Share

   “Ley del vascuence”aren modifikazioa dela eta

Nafarroa 2014/10/22
Honen inguruan, LABek zera adierazi nahi du:

-Sindikatu honek Euskal Herri osoan euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea aldarrikatzen du eta horretarako beharrezkoak diren bitartekoak martxan jartzea eskatu izan du beti. Zentzu berean “Ley del Vascuence” gainditu eta ofizialtasunaren aldeko jarrera argi izan dugu.
-Testuinguru honetan, jarrera edo printzipio horiei eusten diegu ere, gure ustetan lege berri baten beharrean gaude, non euskara ofiziala izango den Nafarroa osoan. Guk modifikazio hau ekin beharreko prozesu baten lehen urratsetako gisa kokatzen dugu, ez baitu arazoa konpontzen, baizik eta bide bat ireki; eskaera dagoen tokietan D eredua zabaltzeko.
-Nolakotasunak kezkatzen gaitu: eskaera hori nor eta zeren arabera arautuko da, orain 26 urteko dekretu batek egingo du? Euskararen kontra etengabeko erabakiak hartu dituen gobernuak? Baliabide ekonomikoak izango dira muga? Argitu beharreko galdera anitz.
-Modifikazio hau izan dadila euskara ofiziala izango duen lege berri baterako lehen urratsa. Bide horretan LAB sindikatuak lanean jarraituko du.