Share

adi egon

Osasunbidea


Lehen mailako arreta Egokitzapenak 2019. Hainbat maila

Deialdira onartu diren izangaien behin-betiko zerrenda (hainbat maila), meritu lehiaketen bitartez egindako aldez aurreko barne-egokitzapena Lehen Mailako Arretako Gerentziarako Erizain, Mediku eta Pediatrak hornitzeko.

Hautatze epea: 2019ko urtarrilaren 18tik 27ra, biak barne.

Eskaera modu telematiko bidez.


Acoplamientos Atención Primaria 2019. Varias categorías

Lista definitiva por categorías de aspirantes admitidos a la convocatoria para la provisión mediante acoplamiento interno previo por concurso de meritos de Enfermeras, Médicos y Pediatras para el Gerencia de Atención Primaria.

Plazo de elección: del 18 al 27 de enero de 2019 ambos inclusive.

Solicitud vía telemática.

Share

adi egon

Osasunbidea


Tutera Egokitzapenak. Behin-betiko zerrenda

Argitaratuta egokitzapenen behin-betiko zerrenda. Hainbat maila.

Erreklamazioak: Hilabete bateko epea argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanean hasteko data: 2019ko otsailak 1.


Acoplamientos Tutera. Lista definitiva

Publicada lista definitiva acoplamientos Area de Salud de Tudela. Varias categorías

Reclamaciones: 1 mes a partir del día siguiente al de su publicación.

Incorporaciones: 1 de febrero de 2019.

Share
Share
ARG peralta

LABeko suhiltzaileek Huerta de Peraltako langileekiko elkartasuna adierazi eta enpresak egindako gehiegikeriak salatu dituzte

NLA 2019/01/17

Abenduaren 28an, Azkoiengo suhiltzaile-parkeko lankideek SOS-Nafarroa zerbitzuaren deia jaso zuten Huerta de Peraltako langile batzuk ospitalera garraiatzeko. Kolpeak eta zauri irekiak zituzten, foruzainek emandako borra-kolpe eta ostikoen ondorioz. Hala, zaurituetako batzuek osasun laguntza behar zutenez, ospitale zentroetara eraman genituen.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako LAB atalak, Nafarroako iritzi publikoaren aurrean, erabateko elkartasuna adierazi nahi die enpresa horretan greban ari diren langileei.

Nekazaritzako elikagaien industria Nafarroako zutabe ekonomiko garrantzitsuenetako bat da, enplegua eta aberastasuna sortzen duelako. Baina errealitatea ez da datu makroekonomikoek eta komunikabideek azaltzen dutena bezain ederra. Irabazi horien atzean, langileak esplotatzeko neurri basatiak daude, batez ere alorretan lan egiten duten langileak, gehien-gehienak migratzaileak direnak.

Enpresa horretako langileek lan baldintza penagarriak eta jabeak erabiltzen dituen metodo mafioso eta arrazistak salatu behar izan zituzten. Ondorioz, enpresak langile batzuk kanporatzea erabaki zuen, bidegabeki eta gehiegikeriaz. Hori dela eta, gaur den egunean, plantillako langile gehienak greban daude, enpresak kanporatutako langileak berriz onartu arte eta sektoreko hitzarmenak dioena langile guztiei aplikatu arte, non jaio diren kontuan hartu gabe.

Gure ustez, langile horiek sortzen duten aberastasuna hobeki banatu beharra dago, eta haien lan baldintzak hobetzeko negoziazio prozesu bat ireki behar da. Gainera, jabeak errespetatu egin behar ditu adosten diren neurriak. Horregatik, langile horien erreibindikazioekin bat eginik, dei egiten dizuegu antolatzen diren mobilizazio guztietan parte hartzera. Lehena, urtarrilaren 26ko aratsaldeko 17:00etan lan prekarietatearen eta esplotazioaren aurka eginen den manifestazioa, Iruñeko Gazteluko plazatik abiatuta.

Azkenik, ohar honen bidez gogorarazi nahi diegu egun hartan parte hartu zuten foruzainei, tarteko buruei eta arduradun politikoei gure gizarteko pertsona ahulenen kontra erabili zituzten metodoak, azkenean, beren kontra itzuliko direla lehenago edo geroago.

BERTAKOA EDO ATZERRITARRA, LANGILE KLASE BERA GARA!
KANPORATUAK, ENPRESARA!

Los bomberos de LAB muestran su solidaridad con los trabajadores de Huerta de Peralta y denuncian los abusos de la empresa

ANE 2019/01/17

El pasado día 28 de diciembre nuestros compañeros del parque de Peralta-Azkoien fueron requeridos desde SOS Navarra para trasladar a centros hospitalarios a diversos trabajadores de Huerta de Peralta. Éstos presentaban golpes y contusiones como consecuencia de los porrazos y patadas propinados por agentes de la Policía Foral. Varias de estas personas heridas requirieron asistencia sanitaria y tuvieron que ser trasladas a centros hospitalarios.

Desde LAB-Agencia Navarra de Emergencias queremos transmitir a la opinión pública navarra nuestra total solidaridad con los trabajadores en huelga de dicha empresa.

La industria agroalimentaria es un pilar económico importante en Nafarroa, generadora de empleo y riqueza, pero no todo es tan bonito como nos dicen los datos macroeconómicos y los medios de comunicación. Detrás de esa ganancia hay métodos de explotación brutales para con las personas empleadas, sobre todo para las que trabajan en el campo, la mayoría de las cuales son migrantes.

Ante la denuncia hecha por la plantilla de las condiciones de trabajo que se aplican y de los métodos mafiosos y racistas del dueño, la empresa responde despidiendo a trabajadores de forma improcedente y abusiva. Es por ello por lo que la mayoría de la plantilla a día de hoy se encuentra en huelga indefinida hasta que la empresa readmita a los despedidos y cumpla el convenio del sector para todas las personas empleadas independientemente de su lugar de nacimiento.

Entendemos que la riqueza que generan esos trabajadores debe ser mejor repartida y sus condiciones de trabajo deben ser negociadas. Del mismo modo, lo negociado debe ser respetado por parte del patrón, y es por eso por lo que hacemos nuestras sus justas reivindicaciones y llamamos a apoyar todas las movilizaciones que se convoquen, comenzando por la manifestación que tendrá lugar el próximo día 26 de enero partiendo desde la Plaza del Castillo de Iruñea a las 17:00 en contra de la precariedad y la explotación laboral.

Finalmente, queremos aprovechar esta nota para recordar a los agentes de la Policía Foral que intervinieron ese día, a sus mandos intermedios y a sus responsables políticos que los métodos empleados contra las personas más vulnerables de la sociedad acabarán volviéndose en contra de ellos.

¡NATIVA O EXTRANJERA, LA MISMA CLASE OBRERA!
¡READMISIÓN DESPEDIDOS!

Share
SZKpauma kontratazioa

Langile borrokaren bidez Paumako kontratazio eredua aldatu eta langileen kontratuak mugagabe bihurtzea lortu da

Esku-hartze soziala 2019/1/16

2018ko udan, zuzendaritza bera duten UTE-Pauma eta Pauma S.L. enpresetako hauteskunde sindikaletan LAB sindikatuak delegatu guztiak bereganatu zituen (9+1, hurrenez hurren). Hortik aurrera, langileek emandako indar eta konfiantzarekin, LABek zuzendaritzari eskatu zion bi enpresetako behin-behinekotasun ikaragarri handia zuzentzeko.

Baina zuzendaritzak langileen aldarrikapenei muzin egin zien; alegia, ez zituela oinarrizko lege arauak bete nahi. Hartara, bazetorren subrogazio baten ondorioz langile asko kalean gelditzeko arriskuan zeudela ikusi zenez, ekintza sindikalari ekin zitzaion, eta mobilizazio zein lanuzte arrakastatsuak egin ziren.

Azkenean, hilabete batzuen buruan, kontratazio ereduaren inguruko akordioa sinatu da enpresarekin. Langileen aldarrikapenak onartu dituzte eta langileen heren bati, behin-behinekotasunean zegoenari, kontratuak mugagabe bilakatu dizkiete (50 langile inguru dira).

LAB sindikatuan ez dugu zalantzarik garaipen garrantzitsu hau langileen borrokatzeko gogoari, adoreari eta antolatzeko gaitasunari zor zaiela. Bertze behin erakutsi da borrokatzea merezi duela.

Mediante la lucha de las trabajadoras se ha conseguido que Pauma convierta los contratos eventuales en indefinidos

Intervención social 2019/1/16

En verano de 2018, el sindicato LAB consiguió 10 delegadas de las 10 que se disputaban en las empresas UTE-Pauma y Pauma S.L., que comparten dirección. Con la fuerza y confianza que le dieron los y las trabajadoras, LAB solicitó a la empresa que corrigiera la excesiva e injustificada eventualidad de un tercio de la plantilla.

Se vio que la empresa ni siquiera cumplía la legalidad básica vigente al respecto y se valoró que cabía la posibilidad de que una parte de la plantilla se quedara en la calle debido a una próxima subrogación. Así pues, se emprendió la lucha sindical y se realizaron unos exitoso paros y movilizaciones.

Al final, al cabo de unos meses, se ha conseguido un acuerdo con la empresa, en el que se han aceptado las reivindicaiones de las trabajadoras y se ha logrado que los contratos del tercio de la plantilla que se encontraba en situacion de eventualidad (unos 50) sean reconvertidos a indefinidos.

Estamos convencidos/as de que todo esto lo hemos logrado gracias a la determinación y a la lucha de la plantilla, de su valor para organizarse y hacer frente al problema que había. Una vez mas vemos como luchar merece la pena y da frutos.

Share
ADMope

LEPetarako gaitegiek publikoak izan behar dutela eta Administrazioak sortu eta helarazi beharko lituzkeela iritzi dio LABek

Administrazioa 2019/01/16

Guztiok dakigu oposizioak hurbildu ahala, gaiak eta proba ereduak bilatzeari ekiten diotela hautagaiek. Ez da nolanahiko bilaketa, ordea; batzuetan, akademia bati dirutza ordaindu beharra izaten da, jakinda eginahal ekonomiko handia egin behar dela –zenbaitetan, postua lortutakoan berreskuratzeko ilusioa tarteko-. Egoera honek hautagaien aukera berdintasunaren printzipioa urratzen du; izan ere, dirua duenak eskuragarriago ditu edukiak, baina, dirurik ez duenak ez ditu baldintza berak oposiziorako.

Aspaldi hasi ginen gaitegien inguruko aldarrikapenak zehazten, esaterako: bibliografiarako aipamenak azaltzea gaitegietan, batetik; gaitegi berariazkoak, publikoak eta doakoak sortzea Administrazioak berak, bestetik. Jakin badakigu denbora behar dela horretarako, baina ez da izanen hautagaiek inbertitzen dutena baino luzeagoa (bilatzen, inprimatzen, akademiekin lanean).

Lege, dekretu eta araubideei buruzko gaiak eskura ditugu guztiok eta horiekin ez da arazo handirik izaten. Beti ez da horren erraza, ordea: atezainentzako azken deialdian, hain zuzen ere, badira erreferentziarik gabeko gaiak –fotokopiagailuak erabiltzearena, kasu- eta horrek ezinegona eta kezka sorrarazten ditu hautagaiengan, ez baitakite nondik heldu. Sarri gertatu izan da C, D eta lehengo E mailako deialdi askotan.

Administrazioak egin beharko luke: gaitegiak eta bibliografia sortu, eta, doan eta publiko zabaldu; hala, lanposturako sarbidea hautagaien berdintasunean, merezimenduan eta gaitasunean oinarritua legoke. Alde batetik, ezagutzarako bidea erraztuko lieke izangaiei; bestetik, Administrazioari berari aukera emanen lioke zehazteko lanpostuen profila eta lan-moldeak (akademien irizpideak izan beharrean).

Horregatik guztiagatik, LABetik eskatzen diogu Administrazioari hurrengo oposizioetarako gaitegi publikoak eta doakoak lortzeko plana zehaztea, dokumentazioa lortzeko esteka egokiak eskainiz; hala, aukera berdintasuna bermatzeko hautagaien artean.

AZTERKETA GEHIAGO ETA MATERIALA T.E.L Técnico Especialista en Laboratorio. eta Conserje. Orain ez asko, LAB LEP – Prestakuntza atala gaitu dugu sindikatuan, hautagaiengan pentsatuta. Bertan, eskura izanen dituzu honako baliabideok: gaitegiak, proba ereduak, aurreko deialdietarako estekak…Jende askok deitzen du galdezka, gero eta gehiago, deialdiak argitaratu ahala; horregatik, baliagarria izatea desio dugu.

LAB considera necesario que la Administración redacte y proporcione temarios públicos para las OPEs

Administrazioa 2019/01/16

Llevamos muchos años viendo cómo cada vez que se convoca una oposición, las y los aspirantes comienzan una búsqueda, a veces imposible, de temarios y exámenes anteriores. Una búsqueda que muchas veces acaba en una academia privada desembolsando una gran cantidad de dinero, con la ilusión de recuperarlo una vez conseguida la plaza. Esta realidad, rompe con el derecho de igualdad de oportunidades a la hora de aspirar a una plaza. Ya que, si la situación económica lo permite, la persona opositora podrá acceder a los contenidos, pero si no es así, se verá obligada a competir en desigualdad.

No es la primera vez que desde LAB pedimos unas medidas mínimas sobre este aspecto, como son la inclusión de referencias bibliográficas o la creación de temarios públicos y que sea que sea la propia Administración la que publique los suyos propios de manera gratuita. (Sabemos que esto es algo que necesita tiempo, pero no más tiempo del que las y los aspirantes pasan buscando, imprimiendo y pagando temarios hechos por academias.)

Cuando los temas están referidos a leyes, decretos, reglamentos etc., el problema desaparece, ya que esta información es de dominio público. En otros muchos casos, en la recién publicada convocatoria de conserje por ejemplo, algunos de los temas carecen de referencia alguna (manejo de fotocopiadoras, por ejemplo), y esto hace que las y los aspirantes se sientan perdidos y sin saber dónde encontrar un temario inexistente. Este caso se repite en muchas convocatorias de niveles C, D y antiguo E.

La creación de los temarios y/o de referencias bibliográficas por parte de la propia Administración y su divulgación gratuita y pública garantizaría el acceso a un puesto de trabajo basado en la igualdad de las personas opositoras, el mérito y la capacidad de cada una de ellas. Por una parte falicitaría el estudio y acceso a quienes desean opositar, y por otra parte serviría a la Administración para ser ella, y no los manuales de determinadas academias privadas, quien estableciese el perfil, el estilo de trabajo… de las personas que integren la plantilla.

Por todo esto, exigimos a la Administración que se ponga manos a la obra y comience ya un plan para que las futuras convocatorias vengan acompañadas de un temario público gratuito, con enlaces a documentación de la cual poder estudiar y en la que las personas aspirantes partan con las mismas oportunidades.

NUEVOS EXÁMENES Y MATERIALES T.E.L Técnico Especialista en Laboratorio. y Conserje. Recientemente desde el sindicato LAB hemos publicado una nueva sección para las y los aspirantes a oposiciones en Nafarroa LAB OPE – Prestakuntza. Una herramienta solidaria en la que ofrecemos temarios, modelos de exámenes, enlaces a antiguas convocatorias, etc... Y es que la cantidad de personas que nos llamaban preguntando por esta información estaba aumentando a medida que la Administración iba convocando oposiciones. Esperamos que os sirva de ayuda.

Share
 

Batzar orduak eskatu ditugu Nafarroako Gobernuko langile guztiak batzar-kontzentraziora joan ahal izan daitezen; zehazki, 12:00etatik 13:30ak arte. Gogoan izan batzar orduak honelako ekitaldietara joateko langile guztiek daukaten eskubidea dela. Aski duzu zure nagusiari jakinaraztea batzarrera joan behar duzula.

Estatuko gobernua (PSOE) lan baldintzak murrizten saiatu da Nafarroako Administrazioan

Administrazioa 2019/01/08

Jose Luis Arasti (PSOE), Estatuko Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, berriki aritu zaigu 2019rako erronkak azaltzen; horrekin batera, Podemos Nafarroa alderdiaren barne-tirabirei irri egin zien, eta, gainera, aldaketaren gobernua sostengatzen duten alderdiak ere gisa berean tratatu zituen.

Ez zuen, ordea, deus handirik esan Foru Administraziorako funts gehigarrien banaketa boikoteatzeko egindako maniobraz.

Beste behin ere, Estatuak Konstituzioari men egin beharra baliatzen du lan eremuko akordioak blokeatzeko, sindikatuek eta Parlamentuaren gehiengoak babestuak izanagatik. Espainiako Konstituzioa aitzakia da egoerak bere horretan irauteko, baina akordio sozial eta kolektiboen kontrako arma ere bada, nahiz eta, paradoxaz, ustez babesten duten konstituzioaren markoarekin talka egin.

Oraingoan, D mailako langileak C mailan birkokatzeko akordioari ekin zion Arastik; bidenabar esanda, Nafarroako Administrazioak eta gehiengo sindikalak onartu eta adostu dugun akordioa da. Berebiziko garrantzia du gai honek, batik bat sektorea duintzeko modua bermatzen duelako, baina Arastirena bezalako ekinbideek erakusten dute, berriz ere, estatuaren errotan beste harri bat dugula jotzeko.

Arastik inkonstituzionaltasuna egotzi zion akordioari; tamaina horretako salaketa argudiatzeko, ordea, arrazoi makal eta eskasak erabili zituen. Esaterako, D mailatik C mailara igotzeko prozedura zalantzazkoa zela adierazi zuen; horretarako, bi kontzeptu ezberdin nahasi zituen: integrazioa/birsailkapena eta promozioa. Kontzeptu horiek berariazko prozedurak dituzte langile publikoen Estatutuan zein Nafarroako araubidean. Arestik nabarmen azaldu zuen, Estatuaren ikuspuntutik, debekatua dagoela talde jakin batzuk besterik gabe integratzea funtzio publikoan, salbuespenak salbu; horrez gain, zehaztu zuen mailaz igotzeko araudian ezarritako baldintzak bete behar direla (titulazioa, antzinatasuna,...).

Huts egiten du, ordea, ikusmolde horrek. Zergatik? Alde batetik, ez du zuzen jasotzen Nafarroan adostutako akordioaren muina; izan ere, ez gara integrazioaz ari, langile horiek funtzionario izaera dutelako eta behar den antzinatasunaren zein titulazioaren jabe izanen direlako birkokatzeko unean. Bestetik, muzin egiten dio Espainiako Estatuak berak onetsitako eskumenen markoari; izan ere, Langile Publikoen Estatutuak honela dio 75. artikuluaren 2. puntuan: “Gorte Nagusien edo komunitate autonomoetako batzar legegileen lege baten bidez sortu, eraldatu edo ezabatuko dira funtzionarioen kidego eta eskalak”. Beraz, Nafarroa bada nor taldeak eta eskalak aldatzeko.

Antzera gertatzen ari zaigu birkokatzeko beste modalitate batzuekin ere; errepideetako zaindariena eta E mailatik Drako bidea egiten dutenena, esaterako. Kasu horietan guztietan, indarrean dugun legediak talka egiten du Espainiako Gobernuak prozesuok blokeatzeko daukan asmoarekin. Prozesu horiek Nafarroaren gehiengoaren babesa dute, eta ez onartzea, berez, foruei eraso egitea da, eta agerian uzten du egungo estatus soziopolitiko honek ez duela bermerik eskaintzen gure borondatea gauzatzeko.

Berriz ere, argudio ezin ahulagoak erabiltzen dituzte: etorkizunean, baimendutakoa baino gastu handiagoak sor daitezkeela. Argudio bitxia, benetan. Argudio horrek erakusten du, esplizituki, gastua Legeak ezarritakoari egokitzen zaiola. Baina, badezpada ere, gaizki iruditzen zaigu. Beraz, alde horretatik ere, errekerimendua lotsaemangarria da.

Pozoia sartu nahi digute, esanez sinatu dugun akordio hau berria dela Administrazioan eta zalantzazkoa eta ezegonkorra izan daitekeela. Alabaina, guztiok dakigu promozioak eta birkokatzeak ohikoak direla administrazioetan; Nafarroan ere, asko ezagutu ditugu: suhiltzaileak D mailatik Cra; Polizia forala eta lokala, Dtik Cra; SOSeko langileak, mantentze-lanetako ofizialak,…

 LABen ustez, neurri hori eraso zuzen bat da gure administrazioko negoziazio kolektiboaren aurka eta ukitutako kolektibo guztien aurka, baita erosahalmena berreskuratzeko etorkizunean planteatu daitezkeen beste neurri batzuen aurka ere.

Gure iritziz, Nafarroaren autogobernuaren aurkako beste eraso bat da honako hau, konstituzionalistek (PSOE, PP, Cs…) ezarritako soldata-murrizketei aurre egiteko politiken aurkako erasoa. Eta, horretarako, prest daude Konstituzioa bera atzean uzteko, komeni zaienean.

Horregatik guztiagatik, LABek Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztie dei egiten die urtarrilaren 11n, 12:30ean, eginen dugun batzar-kontzentraziora etortzeko, PSOE alderdiaren egoitzaren aurrean, Iruñeko Sarasate etorbidean. Zertarako? PSOEri eskatzeko bertan behera utz dezala errekerimendua. Handik, Nafarroako Jauregira joanen gara, Geroa Bai-ren gobernuari eskatzeko akordioaren alde egin dezala. Gurekin nahi zaitugu.

Se han pedido horas de asamblea de 12:00 a 13:30 para todo el personal del Gobierno de Navarra para poder acudir a la asamblea-concentración. Recordamos que las horas de asamblea es un derecho que tienen todos los trabajadores y trabajadoras para poder acudir a este tipo de actos. Es suficiente con comunicar al superior inmediato que se va a participar de dicha asamblea-concentración.

El gobierno del Estado (PSOE) intenta recortar las condiciones laborales en la Administración Navarra

Administrazioa 2019/01/08

El delegado del Gobierno estatal en Navarra, José Luis Arasti (PSOE), compareció hace escasos días para exponer los retos para el nuevo año 2019 y de paso aprovechó para ridiculizar los problemas que existen en Podemos Navarra y para incluir en el mismo saco a todos los partidos que apoyan el gobierno de regeneración democrática en la Comunidad Foral.

De lo que no dijo nada es de la maniobra, realizada por su gobierno, para boicotear el acuerdo de reparto de los fondos adicionales en la Administración Foral.

Desde el Estado vuelven a utilizar los requerimientos de inconstitucionalidad para bloquear acuerdos laborales apoyados por los sindicatos y la mayoría parlamentaria. Es decir, se escudan constantemente en la Constitución española para defender el estado de las cosas actual, pero también la utilizan como arma arrojadiza para frenar cualquier consenso social o colectivo, aunque paradójicamente ello suponga un ataque al marco constitucional que dicen defender.

En este caso, Arasti se centró en los acuerdos alcanzados entre la Administración navarra y la mayoría sindical en torno al reencuadramiento de los niveles D al C dentro de la función pública. Este asunto ya era de vital importancia porque representa un paso importantísimo de cara a dotar de unas condiciones más dignas a los sectores más desprotegidos de la administración, pero, gracias a actuaciones como las de Arasti, representa otro frente en la confrontación de intereses del conjunto de la población navarra frente al rodillo estatal.
Arasti osó colgarle el sambenito de inconstitucionalidad al acuerdo de reencuadramiento del nivel D al C en la Administración, aunque los argumentos esgrimidos para defender una acusación tan gruesa fueran todo menos consistentes.

Por ejemplo, el máximo representante estatal en Navarra cuestionó el procedimiento de encuadramiento del nivel D al C, y para ello mezcló dos conceptos diferentes, integración/reclasificación y promoción, que tienen procedimientos específicos diferenciados en el estatuto básico del empleado público o en la normativa de Navarra. Arasti destacó que desde un punto de vista estatal está prohibida la integración automática de determinados grupos en la función pública, salvo excepciones e indicó que para promocionar hay que cumplir los requisitos exigidos en la norma, tener la titulación o la antigüedad suficiente.

Este planteamiento cojea desde dos puntos de vista. Por un lado pervierte el espíritu mismo del acuerdo logrado en Navarra porque no se hace referencia a ninguna integración, ya que el personal afectado ya es funcionario y cumple o cumplirá en el momento del reencuadramiento las condiciones de titulación o antigüedad. Por otro lado, también ignora el marco competencial reconocido por el propio Estado español, ya que el punto 2 del artículo 75 del EBEP deja claro que “los cuerpos y escalas de funcionarios se crean, modifican y suprimen por ley de las Cortes Generales o de las asambleas legislativas de las comunidades autónomas”. Por lo tanto, Navarra puede definir cómo se modifican los cuerpos y escalas.

Algo similar ocurre en otras modalidades de encuadramiento como el de los vigilantes de carreteras y los que se lleven a cabo dentro del nivel E al D. En todos estos casos, la legislación vigente contradice claramente la pretensión del Gobierno español de bloquear esos procesos que cuentan con el respaldo mayoritario en Navarra. Promover lo contrario supondría un nuevo ataque a la foralidad y la evidencia de que el estatus sociopolítico actual no garantiza que la voluntad de la población navarra se pueda implantar con garantías.

Se vuelve a realizar una tesis de lo más peregrina, especulando que en un futuro puede generarse más gasto del permitido. Curioso. Esta argumentación viene a reconocer, explícitamente, que el gasto se ajusta a lo marcado por la Ley, pero como igual llueve, pues que nos parece mal. Increíble la desvergüenza del requerimiento.

Se han empeñado en destacar que este acuerdo firmado en Navarra es nuevo en la administración y que por ello se puede generar incertidumbre e inestabilidad. Nada más lejos de la realidad. Las promociones y reencuadramientos han sido figuras habituales en las administraciones y en Navarra hemos conocido bastantes casos similares: los bomberos pasaron del nivel D al C; la Policía foral y local, del D al C; operadores de SOS, igual; oficiales de mantenimiento, lo mismo…

LAB considera esta medida una agresión directa a la negociación colectiva en la administración de Navarra y a todos los colectivos afectados por estas y otras medidas futuras de recuperación del poder adquisitivo.

Además, bajo nuestro punto de vista representa un ataque, uno más, al autogobierno de Navarra y a sus políticas de reversión de los recortes salariales impuestos por el bloque autodenominado Constitucionalista (PSOE, PP, Ciudadanos…) pero que no dudan en olvidarse de su Constitución cuando lo recogido en su contenido no les interesa.

Por todo ello LAB hace un llamamiento a todo el personal de las administraciones públicas de Navarra para participar en una asamblea-concentración, el día 11 de enero a las 12:30 horas, delante de la sede del PSOE en el Paseo Sarasate de Pamplona/Iruñea, con el objeto de exigir la retirada del requerimiento por parte del PSOE y luego trasladar la movilización hasta el Palacio de Navarra para instar al gobierno de Geroa Bai la defensa del acuerdo. Os esperamos.

Share
ADM11BATZARRA

Estatuko gobernua (PSOE) lan baldintzak murrizten saiatu da Nafarroako Administrazioan

Administrazioa 2019/01/08

Jose Luis Arasti (PSOE), Estatuko Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, berriki aritu zaigu 2019rako erronkak azaltzen; horrekin batera, Podemos Nafarroa alderdiaren barne-tirabirei irri egin zien, eta, gainera, aldaketaren gobernua sostengatzen duten alderdiak ere gisa berean tratatu zituen.

Ez zuen, ordea, deus handirik esan Foru Administraziorako funts gehigarrien banaketa boikoteatzeko egindako maniobraz.

Beste behin ere, Estatuak Konstituzioari men egin beharra baliatzen du lan eremuko akordioak blokeatzeko, sindikatuek eta Parlamentuaren gehiengoak babestuak izanagatik. Espainiako Konstituzioa aitzakia da egoerak bere horretan irauteko, baina akordio sozial eta kolektiboen kontrako arma ere bada, nahiz eta, paradoxaz, ustez babesten duten konstituzioaren markoarekin talka egin.

Oraingoan, D mailako langileak C mailan birkokatzeko akordioari ekin zion Arastik; bidenabar esanda, Nafarroako Administrazioak eta gehiengo sindikalak onartu eta adostu dugun akordioa da. Berebiziko garrantzia du gai honek, batik bat sektorea duintzeko modua bermatzen duelako, baina Arastirena bezalako ekinbideek erakusten dute, berriz ere, estatuaren errotan beste harri bat dugula jotzeko.

Arastik inkonstituzionaltasuna egotzi zion akordioari; tamaina horretako salaketa argudiatzeko, ordea, arrazoi makal eta eskasak erabili zituen. Esaterako, D mailatik C mailara igotzeko prozedura zalantzazkoa zela adierazi zuen; horretarako, bi kontzeptu ezberdin nahasi zituen: integrazioa/birsailkapena eta promozioa. Kontzeptu horiek berariazko prozedurak dituzte langile publikoen Estatutuan zein Nafarroako araubidean. Arestik nabarmen azaldu zuen, Estatuaren ikuspuntutik, debekatua dagoela talde jakin batzuk besterik gabe integratzea funtzio publikoan, salbuespenak salbu; horrez gain, zehaztu zuen mailaz igotzeko araudian ezarritako baldintzak bete behar direla (titulazioa, antzinatasuna,...).

Huts egiten du, ordea, ikusmolde horrek. Zergatik? Alde batetik, ez du zuzen jasotzen Nafarroan adostutako akordioaren muina; izan ere, ez gara integrazioaz ari, langile horiek funtzionario izaera dutelako eta behar den antzinatasunaren zein titulazioaren jabe izanen direlako birkokatzeko unean. Bestetik, muzin egiten dio Espainiako Estatuak berak onetsitako eskumenen markoari; izan ere, Langile Publikoen Estatutuak honela dio 75. artikuluaren 2. puntuan: “Gorte Nagusien edo komunitate autonomoetako batzar legegileen lege baten bidez sortu, eraldatu edo ezabatuko dira funtzionarioen kidego eta eskalak”. Beraz, Nafarroa bada nor taldeak eta eskalak aldatzeko.

Antzera gertatzen ari zaigu birkokatzeko beste modalitate batzuekin ere; errepideetako zaindariena eta E mailatik Drako bidea egiten dutenena, esaterako. Kasu horietan guztietan, indarrean dugun legediak talka egiten du Espainiako Gobernuak prozesuok blokeatzeko daukan asmoarekin. Prozesu horiek Nafarroaren gehiengoaren babesa dute, eta ez onartzea, berez, foruei eraso egitea da, eta agerian uzten du egungo estatus soziopolitiko honek ez duela bermerik eskaintzen gure borondatea gauzatzeko.

Berriz ere, argudio ezin ahulagoak erabiltzen dituzte: etorkizunean, baimendutakoa baino gastu handiagoak sor daitezkeela. Argudio bitxia, benetan. Argudio horrek erakusten du, esplizituki, gastua Legeak ezarritakoari egokitzen zaiola. Baina, badezpada ere, gaizki iruditzen zaigu. Beraz, alde horretatik ere, errekerimendua lotsaemangarria da.

Pozoia sartu nahi digute, esanez sinatu dugun akordio hau berria dela Administrazioan eta zalantzazkoa eta ezegonkorra izan daitekeela. Alabaina, guztiok dakigu promozioak eta birkokatzeak ohikoak direla administrazioetan; Nafarroan ere, asko ezagutu ditugu: suhiltzaileak D mailatik Cra; Polizia forala eta lokala, Dtik Cra; SOSeko langileak, mantentze-lanetako ofizialak,…

LABen ustez, neurri hori eraso zuzen bat da gure administrazioko negoziazio kolektiboaren aurka eta ukitutako kolektibo guztien aurka, baita erosahalmena berreskuratzeko etorkizunean planteatu daitezkeen beste neurri batzuen aurka ere.

Gure iritziz, Nafarroaren autogobernuaren aurkako beste eraso bat da honako hau, konstituzionalistek (PSOE, PP, Cs…) ezarritako soldata-murrizketei aurre egiteko politiken aurkako erasoa. Eta, horretarako, prest daude Konstituzioa bera atzean uzteko, komeni zaienean.

Gai honi eta beste batzuei buruz eztabaidatzeko, LAB-Administrazioko ordezkari eta afiliatuek batzar bat eginen dugu hurrengo ostiralean, hilak 11, goizeko 9.30ean El Bullicio peñan (hamaiketakoa eta guzti). Gero, 12:30ean kontzentrazio bat eginen dugu PSNren egoitzaren aurrean, eta Nafarroako Jauregiraino joanen gara, Nafarroako Gobernuari eskatzeko akordioa defenda dezala.

Batzar orduak eskatu dira 12:30eko elkarretaratzera joateko. Beraz, Nafarroako Gobernuko langile guztiek baimena dute 12etatik 13:30ak arte hara joateko. Goizeko 9.30ean eginen dugun batzarrera joateko, berriz, ordu sindikalak erabili beharko dira. Ordurik baduzue, hartu, faborez, garrantzitsua da eta.

Hauxe da batzarraren gai zerrenda:

Funts osagarrien %30 nola banatu.
Lanbide karrera.
Errelebo-kontratua.
Hauteskunde sindikalak.

El gobierno del Estado (PSOE) intenta recortar las condiciones laborales en la Administración Navarra

Administrazioa 2019/01/08

El delegado del Gobierno estatal en Navarra, José Luis Arasti (PSOE), compareció hace escasos días para exponer los retos para el nuevo año 2019 y de paso aprovechó para ridiculizar los problemas que existen en Podemos Navarra y para incluir en el mismo saco a todos los partidos que apoyan el gobierno de regeneración democrática en la Comunidad Foral.

De lo que no dijo nada es de la maniobra, realizada por su gobierno, para boicotear el acuerdo de reparto de los fondos adicionales en la Administración Foral.

Desde el Estado vuelven a utilizar los requerimientos de inconstitucionalidad para bloquear acuerdos laborales apoyados por los sindicatos y la mayoría parlamentaria. Es decir, se escudan constantemente en la Constitución española para defender el estado de las cosas actual, pero también la utilizan como arma arrojadiza para frenar cualquier consenso social o colectivo, aunque paradójicamente ello suponga un ataque al marco constitucional que dicen defender.

En este caso, Arasti se centró en los acuerdos alcanzados entre la Administración navarra y la mayoría sindical en torno al reencuadramiento de los niveles D al C dentro de la función pública. Este asunto ya era de vital importancia porque representa un paso importantísimo de cara a dotar de unas condiciones más dignas a los sectores más desprotegidos de la administración, pero, gracias a actuaciones como las de Arasti, representa otro frente en la confrontación de intereses del conjunto de la población navarra frente al rodillo estatal.

Arasti osó colgarle el sambenito de inconstitucionalidad al acuerdo de reencuadramiento del nivel D al C en la Administración, aunque los argumentos esgrimidos para defender una acusación tan gruesa fueran todo menos consistentes.
Por ejemplo, el máximo representante estatal en Navarra cuestionó el procedimiento de encuadramiento del nivel D al C, y para ello mezcló dos conceptos diferentes, integración/reclasificación y promoción, que tienen procedimientos específicos diferenciados en el estatuto básico del empleado público o en la normativa de Navarra. Arasti destacó que desde un punto de vista estatal está prohibida la integración automática de determinados grupos en la función pública, salvo excepciones e indicó que para promocionar hay que cumplir los requisitos exigidos en la norma, tener la titulación o la antigüedad suficiente.

Este planteamiento cojea desde dos puntos de vista. Por un lado pervierte el espíritu mismo del acuerdo logrado en Navarra porque no se hace referencia a ninguna integración, ya que el personal afectado ya es funcionario y cumple o cumplirá en el momento del reencuadramiento las condiciones de titulación o antigüedad. Por otro lado, también ignora el marco competencial reconocido por el propio Estado español, ya que el punto 2 del artículo 75 del EBEP deja claro que “los cuerpos y escalas de funcionarios se crean, modifican y suprimen por ley de las Cortes Generales o de las asambleas legislativas de las comunidades autónomas”. Por lo tanto, Navarra puede definir cómo se modifican los cuerpos y escalas.

Algo similar ocurre en otras modalidades de encuadramiento como el de los vigilantes de carreteras y los que se lleven a cabo dentro del nivel E al D. En todos estos casos, la legislación vigente contradice claramente la pretensión del Gobierno español de bloquear esos procesos que cuentan con el respaldo mayoritario en Navarra. Promover lo contrario supondría un nuevo ataque a la foralidad y la evidencia de que el estatus sociopolítico actual no garantiza que la voluntad de la población navarra se pueda implantar con garantías.

Se vuelve a realizar una tesis de lo más peregrina, especulando que en un futuro puede generarse más gasto del permitido. Curioso. Esta argumentación viene a reconocer, explícitamente, que el gasto se ajusta a lo marcado por la Ley, pero como igual llueve, pues que nos parece mal. Increíble la desvergüenza del requerimiento.

Se han empeñado en destacar que este acuerdo firmado en Navarra es nuevo en la administración y que por ello se puede generar incertidumbre e inestabilidad. Nada más lejos de la realidad. Las promociones y reencuadramientos han sido figuras habituales en las administraciones y en Navarra hemos conocido bastantes casos similares: los bomberos pasaron del nivel D al C; la Policía foral y local, del D al C; operadores de SOS, igual; oficiales de mantenimiento, lo mismo…

LAB considera esta medida una agresión directa a la negociación colectiva en la administración de Navarra y a todos los colectivos afectados por estas y otras medidas futuras de recuperación del poder adquisitivo.
Además, bajo nuestro punto de vista representa un ataque, uno más, al autogobierno de Navarra y a sus políticas de reversión de los recortes salariales impuestos por el bloque autodenominado Constitucionalista (PSOE, PP, Ciudadanos…) pero que no dudan en olvidarse de su Constitución cuando lo recogido en su contenido no les interesa.

Para debatir este y otros temas, LAB-Administración, realizaremos una asamblea de delegadas y afiliación de LAB el próximo viernes, día 11 a las 9:30 en la peña El Bullicio (habrá almuerzo). A continuación, a las 12:30, haremos una concentración frente a la sede del PSN y nos movilizaremos hasta el Palacio de Navarra para instar al gobierno de Geroa Bai la defensa del acuerdo.

Se han pedido horas de asamblea de 12:00 a 13:30 para todo el personal del Gobierno de Navarra para poder acudir a la asamblea-concentración de las 12:30. Para acudir a la asamblea de las 9:30, quienes disponéis de horas, cogedlas. Es importante. Os esperamos

El orden del día de la asamblea será:

Reparto del 0,30% de los fondos adicionales.
Carrera profesional.
Contrato de relevo
Elecciones sindicales

Share

Estatuko gobernua (PSOE) lan baldintzak murrizten saiatu da Nafarroako Administrazioan

Administrazioa 2019/01/08

Jose Luis Arasti (PSOE), Estatuko Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, berriki aritu zaigu 2019rako erronkak azaltzen; horrekin batera, Podemos Nafarroa alderdiaren barne-tirabirei irri egin zien, eta, gainera, aldaketaren gobernua sostengatzen duten alderdiak ere gisa berean tratatu zituen.

Ez zuen, ordea, deus handirik esan Foru Administraziorako funts gehigarrien banaketa boikoteatzeko egindako maniobraz.
Beste behin ere, Estatuak Konstituzioari men egin beharra baliatzen du lan eremuko akordioak blokeatzeko, sindikatuek eta Parlamentuaren gehiengoak babestuak izanagatik. Espainiako Konstituzioa aitzakia da egoerak bere horretan irauteko, baina akordio sozial eta kolektiboen kontrako arma ere bada, nahiz eta, paradoxaz, ustez babesten duten konstituzioaren markoarekin talka egin.

Oraingoan, D mailako langileak C mailan birkokatzeko akordioari ekin zion Arastik; bidenabar esanda, Nafarroako Administrazioak eta gehiengo sindikalak onartu eta adostu dugun akordioa da. Berebiziko garrantzia du gai honek, batik bat sektorea duintzeko modua bermatzen duelako, baina Arastirena bezalako ekinbideek erakusten dute, berriz ere, estatuaren errotan beste harri bat dugula jotzeko.

Arastik inkonstituzionaltasuna egotzi zion akordioari; tamaina horretako salaketa argudiatzeko, ordea, arrazoi makal eta eskasak erabili zituen. Esaterako, D mailatik C mailara igotzeko prozedura zalantzazkoa zela adierazi zuen; horretarako, bi kontzeptu ezberdin nahasi zituen: integrazioa/birsailkapena eta promozioa. Kontzeptu horiek berariazko prozedurak dituzte langile publikoen Estatutuan zein Nafarroako araubidean. Arestik nabarmen azaldu zuen, Estatuaren ikuspuntutik, debekatua dagoela talde jakin batzuk besterik gabe integratzea funtzio publikoan, salbuespenak salbu; horrez gain, zehaztu zuen mailaz igotzeko araudian ezarritako baldintzak bete behar direla (titulazioa, antzinatasuna,...).

Huts egiten du, ordea, ikusmolde horrek. Zergatik? Alde batetik, ez du zuzen jasotzen Nafarroan adostutako akordioaren muina; izan ere, ez gara integrazioaz ari, langile horiek funtzionario izaera dutelako eta behar den antzinatasunaren zein titulazioaren jabe izanen direlako birkokatzeko unean. Bestetik, muzin egiten dio Espainiako Estatuak berak onetsitako eskumenen markoari; izan ere, Langile Publikoen Estatutuak honela dio 75. artikuluaren 2. puntuan: “Gorte Nagusien edo komunitate autonomoetako batzar legegileen lege baten bidez sortu, eraldatu edo ezabatuko dira funtzionarioen kidego eta eskalak”. Beraz, Nafarroa bada nor taldeak eta eskalak aldatzeko.

Antzera gertatzen ari zaigu birkokatzeko beste modalitate batzuekin ere; errepideetako zaindariena eta E mailatik Drako bidea egiten dutenena, esaterako. Kasu horietan guztietan, indarrean dugun legediak talka egiten du Espainiako Gobernuak prozesuok blokeatzeko daukan asmoarekin. Prozesu horiek Nafarroaren gehiengoaren babesa dute, eta ez onartzea, berez, foruei eraso egitea da, eta agerian uzten du egungo estatus soziopolitiko honek ez duela bermerik eskaintzen gure borondatea gauzatzeko.

Berriz ere, argudio ezin ahulagoak erabiltzen dituzte: etorkizunean, baimendutakoa baino gastu handiagoak sor daitezkeela. Argudio bitxia, benetan. Argudio horrek erakusten du, esplizituki, gastua Legeak ezarritakoari egokitzen zaiola. Baina, badezpada ere, gaizki iruditzen zaigu. Beraz, alde horretatik ere, errekerimendua lotsaemangarria da.

Pozoia sartu nahi digute, esanez sinatu dugun akordio hau berria dela Administrazioan eta zalantzazkoa eta ezegonkorra izan daitekeela. Alabaina, guztiok dakigu promozioak eta birkokatzeak ohikoak direla administrazioetan; Nafarroan ere, asko ezagutu ditugu: suhiltzaileak D mailatik Cra; Polizia forala eta lokala, Dtik Cra; SOSeko langileak, mantentze-lanetako ofizialak,…

LABen ustez, neurri hori eraso zuzen bat da gure administrazioko negoziazio kolektiboaren aurka eta ukitutako kolektibo guztien aurka, baita erosahalmena berreskuratzeko etorkizunean planteatu daitezkeen beste neurri batzuen aurka ere.

Gure iritziz, Nafarroaren autogobernuaren aurkako beste eraso bat da honako hau, konstituzionalistek (PSOE, PP, Cs…) ezarritako soldata-murrizketei aurre egiteko politiken aurkako erasoa. Eta, horretarako, prest daude Konstituzioa bera atzean uzteko, komeni zaienean.

Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu ilbeltzaren 11n 12:30etan eginen dugun kontzentraziora etortzeko, PSOE alderdiaren egoitzaren aurrean, Sarasate etorbidean. Zertarako? PSOEren errekerimendua bertan behera geldi dadila eskatzeko. Handik, Nafarroako Jauregira joanen gara, Geroa Bai-ren gobernuari eskatzeko akordioaren alde egin dezala. Gurekin nahi zaitugu.

El gobierno del Estado (PSOE) intenta recortar las condiciones laborales en la Administración Navarra

Administrazioa 2019/01/08

El delegado del Gobierno estatal en Navarra, José Luis Arasti (PSOE), compareció hace escasos días para exponer los retos para el nuevo año 2019 y de paso aprovechó para ridiculizar los problemas que existen en Podemos Navarra y para incluir en el mismo saco a todos los partidos que apoyan el gobierno de regeneración democrática en la Comunidad Foral.

De lo que no dijo nada es de la maniobra, realizada por su gobierno, para boicotear el acuerdo de reparto de los fondos adicionales en la Administración Foral.
Desde el Estado vuelven a utilizar los requerimientos de inconstitucionalidad para bloquear acuerdos laborales apoyados por los sindicatos y la mayoría parlamentaria. Es decir, se escudan constantemente en la Constitución española para defender el estado de las cosas actual, pero también la utilizan como arma arrojadiza para frenar cualquier consenso social o colectivo, aunque paradójicamente ello suponga un ataque al marco constitucional que dicen defender.

En este caso, Arasti se centró en los acuerdos alcanzados entre la Administración navarra y la mayoría sindical en torno al reencuadramiento de los niveles D al C dentro de la función pública. Este asunto ya era de vital importancia porque representa un paso importantísimo de cara a dotar de unas condiciones más dignas a los sectores más desprotegidos de la administración, pero, gracias a actuaciones como las de Arasti, representa otro frente en la confrontación de intereses del conjunto de la población navarra frente al rodillo estatal.

Arasti osó colgarle el sambenito de inconstitucionalidad al acuerdo de reencuadramiento del nivel D al C en la Administración, aunque los argumentos esgrimidos para defender una acusación tan gruesa fueran todo menos consistentes.

Por ejemplo, el máximo representante estatal en Navarra cuestionó el procedimiento de encuadramiento del nivel D al C, y para ello mezcló dos conceptos diferentes, integración/reclasificación y promoción, que tienen procedimientos específicos diferenciados en el estatuto básico del empleado público o en la normativa de Navarra. Arasti destacó que desde un punto de vista estatal está prohibida la integración automática de determinados grupos en la función pública, salvo excepciones e indicó que para promocionar hay que cumplir los requisitos exigidos en la norma, tener la titulación o la antigüedad suficiente.

Este planteamiento cojea desde dos puntos de vista. Por un lado pervierte el espíritu mismo del acuerdo logrado en Navarra porque no se hace referencia a ninguna integración, ya que el personal afectado ya es funcionario y cumple o cumplirá en el momento del reencuadramiento las condiciones de titulación o antigüedad. Por otro lado, también ignora el marco competencial reconocido por el propio Estado español, ya que el punto 2 del artículo 75 del EBEP deja claro que “los cuerpos y escalas de funcionarios se crean, modifican y suprimen por ley de las Cortes Generales o de las asambleas legislativas de las comunidades autónomas”. Por lo tanto, Navarra puede definir cómo se modifican los cuerpos y escalas.

Algo similar ocurre en otras modalidades de encuadramiento como el de los vigilantes de carreteras y los que se lleven a cabo dentro del nivel E al D. En todos estos casos, la legislación vigente contradice claramente la pretensión del Gobierno español de bloquear esos procesos que cuentan con el respaldo mayoritario en Navarra. Promover lo contrario supondría un nuevo ataque a la foralidad y la evidencia de que el estatus sociopolítico actual no garantiza que la voluntad de la población navarra se pueda implantar con garantías.

Se vuelve a realizar una tesis de lo más peregrina, especulando que en un futuro puede generarse más gasto del permitido. Curioso. Esta argumentación viene a reconocer, explícitamente, que el gasto se ajusta a lo marcado por la Ley, pero como igual llueve, pues que nos parece mal. Increíble la desvergüenza del requerimiento.

Se han empeñado en destacar que este acuerdo firmado en Navarra es nuevo en la administración y que por ello se puede generar incertidumbre e inestabilidad. Nada más lejos de la realidad. Las promociones y reencuadramientos han sido figuras habituales en las administraciones y en Navarra hemos conocido bastantes casos similares: los bomberos pasaron del nivel D al C; la Policía foral y local, del D al C; operadores de SOS, igual; oficiales de mantenimiento, lo mismo…

LAB considera esta medida una agresión directa a la negociación colectiva en la administración de Navarra y a todos los colectivos afectados por estas y otras medidas futuras de recuperación del poder adquisitivo.

Además, bajo nuestro punto de vista representa un ataque, uno más, al autogobierno de Navarra y a sus políticas de reversión de los recortes salariales impuestos por el bloque autodenominado Constitucionalista (PSOE, PP, Ciudadanos…) pero que no dudan en olvidarse de su Constitución cuando lo recogido en su contenido no les interesa.

LAB hace un llamamiento para concentrarse el día 11 de enero a las 12:30 delante de la sede del PSOE en el Paseo Sarasate de Pamplona/Iruñea, con el objeto de exigir la retirada del requerimiento por parte del PSOE y luego trasladar la movilización hasta el Palacio de Navarra para instar al gobierno de Geroa Bai la defensa del acuerdo. Os esperamos.

Share

Suhiltzaileak. LABen balantzea 2015-2018

NLA 2018/12/27

descargas de archivos.orig PDF Kartela Balantzea A3. INPRIMATU Urtea bukatzen ari zaigu eta, horrekin batera, legealdiaren azken txanpa antzeman daiteke; aspaldiko partez, alderdi eskuindarrik gabeko legealdia izan dugu eta balantzea egiteko tenorea dugu. LAB-SUHILTZAILEAK taldeko kideok zuekin partekatu nahi ditugu gure hausnarketak.

Legealdi zaila izan dela esan dezakegu; gogora ekarri nahi dugu nola gelditu zen zerbitzua 2015. urteko bueltan, UPN Gobernutik kendu ondoren; UPN eta PSN alderdiek erabat ahulduta eta zerbitzuak kanpora ateratzeko arrisku bizian utzi zuten.

Suhiltzaile postuak. Legealdi honetan 3 deialdi izan ditugu (30, 15 eta 17 postu, hurrenez hurren) eta orain gutxi onartua da 38 postukoa; hala, akordioan jaso bezala, 100 postura ailegatu gara. Alabaina, jakin badakigu deialdi hauek ez dutela premia erreala asetzen, inondik inora; lehendik arrastan dakargun gabezia hura betetzeko saiakera bat da eta ez du langileriaren oreka bermatzen oraindik. LAB sindikatuak, beti bezala, negoziazioaren alde eginen du eta, horrekin batean, presioa ere eginen du langileok egokitzeko modua izan dezagun, bai Nafarroako parkeetara (12 herrialde osoan), bai zerbitzuen kartara. Horregatik guztiagatik, suhiltzaile postuak gehiago izan daitezen aldarrikatzen dugu, negoziazio berria aldarrikatzen dugu.

Nabarmen erakutsi nahi dugu langileriak osatu eta sendotu duela Nafarroako Suhiltzaileak zerbitzua, arduraz jokatuz, ekimen ausartak erabiliz eta ahaleginak eskainiz. Hala, anbulantzia bana dute parke guztiek eta Erreskate Teknikorako Taldean aurrerapausuak gauzatu dira; gogoan izan errebindikazio historikoa izan dela, Larrialidei buruzko 8/2005 Foru Legea betetzeari begirakoa. Zerbitzu Osagarriak arautzen direnean, zerbitzuen karta sendotua eta hobetua izanen da.

Ez gara aparteko orduen zale, egiturazkoak baldin badira; etorkizunerako estrategiak diseinatzearen aldekoak, bai, ordea: ETT/GRT sorrerako prozesuan onargarria da parkeetan gutxienekoak betetzea. Administrazioak gure eskumen guztiak osatzeko borondatea erakutsi du eta aukera baliatu eginen dugu.

Azken urteotan, zenbait egoeratan, zerbitzu integrala aldarrikatzen bakarrak izan gara eta bakardadea ere nozitu dugu; alabaina, LAB-SUHILTZAILEAK taldean jakitun ginen bide zuzenean ari ginela. Orain, geure irizpideetan indar hartuta, egoki ari ginela erakusteko tenorea dugu; izan ere, aurrera egiteko unea da eta, gure iritzian, sakoneko aldaketak eragin beharrean gaude.

Lehenbizikoa gure lansariak berraztertzea da. Larrialdiei erantzun integrala eta publikoa ematen diegu eta zerbitzu horren kalitatea Europako eredurik aurreratuenekin parekatzeko modukoa da; horregatik, gure soldatez ere hitz egiteko unea da. Horretarako, lanpostuen balorazio erreala egitea proposatzen dugu eta, bertan, gizarteari egiten diogun ekarpena aztertu eta jaso beharko litzateke. Hala, gure proposamenean daude: maila igoera 0 kostuan burutzea eta lan galduagatiko osagarriaren portzentaia berreskuratzea. Mahai Orokorrean defendatuko dugu eta kalean ere bai, beharrezkoa bada.

Bukatzeko, gure erakundean azterketa sakona egitea proposatzen dugu; izan ere, Gobernuak Larrialdietarako Agentzia desegin zuenetik, epe luzeko estrategia falta nabari dugu. Gure iritzian, ezinbestekoa da Suhiltzaileen Zerbitzua berrantolatzea eta garai berrietara egokitzea: lanpostuak, aginte-postuak, sarbidea, talde bereziak, maila igotzea, karrera profesionala, parkeen arteko mugigarritasuna, tresneria, langileen kudeaketa eta baliabideen optimizazioa, e. a. Horiek guztiek zerbitzu hobea ematen laguntzen dute eta horien alde eginen dugu negozioazioan, bai zuzendaritza honekin, bai bestelako zuzendaritza taldeekin.

Hurrengo asteetan zehar abiatuko dugu prozesu parte-hartzailea, langile guztiekin batera gure hausnarketok partekatzeko eta, era berean, ekarpenak jasotzeko. Zein helburu du prozesuak? Hurrengo erronkei ekiteko estrategiak prestatzea eta adostasunean abiatzea.

Nafarroan ALDAKETA eragiten bizi eta eraginkor jardun genuen; orain segituko dugu ALDAKETA honetan tinko jardunean, egiazkoa eta sakona izan dadin, baita gure zerbitzuan ere.
Zuekin batera, elkarrekin, eginen dugu.

Bomberos. Balance de LAB 2015-2018

ANE 2018/12/27

descargas de archivos.orig PDF Cartel Balance A3. IMPRIMIR  Finaliza el año y con él se va enfilando el final de la legislatura, la primera en mucho tiempo sin la derecha con el apoyo del PSN en el Gobierno de Navarra. Es momento de hacer balance. Y desde LAB-SUHILTZAILEAK queremos compartir nuestra reflexión con todos los compañeros y compañeras.

Ha sido una legislatura complicada, basta con recordar como la comenzamos tras desalojar a UPN del Gobierno. UPN y PSN dejaron en 2015 un servicio absolutamente mermado, especialmente en lo que a plantilla se refiere con serio riesgo de externalización de servicios.

Número de bomberos. Si bien hemos llegado a este final de legislatura con 3 convocatorias realizadas (30, 15 y 17) y otra aprobada recientemente, de 38, hasta conseguir las 100 acordadas con el Gobierno, entendemos que éstas vienen a tapar el agujero creado durante el mandato de UPN y no a estabilizar las necesidades reales de plantilla, por lo que la apuesta de LAB va a seguir siendo la negociación y la presión para que la plantilla se adecúe tanto a la realidad geográfica de Navarra (12 parques) como a la cartera de servicios que prestamos. Por lo que reivindicamos una renegociación al alza del número de bomberos.

Hay que recalcar que una vez más el esfuerzo, el impulso y la responsabilidad de la plantilla es lo que ha permitido consolidar y completar la cartera de servicios de Bomberos de Navarra garantizando una ambulancia en cada parque y avanzando en la consecución del Grupo de Rescate Técnico, una reivindicación histórica que viene a cumplir con la Ley Foral 8/2005 de Protección Civil y atención a las Emergencias.
Cartera de servicios que con la ordenación de Servicios Auxiliares puede y debe verse fortalecida y ampliada.

No somos partidarios de las horas extras como solución estructural, pero entendemos que las apuestas estratégicas de futuro, como la creación del GRT bien merecen que cubramos temporalmente los mínimos de los parques. Por primera vez la Administración está decidida a completar todas nuestras competencias y no vamos a dejar pasar esa oportunidad.

En estos años, a veces nos hemos quedado solos defendiendo un servicio integral de bomberos, en LAB-SUHILTZAILEAK teníamos el convencimiento de que eso nos hacia más fuertes, y ahora ha llegado el momento de demostrar que la apuesta era correcta. Pero es momento de seguir avanzando. Desde nuestro punto de vista siguen siendo necesarios cambios de profundidad en diversos temas.

Y en este punto uno de los primeros cambios que proponemos está la revisión de nuestras retribuciones. Somos un servicio sólo comparable a los modelos más avanzados europeos en respuesta integral y pública a la emergencia y entendemos que ha llegado el momento de hablar de nuestros sueldos. Para ello proponemos una valoración de puesto de trabajo real que analice el valor de lo que aportamos a la sociedad, nuestra propuesta es revertir el ascenso de nivel con coste 0 y la recuperación del porcentaje del complemento de puesto de trabajo perdido. Lo defenderemos en la Mesa General y en la calle si fuera necesario.

Para finalizar proponemos una revisión profunda del estado de nuestra organización, desde que Gobierno de Navarra tomó la decisión de disolver la Agencia Navarra de Emergencias hemos asistido a un constante parcheo que denota una falta de horizonte estratégico. Es necesaria una reestructuración y modernización del Servicio de Bomberos, cuestiones como puestos de trabajo, mandos, ingreso, grupos especiales, ascensos, carrera profesional, eliminar la movilidad entre parques, medios y herramientas, gestión de personal y optimización de recursos, etc. son aspectos que mejorarán el servicio y a los que no renunciamos a negociar con ésta o con cualquier otra Dirección que pueda existir en el futuro.

En las próximas semanas pondremos en marcha proceso participativo para compartir con toda la plantilla nuestras reflexiones así como para recoger aportaciones de todo el personal, de cara a diseñar entre todas y todos la estrategia a futuro ante los retos que tenemos por delante.

Si fuimos uno de los agentes sindicales más implicados en impulsar el CAMBIO en Nafarroa de nuevo debemos pisar el acelerador para seguir profundizando en ese cambio y conseguir que sea real y profundo, también para nuestro servicio. Esperamos contar con todas-os vosotras-os.

 
Share

adi egon

Osasunbidea


Erizaintza.Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitza

2017ko irailaren 25eko 185.zenbakiko NAOan argitaratua.

Arrazoibideak: argitaratu ta hurrengo egunetik aurrera 10 baliodun egun.


Enfermería. Resultado provisional de la fase de concurso

Publicada en el B.O.N. nº 185, de 25 de septiembre de 2017.

Alegaciones: plazo de 10 días hábiles contados a partir del día siguiente a la publicación.

Share
ADMconcentracion nivel

Maila igoerak defendatzeko kontzentrazioa

Administrazioa 2018/12/19

LAB sindikatuak kontzentrazio bat egin du gaur Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, Nafarroako Gobernuak eta sindikatu gehienek itundutako maila igoerak defenditzeko eta, horrekin batera, Madrilgo Gobernuari eskatzeko erabaki hori betetzeko trabarik jar ez dezan.

Madrilgo azken mugimenduei erantzuteko egin da kontzentrazioa; izan ere, maila igoeren legitimotasuna zalantzan jartzen duten zenbait ahots entzun dira azken egunotan Madrildik. LABen iritziz, ordea, Madril da Nafarroan hartzen diren erabakiak zalantzan jartzeko inolako legitimotasunik ez duena.

Concentración en defensa de las subidas de nivel

Administrazioa 2018/12/19

LAB ha realizado hoy una concentración frente a la delegación del Gobierno español para defender las subidas de nivel pactadas entre el Gobierno de Navarra y la mayoría de sindicatos y exigir al gobierno de Madrid que no interfiera en el cumplimiento de dicho acuerdo.

La concentración respondía así a los últimos movimientos de Madrid poniendo en duda la legitimidad de las subidas de nivel. Para LAB, es Madrid quien no tiene ninguna legitimidad para cuestionar los acuerdos que se toman en Navarra.

 
Share

Mahai sektoriala. ANADP-PAGNAren proposamenari ezezkoa

PAGNA 2018/12/19

Abenduaren 18ko Mahai Orokorrean aurkeztu zuen proposamena eta urrian Vergel eta San Jose Zentroetarako aurketutakoa ia berberak dira, argudio sendorik gabekoak, gainera; esan behar da urrikoak ere ezezkoa jaso zuela. Azken proposamenean, ageri dira txanda aldaketak eta ordutegiak asmatuak dituzten lanpostu berriak –orain arte ezarri gabeak, prekarioak eta familia-lana uztartzeko biderik gabekoak-.

LABek ezin du onartu langile faltak plantillaren lan-baldintzetan eragitea, ezta lanaldi prekarioak sortzea ere.

Ez dago arrazoibiderik esateko lanpostu zehatz batzuetako txandak BETI arratsaldez egin behar direla; ez dago arrazoibiderik esateko lanaldien arteko atsedenaldiak 11 ordukoa izan behar duela. Ez dago ulertzerik Gizarte Langilea postuari lanaldi zatitua ezarri nahi izatea, urte askoan eta askoan goizekoa izan duenean. Ez dago argitasunik proposatzen denean lau langileren txandak aldatzea, zertarako eta, asteburuetako errefortzua behar dela eta, pertsona bakarra hartzeko.

EZ DAGO ARRAZOIRIK NEURRI HORIEK HARTZEKO: EZ DA AURREKONTU FALTA, EZ DA BARNE ANTOLAKETA.

Zuzendaritzako kideek jasotzen dute esklusibitatearen gaineko gehigarria: % 56! Baina, kide horiek beraiek nahi dute langileok onartzea ordutegi, txanda eta soldata prekarioak, beti “zerbitzuaren premiak” aitzakia hartuta.

LAB SINDIKATUAK KALITATEAREN ALDE ETA LAN-BALDINTZA DUINEN ALDE EGITEN SEGITUKO DU!!!!

Mesa sectorial. Rechazamos de pleno la propuesta que nos vuelve a presentar la ANADP

ANADP 2018/12/19

La ANADP volvió a presentar en la Mesa Sectorial del 18/12/18 casi la misma propuesta sin motivar adecuadamente, del pasado mes de octubre para la Residencia El Vergel y el Centro San José. Dicha propuesta ya fue rechazada entonces por la parte social. En la misma, se modifican turnos y se crean puestos de trabajo con horarios inventados, inexistentes hasta ahora, precarios y donde conciliar la vida familiar va a ser casi imposible.

Desde LAB no vamos a consentir que la falta de personal empeore las condiciones de trabajo de la plantilla ni que se inventen jornadas precarias.

No hay manera de justificar que sean necesarios perfiles profesionales que SIEMPRE trabajen de tarde, ni que el descanso entre jornadas sea de 11 horas. Tampoco se comprende que durante décadas el puesto de Trabajadora Social haya pertenecido al turno de mañana y ahora, tenga que trabajar a turno partido. Y no menos cuestionable es el hecho de que la necesidad de reforzar con una persona la mínima plantilla de fines de semana sea a costa de que se modifiquen los turnos de otras cuatro.

NI LA FALTA DE PRESUPUESTO NI LA FALTA DE ORGANIZACIÓN INTERNA JUSTIFICAN ESTAS MEDIDAS.

Son los puestos Directivos los que cobran un 56 % de plus de exclusividad, pero paradójicamente éstos pretenden que seamos las plantillas las que bajo la coletilla de “necesidades del servicio” nos veamos obligados a asumir horarios, turnos y sueldos precarios.

LAB VA A SEGUIR LUCHANDO POR UNAS CONDICIONES DIGNAS Y UN EMPLEO DE CALIDAD!

 
Share
ADMplataforma

LABek 2019-2020 urteetarako plataforma sindikala aurkeztu du

Administrazioa 2018/12/18

Pasa den ostiralean, LABek 2019-2020 urteetarako prestatu duen plataforma sindikala aurkeztu zuen. Bertan, sindikatuaren aldarrikapen historikoak jasotzeaz gainera, langileen lan eta soldata baldintzak berreskuratzeko neurri sorta bat proposatzen du.

LABek Langileen Estatutu berri bat prestatzeko akordio batera iristea proposatu dio Gobernuari, non alderdi hauek jasoko baitira: hiru lanbide maila baino ez ezartzea (A, B eta C), erretiro partziala, eskubide eta soldata berdinak bermatzea langile guztientzat, hots, finkoentzat eta kontratatuentzat, Administrazioan sartzeko sistema berri bat ezartzea eta kalte-ordain bat ematea kontratua bukatzeagatik.

Azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzearen inguruko guztia da plataformaren beste alderdi aipagarrietako bat. Erosahalmena berreskuratzeko, beste neurri batzuen artean, langile guztientzako lanbide karrera ezartzea proposatzen du LABek.
Agirian, bestelako aldarrikapen batzuk ere agertzen dira: langileriaren arloko zenbait neurri, hizkuntza normalizazioa, pribatizatutako zerbitzuak berreskuratzea, laneko osasuna eta modernizazioa, Administrazioaren arrazionalizazioa, etab.

LABen plataforma sindikalerako esteka descargas de archivos.orig PDF INFOadm

LAB presenta su plataforma sindical para los años 2019-2020

Administrazioa 2018/12/18

El pasado viernes, LAB entregó al Gobierno de Navarra su plataforma sindical para los años 2019-2020. En la misma, además de mantener reivindicaciones históricas del sindicato, se plantea una serie de medidas para recuperar las condiciones laborales y salariales del personal.

El sindicato LAB plantea al Gobierno llegar a un acuerdo para la elaboración de un nuevo Estatuto en el que se recojan cuestiones como reducir a tres los niveles profesionales: A, B y C, la jubilación parcial, que se garanticen los mismos derechos y salarios para todo el personal, sea fijo o contratado, un nuevo sistema de ingreso y la indemnización por fin de contrato.

Otro de los aspectos destacables de la plataforma es todo lo que afecta a la recuperación del poder adquisitivo perdido en los últimos años. Para recuperarlo, LAB plantea, entre otras medidas la implantación de la carrera profesional para todo el personal.
El documento recoge otros puntos relativos a la política de personal, normalización lingüística, reversión de las privatizaciones, salud laboral y modernización, racionalización de la Administración, etc.

Enlace a la plataforma sindical de LAB descargas de archivos.orig PDF INFOadm

 
Share
LEP 2019 PLAZEN BEHIN BETIKO BANAKETA

2019ko oposizioetan 643 plaza aterako dituzte eta deialdiak urtarrilaren amaieran egon beharko luke

Irakaskuntza 2018/12/17

Hezkuntza Departamentuak Mahai Sektorialaren bileran iragarri duenez, 2019ko LEPan 643 plaza beteko dira eta urtarrilaren amaieran egingo da deialdia. Aipatu plaza kopuru horren espezialitateka egindako banaketa goiko irudian ikusi daiteke.

Orain arte aurreikusitako behin-behineko plazen inguruan egon da aldaketarik. Esate baterako Alemaneko eta Gutxiengo Kulturalekoak azkenean ez dira aterako.

Hezkuntza Departamentuak aurreikusi duenez, programazioak maiatzak 13 eta 31 bitartean entregatu beharko dira.

LABen aburuz, neurri horiek guztiek hein handi batean saihestu ditzakete aurtengo oposizioetan izan diren gorabeherak. Deialdia urtarrilaren amaieran egiten bada, balizko oposiziogileek baldintza hobeagoetan prestatu ahal izango dituzte euren espezialitetako probak. Alta, honekin guztiarekin batera, funtsezkoa iruditzen zaigu ebaluazio irizpide osoagoak eta zehatzagoak argitaratzea eta horiek ere garaiz ateratzea. Sindikatu honen aburuz, atal hori ongi lotzea funtsezkoa da prozesu guztiaren argitasuna eta seriotasuna bermatuak izan daitezen.

Oposiziogileen profilak, digitalizatuta

Aipatu bileran hainbat berrikuntza iragarri zituen Hezkuntza Departamentuak. Esate baterako, oposizioaren aurkezpen ekitaldia saihesteko asmoa iragarri zuen, baina aldaketarik nabarmenena oposiziogileek euren profila digitalizatua izango dutela da. Horrek zera esan nahi du: behin deialdi honetan parte hartu eta gero gure meritu guztiak modu digitalean kontsultatu ahal izango ditugula eta hurrengo deialdietan ez dela dokumentazio guztia berriro aurkeztu beharko, soilik gure profilean aldaketak eragiten dituztenak.

La oposición de 2019 contará con 643 plazas y se prevé que la convocatoria sea a finales de enero

Irakaskuntza 2018/12/17

El Departamento de Educación ha anunciado en la reunión de la Mesa Sectorial que sacará a concurso 643 plazas para las oposiciones de 2019 y que la convocatoria debería estar publicada para finales de enero. La distribucion de las especialidades se puede ver en la imagen de arriba. El anuncio final de las plazas incluye algún cambio respecto a la previsión provisional, ya que finalmente no se convocarán las especialidades de Alemán y Minorías Culturales.

Entre una serie de anuncios importantes, Educación también ha adelantado que se prevé que las programaciones se puedan entregar entre el 13 y el 31 de mayo.

En opinión de LAB, las medidas anunciadas pueden contribuir a evitar los problemas detectados durante las pruebas de este año. Si la convocatoria se realiza en enero, los y las aspirantes podrán preparar la oposición en mejores condiciones. Sin embargo, desde este sindicato consideramos que es muy importante que los criterios de evaluación se publiquen también con suficiente antelación y que sean más concretos y completos que durante la última oposición.

Digitalización de los perfiles del cuerpo de opositores

Durante la reunión de la Mesa Sectorial se anunciaron varias novedades respecto a anteriores convocatorias. Por ejemplo, Educación quiere dejar sin efecto el Acto de Presentación, aunque este extremo no está plenamente confirmado. Sin embargo, sí está confirmado que a partir de ahora se digitalizarán los perfiles de las personas que se presenten a oposiciones. De tal manera que cada una de ellas podrá comprobar su perfil en internet y en nuevas convocatorias solo tendrá que entregar la documentación correspondiente a un cambio significativo en su perfil.

Share

Subcategorías