Share

Justizia: pribatizazioa


Justizia 2014/03/26
Nafarroako Justizia Administrazioko sindikatuek ohartaratzen dute zerbitzu Publiko den Justiziarako Gallardón ministroaren proiektuek izanen dituen ondorio kaltegarriez, hori dela eta mobilizazioekin jarraituko dute denok batera Gallardón ministroaren dimisioa exijitzeko aipatutako pribatizazio proiektu horiek baztertzea ere. Justizia: pribatizazioa


 

Share

Xenofobiari aurre egin

Euskal Herria 2014/03/24
Euskal Herria aniztasunetik eraiki, eskubide sozialak denontzat Martxoaren 21ean arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data izan dugu. Egun horren bueltan, hainbat lan ezagutu dugu inmigrazioaren inguruan. Lantxo hauek ikuspegi ezberdinak ematen dizkigute fenomeno beraren inguruan. Irakurri artikuloa

 logo pdf PDF Txostena lana


 

Share

Faenas

Osasunbidea 2014/03/22


Dijo la Sra. Consejera de Hacienda y Vicepresidenta del Gobierno de Navarra Lourdes Goicoechea en la Comisión de Investigación Parlamentaria, que pagar los impuestos que le corresponden,  algo que para todas/os  las/os navarras/os es un deber y una obligación, para la Universidad de Navarra (la del Opus), es una “faena”, y que no hay nada ni ilegal ni irregular en que la propia Consejera solicite a la Directora del Departamento de Hacienda un trato “especial” hacia esta empresa.
Carta de opinión de Alberto Mendilazo y Dabid Mendaza. Leer carta


 

Share

Nafarroa errepresio sozialaren jomugan

Nafarroa 2014/03/17 Egun hauetan errepresio ekonomikoaren datuak ezagutu ditugu. Antza, Estatu espainiarrean Madril omen da isun gehien jarri den elkarte autonomoa, eta haren atzetik Nafarroa. 2012-2013an, Nafarroan 172 espediente eta, denetara, 49.508 euro erreklamatzen ditu Espainako Gobernuak. Baina nolabait esanda, errepresioaren intentsitatea neurtuko bagenu, egoera aldatu egiten da. Estatu espainiarrean, bataz beste, espediente bakoitzeko isuna 180 eurokoa da, Madrilen 275, eta beste guztien gainetik Nafarroa, 287 euro espediente bakoitzeko.


Share

 

NUPeko isunak Nafarroako Parlamentuan

NUP 2014/03/13
Parlamentuko talde guztiek, PPek izan ezik, Unibertsitatean biltzeko eskubidearen eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoak arbuiatu zituzten. Irakurri artikuloa
Ikusi hemen Foru Parlamentuko Batzordean izandako agerraldia.


 

Share

 0-3 azken-hatsa

Irakaskuntza 2014/02/24 Jakina da bai hezkuntza, zein hizkuntza edo kultura baten transmisioan 0-3 zikloak duen pisua eta garrantzia , are gehiago euskarak zonalde ez euskaldunean pairatzen ari den egoera tamalgarria eta, ondorioz, zonalde honetako zentroek bizi duten egoera jasangaitza kontutan hartzen badugu. Ezagunak dira eremu horretan finkatuta dauden  ikastolek dituzten  baliabide eskasak eta oztopo ugariak.
Nafarroako Gobernuak urtero 0-3 urteko zentroen finanziaziorako 10 milloi euroko dirutza erabiltzen du. Hala ere, Ikastolok erabat baztertuta gelditzen gara banaketa horretan eta horrela, hamaika arazo sortzen dira gure ikastetxeetan.


Share

Madrid: privatización del Centro de Transfusiones

CAS-Coordinadora Anti-Privatización de la Sanidad
2014/02/18
CCOO, UGT, SATSE, AMYTS, CSI-UP y USAE firman el acuerdo que facilita la privatización del Centro de Transfusiones de Madrid. La privatización de la colecta, procesamiento y distribución de componentes sanguíneos, entregada a Cruz Roja, ha dado lugar - según el SERMAS- a que “sobre personal en el Centro de Transfusiones de la Comunidad de Madrid”. Leer artículo original de kaos en la red.


 

Share

Privatización empleo público

Ogasuna 2014/02/18 Seguimos con la política de privatización-externalización de la Administración por parte del Gobierno de Navarra. En esta ocasión, y para solucionar el monumental atasco de trabajo acumulado existente desde hace tiempo en el negociado de Notificaciones de Hacienda Tributaria de Navarra, desde ayer lunes 17 de febrero, tres empleados de TRACASA están trabajando en dicho negociado.


 

Share

 Zigilu Sozialak porrot

Soziokomunitarioa 2014/02/10
Nafarroan Zigilu Sozialak porrot egin du. Nafarroako Politika Sozialeko Departamendua CAN- etik etorritako “Chicago boys” kuadrila foralen eskuetan dago. Ekonomialari hauentzat Nafarroako Zerbitzu Sozialak laborategi bihurtu dute beren asmakizunak praktikara eramateko. Hauen artean Zigilu Soziala dugu.  Zer da hau? Hirugarren sektorearentzako finantziazio publikoa kolpetik eroriarazi ondoren, pizgarri fiskalak onartu dituzte Gobernuaren Zigilu Soziala duten erakundeen proiektu zehatzei dirua ematen dietenei. Nafarroako Gobernuz kanpoko Erakundeen Koordinadorak boikota egitera dei egin zuen, Gobernuak bere ardura saihestu eta kooperazioaren eta gai sozialen laguntzen erabateko pribatizazioa ekarriko zuelakoan. Azkenean oso proiektu gutxi aurkeztu dira. Kontua hau oso garrantzitsua da, eta soka luzea ekarriko du. Azken finean, erabateko pribatizazioaz ari gara. Elkarte pribatuei ematen zaien diru pribatua gehiago desgrabatzen bada, diru-sarrera publikoak jaitsi egiteaz.


 

POBREZIA ETA PREKARIETATEAREN ERRUDUNAK

 

Davos kañí Bilbon. Hurrengo martxoaren 3an Nazioarteko Foru Ekonomikoa (Davos cañí moduko bat) eginen da Bilbon. Bertan Christine Lagarde (FMI), Jeroen Dijsselbloem (Eurogrupo), Olli Rehn (Gai ekonomikoen Europako komisarioa), Ángel Gurría (OCDE), Rajoy, Inditex, Telefonica, Iberdrola, BBVA,... Hor bilduko dira herriak, pertsonak eta lurra bera hondamendira eramaten ari diren elite ekonomikoen morroiak eta haietako ordezkari batzuk. Ikusteko nola aritzen diren, jakingarria da ondoko linka non, besteak beste, mundu mailako eliteen bilguneak, harremanak eta agentzia ezberdinei buruzko hainbat datu ematen diren.

 

http://www.kaosenlared.net/component/k2/item/80094-foro-econ%C3%B3mico-mundial-davos-100-corporaciones-dise%C3%B1an-el-futuro-de-la-humanidad.html

Share

Gutxi batzuentzako lanean

Nazioartekoa 2014/02/06
Izenburu honekin munduko aberastasunaren banaketari buruzko datuak ezagutu ditugu. Munduko 85 pertsona aberatsenen aberastasuna 3.500 milioi lagunena bezainbestekoa dela: 1,7 bilioi dolar. Aberatsen espektroa zabalduta, munduko %1 aberatsenek diru sarreren erdiak dituzte: 110 bilioi dolar, %50 pobreenek halako 65. Joera garbia da: aberatsenek beren eragin politikoa baliatu dute beren aldeko politikak aurrera ateratzeko: finantzen gaineko arauak asko bigundu dira, zerga paradisuak ugaldu, enpresei zergak jaitsi zaizkie, eta zerbitzu publikoetan murrizketak izan dira. Beste datu bat: aztertu diren 30 herrialdeetatik 29tan jaitsi egin dira aberatsenen gaineko zergak. Txosten berean, hainbat proposamen egiten dira:  enpresek eta aberatsenek ez erabiltzea paradisu fiskalak edo beste ihesbideak zerga gutxiago pagatzeko, zerga sistema progresiboagoa izatea, osasuna eta hezkuntza unibertsitalak hedatzea eta gutxieneko soldata ezartzea herrialde guztietan. Baina ez dezagun ahaztu. Prekarietatea, pobrezia, aberastasunaren banaketa injustua, bazterketa,... ondorioak baino ez dira. Haien atzean  dugu ekoizpen sistema kapitalista. Eraldaketaren bidean kapitala eta lanaren arteko botere harremanak  dira irauli beharrekoak.


Share

 

Zorionak Uharte!!!

Irakaskuntza 2014/02/06
LABek Aurrera D Uharte plataforma osatzen duten pertsonak zoriondu nahi ditu. Hezkuntza departamentuak PAI programa ezarri nahi izan zuen Uharten baina hezkuntza komunitatea elkartu egin zen eta plataforma bat eratu zuten PAI ez ezartzeko.  Virgen Blanca ikastetxeko klaustroak ezezkoa esan zion PAIri, udaletxeak ezezkoa esan zion PAIri, familiek eta IGEk ezezkoa eman zien PAIri, eta hala ere Iribasek mehatxu egin zien PAI ezarriko zutela. Hainbat ekintza antolatu zuen plataformak, besteak beste, kontzentrazioak, prentsaurrekoak, mahai inguruak eta abar. Atzo jakin genuen datorren ikasturtean  PAI ez dela D ereduan ezarriko.
ZORIONAK! Beste ikastetxe batzuentzako eredua zarete eta animatu zaitezte zuen ikastetxeetan halako plataformak sortzen. LABk argi du PAI bezalako programak ezartzea erabaki politikoak direla, inongo oinarri pedagogikorik ez dituzten programak.


 

 

Share

  Salud:
   
deriva a ninguna parte

Osasunbidea 2014/02/05
Salud, la deriva hacia ninguna parte de UPN
Carta de opinión de los delegados de Personal del SNS-Osasunbidea por el Sindicato LAB Alberto Mendilazo, Txomin González y Dabid Mendaza.


 

Share

Prekarietate eta probrezia

Euskal Herria 2014/02/05
Prekarietate eta probreziaren aurkako dinamika aurkeztu dute sindikatu eta eragile sozialek Nafarroan. Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen plataformak, gehiengo langileak pairatzen duen pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpaina egingo du. Bilbon aurkeztu ostean, agerraldia eman zuten atzo Iruñean, Nafarroak bizi duen emergentzia egoeraz ohartarazteko.


 

Share

  Ayuntamiento Lodosa

Udalak 2014/01/31
LAB quiere denunciar con el reparto del INFOadm adjunto la disparidad de condiciones laborales existentes entre el personal del Ayuntamiento de Lodosa.
Ante esto, nuestra postura es clara: que todo el personal se rija por el convenio de las Administraciones Públicas de Navarra, eliminando así las desigualdades existenten dentro de un mismo centro.
Para explicar todo esto, próximamente se celebrará una reunión informativa con el personal.
A igual trabajo, iguales condiciones.

PDF INFOadm Lodosako Udala


Share

  Mahai ingurua
   
AurreraDuharte

Irakaskuntza 2014/01/29
Ehun bat pertsona elkartu dira, gaur aurreraDuharteko plataformak mahai ingurua antolatutakoan.
Uri Ruiz, (EHUko irakaslea eta lehen eta bigarren hizkuntzen ikaskuntzan aditua), Pablo Sotes (NUPeko irakaslea eta hizkuntza plangintzaren arduraduna), Ernesto Delas (PAIko irakaslea eta Sortzeneko kidea), adituek parte hartu dute mahai inguruan.


 

Share

  Etengabeko erreforma

Pentsioak 2014/01/29
Aste honetan Espainako Enpresarien Zirkuluak txosten bat publiko egin du, Fatima Bañez aurrean zutela. Honetan hainbat ideia bota dituzte. 2011 eta 2012ko erreformak partzialak izan dira. Haientzat pentsioen ereduak balio beharko luke epe luzeko aurrezki stock bat sortzeko, Espainako ekonomiaren finantziazioa ahalbidetu beharko lukeena. (hori badakigu zer den: funts putreak, espekulatzaileei diru gehiago eman horrekin jolasteko, munduan barna enpresak itxi edo deslokalizatu,...). Horretarako enpresen pentsio planak bultzatzea oso tresna aproposa ikusten dute. Azken finean, erreformaz erreforma, hurbildu ginateke Suediako “cuentas nocionales” sistemara, Adituen Batzordeak lehen zirriborroan idatzi zuen bezala. Hau zer da? Langile bakoitzak edukiko luke kontu propio bat lan bizitzan kotizatutakoarekin. Eta hori bakarrik jasoko luke jubilazioan. Berak erabakiko luke noiz jubilatu eta nola jaso nahi duen pentsioa. Sistema honek ez luke inondik inora bermatuko pentsio duin bat. Baina hori da gutxien axola zaiena putre hauei. Haien begirada eta atzaparrak panorama sozial ustel, lehiakor eta indibidualistan daude. Azken finean, plan pribatu hauek garai hauetako sarraskia dira: hortik elikatzen dira.