Share

 cge

Kexak •Crítica  2019/3/6 | Jatorrizko artikuloa www.elpais.com |

Share
ADM carrera1

LABek konpromisoa eskatu du Administrazio Publikoetako langile guztientzako lanbide karrerari buruzko legeaz eztabaidatzeko

Administrazioa 2019/03/05

LAB sindikatuak Lanbide Karrerari/Lanbide Garapenari buruzko lege proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren erregistroan eta Parlamentuaren erregistroan. Proposamen horretan, lanbide karrera/garapena Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztioi ezartzeko sistema zehaztu du. Horrekin batera, konpromisoa eskatu die talde parlamentarioei maiatzaren 26tik aurrera hasiko den legealdian proposamena eztabaidatzeko.

Joan den otsailaren 27an, LABek lanbide karrera/garapena Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztiei aplikatzeko lege proposamen bat erregistratu zuen Nafarroako Diputazioan. Proposamen horretan aldarrikatzen da lanbide karrera langile guztiei onartzea, gaur egun soilik osasun arloko sektore batzuek daukaten sistema gainerako langileei ere zabaltzeko. Horregatik, Administrazioko arlo eta maila guztietako ordezkariak egon ziren dokkumentua aurkezteko ekitaldian. Proposamenean, mailaz igotzeko prozesua arautzen da, horretarako behar diren irizpideak zehaztuz.

LABen proposamenak 23/2016 Foru Legea du oinarri, medikuntzako eta erizaintzako langileentzako lanbide karrera ezarri zuena. Helburua da sistema hori Nafarroako Gobernuko langile guztiei zabaltzea; izan ere, LABek, klaseko sindikatua den aldetik, beti defendatu du langile guztiek aukera izan behar dutela prestakuntza jasotzeko eta lanbidean gora egiteko, betiere parametro batzuk betez gero eta, horren ordainean, konpentsazio ekonomiko batzuk jasoaz. LABen iritziz, prestakuntza hori oso lagungarria izaten da langile publikoek herritarrei ematen dieten zerbitzua hobetzeko bidean.

Talde parlamentarioek ere hartu dute proposamena

Lanbide karrerari/garapenari buruzko legearen proposamena, Nafarroako Gobernuari igortzeaz gainera, gaur egun Nafarroako Parlamentua osatzen duten talde guztiei ere helarazi die LABek. Horregatik, agiriaren zenbait kopia sartu zituen Nafarroako Parlamentuaren erregistroan: alderdi bakoitzarentzat kopia bat. Ongi jakin arren legealdi hau bukatzear dagoela, LABen helburua da talde parlamentarioek hitza ematea hurrengo legealdian gure proposamena eztabaidatuko dutela, zeinahi ere delarik hurrengo Parlamentuaren osaera. Gainera, Osasunbidean LABeko ordezkari den Txomin Gonzálezek iragarri zuen bilera bat eskatuko duela Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztiei proposamenaren gaineko informazioa emateko.

LAB solicita compromiso para debatir una ley de Carrera Profesional para todo el personal de la administraciones públicas

Administrazioa 2019/03/05

LAB ha presentado una propuesta de ley de Carrera/Desarrollo profesional en los registros tanto del Gobierno de Navarra como del Parlamento foral. El sindicato ha elaborado una propuesta que plantea la aplicación de un sistema de Carrera/Desarrollo Profesional para todo el personal dependiente de las administraciones públicas navarras. Con ella, ha solicitado a los grupos parlamentarios que actualmente componen la Cámara su compromiso para debatir dicha propuesta en la legislatura que se iniciará tras el 26 de mayo.

El pasado 27 de febrero LAB presentó en el registro de la Diputación de Navarra un texto que recoge una propuesta de ley para establecer un sistema de Carrera/Desarrollo Profesional para todos los trabajadores y trabajadoras de las diferentes administraciones. Esta propuesta busca ampliar el ámbito de aplicación del sistema de Carrera Profesional actualmente limitado a algunos sectores sanitarios. Por ello, en el acto para registrar el documento, estuvieron presentes representantes de LAB de todos los ámbitos de la Administración y de todos los niveles. La propuesta, asimismo, pretende regular el proceso de subida de nivel estableciendo los criterios a los que se atenderá para ello.

Esta propuesta ha sido elaborada a partir de la Ley Foral 23/2016, que establecía la Carrera Profesional para el personal de medicina y enfermería, y es un intento por ampliarlo a todo el personal del Gobierno de Navarra, ya que el sindicato LAB, como sindicato de clase, apoya que todo el personal público pueda formarse y avanzar profesionalmente, cumpliendo ciertos parámetros y obteniendo compensaciones económicas por ello. LAB defiende que esa formación revierte sobre el servicio que los empleados y empleadas públicos ofrecen a la ciudadanía.

También a los grupos parlamentarios

Además de dirigir la propuesta de ley de Carrera/Desarrollo profesional al Gobierno de Navarra, LAB también hizo llegar el documento a todos los grupos que componen en la actualidad el Parlamento de Navarra. Para ello, registró varias copias, una por partido, en el Parlamento navarro. Aun siendo conscientes de que esta legislatura está llegando a su fin, el objetivo del sindicato es conseguir por parte de los grupos parlamentarios el compromiso de que en la legislatura siguiente debatirán la propuesta, tenga la Cámara la composición que tenga. Asimismo, Txomin González, representante de LAB en Osasunbidea, anunció que convocará a todos los grupos políticos con presencia en el Parlamento foral a una reunión informativa al respecto.

Share

adi egon

Osasunbidea


O.L.T. Hautaproben deuseztatzea

98E/2019 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baliogabetzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 21eko 1523E/2018 Ebazpena eta horren ondoriozko administrazio-egintzak. Ebazpen horren bidez onetsi zen osasun larrialdietako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia, aldi baterako kontratazioak egiteko.


T.E.S. Anulación pruebas selectivas

RESOLUCIÓN 98E/2019, de 13 de febrero, del Director Gerente del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se anula la Resolución 1523E/2018, de 21 de noviembre, del Director Gerente del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea para la constitución, a través de pruebas selectivas, de una relación de aspirantes al desempeño de puestos de trabajo de Técnico en Emergencias Sanitarias, para la contratación temporal, así como los actos administrativos derivados de la misma.

Share

adi egon

Osasunbidea


B.F.E. Lekualdaketa. Izangai onartuen behin-betiko zerrenda. 18 lanpostu huts

 338E/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan arituko diren barrutiko fakultatibo espezialisten 18 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. Lanpostu horietatik hiru Prebentzio Medikuntzaren eta Osasun Publikoaren arlokoak dira, eta hamabost Erradiodiagnostikoaren arlokoak.


F.E.A. Traslado. Lista definitiva de aspirantes admitidos. 18 vacantes

RESOLUCIÓN 338E/2019, de 11 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos a la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos de 18 vacantes de Facultativo Especialista de Área, tres de Medicina Preventiva y Salud Pública y quince de Radiodiagnóstico, para los Organismos Autónomos del Departamento de Salud.

Share

adi egon

Osasunbidea


B.F.E. Lekualdaketa. Izangai onartuen behin-betiko zerrenda. 168 lanpostu huts

340E/2019 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten baita eta deialdiaren espezialitate bateko kalifikazio epaimahaia aldatzen baita, deialdi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 168 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.


F.E.A. Traslado. Lista definitiva de aspirantes admitidos. 168 vacantes

RESOLUCIÓN 340E/2019, de 13 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos y se modifica el Tribunal Calificador en una especialidad de la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 168 vacantes de Facultativo Especialista de Área para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Share

adi egon

Osasunbidea


Zeladorea. Lekualdaketa. Izangai onartu eta ez-gaien behin-betiko zerrenda

339E/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 118 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.


Celador. Traslado. Lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos

RESOLUCIÓN 339E/2019, de 11 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos a la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 118 vacantes de Celador para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Share
ADMpaternidad

Aitatasun baimena 17 astekoa izanen da

Urratsez urrats ezarriko da 2020ra arte

Administrazioa 2019/02/28

Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak erabaki du aitatasun baimenak luzatzea Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztientzat. Aldaketa horren ondorioz, 17 asterainokoa izaten ahalko da baimen hori, %100 kobratuta.

Baimena urratsez urrats luzatuko da. Gaur egun, aitatasun baimena 5 astekoa da. Baimena hartzeko eskubidea ematen duen gertakaria (hau da, haurraren jaiotza, adopzioari begirako zaintza, harrera edo adopzioa) 2018an gertatu bazen, lau aste gehiago emanen dira; 2019an gertatzen bada, zortzi aste gehiago; eta 2020an gertatzen bada, hamabi aste gehiago. Horrela, azkenean, 17 asteko baimena izanen da. Baimen horretaz baliatzeko eskaerak aurkeztu beharko dira orain arte onartzen zen baimena (5 astekoa) bukatu baino lehen.

Horrekin batera, Gobernuak beste neurri batzuk onartu ditu bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzeko eta ardurakidetza bultzatzeko; honako hauek, alegia:

- Telelana ezartzea (posible den sektoreetan).
- Ordutegien arrazionalizazioa eta kontziliazioa: lanaldia, beranduenik, 18:00etan bukatuko da.
- Langileen atsedenaldietan deskonexio digitala bultzatzeko neurriak.
- Lanaldia murrizten den kasu guztietan, ordutegiak eta, batez ere, lantokira joateko egunak moldatuko dira, bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzea errazteko.

Neurri horiek indarrean daude jada. Orain, Nafarroako Gobernuak haiek garatzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak onetsi beharko ditu. LOTURA

Se amplía hasta 17 semanas el permiso de paternidad

Se implantará de forma progresiva hasta 2020

Administrazioa 2019/02/28

El Gobierno de Navarra ha aprobado recientemente la ampliación de los permisos de paternidad para todo el personal de las administraciones públicas de Navarra que se podrán extender hasta las 17 semanas con una remuneración del 100%.

La implantación de este permiso se hará de forma paulatina. En la actualidad el permiso de paternidad es de cinco semanas. Para los nacimientos, guardas con fines de adopción, acogimientos o adopciones producidos en el año 2018 el permiso queda ampliado en otras cuatro semanas. Para los mismos supuestos producidos en 2019 el permiso se amplia en otras ocho semanas y para 2020 en otras doce semanas, hasta alcanzar un total de 17 semanas. La solicitud para acogerse a este permiso deberá realizarse antes de que finalicen las 5 semanas que se venían reconociendo hasta la actualidad.

El Gobierno también ha aprobado otras medidas para facilitar la conciliación y la corresponsabilidad de la vida personal, familiar y laboral. Para ello va a establecer las acciones necesarias para:

- La implantación del teletrabajo (en aquellos sectores donde sea posible).
- La conciliación y la racionalización de horarios estableciendo el final de la jornada a las 18 horas.
- Medidas que propicien la desconexión digital durante el tiempo de descanso del personal.
- En todos los casos de reducción de jornada, se atenderá a la adaptación de horarios y especialmente a los días de asistencia, que permitan la conciliación de la vida personal, familiar y laboral.

Estas medidas ya están en vigor. Ahora el Gobierno deberá dictar las disposiciones reglamentarias para su desarrollo. ENLACE

Share

M8 LAB kartela

M8a ikastetxeetan


Irakaskuntza 28/02/2019

Lerro hauen bitartez ikastetxeetan azken orduan suertatzen ari diren hainbat zalantza direla-eta, martxoaren 8ko emakumee* greba aurrera eraman ahal izateko aholkuak helarazten dizkizuegu.

 Nola egin dezaket M8ko plantoarekin bat?

1. Ikastetxeetako lanuztera batuz eta plantoak iraungo dituen 24 orduetan modu aktiboan parte hartuz.

2. Zure herri edo hiriko mobilizazioetan parte hartuz. Hitzordu nagusiak: 12.00etan eta 19.00etan.

3. Zaintza lanak bertan behera utzi, mandarra balkoitik zintzilikatuz

4. Edonon zaudela ere egun horretan besoko morea jantziz (zuk zeuk egin dezakezu).

5. Plantoa ikastetxean zabalduz eta antolaketan parte hartuz.

6. Merkatuan kontsumitzeari utziz, batez ere saltoki handietan.

Informazio gehiago duzu, Euskal Herriko greba feministaren webgunean


Ikastetxeetan nola antolatuko gara?

LABek ahalegin berezia egingo du, edozein ekimen egin nahi duzuen guztioi laguntza emateko. Horretarako, prest gauzkazu tokian-tokiko asanbladetan parte hartu eta argibideak emateko. Horrez gain, egunotan greba prestatzeko materiala helaraziko dizugu ikastetxera.

Datozen asteotan, plantoari buruzko kontzientziazio lana egin daiteke:

  • Klaustro eta lankideekin gaia landu.
  • Ikasleekin ekintza eta eztabaida bereziak sortu.
  • Tokian-tokiko inauteri jaialdietan M8ko grebaren presentzia bermatu, adibidez besoko moreak jarriaz edo gaiarekin zerikusia duten mozorroak sortuz.
  • Ikastetxeetan propaganda materiala hedatu (ikastetxe atarian pankarta, kartelen hedapena, eskuorrien banaketa....)

Egun horretan jai baldin badugu.

  • Jai-eguna izanik ere mobilizazioetan parte aktiboa hartu.

Egun horretan eskola eguna baldin bada

  • Emakumea* bazara, plantoa egin
  • Gizonezkoa bazara, emakumeak* greba egiteko eskubidea bermatzea, egun horretan ikastetxeetan dauden zeregin guztiak (zaintzak, lan administratiboa, zerbitzu minimoak...) zure gain hartzeko prestutasuna zuzendaritza taldeari adieraziz.
  • Zuzendaritza taldekidea bazara zerbitzu minimoak eta egun horretako ikastetxeko barne aferak gizonezko lankideen artean antolatzen saiatu.

ESKOLAN PLANTOA LANTZEKO EUSKARRIAK

LABen MANIFESTUA

EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTAREN MATERIALA (kartelak, pankarta ereduak, eskuorria...)

 

El 8M en los centros de enseñanza


Irakaskuntza 28/02/2019

Mediante estas líneas quisiéramos ofreceros algunas orientaciones de cara a las dudas de última hora que la convocatorioa de huelga del 8 de marzo está generando en algunos centros.

¿Cómo puedo colaborar con el 8M?

1. Participa en el paro de tu centro escolar y en las acciones que se realizarán durante las 24 horas del plante.

2. Participa en las movilizaciones de tu localidad. Convocatorias principales: a las 12.00 y a las 19.00.

3. Deja de lado los cuidados y cuelga un delantal en el balcón para reflejarlo.

4. Ponte un brazalete morado allá donde estés. ¡Hazlo tú misma!

5. Organiza y difunde el plante en tu centro escolar.

6. Deja de consumir en el mercado, sobre todo en las grandes empresas.

Tienes toda la información en el sitio web de Euskal Herriko plantoa feminista

 

¿Cómo nos organizaremos en las escuelas?

LAB hará un esfuerzo especial para dar soporte a cualquier iniciativa que queráis llevar a cabo. Para ello, estamos dispuestas a acudir a asambleas que se realicen al respecto y ofrecer toda la informacion necesaria. Además, en los próximos días recibirás el material para preparar el plante en tu centro escolar.

Proponemos realizar un trabajo de concienciación en los centros:

  • Tratar el tema con claustro y profesorado.
  • Organizar debates con el alumnado.
  • Garantizar la presencia de la huelga en los festivales de Carnavales. Desde la presencia del brazalete morado hasta la confección de disfraces con motivos feministas.
  • Difundir material de propaganda en las escuelas (pancarta en la entrada, difusión de carteles y folletos informativos...)

Si ese día es festivo en el centro.

  • Participar activamente en las movilizaciones convocadas.

Si ese día es lectivo.

  • Si eres mujer*, únete a la huelga.
  • Si eres hombre, encárgate de todas las tareas del centro escolar para garantizar que tus compañeras de trabajo puedan realizar el plante (guardias, trabajo administrativo, servicios mínimos...).
  • Si perteneces al equipo directivo procura organizar los servicios mínimos y cuestiones organizativas del día 8 con los compañeros hombres del centro, permitiendo así a todas aquellas compañeras mujeres que quisieran sumarse a la huelga poder hacerlo sin problemas.

SOPORTES PARA EL PLANTE

MANIFIESTO DE LAB

MATERIAL DE EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTA (carteles, modelos de pancarta, folletos...)

Share

adi egon

Osasunbidea


Fisioterapeuta. Lanpostuaren esleipena

154/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.


Fisioterapeuta. Adjudicación de plaza

RESOLUCIÓN 154/2019, de 21 de enero, de la Directora General de Función Pública, por la que se nombra personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Fisioterapeuta y se les adjudica plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


Osasun Mentaleko Erizain Espezialista. Lanpostuaren esleipena

153/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, osasun mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.


Enfermero/a Especialista en Salud Mental. Adjudicación de plaza

RESOLUCIÓN 153/2019, de 21 de enero, de la Directora General de Función Pública, por la que se nombra personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Enfermero/a Especialista en Salud Mental y se les adjudica plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


OOLTko Pediatra. Lampostuen esleipena

264/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, OOLTko pediatra lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.


Pediatra E.A.P. Adjudicación de plaza

RESOLUCIÓN 264/2019, de 28 de enero, de la Directora General de Función Pública, por la que se nombra personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Pediatra E.A.P. y se les adjudica plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


Farmacia Teknikaria. Oposaketa-lehiaketa

Deialdiko onartu eta ez gaien izangaien zerrenda, oposaketa-lehiaketa bidez Farmaziako Teknikariko bi lanpostu huts hornitzeko.

Erreklamazioak: hamar baliodun egun.


Técnico en Farmacia. Concurso Oposición

Lista provisional de aspirantes admitidos y excluidos a la convocatoria para la provisión, mediante Concurso Oposición, de 2 vacantes de Técnico en Farmacia.

Reclamaciones: diez días hábiles.

Share

adi egon

Osasunbidea


Elikadura teknikaria. Oposaketa-lehiaketa

Deialdira onartuak eta ez gaiak izan diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Erreklamazioak: hamar baliodun egun.


Técnico en Alimentación. Concurso Oposición

Lista provisional de aspirantes admitidos y excluidos a la convocatoria.

Reclamaciones: diez días hábiles.

Share

adi egon

Osasunbidea


Lekualdaketa. Psikologo Espezialista Klinikoa

237E/2019 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena deialdi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko espezialista izateko 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.


Traslado. Psicólogo Especialista Clínico

RESOLUCIÓN 237E/2019, de 4 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos a la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 14 vacantes de Psicólogo Especialista Clínico para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Share
Share

adi egon

Osasunbidea


B.F.E. Lekualdaketak

Fakultatibo espezialisten 47 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa.


F.E.A. Traslados

Traslado por concurso de méritos, de 47 vacantes de F.E.A.

Subcategorías