Share

Haur eta Lehen Hezkuntzako oposizio deialdira ez aurkeztuz gero zer gertatuko da?

Irakaskuntza 2018/02/06

descargas de archivos.orig Hezkuntzaren oharra

Hezkuntza Departamentuak oharra argitaratu du aurtengo Haur eta Lehen Hezkuntzako oposizioetan aurkezteak edo ez aurkezteak dituen ondorioei buruzko oharra atera du. Goian duzu Departamentuaren oharra bere horretan. Laburbilduaz, honokoa nabarmendu daiteke:

-Foru Aginduaren arabera, beharrezko da Oposizioetara aurkeztea norbera dagoen zerrendetan jarraitu ahal izateko.

-Oposizio honetarako salbuespena dago indarrean, beti ere aurretik oposizio batzuetara aurkeztu den irakasleriarentzat.

-Salbuespen horren arabera, oposizio honetara aurkezten ez denari aurreko deialdiko kalifikazioa, 2016koa, gordeko zaio bakoitzari dagokion espezialitatean.

-Aurkezten denak aukera izango du oraingo oposizioan eta aurrekoan  (2016koan) ateratako notarik onenarekin geratzeko.

¿Qué ocurre si no me presento a la oposicíon de Educación Infantil y Primaria?

Irakaskuntza 2018/02/06

descargas de archivos.orig Nota íntegra de Educación

El Departamento de Educación ha publicado una nota en la que aclara las consecuencias de no presentarse a la oposición de Educación Infantil y Primaria del presente año. Arriba puedes consultar la nota íntegra. Los aspectos más reseñables son los siguientes:

-Según la Orden Foral, es necesario presentarse a las oposiciones para poder seguir presente en la lista en la que te encuentras actualmente.

-Para la presente convocatoria hay una excepción en vigor, siempre y cuando te hayas presentado a una convocatoria anterior.

-A tenor de esa excepción, a quien no se presente a la presente convocatoria se le conservará la nota de la anterior (año 2016) en la especialidad correspondiente.

-Quien se presente se quedará con la nota que más le beneficie entre la nota obtenida en la presente convocatoria y la anterior (año 2016).

Share

ADMtutera grado

 Aclaraciones sobre el cobro del grado por el personal contratado - Argibide batzuk langile kontratudunek gradua kobratzeari buruz 

LABen Nukleoko langileen batzarrak, otsailaren 12an asteartearekin

Administrazioa 2019/02/07

Joan den asteko asteazkenean hasi ziren LABen ekimenez graduaren inguruko egoera argitzeko asmoz antolatutako batzarrak. Gogoratu beharrekoa da urtarrilaren 30ean Europako Justizia Auzitegiak gai honi buruzko epaiketa egin zuela, eta orain epaiaren zain gaudela. Sindikatuak, hori dela eta, batzarrak antolatu ditu Nafarroako hainbat lantoki eta eskualdetan.

Datozen batzarrei buruzko informazio guztia honako esteka honetan duzue ikusgai.

DRMAyAL

DRMAyAL, Kirola eta Gazteria, Euskarabidea, Gizarte Politikak, Eraikin inteligenteak (Lan Sailaeta Garapen Ekonomikoa) eta Yanguas y Mirandako Ondare Zerbitzuko langileentzat.

Otsailaren 12a, asteartearekin, Arteto nagusian. 13:30etik 14:30era. Ordu sindikalak eskatuta 13:00etik 15:00etara. Ordu sindikalak langileria osoaren eskubidea direla gogorarazten dizuegu, eta guztion esku dagoela horiek erabiltzea lana utzi eta honen moduko ekintza sindikaletara joateko.

NAPI

Hezkuntza Departamentu, NAPI, Presidentzia, Ekonomia eta Ogasuna, Herri Lanak, NABI, Nafarroako Museoa eta Alhondiga kaleko langileentzat

Otsailaren 12a, asteartearekin, 10:00etatik 11:00etara, Blanca de Navarra aretoan, NAPIko beheko solairuan, Navarreríakaleko 39.ean. Ordu sindikalak eskatuta 9:40etik 11:20era. Ordu sindikalak langileria osoaren eskubidea direla gogorarazten dizuegu, eta guztion esku dagoela horiek erabiltzea lana utzi eta honen moduko ekintza sindikaletara joateko.

Asambleas de LAB Núcleo por el grado este martes 12 de febrero

Administrazioa 2019/02/07

El miércoles de la semana pasada se dio inicio a las asambleas que promueve LAB para intentar exclarecer un poco la situación generada en torno al grado. Hay que recordar que el día 30 de enero el Tribunal de Justicia de Europa celebró la vista sobre este tema y ahora estamos a expensas de conocer la sentencia. El sindicato, por ello, está convocando asambleas en varios centros de trabajo y zonas de Navarra.

Toda la información sobre las siguientes asambleas, está disponible en este enlace.

DRMAyAL

Para el personal de DRMAyAL, Deporte y Juventud, Euskarabidea, Políticas Sociales, edificios inteligentes  (SNE y Desarrollo Económico) Servicio Patrimonio Yanguas y Miranda

Martes 12 de febrero en el Salón de actos de 13:30 a 14:30. Hay pedidas horas de asamblea de 13:00 a 15:00. Os recordamos que las horas sindicales son un derecho de todo el personal y se pueden coger para ausentarse del trabajo y acudir a este tipo de actos sindicales.

INAP

Para el personal del Dpto de Educación, INAP, Presidencia, Economía y Hacienda, Obras Públicas, INAI, Museo de Navarra, calle Alhóndiga

Martes 12 de febrero, de 10:00 a 11:00 en la Sala Blanca de Navarra, planta baja del INAP C/Navarrería 39. Pedidas horas de asamblea de 9:40 a 11:20. Os recordamos que las horas sindicales son un derecho de todo el personal y se pueden coger para ausentarse del trabajo y acudir a este tipo de actos sindicales.
ASAMBLEA 12 Febrero GRADO INAP ASAMBLEA 12 Febrero GRADO DRMAyAL
 
Share
Share

adi egon

Irakaskuntza


Haur eta Lehen Hezkuntzako oposizio deialdia argitaratu da

Kontuan izan gaurtik aurrera 20 egun natural dituzula izen-emateko. Honatx deialdiaren nondik-norakoak.


Se ha publicado la convocatoria de oposición para Infantil y Primaria

Ten en cuenta que a partir de hoy tienes 20 días naturales para inscribirte. Todos los detalles en el enlace:

Share
ADMdimision

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia “txiringito” bihurtua

PAGNA 2019/02/01

descargas de archivos.orig PDF INFOadm
1.- Noren babesa dute San Jose Zentroko zuzendariak eta PAGNAko kudeatzaileak beti airoso ateratzeko?
2.- Nola liteke oraindik tinko eta harro irautea beren postuetan, horrenbeste aldiz jendaurrean lotsaemangarri agerrarazi ditugunean?
3.- Nor dira haien "laguntxoak"?

Gogaituta gaude Laparra jauna Eskubide Sozialetako kontseilari denetik. San Jose Zentroko zuzendariak eta PAGNAko zuzendariak ekintza eta jarrera lotsagarriak eta lotsaemangarriak izan dituzte azkenaldian, zentroa bera hutsaren pare jartzerainokoak.

Langileekiko errespetu falta, profesionalen izen ona zikintzen aritzea, begirune eskaseko portaerak egoiliarren familiekin eta Langileen Batzordeko kideekin,...

Ustez zerbitzuaren kalitatea hobetzeko askoz, lanpostuak desagerrarazi dituzte, lanaldiak zabartu dituzte eta langile batzuk “ate txikitik” bidali dituzte; hala, zerbitzuaren kalitateak okerrera egin du, zinez.

Horrez gain, zuzendaritza taldeko kideak lanean ez daudenean, asmoa dute zuzendaritza eginkizunak langileon artean banatzeko. Eginkizun horiek ez dira besteen esku uztekoak, eta, hala gertatuko balitz, onartezina litzateke.

Zuzendaritzako kideek esklusibitate-osagarria kobratzen dute, soldataren % 55, hau da, hilean 1.030 € gehiago. Osagarri hori kobratzeak berekin dakar langileak erabateko prestasuna izatea, erraz aurkitzeko moduan egotea eta bere ordutegia zerbitzuen premietara egokitzea. Gure egunerokoan, hortik urruti gaude, ordea!

Hausnarketarako: Joan-etorrikoak dira zuzendari horiek guztiak; senitartekook eta langileok, aldiz, hemen iraunen dugu. Nola utziko digute San Jose Zentroa?

El “chiringuito” de la Agencia Navarra para el Desarrollo y Autonomía de las Personas

ANADP 2019/02/01

descargas de archivos.orig PDF INFOadm
1.- ¿Quién respalda al Director del Centro San José y a la Gerencia de la ANADP para que siempre caigan de pie?
2.- ¿Cómo puede ser que, a pesar de las veces que les han sacado los colores públicamente, sigan tan dignos en sus puestos?
3.- ¿De quién son “amiguísimos”?

Estamos más que hartas de lo que viene sucediendo desde que la Consejería de Derechos Sociales cayó en manos del Señor Laparra. En el centro San José, en concreto, la dirección de éste y la dirección de la ANADP han protagonizado todo este tiempo una serie de hechos vergonzosos y vergonzantes que están dejando a la altura del barro al propio centro.

Continuas faltas de respeto hacia la plantilla, desprestigio hacia sus profesionales, falta de educación y consideración hacia los familiares de los residentes y hacia la Comisión de Personal.

En aras de la supuesta mejora de la calidad del servicio que, por supuesto, no ha hecho sino empeorar, han eliminado puestos, precarizado jornadas y despedido personal por “la puerta de atrás”.

También han pretendido y pretenden, que las funciones de dirección y la responsabilidad sobre el centro las asuma el personal cuando los miembros del equipo directivo no están trabajando. Estas funciones no deben ser transferibles y es intolerable que así ocurra.

Las directivas de los centros cobran un complemento de exclusividad del 55%, lo que supone cobrar 1.030€ más cada mes. Percibir este complemento conlleva que la dirección siempre esté disponible y localizable, y que su horario se ajuste a las necesidades del servicio. ¡Nada más lejos de la realidad!

Una última reflexión: Todos ellos están de paso. Residentes, familiares, trabajadoras y trabajadores permaneceremos. ¿En qué condiciones nos van a dejar el Centro?

 
Share
 

Lekualdatze lehiaketen behin-behineko puntuazioak atera dituzte

Irakaskuntza 2019/01/31

Lekualdatze lehiaketaren behin-behineko emaitzen berri izateko, honoko esteka kontsulta dezakezu:

https://labur.eus/zGxAi

Se han publicado las puntuaciones provisionales de los concursos de traslados

Irakaskuntza 2019/01/31

Puedes consultar los resultados provisionales del concurso de traslados en el siguiente enlace:

https://labur.eus/zGxAi

Share
ADMgrado

Argibide batzuk langile kontratudunek gradua kobratzeari buruz

Administrazioa 2019/01/30

Azken egunetan Nafarroako Administrazioko administrazio kontratudun langileek graduaren ordainsaria kobratzeko duten aukerari dagokionez, LABek bere delegatuak langileen eskura jartzen ditu, dela sortutako zalantzak argitzen saiatzeko, dela lantoki edo eskualde bakoitzean batzarrak antolatzeko. Nolanahi ere, hona hemen, argigarri izan nahirik, kontratudunek aurki ditzaketen kasuen gaineko azalpen bat.

Urtarrilaren 30ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegian epaiketa bat eginen da administrazio kontratudunek gradua kobratzeko eskubiderik ote duten erabakitzeko, baina egia da ez dakigula zenbat denbora igaroko den epaia atera arte. Era berean, ez dakigu nondik joko duten. Espero dugu epaia gure aldekoa izatea, baina epaileak tartean direla, zaila da ezer seguru izatea. Horregatik, interesatu guztiei eskatzen dizuegu lasai hartzeko eta gauzak ongi pentsatzeko edozein erabaki hartu baino lehen.

Hauxe da zalantza nagusia: zer da komenigarriagoa, gradua lehenbailehen erreklamatzea ala Europako epaia atera arte itxarotea? Erantzuna: segun eta zein den kasua. Eta horiek hirutan laburbil daitezke langileen antzinatasunaren arabera:

1) 6 urte eta 7 hilabete baino gutxiagokoa baduzu, ez dagokizu graduaren gainsaria kobratzea.

2) Gutxienez 6 urte eta 7 hilabetekoa baduzu, Europako epaia atera arte itxaroten ahal duzu, eta orduan eskatu. Kasu horretan egonda ere, jar zaitez harremanetan gure delegatuekin, argibide gehiago eta erreklamazio ereduak jasotzeko.

3) 10 urte eta 7 hilabetetik gorakoa baduzu, graduaren ordainketa EDOZEIN MOMENTUTAN eska dezakezu, azken 4 urteotako atzeraeraginarekin gainera. Egoera horretan bazaude eta Europako epaia gradua onartzearen aldekoa bada, zenbat eta lehenago eskatu, orduan eta hobeki. Kasu honetan ere, JAR ZAITEZ HARREMANETAN GURE DELEGATUEKIN eta haiek lagunduko dizute erreklamazioa prestatzen.

Kontuan hartu behar duzu erreklamazioa orain egiten baduzu eta Administrazioak zure erreklamazioa atzera botatzen badu (hori litzateke normalena), gora jotzeko errekurtsoa jarri beharko duzula hilabete bateko epean. Orduan ere Administrazioak zure errekurtsoa atzera botatzen badu, auzibidera jo beharko duzu bi hilabete igaro baino lehen, eta, horretarako, abokatu bat beharko duzu. Kasu horretan, epaileak bere erabakia atzeratuko du harik eta Europak bere epaia eman arte. Kontuan hartu bai gora jotzeko errekurtsoa jartzea, bai auzibidera jotzea behar-beharrezkoak izanen direla; izan ere, bide hori segitzen ez baduzu (ahazten zaizulako edo hobeki pentsatu duzulako), atzeraeragineko 4 urteak kobratzeko zailtasunak izango baitituzu.

LAB sindikatuak GRADUaren ordainketari buruzko KEXA bat jarri zuen Europako Batzordean 2016ko abenduaren 16an. 2017an zehar Batzordeak kasua aztertu zuen, eta Nafarroako Gobernuari txosten bat eskatu zion. Baina, gaur den egunean, oraindik ez du ezer erabaki. Beste alde batetik, 2018ko urtarrilean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak bertan behera utzi zuen administrazio kontratua zuten bi langilek gradua erreklamatzearen ondoriozko epaiketa bat, harik eta Europako Auzitegiak kontu horren gainean erabaki bat hartu arte.

Gai honi buruzko argibide gehiago edo aholkuren bat nahi izanez gero, gure delegatuengana jo dezakezue lasai asko. Gainera, erreklamazioa egiteko ereduak emanen dizkizuete, eta Administrazioak zuen erreklamazioa atzera botaz gero zein bide segitu behar duzuen esango dizuete.

Helburu hori lortze aldera, eta gorago esan dugun bezala, eskualdeka batzarrak antolatuko dira, eta ahal izanez gero, lantokirik handienetan ere bai. Hona hemen lotu ditugun lehendabizikoak:

• Administrazioko delegatuak.
Arga kaleko (Errotxapea) LABen egoitza (12-14 zenbakiak).
Ostirala, otsailak 1, 09:30ean.
• OSASUNBIDEA Tuterako ospitaleko langileak.
Irakaskuntza gela (5. solairuan).
Astelehena, otsailak 4, 13:00ean. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era).
SOS langileak
SOS Navarrako egoitzan.
Asteartea, otsailak 5, 11:00etan.
• PAGNAko El Vergel-eko langileak.
Asteartea, otsailak 5, 14:30etik 15:30era.
OSASUNBIDEA Nafarroako Ospitale Guneko A erikineko areto nagusia.
Asteazkena, otsailak 6, 14:30ean. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era).
• IRAKASKUNTZA Pablo Sarasate musika kontserbatorioa.
Gelbentzu aretoa.
Asteazkena, otsailak 6, 10:00etan.
• Ogasuna, NAO eta itzultzaileak.
Maite Aretoa K/ Eskiroz 20 bis
Asteazkena 6, 10:00etan.
• IRAKASKUNTZA (afiliatuentzat soilik) Arga kaleko (Errotxapea) LABen egoitza (12-14 zenbakiak)
Asteazkena, otsailak 6, 17:00etan. (Langile guztientzako batzarrak egin ahalko dira, betiere, ikastetxe/ eskualdeen eskariaren arabera. Harremanetarako: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
• OSASUNBIDEA Nafarroako Ospitale Guneko B eraikineko areto nagusia.
Osteguna, otsailak 7, 14:30ean.
Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era.
• PAGNA. Santo Domingo erresidentziako (LIZARRA) langileak.
Osteguna, otsailak 7, 14:30etik 15:00etara.
• Iruñeko Haur Eskolak - langileak.
Osteguna, otsailak 7, 17:00etan. K/Arga 12-14 LABen egoitza.
• PAGNAko San José erresidentziako langileak.
Ostirala, otsailak 8, 13:40etik 14:00etara eta 14:30etik 15:00etara.
• OSASUNBIDEA García Orcoyen ospitaleko H eraikineko areto nagusia.
Ostirala, otsailak 8, 14:00etan. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era).
• NOPLOI
Astelehena 11, 13:30ean. K/Leire, 15
• Hezkuntza Departamentu, NAPI, Presidentzia, Ekonomia eta Ogasuna, Herri Lanak, NABI, Nafarroako Museoa eta Alhondiga kaleko administrazio kontratadunak.
Otsailak 12, asteazkena.10:00etatik 11:00etara, Blanca de Navarra aretoan, NAPIko beheko solairuan, K/ Navarrería 39. (Ordu sindikalak 9:40etatik 11:20etara)

• DRMAyAL, Kirola eta Gazteria, Euskarabidea, Gizarte Politikak, Eraikin inteligenteak (Lan Saila eta Garapen Ekonomikoa) eta Ondare Zerbitzua
Otsailak 12, asteazkena. 13:30etan. Areto Nagusia. (Ordu sindikalak 13:00etatik 15:00etara)
• Joakin Lizarraga Sarriguren
Asteartea 12, 10:40etan.

• Berriozarko udaleko langileendako. Batzar irekia
Otsailak 13, asteazkena. Kulturgunean 13:30etatik 14:30etara. Orduak eskatuta
• Remontival IP. Lizarraa Urederra Irakasle gela.
Otsailak 14, osteguna 10:50.
•Iruñeko Udala
Otsailak 14, osteguna 13:30.
• OSASUNBIDEA Conde Oliveto Aula 2 - 6. solairua.
Ostirala, otsailak 15. 14:30etatik 15:30etara. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 14:00etatik 16:00etara).
• OSASUNBIDEA San Francisco Javier Docencia.
Asteazkena,otsailak 20. 14:30etatik 15:30etara. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 14:00etatik 16:00etara).
• Berriozarko Udala. Batzarra irekia
Otsailak 26, asterartea. Zerbitzu anitzen naben. 13:15.

Batzar bat antolatu nahi baduzu, edo gai honi buruzko zalantzak baldin badituzu, gure delegatuekin jar harremanetan jar zaitezela gomendatzen dizugu, dela zure lantokikoak, dela zure eskualdekoak. Eta hori ezinezkoa bazaizu, gurekin zuzenean jar zaitezke kontaktuan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoaren bitartez.

Aclaraciones sobre el cobro del grado por el personal contratado

Administrazioa 2019/01/30

Ante las dudas surgidas en los últimos días respecto a la posibilidad de solicitar el cobro del grado por parte del personal contratado administrativo de las Administraciones de la Comunidad Foral de Navarra, LAB pone al servicio de las y los trabajadores a sus delegadas, tanto para intentar exclarecer las dudas surgidas, como para convocar asambleas en los centros de trabajo o zonas que así nos los soliciten. De todas formas, he aquí una explicación a modo aclarativo de la variada casuística en que se puedan encontrar las y los empleados.

El próximo día 30 de enero va a tener lugar en el Tribunal de Justicia de la Unión Europea la vista sobre la reclamación del cobro del grado por parte del personal contratado administrativo, pero la realidad es que no sabemos cuánto tardará en dictarse la sentencia. Tampoco nos atrevemos a aventurar el sentido de la sentencia. Esperamos que nos dé la razón, pero en cuanto se mete una toga por medio, es difícil tener certezas. Por todo ello, pedimos a todas las personas interesadas que no se precipiten y valoren adecuadamente las consecuencias de tomar determinadas decisiones.

Las dudas surgen ante la cuestión de si a este personal le conviene hacer la reclamación del grado cuanto antes, o es mejor esperar a que se pronuncie el Tribunal Europeo. La respuesta es que depende de los casos, y éstos pueden ser 3 diferentes según la antigüedad de las empleadas:

1) Con menos de 6 años y 7 meses, no te corresponde el cobro del grado.

2) Con al menos 6 años y 7 meses, puedes esperar al fallo europeo y solicitarlo entonces. No obstante ponte igualmente en contacto con nuestras delegadas, que te informarán de todo y te facilitaran modelos de reclamación.

3) Con más de 10 años y 7 meses, se puede solicitar tanto el pago del grado como el pago de la retroactividad de 4 años EN CUALQUIER MOMENTO. Si estás en esta situación y Europa es favorable al pago del grado al personal contratado, cuanto antes lo pidas, mejor. PONTE EN CONTACTO CON NUESTRAS DELEGADAS para que te informen y te faciliten modelos de reclamación.

Hay que tener en cuenta que si hacéis ahora la reclamación y la Administración os responde desestimando (lo más probable), deberéis interponer el Recurso de Alzada en el plazo de un mes. Si la Administración os vuelve a responder desestimando, estaréis obligadas a acudir a la vía judicial en el plazo de dos meses, para lo que necesitaréis ser asistidas por una abogada. En este caso lo que la Jueza hará será suspender el juicio hasta que el Tribunal de Europa resuelva la cuestión ya planteada. Tanto el recurso de alzada como iniciar la vía judicial serán imprescindibles porque el no hacerlo (por descuido, porque me lo he pensado mejor…) te podría perjudicar en los efectos retroactivos.

El Sindicato LAB con respecto al GRADO interpuso una QUEJA ante la Comisión Europea el 16 de diciembre de 2016. Durante el 2017 desde la Comisión procedieron a estudiar el caso solicitando el informe correspondiente al Gobierno de Navarra. Sin embargo hasta ahora no han resuelto nada. Por otro lado en el mes de enero de 2018 el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona nos suspendió el juicio de solicitud de grado a dos personas contratadas administrativas a la espera de que Europa resuelva la cuestión prejudicial que el Juez ha solicitado.

Nuestras delegadas y delegados están a vuestra disposición para daros toda la información y consejos que necesitéis en cualquier momento. Además os podrán facilitar modelos de reclamación, y del camino a seguir en el caso de recibir respuesta de la Administración desestimando la reclamación.

Con ese objetivo, tal y como hemos apuntado más arriba, se van a organizar asambleas en cada zona, y si fuera posible, en los centros de trabajo más grandes. He aquí las primeras que hemos atado:

Delegadas-os de la Administración.
Sede de LAB en la calle Arga, n.º 12-14.
Viernes 1 de febrero, a las 9:30.
OSASUNBIDEA Personal de Hospital de Tudela TUDELA
Aula de docencia del hospital (en la 5ª planta)
Lunes 4 de febrero, a las 13:00 (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20).
• Personal de SOS
Sede de SOS Navarra.
Martes 5 de febrero, a las 11:00.
• Personal de El Vergel ANADP
Martes 5 de 14:30 a 15:30.
• OSASUNBIDEA Salón de actos CHN A
Miércoles 6 a las 14:30 (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20).
• IRAKASKUNTZA CONSERVATORIO
Sala Guelbenzu
Miércoles 6 a las 10:00.
• Personal de Hacienda, BON y traductores.
Sala Maite C/ Eskiroz 20 bis
Miércoles 6 a las 10:00.
• IRAKASKUNTZA (Afiliación) Sede de LAB en la calle Arga, n.º 12-14.
Miércoles 6 a las 17:00. (Se podrán realizar asambleas para todo el personal según demanda en centros escolares/zonas. Contacto: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
• OSASUNBIDEA CHN B
Salón de actos
Jueves 7 a las 14:30. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20).
• ANADP. Personal de Sto domingo ESTELLA
Jueves 7 de 14:30 a 15:00.
• Personal de Escuelas Infantiles PAMPLONA
Jueves 7 a las 17:00 en la sede de LAB en la calle Arga, n.º 12-14.
• Personal de San José ANADP
Viernes 8 de 13:40 a 14:00 y de 14:30 a 15:00.
• OSASUNBIDEA H García Orcoyen ESTELLA
Salón de Actos Viernes 8 a las 14:00. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20)
• ISPLN
Lunes 11 a las 13:30 C/Leire 15
• Personal con contrato administrativo del Dpto de Educación, INAP, Presidencia, Economía y Hacienda, Obras Públicas, INAI, Museo de Navarra, calle Alhóndiga
Martes 12 de febrero, de 10:00 a 11:00, en la sala Blanca de Navarra, planta baja del INAP, calle Navarrería 39. (Pedidas horas sindicales de 9:400 a 11:20)

• Personal de DRMAyAL, Deporte y Juventud, Euskarabidea, Políticas Sociales, edificios inteligentes (SNE y Desarrollo Económico) Servicio patrimonio Yanguas y Miranda
Martes 12 de 13:30. Salón de actos. (Pedidas horas sindicales de 13:00 a 15:00)
• Joakin Lizarraga Sarriguren
Martes 12 de 10:40.

• Plantilla del Ayto de Berriozar. Asamblea abierta
Miércoles 13 febrero. Kulturgune de 13:30 a 14:30. Pedidas horas de asamblea.
• C.P. Remontival. Estella Sala de profesores-as Urederra.
Jueves 14 febrero 10:50.
•Ayto. de Pamplona
Jueves 14 febrero 13:30.
• OSASUNBIDEA Conde Oliveto Aula 2, 6ª planta.
Viernes 15, de 14:30 a 15:30. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 14:00 a 16:00)
• OSASUNBIDEA San Francisco Javier Docencia.
Miércoles 20 de 14:30 115:30. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 14:00 a 16:00)
• Plantilla del Ayto de Berriozar. Asamblea abierta
Martes 26 febrero. Nave de servicios múltiples. 13:15.

Si estás interesada en celebrar una asamblea, o tienes dudas acerca de este tema, te invitamos a que te pongas en contacto con nuestros delegados, bien en tu centro de trabajo, bien en tu zona. Y si no, contacta con nosotros a través de la siguiente dirección de correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. .

Share

adi egon

Osasunbidea


Zeladorea. Lekualdaketa. Onartuen behin-behineko zerrenda

Erreklamazioak:  bost baliodun egun argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.


Celador. Traslado. Lista provisional admitidas/os

Reclamaciones: cinco días naturales siguientes a la publicación.

Share
  • Hezkuntzara diru gehiago bideratu.
  • Lan hitzarmena berritzea ez litzateke txarra izango... Eta ez saiatu ez garelako.
  • Ratioen inguruko borroka egitea.
  • Hezkuntza publikoari baliabide gehiago eta hobeak eskaintzea.
  • Borroka dinamika ezberdinak martxan jartzea, hezkuntza saila hobekuntzak onartu arte. Borroka hau sindikatuok artikulatu behar dugu.
Share
  • Botoek aukera emanen balute, Izquierda-Ezkerra Parlamentuko gobernu akordiotik atera.
  • Euskararen alorrean zentro elebakarrak, denon helburuak denon artean adostea.
Share
  • Inklusibitate printzipioan sakondu eta gure hezkuntza sistema propioa diseinatu.
Share
  • Langileok gehiago borrokatu eta kexatu behar gara baldintza hobeak lortzeko. Ordu libre gehiagorekin, garrantzitsuak diren gauzetan zentratu gaitezke.
  • Lan on bat egiteko eta ikaslea pertsona den heinean erdigunean jartzeko, ezinbestekoa iruditzen zait orduak murriztea; honek lana banatzea ekarriko luke, kalitatea....
  • Egindako murrizketak baztertzea eta gutxienez 2008ko baldintzetara itzultzea eta handik aurrera hobekuntzak ezartzea.
Share
  • Botoek aukera emanen balute, Izquierda-Ezkerra Parlamentuko gobernu akordiotik atera.
Share
  • Metodologiei dagokienean, jendartearen eboluzio azkarrari erantzun bat eman nahi badiogu hezkuntzatik formakuntza gehiago behar dugu, eta kalitatezkoa.
  • Formakuntza bertze modu batez planteatzea. Metodologia berrietan zein bertze alor batzuetan behar den bezala formatu ahal izateko. Gaur egun askotan denbora galtze bat bezala ikusten dut formakuntza.
  • Agian ez da zuzenena edo erreala, baina metodologia aukeratzean, era zabalegian agian ulertuta, hezkidetza, aniztasunaren trataera... gai oso garrantzitsuetan eragitean pentsatu dut. Metodologia on bat aukeratzeak balore on batzuk lantzeko, inor bazterrean utzi gabe eta bitarteko ekonomiko nahikoekin, zein antolakuntzazkoekin (formakuntzan, denboran, material, baliabide pertsonaletan, egonkortasuna ere...).
  • Irale moduko programaren bat ezartzea.
  • Formazio aukerak zabaldu, merketu, erreleboak, jubilatuko direnekin elkarlana.
  • Zaila da baina hasiera eta etengabeko formazioan dago gakoa.
  • Derrigorrezko formakuntza (agian ordu gehiago) eta beste herrietan indarrean dauden hezkuntza sistema berritzaileak ezagutzea bai hitzaldiak, hartu-emanak...
  • Irakasleei formakuntza egokiak eta hautatze prozesu hobeak.
  • Irakasle eta ikuskaritzen arteko lankidetza bultzatzea.
  • Formakuntzaren inguruan ibilbideak diseinatu eta modu progresiboaz maila ezberdinak betetzen joan.
Share
  • Langileok gehiago borrokatu eta kexatu behar gara baldintza hobeak lortzeko.
  • Borroka dinamika ezberdinak martxan jartzea, hezkuntza saila hobekuntzak onartu arte. Borroka hau sindikatuok artikulatu behar dugu.
  • Egindako murrizketak baztertzea eta gutxienez 2008ko baldintzetara itzultzea eta handik aurrera hobekuntzak ezartzea.
Share

Ez dago ekarpenik.

Subcategorías