Share
 ira 190215ikastolakprentsaurrekoa

Lan hitzarmen duina Nafarroako ikastoletan

Irakaskuntza 2019/02/15

Pasa zen abenduan EAEko Ikastolen Elkartearekin eta Eusko Ikastola Batzarekin, LABek Lan Hitzarmena berritzeko akordioa sinatu zuen. Akordioa posible izan da, ikastolak mahaian eduki oso esanguratsuak jartzera bultzatu ditugulako, eta beraiek administrazioak jarritako baldintza eskasetatik haratago joateko borondatea eduki dutelako. LABentzat edukiak dira akordiorako oinarria edozein negoziazio mahaitan.
Baina era berean esan behar dugu LABen haserre gaudela Nafarroako ikastoletan NIEk negoziazioa blokeatuta duelako. Bizi dugun egoeraren aurrean gure kezka larria mahaigaineratu nahi dugu.
Nafarroan azken Lan Hitzarmena 2007an sinatu zen eta 2010etik luzatuta dago. Horrezkeroztik murrizketa gogorrak egon dira eta oraindik ez dira berreskuratu garai hartako soldatak.
EHIren jarrera oso ezberdina izaten ari da EAEko zein Nafarroako ikastoletan:
- Nafarroako kasuan jada hiru urte bete ditugu negoziazioan murgilduta akordioa lortu gabe. Negoziazioa udaberritik blokeatuta dago.
- EAEko ikastoletan momentu oro ulertu da soldata taulak sinatzea Lan Hitzarmenarekin batera egin behar zela, eta horren arabera gauzatu da negoziazioa.
- EAEn Eusko Jaurlaritzak soldata igoera aplikatu baino lehen, ikastoletan jada langile guztiei aplikatu zitzaien. Nafarroan, igoera urritik onartuta egon arren eta ikastola gehienetan kobratu bada ere, San Fermin, Paz de Ziganda, Zangoza eta Argia ikastoletan momentuz ez dozenteek eta irakasle ez itunduek ez dute atzerapenik jaso, langileen artean desberdintasunak eta haserrea sortuz.
- EAEko ikastolek hartueman ugari eduki dute administrazioarekin langileen lan baldintzen hobekuntzak finkatzeko. Nafarroako ikastolek antzeko biderik jorratu ote dutenaren inguruko berririk ez daukagu.
- Nafarroako ikastoletako negoziazio mahaian puntu asko adostu baditugu ere, blokeoak EAEko ikastoletan inongo arazorik sortu ez duen puntu batekin zerikusia dauka. Nafarroako ikastolek langileen soldaten gorabeherak langileekin negoziatu beharrean, administrazioaren esku utzi nahi dituzte, erabakigunea kanpoan jarriz. EAEko ikastoletako mahaian aldiz, argi egon da momentu oro, soldaten gorabeherak langileen ordezkariekin adostu behar direla, eta horrek ez duela inondik inora ere kolokan jartzen ikastolen bideragarritasuna. Nafarroan ere, ikastoletako langileak garen neurrian, gure harremanak eta baldintzak NIErekin adostu behar ditugu langileen ardura berea delako. NIEk administrazioaren aldetik finantzatutako soldatetan balizko murrizketa etorriz gero, automatikoki aplikatu nahi dute horretarako azken PPren lan erreformak emandako aukera probestuz. LABek aldiz, halako egoera baten aurrean, non eta ikastoletan, egoera ezinbestez langileekin adostu behar dela defendatzen du. EAEn ez zen egon inongo arazorik planteamentu sindikal orokor hau onartzeko. Nafarroan aldiz, Lan Hitzarmen berriaren sinaketa blokeatzen du.
Zergatik EHIk jarrera desberdina dauka EAEn eta Nafarroan? NIEri argi esan nahi diogu jarrera aldatu behar duela, negoziazioa desblokeatzea eta akordioa erdiestea bere esku dagoela. Adibide garbia dauka EAEko ikastoletan. LAB bere akordioa lortzearren hasierako planteamenduetatik dezente mugitu da malgutasuna eta borondatea erakutsiz, eta proposamen ugari jarri du mahai gainean egoera desblokeatzeko desio dugun akordioa lortu gabe.
Adostasuna lortu ezean, hemendik ikasturte amaierara langileei mobilizazio plangintza zabala proposatuko diegu. Ez dugu baztertzen lanuzteak eta greba deialdiak egoera ez bada desblokeatzen. Bederatzi urte daramagu Lan Hitzarmena berritu gabe eta langileen artean sortu diren soldata diferentziekin bukatu behar dugu.

Share
UDALgradoirunea1

Iruñeko Udala

Kontratatu administratiboentzako graduari buruzko batzarra

Iruñeko Udala 2019/02/15

Atzo,otsailak 14, eta gai honek sortu dituen zalantzei erantzuteko asmotan, kontratatu administratiboentzako graduari buruzko batzarra egin genuen.

Bertan, hainbat gauza argitu ziren. Besteak beste, gradua zer den, horren bilakaera, zergatik uste dugun kontratatu administratiboek ere kobratzeko eskubidea dutela, zertan datzan atzeraeragina, eta erreklamazioa egiterakoan ezagutu beharreko nondik norako guztiak. Era berean LABeko abokatuak azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela, behin erreklamazioa sartuta, jakitea horrek zer ondorio ekar ditzakeen eta zer pauso eman behar diren kasu bakoitzean, ezinbestekoak direnak atzeraeragina eskuratzeko aukera ez galtzeko.

Batzarrera joaterik izan ez bazenuen eta gradua eskatzeko asmorik baduzu, edota edozein zalantza argitzeko jar zaitezke harremanetan gurekin gure posta elektronikoaren bitartez : Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Ayuntamiento de Pamplona

Asamblea sobre el grado para personal contratado administrativo

Ayuntamiento de Pamplona 2019/02/15

Ayer 14 de febrero, y con intención de aclarar las dudas que este tema ha generado, realizamos la asamblea sobre el pago del grado al personal contratado administrativo.

Tratamos de explicar qué es el grado, su evolución, por qué creemos que el personal contratado administrativo también debería cobrarlo, en qué consiste la retroactividad y todo lo que hay que tener en cuenta a la hora de hacer la reclamación. Así mismo, nuestra abogada subrayó la importancia de, una vez realizada la reclamación, saber qué puede suceder y cómo hay que actuar en cada caso para no perder la posibilidad de conseguir la retroactividad.

Si no fuiste a la asamblea, pero tienes intención de pedir el grado, o para aclarar cualquier duda, puedes ponerte en contacto con nosotras a través de nuestro correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 
Share

Kontserbatorioko oposizio deialdia argitaratu da

Irakaskuntza 2019/02/13

Hezkuntza Departamentuak Kontserbatoriorako oposizioa argitaratu du. Lehen proba ekainaren 13an hasiko da eta guztira 22 plaza aterako dira lehiaketara hainbat espezialitatetan banatuta.

Deialdiaren nondik-norakoak.

LABen aburuz, nahiz eta positiboa izan hainbeste urte eta gero plaza batzuk egonkortzea -une honetan Kontserbatorioko interinitate tasa %80 baino altuagoa da-, Hezkuntzan Departamentuak ez du deialdi hau egiteko prozedura egokia erabili.

Alde batetik, deialdiaren nondik-norakoak, eta batez ere data, mahai sektorialean dagoen langileen ordezkaritza kontuan hartu gabe zehaztu ditu.

Bestalde, deialdi honetan planifikazio falta nabaria sumatzen dugu eta horixe da, bai gai honetarako baita oro har hezkuntza politika egokia izateko, sindikatu honetan galdatzen ari garena: modu honetako ekimenak taxuzko planfikazioaren barnean egotea.

Convocada la oposición para el Conservatorio

Irakaskuntza 13/02/2019

Educación ha publicado la convocatoria de oposiciones para el Conservatorio. La primera prueba se llevará a cabo el 13 de junio y se han convocado 22 plazas en total en distintas especialidades.

Enlace a la convocatoria.

En opinión de LAB, a pesar de que siempre es positivo que se estabilicen las plazas -en este momento el Conservatorio cuenta con una tasa de interinidad de más del 80%-, el Departamento de Educación no ha empleado el proceso adecuado para llevar a cabo la convocatoria.

Por un lado, consideramos que el contenido de la convocatoria, y sobre todo la fecha de las pruebas, se han establecido sin tener en cuenta a la representación de los y las trabajadoras en la mesa sectorial.

Por otro lado, percibimos falta de planificación en esta convocatoria y esto es precisamente lo que demandamos desde LAB para que tengamos una política educativa adecuada: que este tipo de iniciativas se lleven a cabo en el seno de una planificación pública y consensuada.

Share

Hezkuntzaren erronkak zehazteko inkesta

Irakaskuntza 2019/01/23

LABkide agurgarria.

Gure sindikatuko Irakaskuntza sailean kontsulta prozesua jarri dugu abian, orain arte eginiko lanaren balorazioa egin eta aurrerantzean landuko ditugun erronkak zehaztu asmoz. Prozesu horren barnean gure lehentasunezko nahia gure afiliatuen berri izatea da. Horretarako, elkarren berri izateko ditugun ohiko bideez gain, inkesta jarri dugu martxan. Gure asmoa inkesta horretan ematen diguzuen informazioa biltzea, Hezkuntzaren egoerari buruz ematen diguzuen iritzia plazaratzea eta gure indarren neurrien arabera aipatzen diren erronka horien aldeko apustua egitea.

Inkestan parte hartzeko.

Izugarri eskertuko genizuke bertan parte hartzea, etorkizunean landuko ditugun borroka eremuak zehazteko oso tresna garrantzitsua izango baita. Jadanik, parte hartu baldin baduzu, ez du bigarren aldiz inkesta egin beharrik.

Aurretik mila esker!

Encuesta para definir los retos en Educación

Irakaskuntza 2019/01/23

LABkide agurgarria.

Hemos iniciado un proceso de consulta con nuestra afiliación con el objetivo de realizar una valoración del trabajo realizado hasta el momento y definir las líneas de actuación de cara al futuro. Dentro de este proceso, la gran prioridad es conocer vuestra opinión. Hemos activado una encuesta mediante la cual recopilaremos los resultados, publicaremos vuestras propuestas y estableceremos los retos a corto y medio plazo para que, en la medida de nuestras posibilidades, se materialicen en nuestro sistema educativo.

Participar en la encuesta.

Agradeceríamos enormemente que participes en este proceso de consulta ya que va a ser una herramienta muy importante para establecer nuestras prioridades. Si ya has completado la encuesta, no hace falta que lo hagas en este ocasión.

¡Gracias de antemano!

Share

Oposizio deialdiaren xehetasunak zehazteko batzarra

Irakaskuntza 2019/02/12

LABek Haur eta Lehen Hezkuntza oposiziorako antolatu duen ikastaroan, saio berezia izango dugu Hezkuntzak argitaratutako deialdiaren inguruko zalantza guztiak argitzeko.

Batzarra otsailaren 20an, asteazkean, izango da, 17.00etan, LABen egoitzan (Arga ibaia kalea, 12-14 behea. Errotxapea auzoan).

Asamblea para detallar la convocatoria de las oposiciones

Irakaskuntza 12/02/2019

Dentro del curso organizado por LAB para preparar las oposiciones de Infantil y Primaria, llevaremos a cabo una sesión especial para aclarar las dudas sobre la convocatoria de Educación.

La sesión será el 20 de febrero, miércoles, a las 17.00 en la sede de LAB (calle río Arga, 12-14. Barrio Errotxapea).

Share

adi egon

Osasunbidea


L.T.E (Laborategiko Teknikari Espezialista) Koordinatzailea

Estalgarrirako eskaeren aurkezpenaren epea zabaltzen da, barne izendapena bidez, ondorengo unitateen LTEren koordinatzaile lanposturako:

Eskaeren aurkezpen epea: 2019ko otsailaren 12tik-25era.


Coordinador/a T.E.L 

Se abre el plazo de presentación de solicitudes para la cobertura, mediante designación interina, los puestos de coordinador/a T.E.L de las siguientes unidades:

Plazo de presentación de solicitudes: del 12 al 25 de febrero de 2019.

Share
ADMmonedas
Taula: Nafar Administrazioko langileen soldaten eta eros-ahalmenaren eboluzioa (2010-2018)

Nafarroako Gobernuak 2019. urterako soldata igoera onartu du

Administrazioa 2019/02/07

descargas de archivos.orig PDF Taula inprimatu Nafarroako Gobernuak joan den astearteko bilkuran 2019. urteari dagokion soldata igoera onartu zuen atzo. Igoera bi pausotan gauzatuko da: lehenbizi, otsaileko soldatarekin, %2,25eko igoera aplikatuko digute, eta uztailetik aurrera, beste %0,25. Nolanahi ere, datuek ez dute gezurrik esaten: azken 9 urteetan, nafar langileok gure eros-ahalmenaren %11,65 galdu dugu.

Asteartean, 2019ko otsailaren 6an, Nafarroako Gobernuak urte honetarako soldaten igoera onartu zuen. Igoera %2,25ekoa izanen da, eta otsaileko nominarekin jasoko dugu. Era berean, urtarrileko igoerari dagokiona ere jasoko dugu, atzeraeraginezko ondorioekin. Horrez gain, uztailaren 1etik aurrera beste %0,25 igoko digute soldata, baina oraingoan atzeraeraginezko ondoriorik gabe. Egun berean, funts gehigarrien aplikazioari dagokion igoera ere aplikatuko digute, urtarrilaren 1eko atzeraeraginezko ondorioekin.

Hala ere, ezin dugu ahaztu nondik gatozen, eta ikuspegi baikor honek ezin du ezkutatu orain artean Nafarroako langileok bizi behar izan ditugun sasoi ilunak. Urte gutxi batzuetako atzera begiratu bat egitea aski da pairatu behar izan ditugun soldata izozteak, murrizketak eta bestelako nahigabeak gogora ekartzeko. Horrek guztiak, noski, eros-ahalmenaren galera onartezina ekarri du berekin: 2010etik 2018ra bitarte, langile nafarrek adierazle horren %11,65 galdu dugu.

Nabarmendu beharra dago, gainera, Nafarroako Gobernua UPN, PP eta PSNren eskuetan zegoelarik abiatu zela aztergai dugun garaia, eta alderdi horiek izan zirela, hain zuzen ere, arlo publikoko langile nafarren kalterako neurri gehienak hartu zituztenak, honako hauek, besteak beste: asteko lanaldia 36 ordura igotzea, Osasunbideako langileen arrisku-osagarria kentzea, hezkuntzako langileei 2 ordu lektibo gehiago ezartzea (batzuek, oraindik ere, ezin izan dute berreskuratu 2012a baino lehen zeukaten egoera), aparteko paga bat kentzea, eta abar.

Zenbait murrizketaren leheneratzea

Aldaketaren Gobernua iristeak, hainbat murrizketaren leheneratzea ekarri zuen, baina soldatei dagokienez, ez da inolako planik garatu 2010etik galdutako eros-ahalmen guztia berreskuratzeko. Gobernu honek onartutako hiru aurrekontuekin (2016, 2017 eta 2018 urteetakoak) apenas berreskuratu dugun eros-ahalmenaren %0,05a. 2019an, Gobernuaren aurreikuspenak beteko balira, beste %0,7 berreskuratuko genituzke.

Edonola ere, gorago aipatutako eros-ahalmen galduaren %11,65 horretatik oso urrun geratzen den kopurua da. Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari berriz ere eskatzen diogu egin dezala planifikazio bat, lapurtu diguten guztia nola eta zein epetan berreskuratuko dugun zehaztuko duena.

Jarraian, nafar langileen soldaten eta eros-ahalmenaren eboluzioa erakusten duen taula atxikitzen dugu:

Tabla: Evolución de los salarios y el poder adquisitivo de la plantilla
de la Administración navarra (2010-2018)

El Gobierno de Navarra aprueba el aumento salarial para el 2019

Administrazioa 2019/02/07

descargas de archivos.orig PDF Tabla imprimir El Gobierno de Navarra aprobó en su sesión del pasado martesr la subida salarial para este 2019. La misma se efectuará en dos fases: en un primer momento, las y los trabajadores navarros veremos aumentada nuestra nómina, a partir de febrero, en un 2,25%, y a partir de julio, a esa cantidad se le añadirá otro 0,25%. A pesar de ello, los datos no mienten: los y las navarras hemos perdido un total del 11,65% de nuestro nivel adquisitivo en los últimos 9 años.

Ayer, 6 de febrero de 2019, el Gobierno de Navarra aprobó la subida salarial para este año 2019. Este incremento retributivo será del 2,25%, y lo cobraremos con la nómina de febrero. Además, también cobraremos, con carácter retroactivo, lo correspondiente al mes de enero. Pero la subida no acaba ahí, ya que en la nómina del mes de julio percibiremos otro aumento, esta vez del 0,25%. Sin embargo, este segundo aumento no se aplicará con efecto retroactivo. Finalmente, y también a partir del 1 de julio, se habilitará la aplicación de los fondos adicionales con efectos retroactivos a 1 de enero de 2019.

Ahora bien, no debemos olvidar de dónde venimos, y esta optimista perspectiva no debe eclipsar la oscura situación que todo el personal empleado venimos sufriendo desde años atrás. Basta echar la mirada atrás unos pocos años para recordar las congelaciones de sueldo, recortes y demás penurias a las que hemos tenido que hacer frente. Todo ello, por supuesto, ha traído consigo una pérdida de poder adquisitivo inaceptable. Desde 2010 hasta 2018 las trabajadoras y trabajadores navarros hemos perdido un total del 11,65% de ese indicador.

Cabe destacar, además, que este periodo que analizamos se inició con el Gobierno de Navarra en manos de los partidos UPN, PP y PSN. Y fueron ellos quienes tomaron las medidas más perjudiciales y más significativas para los y las trabadoras públicas navarras, como la subida de la jornada laboral a 36 horas semanales, la eliminación del complemento de peligrosidad en Osasunbidea, el aumento de dos horas lectivas al profesorado (parte del cual sigue, a día de hoy, sin recuperar la situación anterior al 2012), la anulación de una paga extra, etcétera.

Reversión de algunos recortes

La llegada del Gobierno del cambio supuso la reversión de algunos recortes, pero desde el punto de vista retributivo, no se ha afrontado un plan de recuperación de todo el poder adquisitivo perdido desde 2010. En los tres ejercicios presupuestarios de este Gobierno (2016, 2017 y 2018) los trabajadores y trabajadoras apenas hemos recuperado un 0,05% de lo que habíamos perdido. En 2019, si se cumplen las previsiones del Gobierno, quizás recuperemos otro 0,7%.

En cualquier caso, sigue siendo una cantidad que no se acerca al 11,65% de poder adquisitivo real que hemos perdido. Por todo ello, seguimos exigiendo al Gobierno de Navarra una planificiación (indicando plazos) de cómo vamos a recuperar la totalidad de lo que nos han robado.

Adjuntamos la tabla donde se puede apreciar la evolución de los salarios y el poder adquisitivo de los y las trabajadoras navarras:

ADMipc 
 
Share
  • Implantar la lista única y desvincular las oposiciones de la lista de contratación de interinos premiando con una determinada puntuación el aprobarlas.
Share
  • Euskararen ofizialtasunaren alde lan egitea eta D eredua Nafarroa osoan naturaltasunez zabaltzeko aldarrikapenarekin jarraitzea.
  • Impulsar el modelo D en especial entre familias de otros orígenes culturales.
  • Incluir la superación de la división por modelos lingüísticos en la agenda sindical
  • Euskararen matrikulazioak eta zikloak bultzatu.
Share
Share
  • Establecer herramientas para valorar la actuacion docente. Modificar los procesos de oposición, tipo de pruebas, valoración de méritos, requisitos.
  • Más continuidad en el mismo centro.
  • Realización de cursos de reciclaje en horario laboral, septiembre o junio.
Share
  • Concretar el enfoque métodológico, estableciendo coordinación real entre los diferentes niveles educativos. Revisar las herramientas de evaluacion de todo el proceso educativo, alumnado, intervención docente.
  • Contratar mas profesorado.
  • Centrarse en el aspecto emocional del alumnado.
  • Favorecer metodologías alternativas al aprendizaje memorístico.
  • Bajar los ratios para poder desarrollar nuevos modelos pedagógicos.
  • Metodologías que atiendan a la investigación y a las NNTT y menos exámenes memorísticos.
  • Utilizar metodologías más atractivas para el alumnado e intentar evitar el fracaso escolar en lo posible.
Share
  • Contratar mas profesorado.
  • Conseguir más medios para llevar a cabo una verdadera inclusión.
Share
Share
  • Ratios más bajos y menos horas lectivas para disponer de más tiempo en la preparación de las clases y en la coordinación con compañeros y compañeras.
  • Menos horas lectivas, como máximo 18, y sobre todo a partir de 55 años, 15 horas.
  • Disminuir la carga lectiva o bien los papeleos y trabajos burocráticos del profesorado.
Share
  • Contratar mas profesorado.
  • Bajar los ratios para poder desarrollar nuevos modelos pedagógicos.
  • Ratios más bajos y menos horas lectivas para disponer de más tiempo en la preparación de las clases y en la coordinación con compañeros y compañeras.
  • Ratios menores de 20 alumnos y alumnas por clase.
  • Bajar los ratios para una mejor atención al alumnado.

Subcategorías