Share

PHlogoaBadator Plaza Hutsa Iruñera

Durangoko Plaza Hutsa tailerrean eta Bilboko saioan 80 lagun inguruk eman genion hasiera hezkuntzaren inguruko gogoeta prozesu irekiari. Abiapuntu ona jarrita, aurrera egiteko tenorea da. Datozen asteetan zenbait eskualdeetara eramango dugu eztabaida, tartean Iruñera baita, bertan Nafarroako hezkuntza komunitateko kideok eta hezkuntzarekiko interesa luketen norbanakoek izanen dugu parte hartzeko aukera.

2019/04/03 | Plaza Hutsa Hezkuntza |

Eta zergatik hausnarketa hau? Hasteko, badelako ezkerreko independentismoak Euskal Herriari bere hezkuntzarako proposamen politikoa egiteko garaia. Gainera, egoerak horrela eskatzen duelako. Egungo hezkuntza sistemak agortuta daudelako, ez daudelako gure herriaren garapenerako pentsatuak, ez dutelako ditugun arazo larriak konpontzeko balio. Ipar Euskal Herria bere buruaren eraikuntzan mugarri berriak jartzen ari delako eta eraldaketa prozesu honetan Hezkuntza ardatz izan behar delako. Hego Euskal Herrian Espainiatik datorren oldarraldi neofaxistari aurre egin eta gure hezkuntza eraikitzeko akordioen behar gorrian gaudelako.
Horra, hausnarketaren abiapuntu izango den ideia sorta: PDFa deskargatzeko

LABetik eztabaida mamitsu eta garrantzitsu honetan parte hartzera animatu nahi zituztegu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ordurate!

PHkartela Iruea

 

 

Share
euskararen eguna 2019 nafarroako administrazioan

Anima zaitez eta parte hartu Administrazioko Euskararen Egunean!

Administrazioa 2019/04/02

Ostegun honetan, apirilaren 4an, eta Korrika Garestik abiatuko dela probestuz, Nafarroako Gobernuak Administrazioko Euskararen Eguna antolatu du.

LABetik, gure sostengua eman nahi diogu ospakizun honi, eta, hori dela eta, Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diegu. Gogorarazi nahi dugu, halaber, ordu sindikalak eskatu ditugula egun horretarako, 13:00etan hasi eta 15:00ak arte. Horrela, ahal duen orok parte hartu ahal izango du Administrazioko Euskararen Eguneko opakizunetan.

¡Anímate y participa en el Día del Euskera de la Administración!

Administrazioa 2019/04/02

Este próximo jueves 4 de abril, aprovechando el inicio de la Korrika en Puente la Reina/Gares, el Gobierno de Navarra ha organizado el Día del Euskera en la Administración.

Desde LAB queremos mostrar nuestro apoyo a esta celebración y animar a todos los empleados y empleadas de las administraciones públicas navarras a participar en la misma. Recordamos, además, que hay pedidas horas sindicales de 13:00 a 15:00, para que así, todo el que pueda se sume a los actos organizados con motivo del Día del Euskera en la Administración.

 
Share

adi egon

Osasunbidea


Zeladorea. Lekualdaketak. Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitza

Erreklamazio epea: 2019ko Apirilak 5.


Celador. Traslados. Resultado provisional fase de concurso

Plazo de reclamaciones: 5 Abril 2020.

Share
Ez da Lanbide Karrera/Garapenak Administrazioan izan behar duen tokia arinki nahiz zatika lantzeko unea. LABen proposamena argia eta goitik beherakoa da:

LABek  Lanbide Karrera/Garapen integral   baten aldeko hautua egin du, langile finko eta kontratudun guztiak barnean-biltzen dituena: departamentu eta maila guztietakoak, A mailatik D mailarainokoak

Administrazioa 2019/03/26
Foru Adiministrazioan eta haren erakunde autonomoetan, 1999tik dago indarrean lanbide karrera; izan ere, urte horretan onartu zen lanbide karrera Osasunbideko medikuntzako langileentzat (langile finkoentzat bakarrik). 2008an, negoziazio gai izan zen berriz ere, baina UPN/PP/PSN alderdietako gobernuak eta beren sokako sindikatuek erizaintzako unibertsitate diplomadunentzat murriztu zuten (kasu honetan ere, langile finkoentzat bakarrik). Urteekin, lanbide karrerako proiektu horiek beste departamentu eta erakunde batzuetan (NOPLOI...) antzeko lanpostuetan aritzen diren langileentzat ere zabaldu dira, baina mugapen berberekin.

Azken urteotan, ia sindikatu guztien plataformetan ageri da lanbide karreraren eskakizuna. Tamalez, sindikatu bakoitzak ezaugarri ezberdinekin erreklamatzen du: sindikatu korporatiboek beren osasun-estamentuarentzat baizik ez dute erreklamatzen; “klaseko” beste sindikatu batzuek osasun arloko estamentu guztientzat, baina, betiere, osasun arlokoak ez diren langileak eta aldi baterako langileak beste fase baterako utziz.

LABen, ordea, modu integralean heldu genion lanari, eta eztabaida prozesu bat ireki genuen gure afiliatuen artean zehazteko zein zen foru adminstrazioan aplikatzeko lanbide garapenaren eredurik egokiena (lanbide karrera).

Gaia lantzen hilabete batzuk eman ondoren, lege proposamen bat prestatu dugu, LABentzat ezinbestekoak diren alderdiak jasotzen dituena:

• Lanbide garapenaren/karreraren aplikazio esparrua: foru administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzen diren langile guztiak, finkoak zein aldi baterakoak.
• Lanbide karreran gora egiteko modua: hiru alderdi hauetan oinarritutako sistema: lanpostu bakoitzerako etengabeko prestakuntza, unitateak hobetzeko planak eta talde lanaren sustapena.

Lanpostu bakoitzerako prestakuntza ibilbide bat garatzea proposatzen dugu, langilearen gaitasunak eta eginkizunak eguneratzeari lotua. Prestakuntza hori Administrazioak berak eskainiko du, lan bizitza osoan zehar eginen da (lan orduetan) eta ezinbestekoa izanen da lanbide garapenaren/karreraren maila batetik bestera igotzeko. Hobekuntza planetan unitate eta zerbitzu bakoitzaren helburuak jasoko dira, efizienteagoak eta eraginkorragoak izateko. Eta azkenik, talde lana sustatuko da.

• Lanbide garapen honek bost maila izanen ditu (gaur egun daudenen antzekoak), eta batetik bestera igotzeko beharrezkoa izanen da lanbidearen arloan eguneratzea (borondatezkoa) eta unitatearen helburu kolektiboak betetzea (helburu horiek hobekuntza planetan jasoko dira).
• Lanbide garapen horretako ordainsariei dagokienez, gaur egun dauden ordainsari-sistema berak erabiliko dira, modu proportzionalean banatuta.

Lanbide karrerari buruzko legearen proposamen hau Foru Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorrera eta talde parlamentario guztiei igorri diegu, hurrengo legegintzaldian aplikatzeko konpromisoa har dezaten.

No son tiempos de abordar la Carrera Profesional en la Administración ni con parches ni de forma parcial. La propuesta de LAB es clara e integral:

LAB apuesta por una  Carrera Profesional integral, que abarque a todo el personal fijo y contratado de las administraciónes forales: de todos los departamentos y de todos los niveles, desde el A hasta el D

Administrazioa 2019/03/26
En la Administración foral y sus organismos autónomos existe la Carrera Profesional desde 1999. El SNS-Osasunbidea aprobó ese año la Carrera Profesional para el personal de medicina (sólo personal fijo). En 2008 se retomó su negociación, pero los gobiernos de UPN/PP/PSN y los sindicatos afines lo restringieron al personal de enfermería “DUEs” (sólo fijos). Estos proyectos de carrera se extendieron al personal de puestos de trabajo similares de otros departamentos (ISPLN…) pero con las mismas limitaciones.

Prácticamente todos los sindicatos llevamos años recogiendo, en nuestras plataformas reivindicativas, la exigencia de la Carrera/Desarrollo Profesional. Desgraciadamente, cada uno lo hace con unas características diferentes: los sindicatos corporativos sólo para su estamento sanitario, otros sindicatos de “clase” para todos los estamentos sanitarios, pero dejando al no sanitario y al personal temporal para más tarde…

En LAB decidimos afrontar este objetivo de forma integral y abrimos el debate entre nuestra organización y la afiliación para definir qué modelo de Desarrollo/Carrera Profesional considerábamos más adecuado para la Administración foral.

Tras meses de trabajo, hemos elaborado una propuesta de ley que reúne las características que LAB cree imprescindibles para su desarrollo:

• Ámbito del Desarrollo/Carrera Profesional: todo el personal, fijo y contratado temporal de la Administración foral y sus organismos autónomos.
• Progresión en la Carrera/Desarrollo Profesional: basado en la formación continua de cada puesto de trabajo, en los planes de mejora de las unidades, y en el fomento del trabajo en equipo.

Planteamos desarrollar un itinerario formativo para cada puesto de trabajo, ligado a la actualización de sus competencias y funciones: Formación que deberá preparar y ofrecer la propia Administración a lo largo de la vida laboral, en el tiempo de trabajo, y que será necesaria para que cada empleado y empleada promocione en los distintos niveles del Desarrollo/Carrera Profesional; promoción del trabajo en equipo y planes de mejora que recojan los objetivos para que las distintas unidades y servicios sean más eficaces y eficientes.

• Una Carrera/Desarrollo Profesional con cinco niveles (similar a los existentes) y donde se promociona a través de la actualización profesional (voluntaria) y la consecución de los objetivos colectivos de la unidad, recogidos en los planes de mejora.
• Un Desarrollo/Carrera Profesional retribuido de forma proporcional a los existentes.

Esta propuesta de ley de Carrera/Desarrollo Profesional la hemos hecho llegar a la Mesa General de Negociación de la Administración foral y a todos los grupos parlamentarios, con la intención de obtener su compromiso para implantarla en la nueva legislatura que se avecina.

 
Share
Share
OSAenfermero

LAB sindikatuaren proposamena, erizaintzako espezialitateak direla eta

Administrazioa 2019/03/22

Erizaintzako espezialitateak garatu eta ezartzeko prozesuak berebiziko garrantzia du lanbidearen etorkizunerako. Hori dela eta, LABek eztabaida irekia, zehatza eta gardena abiatu nahi du.

Kalitatezko zerbitzua izango badugu, lanbide sustapena eta garapena bultzatuko baditugu eta erizainen eskubideak bermatuko baditugu, ezinbestekoa izango da lehenbizi erizaintzako zerbitzuen eginkizunak eta errealitatea hurbiletik ezagutzea eta, gisa horretan, espezializazioa adierazle tekniko eta asistentzialen bidez aztertzea.

Azterketa horiek egiteko, ezinbestean, erizaintzako langile guztien iritzia beharrezko zaigu, horretarako elkarrizketarako bidea irekita; hala, ez dugu bidegabekeriarik sortuko, eta plantillan egin beharreko moldaketak ere modu arrazionalean eta kalterik eragin gabe eginen ditugu.

Elkarrizketari ekiteko, LABek honako oinarriok proposatu ditu:
• Egungo egoera arautu bitarte, unitate espezializatuetako postuak espezialista-postu bihurtzeko prozesua geldiaraztea; era berean, prozesu horrek ukitutako langileek behar duten gaikuntza jasoko dute eta dagozkien eskubideak aitortu beharko zaizkie.
• Araubide bat ezartzea espezialista tituludunek postu libreetan izan dezaten sarbidea, inola ere ez beste profesional baten jarduneko postuetan.
• Erizain espezialisten lanpostuak sortzea, betiere proiektu sendo baten baitan, proiektu antolatua, adostua eta aldian behingo auditoriak aurreikusten dituena.
• Osasun arloko Mahai Sektoriala abiatzea; Mahai hori izanen da negoziaziorako gune legala, baita espezialitateak zehazteko prozesuan negoziazioaren emaitzak aplikatzeko gunea ere, bidezkoa denean.

Bien bitartean, exijitzen dugu erizaintzako zuzendaritza-taldeek atxikita dituzten postuak askatzea. Izan ere, Nafarroako Ospitalegunearen zein Osasun Mentalaren azken egokitzapenetan, zuzendariok beren kabuz gorde egin dute postu mordoska (40tik gora dira erizaintza pediatriakoak eta 10 osasun mentalekoak); jokabide horren ondorioz, langile finkoei mugitzeko aukera kendu egin zaie, eta kontratatuei, berriz, kontratuak prekarizatu.

Antzera gerta liteke laster ezarriko den erizaintza komunitarioaren espezialitatearekin: lekualdaketa prozesuetan mugitzeko aukerarik gabe gelditzea.

Osasunbideak ekin egin behar dio espezialiateen ezarpen prozesuari, modu arrazionalean, errealistan eta negoziatuan. Prozesu horretan, funtsezkoa izango da kontuan hartzea zenbat profesional diren beharrezkoak eta baita espezialisten prestutasuna ere; hala, gainerako langileen eskubideak ere errespetatuko dira eta alferrikako istiluak saihestuko dira. Horrela ez bada, estatuaren egungo sistema izango dugu: zentralizatua da baina koordinazio eskasekoa, eta ez ditu kontuan hartzen zerbitzuen errealitatea, ezta premiak ere.

Propuesta del sindicato LAB ante la implantación de especialidades de enfermería

Administrazioa 2019/03/22

El desarrollo e implantación de las especialidades de enfermería es un proceso clave para el futuro de la profesión. Es por ello que desde LAB queremos abrir un debate público, riguroso y transparente.

Es preciso analizar la realidad y necesidades de los cuidados de enfermería, para que la especialización se lleve a cabo desde parámetros técnico-asistenciales que respondan a objetivos de mejora de la calidad de la atención, al desarrollo y promoción profesional y al respeto de los derechos laborales de la enfermería.

Para ello es preciso contar con la opinión de toda la plantilla de enfermería abriendo un cauce de diálogo para que no se produzcan agravios y se realicen las modificaciones de plantilla necesarias de forma racional y sin perjuicios.

El sindicato LAB considera que las bases para abrir el debate pasan por las siguientes medidas:
• Paralizar el proceso de reconversión de las plazas de las unidades especializadas, en plazas de especialistas, hasta que se regule la situación presentada, y todo el personal afectado tengan la habilitación necesaria y los derechos que la misma conlleva.
• Establecer normativa para que la inclusión de especialistas titulados se pacte sobre plazas que queden libres y no sobre ninguna en la que trabaja otro profesional.
• Crear puestos de enfermeras especialistas respondiendo a un proyecto organizado, consensuado y con auditorias periódicas.
• Abrir la Mesa Sectorial de Salud como foro legalmente habilitado para la negociación y aplicación de aquellas conclusiones que se deriven para definir el proceso de implantación de especialidades, si es que procede.

Hasta que se establezcan bases para la negociación exigimos que las direcciones de enfermería dejen de retener las plazas que de forma unilateral se han apropiado en los últimos acoplamientos del CHNa y Salud Mental (más de 40 de enfermería pediátrica y 10 en salud mental) eliminando la posibilidad de movilidad del personal fijo y precarizando los contratos del personal contratado.

Se puede producir una situación similar con la especialidad de enfermería comunitaria que se va a implantar en corto espacio de tiempo, ya que puede llegar a eliminar también la movilidad en traslados.

Osasunbidea debe hacer frente a la implantación de las especialidades de forma racional, negociada y realista teniendo en cuenta el número de profesionales necesarios y la disponibilidad de dichas especialistas, respetando los derechos laborales del resto de las trabajadoras para evitar conflictos innecesarios. Todo esto frente al sistema actual estatal centralizado, pero descoordinado, que no se ajusta a las realidades de cada servicio de salud y obvia sus necesidades.

 
Share

adi egon

Irakaskuntza


Jardunaldi murrizketak, desplazatuak eta zerbitzu eginkizunetarako epeak

Eskaerak egiteko epeak zabalik:

  • Zerbitzu eginkizunak martxoaren 15etik 29ra.
  • Desplazatuak apirilaren 30era arte.
  • Jardunaldi murrizketak eta luzapenak apirilaren 12ra arte.

Informazio guztia hemen https://labur.eus/whsDl


Reducciones de jornada, desplazadas y comisiones de servicios

Abiertos plazos para solicitudes:

  • Comisiones de servicios del 15 al 29 de marzo.
  • Personas desplazadas hasta el 30 de abril.
  • Reducciones de jornadas y prórrogas hasta el 12 de abril.

Más información aquí https://labur.eus/whsDl

Share
IRA 19 03 20 ikastolak denon artean

Ikastoletan lan hitzarmena berritzeko akordioa lortu dugu!!

Irakaskuntza 2019/03/20

Gure Lan Hitzarmena 2010etik luzatuta zegoen. Urte hauetan guztietan murrizketak, salaketa, mobilizazioak, lan erreforma… gertatu dira. Negoziazio korapilatsuetan hiru urte pasata, akordiorako funtsezko edukiak zeudela baloratuta, eta afiliatu eta delegatuen erabateko babesa jaso ondoren, LABek NIErekin zortzi hilabeteren buruan Lan Hitzarmen berria idazteko akordioa sinatu duen sindikatu bakarra izan da.
Balizko murrizketa baten aurrean, NIEk LABek proposatutako formuletako bat langileen ordezkariekin adosteko onartu ondoren, negoziazioa desblokeatu da eta akordioa posiblea izan da. Aldi berean, soldatak finkatzeko administrazioak finantzatutako itunen eboluzioa kontuan hartuko da. Balioan jarri nahi dugu urte ilunetako arrakala gainditzeko bi aldeek erakutsitako borondate irmoa eta denon onerako izanen den akordioa lortzeko jarrera irekia eta ausardia. Akordioaren balioa bikoitza da: urte honetarako eta agian hurrengorako Lan Hitzarmen berria edukiko dugu, baina batez ere adostasunik gabeko urte gatazkatsu eta gogorrak atzean uztea dakar.
LABek ikastoletako langileekin hartutako konpromisoa bete du. 2017an ikastola guztietan langile batzarrak egin ostean, langileen %81ek erabaki zuen soldata taula berria, beste hobekuntza batzuk jasoko zituen Lan Hitzarmenarekin batera sinatuko zela, eta hola egin dugu.
Akordio honek ahalbidetuko du martxoko nominan Nafarroako Itunpekoaren markoan, besteak beste, LABek sinatutako akordioari esker, Nafarroako Ikastoletako langile guztiek urtarriletik %2,25eko soldata igoera jasotzea (Nafarroako Gobernuak ordaintzen duen zatian) eta dagozkien atzerapen guztiak. Honela, langileen artean sortutako soldata diferentziak bukatuko dira. Aprobetxatu nahi dugu 2018ko igoera aplikatzeko Tantirumairu, Labiaga, Baztan, Iñigo Aritza, Andra Mari, Arangoiti, Ibaialde, Lizarra, Erentzun eta Garces de los Fayos ikastolek langileen alde izandako jarrera.

IRA 19 03 20 ikastola akordioaren nondik norakoak

Hau guztia posiblea izan da gure lan baldintzen defentsan urteetan elkarren ondoan garatutako borrokari esker. Eskertu nahi dugu urte hauetan gure ia-ia 50 delegatuek egindako lan itzela eta gurekin batera, negoziazio mahaian egondako bi delegatuen parte-hartzea, zein gure aurretik egondakoena, Esther Hernadorenarena bereziki. Ezinbestekoa izan da LABen afiliatuek eta hauteskunde sindikaletan ehunka langilek botoen bidez emandako konfiantza eta ekimen desberdinetan jasotako babes izugarria. Honek erakusten du, beste behin ere, LAB langileen lan baldintzen defentsarako lantresna kolektiboa dela.

Share

Bitartekaritza, gatazkaren funtsa zehaztea eta konponbideak bideratzea, Eunaterako irtenbidea

Irakaskuntza 2019/03/15

Eunateko institutua bere eguneroko jardunetik haratago doan zurrunbilo baten erdian dago egunotan, jadanik hilabete dexente irauten ari den gurpilzoroan. Bertako eskola komunitatea bizitzen ari den egoera jasangaitzaren inguruan, LAB sindikatuak honoko balorazioa egin nahi du:

-Gure elkartasuna adierazi nahi diegu bertan ditugun afiliatuei eta, oro har, ikastetxe horretako langile talde guztiari, zein bertan bizi den egoeragatik kaltetuak sentitzen diren ikasle eta guraso guztiei. Jakin badakigu bertan dauden buruhausteak modu eraikigarrian bideratzeko egiten ari diren ahaleginak eta gure babesa adierazteaz gain, LABek berriro ere bere konpromisoa eta inplikazioa agertu nahi du bide horretan buru-belarri aritzeko.
-Eunateko aferan orain arte proposatutako ildo berari eusten dio sindikatu honek. Hau da, bitartekaritza eraikitzailea bideratzea iruditzen zaigu dela prozesu honetatik denok irabazle irteteko modu bakarra eta bere ahalegin guztiak egingo ditu, orain arte egin bezala, bide hori sustatzen jarraitzeko. Aldi berean Hezkuntza Departamentuari zein Eunateko zuzendaritzari gaurdanik horren aldeko apustu garbia egitea galdatzen diogu, afera honek ezin baitu bide honetatik jarraitu.
-Proposatzen dugun bitartekaritza horren funtsean gutxienez hiru osagai egon behar dute: agente guztien presentzia bermatzea, gatazka eragiten ari diren elementuak zehaztea eta konponbiderako metodologia adostu eta abian jartzea.
-LAB bat dator Hezkuntza sistema hau aldatzeko eta burujabetzaren bidean egiten diren ekimen eraikitzaileekin bat egiteko. Ahalegin hori modu eraikigarrian egin nahi duen orok bidean izango gaitu berarekin batera.

La mediación, la identificación de los conflictos y acordar una solución en Eunate

Irakaskuntza 2019/03/15

El instituto Eunate se encuentra inmerso en un torbellino que va incluso más allá de su práctica diaria y dura ya varios meses. Ante la situación que está viviendo su comunidad educativa, LAB quiere hacerles llegar la siguiente valoración:

-Queremos mostrar nuestro apoyo a nuestra afiliación, al conjunto del profesorado y al resto de la comunidad educativa que se haya visto afectada por esta situación. Nos consta el esfuerzo que están haciendo para enfocar los conflictos de una forma constructiva y LAB quiere mostrarles públicamente su adhesión y compromiso con esa vía.

-LAB se reafirma en su línea de apostar por una mediación constructiva como la única forma de que todas las partes salgan ganando y pondrá todo su empeño para que, como ha hecho hasta ahora, promover esa opción. En este sentido, exige al Departamento de Educación y a la dirección del instituto Eunate que haga una apuesta clara por este modelo, ya que la situación no puede alargarse en el tiempo de forma indefinida y se ha demostrado que la gestión que de este asunto se ha llevado a cabo hasta ahora ha sido infructuosa.

-El modelo de mediación que proponemos debería tener al menos tres componentes: garantizar la presencia de todos los agentes, definir los factores que está provocando el conflicto y acordar y poner en marcha una metodología que desbloquee la situación.

-LAB vuelve a manifestar su voluntad de colaboración con aquellas iniciativas que trabajen en pro de un sistema educativo renovado y soberano. Hay mucho que cambiar y este sindicato colaborará con todos aquellos proyectos que quieran hacerlo de una forma positiva y creadora.

Share

adi egon

Osasunbidea

examenOPE.orig

 

Ohar Garrantzitsua. Administrari Laguntzaile Kontrataziorako deialdiak

Aviso Importante. Llamamientos para la contratación de Auxiliares Administrativ@s

 

NOTA INFORMATIVA (enviada desde el Servicio de Personal del Servicio Navarro de Salud. Jueves, 14 de marzo de 2019 15:19).

LLAMAMIENTOS PARA LA CONTRATACIÓN DE AUXILIARES ADMINISTRATIVAS.

 

En el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, tras la finalización del concurso de traslado, se han generado un elevado número de ofertas de contratación. Teniendo en cuenta las necesidades asistenciales hemos de proceder a cubrir todas las plazas para el día 1 de abril.

Por ello, para agilizar el procedimiento de llamamiento masivo se publica en ENLACE página web de empleo público del SNS-O el listado de plazas y su descripción al objeto de que todas las personas incluidas en las listas de contratación temporal en el SNS-O tengan conocimiento de las mismas con antelación suficiente.

Desde la Unidad de Coordinación y Control de Llamamientos no se ampliará la información sobre las características de las plazas.

El lunes 18 de marzo a partir de las 8:00 horas se comenzarán a realizar los llamamientos de acuerdo con el orden de prioridad establecido en las listas de contratación en cada ámbito. Este llamamiento se repetirá los días siguientes hasta que todas las plazas queden cubiertas.

Con el fin de facilitar a las personas aspirantes la elección de la plaza y agilizar el proceso de llamamiento, se actualizará periódicamente la web de empleo de público para que puedan visualizarse solo las plazas disponibles.

 

Información sobre teléfonos de contacto:

Las llamadas salientes se realizarán desde el número de teléfono 848428769, por tanto en este número no se atenderán las llamadas entrantes.

Los teléfonos habilitados para consultas o para responder a la aceptación de dichas ofertas cuando la respuesta no sea inmediata son: 848428846 y 848426018.

 

 
Share

Ohar Garrantzitsua. Administrari Laguntzaile Kontrataziorako deialdiak

Aviso Importante. Llamamientos para la contratación de Auxiliares Administrativos

Osasunbidea 2019/03/15

Administrari laguntzaileentzako lan eskaintzak honako esteka honetan dituzue ikusgai: ESTEKA Osasunbideako lan eskaintzen web orria

Podeis ver las actuales ofertas de Auxiliares administrativos es el siguiente ENLACE página web de empleo público del SNS-O

Share
OSAjusticia carrera

Auzitegi Gorenak lanbide karrera onartu die bitarteko langileei

Osasunbidea 2019/03/13
Auzitegi Gorenak eman berri duen epai batean onartu egin du Kataluniako Osasunaren Institutuko bitarteko langile kontratatuek eskubidea dutela lanbide karreraren kontzeptuagatik kobratzeko.

Epaian onartzen da lanbide karrera soldata-kontzeptu bat dela, eta horregatik ezinezkoa da aldi baterako lan kontratua duten langileak diskriminatzea lanpostu finkoa dutenen aldean.

Kataluniako Generalitatak argudiatzen zuen lanbide karrerari buruzko araudia langile finkoak eta estatutupeko langileak baizik ez dituela hartzen bere baitan, eta, horrenbestez, aldi baterako langile guztiak kanpo gelditzen direla.

Auzitegi Gorenaren epaiak, ordea, berresten du Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren doktrina aplikatu beharra dagoela, zeinak agintzen baitu, antzeko egoeretan, ezin direla diskriminatu bitarteko kontratuak dituzten langileak.

Epaiaren oinarri juridikoetan azpimarratzen da ezen, bitarteko langileek eta langile finkoek etenik gabe lan egindako aldiak antzekoak izanik, lan egindako aldia berdina bada, berdin tratatu behar direla bi kolektiboak, eta berdina izan behar dela, halaber, lanbide karreraren soldata-kontzeptua.

Inguruabar juridiko berri hau bereziki garrantzitsua izanen da Osasunbidean; izan ere, erakunde horretan profesional asko ditugu hutsik dauden lanpostuak betetzen aldi baterako kontratuekin (bitarteko langileak). Egoera honekin, lanbide karrera erreklamatzeko bidea irekitzen zaie.

LABentzat lehenbailehen hasi beharra dago negoziatzen lanbide karrera/garapena ezar dadin Foru Administrazio osoan eta bere erakunde autonomo guztietan.

Gogoratu beharra dago LABek berriki aurkeztu diola Nafarroako Gobernuari lanbide karrerari buruzko lege proposamen bat, eztabaidatua eta onetsia izan dadin.
Proposamen hori bera Nafarroako Parlamentuko talde parlamentario guztiei helarazi diegu; izan ere, azken finean, haiek dira Foru Administrazioko eta erakunde autonomoetako langile guztientzako lanbide karrera arautzeko legea onetsi beharko luketenak.

El Tribunal Supremo reconoce la carrera profesional al personal contratado interino

Osasunbidea 2019/03/13
El Tribunal Supremo acaba de emitir una sentencia donde reconoce el derecho del personal contratado interino del Instituto Catalán de Salud a cobrar por el concepto de carrera profesional.

En esta sentencia se reconoce a la carrera profesional como un concepto retributivo, y por ello no se puede discriminar al personal con contrato temporal de tiempo determinado del fijo.

Desde la Generalitat se había argumentado que la normativa sobre carrera profesional solo incluye al personal fijo/estatutario y que por lo tanto todo el personal temporal está excluido.

La sentencia del Tribunal Supremo vuelve a incidir en la aplicación de la doctrina del Tribunal de Justicia de la Unión Europea que considera que ante situaciones similares no se puede discriminar a las personas con contratos de interinidad.

La sentencia afina en sus fundamentos jurídicos en buscar la similitud de tiempos trabajados de forma ininterrumpida entre el personal interino y el fijo, concluyendo que, ante igualdad de periodos, igualdad de trato y reconocimiento del concepto salarial de la carrera profesional.

Esta nueva circunstancia jurídica va a tener especial importancia en Osasunbidea, donde tenemos un gran número de profesionales con contratos temporales sobre vacante (interinos) a los que se les abre el camino para reclamar la carrera profesional.


El sindicato LAB considera urgente iniciar cuanto antes la negociación de la carrera profesional/desarrollo profesional en la Administración Foral y sus organismos autónomos.

Recordamos al actual Gobierno de Navarra que ya le hemos entregado una proposición de Ley de Carrera Profesional para su debate y aprobación.
Proposición de Ley que también hemos facilitado a todos los grupos parlamentarios del Parlamento de Navarra, encargados últimos de aprobar la ley que regule la necesaria carrera profesional para todo el personal de la Administración Foral y sus organismos autónomos.

 
Share
ADM lan bera

Gaur, 2019ko martxoaren 12an, argitara eman dira Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak auzi garrantzitsu bati buruz aurkeztu dituen ondorioak: administrazio kontratudun langileek gradua kobratzeko eskubidea duten ala ez. Auzi hori Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. epaitegiak planteatu zuen.

Hoy, 12 de marzo de 2019, se han publicado las conclusiones de la Abogada General del Tribunal de Justicia de la Unión Europea (TJUE) en el asunto planteado por el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona, referente al cobro del grado por el personal contratado administrativo.

Aldi baterako langileak eta gradua

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren ondorioek LABen planteamenduak berresten dituzte

Administrazioa 2019/03/12

Ondorio horietan zera jasotzen da: "arrazoi objektiboengatik ezin da justifikatu, auzitan dagoen graduaren afera dela-eta, karrerako funtzionarioen eta aldi baterako administrazio kontratua duten langileen artean gaur egun dagoen desberdintasuna, zeinaren ondorioz azken horiek ez baitute inolako eskubiderik graduaren soldata-osagarria onar eta ordain dakien". Hau da, abokatu nagusiak LABek aurkeztutako errekurtsoaren planteamenduak berresten ditu: aldi baterako langileek gradua kobratzeko eskubidea dute, langile finkoek bezala.

Oso berri onak izan arren, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren ondorioak baizik ez dira. Hau ez da epaia. Orain, Auzitegiak epaia eman beharko du, baina abokatu honen iritzia kontuan hartuta.

Cobro del grado por parte del personal temporal

Las conclusiones de la Abogada General del Tribunal de Justicia de la Unión Europea ratifican los planteamientos de LAB

Administrazioa 2019/03/12

En dichas conclusiones se recoge que "la diferencia de trato prevalente entre los funcionarios de carrera y los contratados administrativos con contrato de duración determinada, derivada del hecho de que estos últimos no tienen derecho alguno al reconocimiento y abono del complemento retributivo del grado controvertido, no puede justificarse por razones objetivas". Es decir, ratifica los planteamientos que LAB hizo en su recurso donde reivindicábamos que el personal temporal tuviera derecho a cobrar el grado, igual que el personal fijo.

Aunque las conclusiones son una muy buena noticia, no es la Sentencia, son las conclusiones de la Abogada General del TJUE. Habrá que esperar a que el Tribunal dicte Sentencia, donde deberá tener en cuenta la opinión de esta Abogada.

 
Share
ADM administraria

Administrarien eta administrari laguntzaileen lekualdatze lehiaketaren emaitzak argitaratu dira

Administrazioa 2019/03/11

Nafar Gobernuak administrari laguntzaileen eta administrarien lekualdatze lehiaketaren emaitzak argitaratu ditu. 2017ko azaroan abian jarri zen lehiaketan esleitutako lanpostuak dira, baita esleipen horien ondoriozkoak ere.

400 postutik gora atera zituzten lehiaketara, eta horietatik 350etik gora esleitu dituzte. Informazio osoa Nafarroako Gobernuaren web orrian ikusgai dago, eta baita gure ondorengo esteka honetan ere.

Horrez gain, gogorarazi nahi dizuegu laster argitaratzekoak direla administrari izateko oposizioetarako deialdiak. Aurreikuspenen arabera, 136 lanpostu izanen dira. www.infoadm.org gunean eskura dituzue deialdi horietarako estekak: informazioa, azterketa ereduak, lehenagoko deialdiak eta azterketak, aholkuak eta intereseko materiala.
gorria button D Auxiliar Administrativo
(Se ampliará próximamente)

Zuentzako baliagarria izatea espero dugu.

Publicados los resultados del concurso de traslados de auxiliar administrativo y administrativo

Administrazioa 2019/03/11

El Gobierno de Navarra ha hecho públicos los resultados del concurso de traslados del personal administrativo y auxiliar administrativo. Se trata de las plazas asignadas y las resultas del concurso publicado en noviembre de 2017.

Se trata en total de más de 400 plazas sacadas a concurso, de las cuales se han asignado más de 350. Toda la información está disponible en la web del Gobierno de Navarra y a través del siguiente enlace.

Por otra parte recordar que las convocatorias de oposición de auxiliar administrativo están próximas a salir. Están previstas 136 plazas. En la sección de www.infoadm.org de empleo público ya se han habilitado los enlaces, donde encotraréis información, modelos de examen, exámenes y convocatorias anteriores, consejos y materiales de interés.

gorria button D Auxiliar Administrativo
(Se ampliará próximamente)

Esperamos que os sean de utilidad.

 
Share

adi egon

Osasunbidea


Fisioterapia. Egokitzapenak N.O.G

3306/2019 EBAZPENA, martxoak 6koa. NOGak Fisioterapeutako aldez aurreko barne egokitzapena iragartzen du.

Epea: 15 baliodun egun argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.


Fisioterapia. Acoplamientos C.H.N

RESOLUCIÓN 3306/2019, de 6 de marzo. C.H.N convoca Acoplamiento interno previo de Fisioterapeuta.

Plazo: 15 días naturales, contados a partir del siguiente a la publicación en el Tablón de Anuncios del Centro de los puestos ofertados a Acoplamiento Interno Previo. Dicho plazo se indicará expresamente en la diligencia de publicación.

Share
ADM M8

Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egiten dugu. Mobilizazioak

Administrazioa 2019/03/06

LAB Zerbitzu Publikotik greban eta martxoaren 8an, goizez nahiz arratsaldez, Komunitate osoan zehar antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko deia luzatzen dugu:

Goizez, Iruñerrian:

GAZTELU PLAZA: 12:00etan elkarretaratzea Gaztelu Plazan.

ANTSOAIN: 12:00etan elkarretaratzea Lapurbide plazan.
ARROSADIA: 12:00etan elkarretaratzea Alfredo Florista plazan.
ATARRABIA: 12:00etan manifestazioa Udaletxe plazatik abiatuta.
AZPILAGAÑA: 12:00etan elkarretaratzea Manuel Turrillas plazan.
BARAÑAIN: 12:00etan elkarretaratzea Udaletxe plazan.
BERRIOZAR: 10:30ean elkarretaratzea Euskal Herria plazan.
BURLATA: 12:00etan elkarretaratzea Parrita plazan.
DONIBANE: 12:00etan ekitaldia Azuelo plazan.
ERROTXAPEA: 11:30ean elkarretaratzea Karbonillan.
ITURRAMA: 12:00etan elkarretaratzea Bulebarrean.
MENDILLORRI: 12:00etan elkarretaratzea Antzara plazan.
SANDUZELAI: 12:00etan elkarretaratzea Sanduzelai plazan.
TXANTREA: 11:30ean giza katea Erloju Laranjan.
UHARTE: 12:00etan elkarretaratzea San Juan plazan.
ZIZUR NAGUSIA: 12:00etan elkarretaratzea Kultur Etxearen aurrean.

Goizez, beste herri batzuetan:

AGOITZ: 12:00etan manifestazioa Merkatuta plazatik abiatuta.
ALTSASU: 12:00etan manifestazioa zahar etxeetatik poligonora.
ANDOSILLA: 12:00etan emakumeen* vermut autogestionatua.
ARANGUREN ibarra: 12:30ean elkarretaratzea Mutiloa plazan.
ARBIZU: 12:30 ean elkarretaratzea zubiyen.
ARESO: 11:45ean zutabea Leitzako biribilguneraino.
BASABURUA: 12:00etan mosaiko feminista Oihanzabal eskolan.
BERA: 12:00etan emakatea Altzateko plazan.
CASTEJÓN: 12:00etan txupinazoa Plaza Circularrean.
ELIZONDO: 12:00etan emakatea plazan.
ETXALAR: 12:00etan elkarretaratzea Herriko Plazan.
ETXARRI-ARANATZ: 12:00etan elkarretaratzea Herriko Plazan.
GARES: 12:00etan elkarretaratzea plazan.
IRUNBERRI: 12:00etan plazak bete Foruen Plazan.
LARRAINTZAR: 12:00etan elkarretaratzea Larraintzarko Bentan.
LEITZA: 12:00etan elkarretaratzea biribilgunean.
LESAKA: 12:00etan emakatea Koxkontako bidean.
LIZARRA: 12:00etan manifestazioa Koroatze plazan.
MALERREKA-BERTIZARANA: 12:00etan emakatea eskolako biribilgunean.
MENDAVIA: 13:00ean elkarretaratzea Udaletxe Plazan.
TAFALLA: 12:00etan elkarretaratzea Nafarroako plazan.
TUTERA: 12:00etan manifestazioa Padre Lasa plazatik abiatuta.
URDAZUBI: 09:30ean autodefentsa feminista kiroldegian.
ZANGOZA: 11:30 concentración en la Prau.
ZARAITZU-ERRONKARI: 11:15ean kotxe-karabana Burgitik Uztarrozera.
13:30ean elkarretaratzea en Uztarrozen.
ZUGARRAMURDI: 12:00etan emakatea Herriko Plazan.

Arrratsaldez, Iruñerrian:

IRUÑEA 19:00etan manifestazioa Golemetatik abiatuta

ANTSOAIN: 17:30ean zutabea Euskal Herria plazatik abiatuta.
ATARRABIA: 17:30ean zutabea Udaletxe Plazatik abiatuta.
BARAÑAIN: 18:20ean zutabea Udaletxe Plazatik abiatuta.
BERRIOZAR: 17:30ean zutabea Euskal Herria plazatik abiatuta.
BURLATA: 17:45ean zutabea Askas plazatik abiatuta.
DONIBANE: 18:30ean elkarretaratzea Azuelo plazan.
ERROTXAPEA: 18:00etan zutabea Karbonillatik abiatuta.
MENDILLORRI: 17:30ean zutabea Antzara plazatik abiatuta.
SANDUZELAI: 18:00etan zutabea O parketik abiatuta.
TXANTREA: 18:00etan elkarretaratzea Erloju Laranjan.
UHARTE: 17:00etan zutabea Arte Garaikidearen Zentrutik abiatuta.
ZIZUR NAGUSIA:15:30ean zutabea Correosetik abiatuta.

Arratsaldez, beste herri batzuetan:

AGOITZ: 17:30ean zutabea autobusaren markesinatik Iruñeara.
ALTSASU: 19:00etan eskualdeko manifestazioa Foruen Plazatik abiatuta.
ANDOSILLA: 18:30ean kazerolada-manifestazioa Jesús de Olivares plazatik abiatuta.
AZKOIEN: 19:30ean elkarretaratzea Principal plazan.
BASABURUA: 16:30ean zutabea Jauntsarastik Iruñera.
ELIZONDO: 19:00etan eskualdeko manifestazioa plazatik abiatuta.
BERA: 16:00etan zutabea, Lamoteneatik abiatuta, Elizondoko manifestaziora.
CASTEJÓN: 19:30ean erakusketa Museoan.
ETXALAR: 16:00etan zutabea, plazatik abiatuta, Elizondoko manifestaziora.
GARES: 19:00etan elkarretaratzea plazan.
IRUNBERRI: 16:00etan kotxe-karabana, Larraineneatik Iruñera.
LEITZA: 19:00etan manifestazioa.
LESAKA: 16:00etan zutabea, Lau Bloketatik abiatuta Elizondoko manifestaziora.
LIZARRA: 19:00etan ekitaldi nagusia Foruen Plazan.
MALERREKA-BERTIZARANA: 16:30ean kotxe karabana Elizondoko manifestaziora.
TAFALLA: 19:30ean Manifestazio zaratatsua Nafarroako Plazan.
TUTERA: 20:00etan elkarretaratzea Foruen Plazan.
URDAZUBI: 17:00etan elkarretaratzea Udaletxe Plazan.
ZANGOZA: 19:00etan akelarrea arkupeetan.

Hacemos un llamamiento a participar en la huelga feminista del 8 de marzo. Relación de movilizaciones

Administrazioa 2019/03/06

Desde LAB Servicios Públicos hacemos un llamamiento a participar en la huelga y en los actos que este 8 de marzo, tanto por la mañana como por la tarde, se celebrarán en toda la Comunidad:

Por la mañana en la Comarca de Pamplona:

PLAZA DEL CASTILLO: a las 12:00 concentración en la plaza del Castillo.

ANSOAIN: a las 12:00 concentración en la plaza Lapurbide.
AZPILAGAÑA: a las 12:00 concentración en la plaza Manuel Turrillas.
BARAÑAIN: a las 12:00 concentración en la Plaza del Ayuntamiento.
BERRIOZAR: a las 10:30 concentración en la plaza Euskal Herria.
BURLADA: a las 12:00 concentración en la plaza Parrita.
HUARTE: a las 12:00 concentración en la plaza San Juan.
ITURRAMA: a las 12:00 concentración en el Bulebard.
MENDILLORRI: a las 12:00 concentración en la plaza Antzara.
MILAGROSA: a las 12:00 concentración en la plaza Alfredo Florista.
ROCHAPEA: a las 11:30 concentración en la Carbonilla.
SAN JORGE: a las 12:00 concentración en la plaza Sanduzelai.
SAN JUAN: a las 12:00 acto en la plaza Azuelo.
TXANTREA: a las 11:30 cadena humana desde Erloju Laranja.
VILLAVA: a las 12:00 manifestación con inicio en la Plaza del Ayuntamiento.
ZIZUR MAYOR: a las 12:00 concentración delante de la Casa de Cultura.

Por la mañana en otras localidades:

ALSASUA: a las 12:00 manifestación desde los geriátricos al polígono.
ANDOSILLA: a las 12:00 vermut autogestionado de mujeres*.
AOIZ: a las 12:00 manifestación desde la Plaza del Mercado.
Valle de ARANGUREN: a las 12:30 concentración en la plaza Mutiloa.
ARBIZU: a las 12:30 concentración en zubiye.
ARESO: a las 11:45 columna hasta la rotonda de Leitza.
BASABURUA: a las 12:00 mosaico feminista en la escuela Oihanzabal.
BERA: a las 12:00 “emakatea” en la plaza de Altzate.
CASTEJÓN: a las 12:00 txupinazo en la Plaza Circular.
ELIZONDO: a las 12:00 “emakatea” en la plaza.
ESTELLA: a las 12:00 manifestación desde la Plaza de la Coronación.
ETXALAR: a las 12:00 concentración en Herriko Plaza.
ETXARRI-ARANATZ: a las 12:00 concentración en Herriko Plaza.
LUMBIER: a las 12:00 “plazak bete” en la Plaza de los Fueros.
LARRAINTZAR: a las 12:00 concentración en la Venta de Larraintzar.
LEITZA: a las 12:00 concentración en la rotonda.
LESAKA: a las 12:00 “emakatea” en Koxkontako bidea.
MALERREKA-BERTIZARANA: a las 12:00 “emakatea” en la rotonda de la escuela.
MENDAVIA: a las 13:00 concentración en la Plaza del Ayuntamiento.
PUENTE LA REINA: a las 12:00 concentración en la plaza.
SANGÜESA: a las 11:30 concentración en la Prau.
SALAZAR-RONCAL: a las 11:15 caravana de coches desde Burgui hasta Uztarroz.
TAFALLA: a las 12:00 concentración en la Plaza de Navarra.
TUDELA: a las 12:00 manifestación desde la plaza Padre Lasa.
URDAX: a las 09:30 autodefensa feminista en el polideportivo.
A las 13:30 concentración en Uztarroz.
ZUGARRAMURDI: a las 12:00 “emakatea” en Herriko Plaza.

Por la tarde en Iruñerria:

PAMPLONA a las 19:00h manifestación desde los Golem.

ANSOAIN: a las 17:30 columna desde la plaza Euskal Herria.
BARAÑAIN: a las 18:20 columna desde la Plaza del Ayuntamiento.
BERRIOZAR: a las 17:30 columna desde la plaza Euskal Herria.
BURLADA: a las 17:45 columna desde la plaza Askas.
HUARTE: a las 17:00 columna desde el Centro de Arte Contemporáneo.
MENDILLORRI: a las 17:30 columna desde la plaza Antzara.
ROCHAPEA: a las 18:00 columna desde la Carbonilla.
SAN JORGE: a las 18:00 columna desde el parque de la O.
SAN JUAN: a las 18:30 concentración en la plaza Azuelo.
TXANTREA: a las 18:00 concentración en Erloju Laranja.
VILLAVA: a las 17:30 columna desde la Plaza del Ayuntamiento.
ZIZUR MAYOR: a las 15:30 columna desde Correos.

Otras localidades por la tarde:

ALSASUA: a las 19:00 manifestación de eskualde desde la Plaza de los Fueros.
ANDOSILLA: a las 18:30 manifestación-cacerolada desde la plaza Jesús de Olivares.
AOIZ: a las 17:30 columna a Pamplona desde la marquesina del autobús .
BASABURUA: a las 16:30 columna a Iruñea desde Jauntsaras.
BERA: a las 16:00 desde Lamotenea, columna a la manifestación de eskualde en Elizondo.
CASTEJÓN: a las 19:30 exposición en el Museo.
ELIZONDO: a las 19:00 manifestación de eskualde en la plaza.
ESTELLA: a las 19:00 acto principal en la Plaza de los Fueros.
ETXALAR: a las 16:00 desde la plaza, columna a la manifestación de eskualde en Elizondo.
GARES: a las 19:00 concentración en la plaza.
LUMBIER: a las 16:00 caravana de coches desde Larrainenea hasta Iruñea.
LEITZA: a las 19:00 manifestación.
LESAKA: a las 16:00 desde Lau Bloketa, columna a la manifestación de eskualde en Elizondo.
MALERREKA-BERTIZARANA: a las 16:30 autocaravana a la manifestación de eskualde en Elizondo.
PERALTA: a las 19:30 concentración en la Plaza Principal.
TAFALLA: a las 19:30 manifestación ruidosa desde la Plaza de Navarra.
TUDELA: a las 20:00 concentración en la Plaza de los Fueros.
SANGÜESA: a las 19:00 akelarre en los porches.
URDAX: a las 17:00 concentración en la Plaza del Ayuntamiento.

 ADM M8 LAB kartela

Subcategorías