Share

   Euskaraz dauden liburuak kentzeko agindua

Irakaskuntza 2014/10/09 Gaur, urriak 9 osteguna, jakin izan dugu Barcinak Hezkuntzan duen delegatuaren bidez (Iribas kontseilaria) ikastetxetako zuzendaritza taldeei ohar bat bidali diela.
Ohar honen bidez zuzendariei poliziaren lana ematen die eta ondorioz eskolan erabilitako materialaren azterketaren ardura ematen die, irailaren 22ko 80/2014 Foru Aginduak argitaratzen duen zerrenda beltzaren libururen bat erabiltzen ote duten jakitea helburu delarik. Hala balitz eta urriaren 17a baino lehen “Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinaraz diezaiotela, ikastetxeak arau haustea zuzentzeko hartuko dituen neurriekin batera”.