Share

engranaje

LABek Lan Osasuneko Ekintza-planari babesa eman dio baina lan arloko ahalmen osoaren nahiz lan ikuskaritza propioaren aldarrikapenari eusten dio 

Nafarroa 2017/01/16

Nafar Gobernuko Lan Osasuneko Zerbitzuak ekintza-planaren (2016-2019) zirriborroa bidali eta ekarpenak eskatu zien sindikatu ezberdinei. Ekarpenak egiteko epea laburregia bazen ere, plan horren inguruko kontsentsua eraikitzeko aipatutako Zerbitzuak erakutsitako borondatea aintzat hartzen dugu. LABen jarrera bi ardatzetan labur biltzen da.

Alde batetik, LABen ustez oso zaila da nafar langileok ditugun osasun arazo larriei aurre egitea, arriskuen prebentzioari nahiz lan baldintzei dagokionean legeak sortzeko ahalmenik gabe, ezta legedi horren betetzeaz arduratuko litzatekeen Lan Ikuskaritza propiorik gabe. Ildo honetan, Nafarroak lan eremuaz nahiz prebentzioaz arautzeko ahalmena eskuratzea funtsezkoa da, baita Lan Ikuskaritza propioa izatea ere.

Beste alde batetik, LABen ustez premiazkoa da Nafarroan neurriak hartzea, lan erreformaren ondoriozko lan baldintzen prekarizazioak langileen osasunean eragindako ondorioei aurre egiteko.

Aipatutako mugak kontutan hartuta, baina era berean ekintza-planean aurreko Gobernuen planekiko alderatuta ekimen berritzaileak daudela aitortuta, LABek hainbat proposamen egin ditu ekintza-planari begira eta horietako gehienak onartuak izan dira, tartean honako hauek:

  • Lan osasunaren ikerketa nahiz arriskuen prebentzioa egitean, genero aldagaia txertatzea.
  • Lan osasunean jasandako kalteak aztertzean, ebentualitatea eta azpikontratazioa bezalako prekarietate aldagaiak kontutan hartzea.
  • Gaur egun ezkutuan mantentzen diren kalteak aitortzeari begirako ekintzak martxan jartzea.
  • Nafarroako eraikin eta instalazioetan legokeen amiantoaren mapa egitea.
  • Egungo prebentzio legedia betetzen dela bermatzeko, enpresei begirako behatze eta kontrol tresnak indartzea.
  • Mutuen jarduera ikuskatzea, nola prebentzioan hala lan osasunaren kudeaketan dauden praktika desegokiak antzemateko asmoz. I
  • Nafarroan indarrean dagoen sistema prebentibo merkantilizatua eraldatzea.

Honela bada, LABek Lan Osasuneko ekintza-planari babes kritikoa eskaintzen dio eta aipatutako planean dauden ekimenen jarraipen estua egiteko konpromisoa hartzen du, bere eraginkortasuna aztertu eta beharrezkoa izanez gero beharrezkoak liratekeen aldaketak planteatzeko.

Era berean, Nafarroako Gobernuari nahiz berau sostengatzen duten lau alderdiei zera eskatzen diegu: lan arloan eta lan osasunaren prebentzioan erabateko ahalmena nahiz Lan Ikuskaritza propioa eskuratzeko urratsak ematea.

LAB apoya el Plan de Acción de Salud Laboral pero insiste en reclamar capacidad plena en materia laboral e inspección de trabajo propia

Nafarroa 2017/01/16

El Servicio de Salud Laboral del Gobierno de Navarra trasladó un borrador del plan de acción de Salud Laboral de Navarra (2016-2019) a los sindicatos, ofertando la posibilidad de proponer modificaciones. Aunque el plazo para hacerlo era excesivamente corto, reconocemos la voluntad puesta por este servicio de cara a consensuar dicho plan. La postura adoptada por LAB respecto a dicho plan de acción, aprobado la semana pasada en el Consejo de Salud Laboral, se resume en dos ejes.

En primer lugar, LAB sostiene que es sumamente complicado hacer frente a los graves problemas de salud que sufrimos los trabajadores y trabajadoras navarras sin disponer de la capacidad para legislar en materia de prevención de riesgos, sobre las condiciones laborales así como inspeccionar y controlar el cumplimiento de dicha legislación. En este sentido, LAB reivindica la capacidad de decisión sobre materia laboral y de prevención de riesgos en Navarra, así como una Inspección laboral propia.

En segundo lugar, y sin perjuicio de lo anterior, LAB considera urgente hacer esfuerzos desde Navarra para limitar las consecuencias que para la salud laboral está teniendo la precarización de las condiciones laborales por medio de la reforma laboral.

Teniendo en cuenta los límites mencionados, pero reconociendo que en el mencionado plan hay elementos novedosos respecto a los planes de Gobiernos anteriores, LAB ha realizado diversas propuestas al plan de acción de de Salud Laboral. La mayoría de ellas han sido aceptadas e integradas en el mismo, entre otras las siguientes:

  • Integrar cuestiones relacionadas con el género a la hora de investigar en materia de salud laboral, así como abordar los riesgos y su prevención en las empresas.
  • Que se tengan en cuenta a la hora de estudiar los daños a la salud en el trabajo elementos clave unidos a la precariedad laboral, como son la eventualidad y la subcontratación.
  • Implementar acciones dirigidas a reconocer y declarar gran cantidad de daños de origen laboral que actualmente están escondidos e infradeclarados.
  • Abordar la realización de un mapa de presencia de amianto en edificios e instalaciones en Navarra.
  • Establecer mayores mecanismos de vigilancia y control en las empresas para garantizar el cumplimiento de la actual legislación preventiva.
  • Iniciativas dirigidas a registrar las inadecuadas prácticas tanto preventivas como de atención a los daños a la salud de las Mutuas.
  • Actividades dirigidas a mejorar el sistema preventivo actualmente mercantilizado.

Así pues, LAB manifiesta su apoyo crítico al plan de acción de Salud Laboral y se compromete a realizar un seguimiento estrecho de todas las acciones y medidas recogidas en dicho plan, de cara a confirmar su efectividad, y poder realizar a tiempo las modificaciones oportunas en caso de ser necesario.

Así mismo, reclamamos al Gobierno de Navarra y a los cuatro partidos que lo sustentan que trabajen para lograr la capacidad legislativa en materia laboral y de prevención de riesgos laborales así como una Inspección de Trabajo propia con el fin de garantizar el cumplimiento de la misma.