un 40% de mutualistas tienen doble cobertura público-privada: acuden indistintamente al seguro privado o a la Seguridad Social, lo que genera un sobrecoste. La sanidad pública tiene que atender a estos pacientes, ya que están obligados a ello, a pesar de que esto no se traduce en facturación sanitaria, lo que genera, además de desigualdad, fraude. Es decir, se paga dos veces por la misma atención.

No importa si el funcionariado utiliza los servicios o no. La Administración paga la prima igual. En cambio, la sanidad pública solo cobra en función de los servicios utilizados por el funcionariado y muchas veces no se facturan por lo complicado del control de saber quién es personal mutualista, sobre todo en servicios de urgencias, transporte sanitario y en Atención Primaria.

Aunque se haya firmado el concierto entre las mutualidades y las entidades privadas (ASISA, ADESLAS, DKV…) estas últimas han iniciado recortes en algunos servicios ya que la subida del presupuesto que el Ministerio de  Hacienda  ha concedido lo consideran insuficiente. De hecho,  ya han dejado de prestar servicio en algunas especialidades como oncología, radioterapia, cardiología...  De este modo no hay certeza de que una vez empezado un tratamiento se vaya a terminar en el mismo centro, teniendo que abonar en su caso un suplemento. De hecho estas empresas están ofertando suplementos bien por teléfono, bien por carta, también en Navarra.

Por todas estas razones y para que el dinero vuelva a la Seguridad Social, hacemos un llamamiento al personal funcionario para que apuesten por los servicios públicos; para ello y aprovechando la oportunidad que hay durante el mes de enero os invitamos a elegir la modalidad de la Seguridad Social.
Vamos a construir un Sistema de Salud público y de calidad.

Artículo relacionado: ¿Qué tiene que ver el maíz transgénico, el amianto y las mutuas?