Share

SOS

Prentsaurrekoa eman du LABek, Babes Zibileko eta Suhiltzaileen Zerbitzuetako egoera azaltzeko

Egoera okertzen da bai SOS Nafarroan bai suhiltzaileetan
NLA 2016/10/19

Urtea pasa da NLA desagerarazi zutenetik, orduan alternatibarik eman gabe hartutako neurri hori salatu genuen, eta denborak arrazoia eman digu. Egitura falta eta langile eskasiaren ondorioz, gure zerbitzuen egoera larria da.

Egoera hau konponezina bihurtu baino lehen, neurriak hartzeko garaia da.

Jakin badakigu UPNko egoera larrian utzi zituztela gure zerbitzuak, eta hau aldatzeko ahalegina denon artean egin beharra dagoela. Gaur egun eta legealdi honen hasiera hasieratik langileok ere gure bizkar gainean hartu dugu ahalegin hau, gure ordutegiaren gainetik orduak sartuz Iruñeko parkeko anbulantzia publikoa izan dadin, edo eta parkeetako minimoak ahalik eta gehienetan bete daitezen. Langileen konpromezua argia da kalitatezko zerbitzu publiko eta oso baten alde, ordez, gobernuaren aldetik utzikeria eta inposaketa besterik ez dugu jaso.

Inposaketa diogu, bai, gaur egun eta urtea pasa eta gero gobernuak ez dielako gure zerbitzuaren benetako arazoei aurre egiten, erabakiak langileon iritzia eta esperientzia kontutan hartu gabe hartzen direlako, eta ez dakigu nork, non, nola eta zergatik hartzen dituen ere.

Gardentasuna Gobernu honen futsezko ezaugarria izan beharko litzateke, horrela aldarrikatu dute, eta negoziazioa aurrerapausoak emateko tresna, baina oraingoz, ez bata ez bestea.

Hona hemen datu batzuk, aipatu egoera honen adierazgarri:

• 388 suhiltzaile egon beharrean, egun 320 gaude.
• Neurririk hartzen ez ba da, 5 urtetan 244ra jetsi gaitezke.
• Egun askotan parkeetako minimoak ez dira betetzen, parke batzuetan 2 suhiltzaile bakarrik egotea ere gertatzen da, ziurtasun minimoa ere bete gabe.
• Suhiltzaile falta honek eragina izaten ari du jadanik gure interbentzioetan.(Iruñeko Zapateria kalean izandako sutean behar baino 2 suhiltzaile gutxiago zeuden).
• Egoera honen ondorioz herritarrei ematen zaien zerbitzua gutxitu eta okerragotu egiten da.
• Larrialdietan parte hartzen duten zerbitzuak koordinatu eta garatuko dituen egitura baten falta nabaria da.

Hori guztiagatik Nafar Gobernuari, legealdi honetan beharrezkoak diren suhiltzaile kopurua ziurtatzeko neurriak har ditzan eta Nafarroan larrialdiak kudeatuko dituen egitura bat sor dezan eskatzen diogu.

Joan den astean, SOS Nafarroako langileek zerbitzu horren eta bere langileen egoera salatu zuten publikoki, idatzi baten bidez.

Urte luzea igaro ondoren, aurreko gobernuak egoera txarrean utzitako zerbitzua ez bakarrik ez da hobetu, okerrera ere egin du. Langileek zerbitzuaren arazoei aurre egiteko asmoz, eta haien egoera bera ere hobetzeko asmoz, zenbait eskakizun eta proposamen egin zituzten hasiera hasieratik, baina zuzendaritzaren aldetik ez dute erantzunik izan. Alde batetik, zerbitzu on eta kalitatezko bat ematea eragozten duten arazoei ez zaie erantzunik eman, eta bestetik, zuzendaritza honek langileen baldintzak zeharo okertuko lituzkeen neurriak ezarri nahi ditu, horiekin ematen den zerbitzua ezertan hobetuko ez bada ere.

Bitartean, langileek haien lana, zerbitzua bera eta larrialdiei ematen zaien erantzunari buruzko mota guztietako iritziak eta esamesak entzun eta irakurri behar izan dituzte, bai komunikabideetan bai eta nagusien aldetik ere, batez ere azkenaldi honetan, Tafallan abuztuan izandako sute larria dela eta.
Nabaria da sute honek izaten ari duen eragin publikoa, batez ere zenbait taldek haien ebazpen politikorako edo/eta Gobernuari kalte egiteko erabiltzen ari baitira. Hala ere, gure nagusiek zerbitzu honen eta bertako langileen lana eta irudia defendatu beharrean, langileen kontra jo dute. Suteari buruzko informazioa edo datuak nondik atera ote diren jakin beharreko aitzakia eta gezurrak erabiliz, ikerketak eta galdeketak egin dituzte, eta langileei leporatu nahi izan diete informazio hori ateratzea.

Langileek gogor salatu dute zuzendaritzak langileekiko izan duen jokaera onartezin hau, urteetan ezagutu ez dugun jokaera mota hau, eta LAB guztiz bat dator salaketa horrekin.

Hain zuzen ere, langileek eskatu bezala, guk ere, Babez Zibileko Zuzendaria eta Barne Saileko Zuzendari Orokorra bere kargutatik kendu ditzan eskatzen diogu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari, jarrera eta jokaera hauetan izan duten ardura zuzenagatik.
Bestalde, informazio argia eta gardentasuna hainbestetan aldarrikatu duen Nafar Gobernuari, Barne Saila egiten ari den ikerketa, galdeketa eta edozein ekintzari buruzko informazioa eskatzen diogu.

Rueda de prensa de LAB sobre la situación en los Servicios de Bomberos y Protección Civil

La situación se deteriora tanto en Bomberos como en SOS Navarra
ANE 2016/10/19

Hace ya un año que mostramos nuestro rechazo a la desaparición de la Agencia Navarra de Emergencias y el tiempo nos ha dado la razón. La falta de estructura unida a la escasez de personal nos está llevando al colapso del servicio.

Es el momento de que el Gobierno de Navarra recapacite y reconduzca esta situación antes de que se vuelva irreversible, si no lo es ya.

Somos plenamente conscientes de la desastrosa situación heredada, de la responsabilidad de los sucesivos gobiernos de UPN en la degradación de los servicios públicos y que el esfuerzo para revertir esta situación deberá ser compartido. Y a día de hoy ese esfuerzo ya es compartido porque queremos recordar que la reversión al sistema público de la ambulancia del parque de Iruñea se ha hecho gracias al esfuerzo de los y las bomberas que hemos cubierto turnos por encima de nuestro calendario, que si a duras penas, este último año se han cubierto  los mínimos en los parques es gracias al compromiso del colectivo con un servicio público integral y de calidad. Y a cambio hemos recibido imposición y una falta de interés absoluto por parte del Gobierno de Navarra.

Y decimos imposición porque hoy es el día que el Gobierno de Navarra se niega a hablar de los problemas más acuciantes de este servicio, porque las decisiones se toman en contra de los criterios de los y las trabajadoras, porque nadie sabe quién, dónde, cómo y por qué se toman estas decisiones. La transparencia debe estar en el ADN de este Gobierno y la negociación es la herramienta para consolidar los avances y a día de hoy ni una ni otra.

Como muestra trasladamos algunos datos de la realidad de este servicio:
 
• De 388 Bomberos (mínimo necesario para el funcionamiento del servicio) a día de hoy estamos 320.
• Si no se toman las medidas necesarias en los próximos 5 años esa cifra bajará hasta los 244.
• Muchos días no se cumplen los mínimos en los parques, llegando a estar dos bomberos en un parque, por debajo del mínimo de seguridad.
• Este déficit de bomberos a día de hoy ya está afectando al desarrollo de las intervenciones (incendio de vivienda en la calle Zapatería de Pamplona, en vez de ir 6 bomberos ese día únicamente había 4 de turno).
• Esta situación acarrea necesariamente el recorte de servicios que la ciudadanía recibe y supone una degradación en la calidad.
• Falta una estructura que plantee estrategia a medio largo plazo para desarrollar y coordinar los servicios de emergencias.
 
Por todo esto pedimos al Gobierno de Navarra que plantee de inmediato un plan de incorporaciones para esta legislatura y que aborde la creación de una estructura que organice las emergencias en navarra.

La pasada semana, el personal de SOS Navarra denunció públicamente la mala situación que ese servicio y su personal atraviesan.

Después de más de un año de legislatura, la situación de este servicio, que ya el anterior Gobierno dejó cargado de problemas, no solo no ha mejorado, sino que incluso ha empeorado. Hace más de un año que las y los trabajadores entregaron a la recién llegada dirección una serie de propuestas dirigidas a mejorar tanto el servicio como las condiciones laborales del personal, propuestas que han tenido escasa o nula respuesta. Por un lado, no se ha hecho frente a viejos problemas que dificultan una atención y servicio de calidad, y por otro, la dirección actual ha planteado e intenta establecer una serie de medidas que empeoran notablemente las condiciones laborales del personal, sin que dichas medidas supongan ninguna mejora del servicio prestado.

Por otro lado, los y las trabajadoras de SOS Navarra vemos a menudo cómo nuestro trabajo es criticado y cuestionado desde fuera, tanto a través de los medios de comunicación como incluso por parte de nuestras propias direcciones. Ejemplo de ello es todo lo que se está oyendo estas últimas semanas en relación con los trabajos de coordinación y extinción en el incendio ocurrido en agosto en la zona de Tafalla.

Es más que conocida la repercusión pública que el tema de dicho incendio está teniendo, especialmente cuando hay organizaciones que parece que lo utilizan, bien por interés político propio, o bien con intención de atacar al Gobierno. Aun así, desde las direcciones de Interior y de Protección Civil no solo no se defiende nuestro buen hacer, sino que al contrario, se carga contra las y los trabajadores, con investigaciones, interrogatorios, y acusaciones de ser sospechosas y sospechosos de ser responsables de supuestas filtraciones de información sobre este incendio.

El personal de SOS Navarra ha hecho una denuncia clara y contundente de estas actuaciones ejercidas por la dirección hacia ellos, un tipo de actuaciones que no hemos conocido en años en esta Administración, y LAB suscribe y asume como propia esta denuncia.

En concreto, y al igual que lo hicieron los y las trabajadoras, LAB solicita a la Consejera de Presidencia, Función Pública, Justicia e Interior que cese en sus cargos al Director de Protección Civil y al Director General de Interior.
Solicitamos asimismo, basándonos en las reiteradas declaraciones que este Gobierno ha hecho sobre transparencia y nuevo modelo de relaciones dentro de la administración, toda la información relativa al proceso de investigación sobre las supuestas filtraciones referidas al incendio de Tafalla así como las conclusiones de dicha investigación.