Share

25azaroa

Biolentzia matxistaren aurka urrats feminista

Administrazioa 2016/11/21

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. descargas de archivos PDF azaroak 26

Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean,lanean, eskolan, jaietan... matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara salduz.

Biolentzia matxista ez da modu isolatuan edo arlo pribatuan gertatzen den egoera bat, baizik eta egungo eredua kapitalista heteropatriarkala sostengatzeko ezinbesteko bitartekoa. Emakumeok menpeko behar gaituzte ereduak aurrera egin dezan.

Hortaz, biolentzia matxistari aurre egin nahi badiogu, ezinbestekoa da Euskal Herriko egungo sistema aldatu eta eredu berria eraikitze.

Agerikoa da, arlo ezberdinetatik orain arte harturiko neurriak ez direla nahikoa izan. Ez dute inongo momentutan eredua bera zalantzan ipini eta hortaz, adabakiak besterik ez dira izan. Egoera benetan konpondu nahi badugu, muineko arazoa, hau da, kapitalismo heteropatriarkala da aldatu beharrekoa. Hau gainditu ezean, nekez lortuko dugu libre izatea.

Eta bide honetan, inoiz baino ozenago aldarrikatu nahi dugu irtenbidea soilik FEMINISMOAN SAKONTZETIK etorriko dela. Estrategia feminista indartsu baten bitartez soilik lortuko dugu, egiten ditugun borrokak jendartearen erdia baino gehiagok pairatzen ditugun zapalkuntzei aurre egitea.

Hau guztiagatik, LABen, gure borroka feminista indartuko dugu, feminismoa delako berme bakarra egingo ditugun aldaketak sexuaren araberako bereizkeriak gainditu eta aukera eta eskubide berdintasunean oinarritutako Euskal Herri berri bat eraikitzeko garaian.

Bide honetan, ezinbestekoa da Euskal Herriko mugimendu feminista indartsua. Horregatik, datorren azaroaren 25ean Mugimendu feministak antolatzen dituen mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Denon ardura da indarkeria matxistari aurre egitea.

Mugimendu feministaren deialdiak

BAIONA 18:30 • Herriko etxetik
BILBO 20:00 • Arriaga Plazatik
DONOSTIA 19:00 • Bulebarretik
IRUÑEA 20:00 • Gaztelu Plazatik
GASTEIZ 19:00 • Andra Mari Zuritik

Contra la violencia machista, más feminismo

Administrazioa 2016/11/21

La violencia machista condiciona nuestras vidas. A través del miedo vulnera nuestros derechos y nos relega a ciudadanas de segunda categoría. descargas de archivos PDF azaroak 26

A pesar de que su máxima expresión es la violencia física, la violencia machista tiene múltiples expresiones y caras. En casa, en el trabajo, en la escuela, en fiestas... sufrimos multitud de expresiones de violencia, ya que están muy enraizadas en nuestra sociedad y se aceptan. A consecuencia de ello, nos obligan a vivir esta situación con “normalidad” y nos quieren hacer creer que se trata de problemas individuales.

La violencia machista no es una situación aislada o que suceda en el ámbito privado, sino un instrumento imprescindible para sostener el actual modelo capitalista heteropatriarcal.
Necesitan que las mujeres vivamos sometidas para que sumodelo pueda avanzar.

Por ello, si queremos hacer frente a la violencia machista, es imprescindible que cambiemos el actual sistema vigente en Euskal Herria y construir un nuevo modelo.

Es evidente que las medidas que hasta ahora se han tomado desde diferentes ámbitos no han sido suficientes. En ningún momento ponen en duda el propio modelo y por lo tanto, no son más que meros parches. Si realmente queremos solucionar esta situación, debemos ir al origen y cambiar el modelo capitalista heteropatriarcal. Si no superamos éste, difícilmente lograremos ser libres.

Y en este camino, queremos reivindicar que la solución solo será posible si PROFUNDIZAMOS EN EL FEMINISMO. Porque solo mediante una estrategia feminista más fuerte y consolidada conseguiremos que nuestras luchas hagan frente a la opresión que sufrimos más de la mitad de la población.

Por todo ello, en LAB vamos a reforzar nuestra lucha feminista, porque el feminismo es la única garantía para que los cambios que realicemos superen la discriminación en función del sexo y construir una nueva Euskal Herria basada en la igualdad de oportunidades y derechos.
 
En este camino, es imprescindible que tengamos un movimiento feminista fuerte en Euskal Herria. Por ello, queremos destacar la importancia de participar en las distintas movilizaciones que convocará el Movimiento feminista el próximo 25 de noviembre. Es responsabilidad de todas y todos hacer frente a la violencia machista.

Convocatorias movimiento feminista

BAIONA 18:30 • Herriko etxea
BILBO 20:00 • Plaza Arriaga
DONOSTIA 19:00 • Bulebar
IRUÑEA 20:00 • Plaza del Castillo
GASTEIZ 19:00 • Virgen Blanca