Share

adi egon

Osasunbidea


B.F.E. Lekualdaketa. Izangai onartuen behin-betiko zerrenda. 168 lanpostu huts

340E/2019 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten baita eta deialdiaren espezialitate bateko kalifikazio epaimahaia aldatzen baita, deialdi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 168 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.


F.E.A. Traslado. Lista definitiva de aspirantes admitidos. 168 vacantes

RESOLUCIÓN 340E/2019, de 13 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos y se modifica el Tribunal Calificador en una especialidad de la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 168 vacantes de Facultativo Especialista de Área para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Share

adi egon

Osasunbidea


Zeladorea. Lekualdaketa. Izangai onartu eta ez-gaien behin-betiko zerrenda

339E/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 118 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.


Celador. Traslado. Lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos

RESOLUCIÓN 339E/2019, de 11 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos a la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 118 vacantes de Celador para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Share
ADMpaternidad

Aitatasun baimena 17 astekoa izanen da

Urratsez urrats ezarriko da 2020ra arte

Administrazioa 2019/02/28

Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak erabaki du aitatasun baimenak luzatzea Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztientzat. Aldaketa horren ondorioz, 17 asterainokoa izaten ahalko da baimen hori, %100 kobratuta.

Baimena urratsez urrats luzatuko da. Gaur egun, aitatasun baimena 5 astekoa da. Baimena hartzeko eskubidea ematen duen gertakaria (hau da, haurraren jaiotza, adopzioari begirako zaintza, harrera edo adopzioa) 2018an gertatu bazen, lau aste gehiago emanen dira; 2019an gertatzen bada, zortzi aste gehiago; eta 2020an gertatzen bada, hamabi aste gehiago. Horrela, azkenean, 17 asteko baimena izanen da. Baimen horretaz baliatzeko eskaerak aurkeztu beharko dira orain arte onartzen zen baimena (5 astekoa) bukatu baino lehen.

Horrekin batera, Gobernuak beste neurri batzuk onartu ditu bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzeko eta ardurakidetza bultzatzeko; honako hauek, alegia:

- Telelana ezartzea (posible den sektoreetan).
- Ordutegien arrazionalizazioa eta kontziliazioa: lanaldia, beranduenik, 18:00etan bukatuko da.
- Langileen atsedenaldietan deskonexio digitala bultzatzeko neurriak.
- Lanaldia murrizten den kasu guztietan, ordutegiak eta, batez ere, lantokira joateko egunak moldatuko dira, bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzea errazteko.

Neurri horiek indarrean daude jada. Orain, Nafarroako Gobernuak haiek garatzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak onetsi beharko ditu. LOTURA

Se amplía hasta 17 semanas el permiso de paternidad

Se implantará de forma progresiva hasta 2020

Administrazioa 2019/02/28

El Gobierno de Navarra ha aprobado recientemente la ampliación de los permisos de paternidad para todo el personal de las administraciones públicas de Navarra que se podrán extender hasta las 17 semanas con una remuneración del 100%.

La implantación de este permiso se hará de forma paulatina. En la actualidad el permiso de paternidad es de cinco semanas. Para los nacimientos, guardas con fines de adopción, acogimientos o adopciones producidos en el año 2018 el permiso queda ampliado en otras cuatro semanas. Para los mismos supuestos producidos en 2019 el permiso se amplia en otras ocho semanas y para 2020 en otras doce semanas, hasta alcanzar un total de 17 semanas. La solicitud para acogerse a este permiso deberá realizarse antes de que finalicen las 5 semanas que se venían reconociendo hasta la actualidad.

El Gobierno también ha aprobado otras medidas para facilitar la conciliación y la corresponsabilidad de la vida personal, familiar y laboral. Para ello va a establecer las acciones necesarias para:

- La implantación del teletrabajo (en aquellos sectores donde sea posible).
- La conciliación y la racionalización de horarios estableciendo el final de la jornada a las 18 horas.
- Medidas que propicien la desconexión digital durante el tiempo de descanso del personal.
- En todos los casos de reducción de jornada, se atenderá a la adaptación de horarios y especialmente a los días de asistencia, que permitan la conciliación de la vida personal, familiar y laboral.

Estas medidas ya están en vigor. Ahora el Gobierno deberá dictar las disposiciones reglamentarias para su desarrollo. ENLACE

Share

M8 LAB kartela

M8a ikastetxeetan


Irakaskuntza 28/02/2019

Lerro hauen bitartez ikastetxeetan azken orduan suertatzen ari diren hainbat zalantza direla-eta, martxoaren 8ko emakumee* greba aurrera eraman ahal izateko aholkuak helarazten dizkizuegu.

 Nola egin dezaket M8ko plantoarekin bat?

1. Ikastetxeetako lanuztera batuz eta plantoak iraungo dituen 24 orduetan modu aktiboan parte hartuz.

2. Zure herri edo hiriko mobilizazioetan parte hartuz. Hitzordu nagusiak: 12.00etan eta 19.00etan.

3. Zaintza lanak bertan behera utzi, mandarra balkoitik zintzilikatuz

4. Edonon zaudela ere egun horretan besoko morea jantziz (zuk zeuk egin dezakezu).

5. Plantoa ikastetxean zabalduz eta antolaketan parte hartuz.

6. Merkatuan kontsumitzeari utziz, batez ere saltoki handietan.

Informazio gehiago duzu, Euskal Herriko greba feministaren webgunean


Ikastetxeetan nola antolatuko gara?

LABek ahalegin berezia egingo du, edozein ekimen egin nahi duzuen guztioi laguntza emateko. Horretarako, prest gauzkazu tokian-tokiko asanbladetan parte hartu eta argibideak emateko. Horrez gain, egunotan greba prestatzeko materiala helaraziko dizugu ikastetxera.

Datozen asteotan, plantoari buruzko kontzientziazio lana egin daiteke:

  • Klaustro eta lankideekin gaia landu.
  • Ikasleekin ekintza eta eztabaida bereziak sortu.
  • Tokian-tokiko inauteri jaialdietan M8ko grebaren presentzia bermatu, adibidez besoko moreak jarriaz edo gaiarekin zerikusia duten mozorroak sortuz.
  • Ikastetxeetan propaganda materiala hedatu (ikastetxe atarian pankarta, kartelen hedapena, eskuorrien banaketa....)

Egun horretan jai baldin badugu.

  • Jai-eguna izanik ere mobilizazioetan parte aktiboa hartu.

Egun horretan eskola eguna baldin bada

  • Emakumea* bazara, plantoa egin
  • Gizonezkoa bazara, emakumeak* greba egiteko eskubidea bermatzea, egun horretan ikastetxeetan dauden zeregin guztiak (zaintzak, lan administratiboa, zerbitzu minimoak...) zure gain hartzeko prestutasuna zuzendaritza taldeari adieraziz.
  • Zuzendaritza taldekidea bazara zerbitzu minimoak eta egun horretako ikastetxeko barne aferak gizonezko lankideen artean antolatzen saiatu.

ESKOLAN PLANTOA LANTZEKO EUSKARRIAK

LABen MANIFESTUA

EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTAREN MATERIALA (kartelak, pankarta ereduak, eskuorria...)

 

El 8M en los centros de enseñanza


Irakaskuntza 28/02/2019

Mediante estas líneas quisiéramos ofreceros algunas orientaciones de cara a las dudas de última hora que la convocatorioa de huelga del 8 de marzo está generando en algunos centros.

¿Cómo puedo colaborar con el 8M?

1. Participa en el paro de tu centro escolar y en las acciones que se realizarán durante las 24 horas del plante.

2. Participa en las movilizaciones de tu localidad. Convocatorias principales: a las 12.00 y a las 19.00.

3. Deja de lado los cuidados y cuelga un delantal en el balcón para reflejarlo.

4. Ponte un brazalete morado allá donde estés. ¡Hazlo tú misma!

5. Organiza y difunde el plante en tu centro escolar.

6. Deja de consumir en el mercado, sobre todo en las grandes empresas.

Tienes toda la información en el sitio web de Euskal Herriko plantoa feminista

 

¿Cómo nos organizaremos en las escuelas?

LAB hará un esfuerzo especial para dar soporte a cualquier iniciativa que queráis llevar a cabo. Para ello, estamos dispuestas a acudir a asambleas que se realicen al respecto y ofrecer toda la informacion necesaria. Además, en los próximos días recibirás el material para preparar el plante en tu centro escolar.

Proponemos realizar un trabajo de concienciación en los centros:

  • Tratar el tema con claustro y profesorado.
  • Organizar debates con el alumnado.
  • Garantizar la presencia de la huelga en los festivales de Carnavales. Desde la presencia del brazalete morado hasta la confección de disfraces con motivos feministas.
  • Difundir material de propaganda en las escuelas (pancarta en la entrada, difusión de carteles y folletos informativos...)

Si ese día es festivo en el centro.

  • Participar activamente en las movilizaciones convocadas.

Si ese día es lectivo.

  • Si eres mujer*, únete a la huelga.
  • Si eres hombre, encárgate de todas las tareas del centro escolar para garantizar que tus compañeras de trabajo puedan realizar el plante (guardias, trabajo administrativo, servicios mínimos...).
  • Si perteneces al equipo directivo procura organizar los servicios mínimos y cuestiones organizativas del día 8 con los compañeros hombres del centro, permitiendo así a todas aquellas compañeras mujeres que quisieran sumarse a la huelga poder hacerlo sin problemas.

SOPORTES PARA EL PLANTE

MANIFIESTO DE LAB

MATERIAL DE EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTA (carteles, modelos de pancarta, folletos...)

Share

adi egon

Osasunbidea


Fisioterapeuta. Lanpostuaren esleipena

154/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.


Fisioterapeuta. Adjudicación de plaza

RESOLUCIÓN 154/2019, de 21 de enero, de la Directora General de Función Pública, por la que se nombra personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Fisioterapeuta y se les adjudica plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


Osasun Mentaleko Erizain Espezialista. Lanpostuaren esleipena

153/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, osasun mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.


Enfermero/a Especialista en Salud Mental. Adjudicación de plaza

RESOLUCIÓN 153/2019, de 21 de enero, de la Directora General de Función Pública, por la que se nombra personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Enfermero/a Especialista en Salud Mental y se les adjudica plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


OOLTko Pediatra. Lampostuen esleipena

264/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, OOLTko pediatra lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.


Pediatra E.A.P. Adjudicación de plaza

RESOLUCIÓN 264/2019, de 28 de enero, de la Directora General de Función Pública, por la que se nombra personal funcionario al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos para desempeñar el puesto de trabajo de Pediatra E.A.P. y se les adjudica plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


Farmacia Teknikaria. Oposaketa-lehiaketa

Deialdiko onartu eta ez gaien izangaien zerrenda, oposaketa-lehiaketa bidez Farmaziako Teknikariko bi lanpostu huts hornitzeko.

Erreklamazioak: hamar baliodun egun.


Técnico en Farmacia. Concurso Oposición

Lista provisional de aspirantes admitidos y excluidos a la convocatoria para la provisión, mediante Concurso Oposición, de 2 vacantes de Técnico en Farmacia.

Reclamaciones: diez días hábiles.

Share

adi egon

Osasunbidea


Elikadura teknikaria. Oposaketa-lehiaketa

Deialdira onartuak eta ez gaiak izan diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Erreklamazioak: hamar baliodun egun.


Técnico en Alimentación. Concurso Oposición

Lista provisional de aspirantes admitidos y excluidos a la convocatoria.

Reclamaciones: diez días hábiles.

Share

adi egon

Osasunbidea


Lekualdaketa. Psikologo Espezialista Klinikoa

237E/2019 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena deialdi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko espezialista izateko 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.


Traslado. Psicólogo Especialista Clínico

RESOLUCIÓN 237E/2019, de 4 de febrero, del Director de Profesionales del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos a la convocatoria para la provisión mediante traslado por concurso de méritos, de 14 vacantes de Psicólogo Especialista Clínico para el Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea.

Share
Share

adi egon

Osasunbidea


B.F.E. Lekualdaketak

Fakultatibo espezialisten 47 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa.


F.E.A. Traslados

Traslado por concurso de méritos, de 47 vacantes de F.E.A.

Share

Haur eta Lehen Hezkuntza prestatzeko hirugarren saioaren materiala

Irakaskuntza 2019/02/21

descargas de archivos.orig Materiala PDFan

Mezu honekin batera doakizue aurtengo LEPa prestatzeko egin dugu hirugarren saioaren materiala. Espero dugu zenituzten zalantza guztiak argitu izana. Goian PDF formatua duzu, 3. saioaren material osagarria. Hobe badatorkizu, honatx Prezi formatuan.

Share
Share
ADM Euskara planak1

Mahai orokorra

Nafarroako Gobernuak abian jarri du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren euskara plana: plantillan, 5 lanpostu elebidun gehiago izanen dira, besterik ez

Administrazioa 2019/02/15

Nafarroako Gobernua Administrazio Publikoaren euskara planak aurkezten hasi da, eta, hori dela eta, bi proposamen eraman ditu Mahai Orokorrera: batetik, hizkuntza eskakizuna zein lanposturi ezarri behar zaien erabakitzeko irizpideak, eta bestetik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Euskara Plana, non aurreikusten baita euskaraz jakin beharra 5 lanpostutan eskatzea.

Nafarroako Gobernuak gure administrazioa euskaldunagoa izateko lehenengo bi urratsak aurkeztu dizkie Mahai Orokorrean bildu diren sindikatuei. Herritarren beharrei hobeki erantzuteko asmoz departamentu bakoitzak prestatu beharreko euskara planen esparruan, Foru Administrazioak zera aurkeztu digu: batetik, euskaraz jakin beharra zein lanposturi ezarri behar zaien erabakitzeko erabiliko diren irizpideak, eta bestetik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamenturako prestatutako euskara plana.

Irizpideei dagokienez, Gobernuko ordezkariek esan digute, lehenbizi, departamentu bakoitzaren plantilla eta eginkizunak aztertzeko lan bat eginen dela. Gero, euskaraz jakin beharra ezartzeko “lehentasunezko eremuak” identifikatzen saiatuko dira, eta, ondoren, boluntarioak bilatuko dira langile finkoen artean. Boluntariorik baldin badago, zenbait faktore aztertuko dira lanpostu elebidun horiek aukeratzeko: boluntarioen euskara maila, lanpostuaren antzinatasuna eta lanpostuaren zenbakia (azkeneko bi kasuetan, berrikien sortu den lanpostua lehenetsiko da). Langile finkoen artean boluntariorik ez badago edo lanpostu elebidun guztiak betetzeko nahiko ez badira, aldi baterako langileengana joko dute. Langile boluntarioek eskatzen den euskara maila ez badute, Administrazioak behar den prestakuntza eskainiko die. Baina euskaraz jakin beharra ezarria duten lanpostuetan aritzen diren langileak boluntario gisa aurkezten ez badira eta eskaintzen zaien prestakuntzari uko egiten badiote, bere lanpostua mantenduko dute, eta pertsona horrek lanpostu hori uzten duenean, orduan eskatuko da dagokion euskara maila. Hala ere, lanpostu horretan egiten diren ordezkapenetan, behar den euskara maila eskatuko da.

Bigarrenik, Ana Ollo kontseilariak zuzentzen duen departamenturako prestatu duten euskara plana aurkeztu dute Mahai Orokorrean. Plan horretan aurreikusita dago, besteak beste, euskaraz jakin beharra, oraingo plantillarekin konparatuta, 5 lanpostu gehiagotan eskatzea (kasu honetan, C1 maila): liburutegiko arduradunen lanpostu batean eta administrarien edo administrari laguntzaileen 4 lanpostutan. 5 lanpostu horiek honela daude banatuak: 3 lanpostu Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian, lanpostu bat Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian, eta lanpostu bat Nafarroako Berdintasunerako Institutuan.

Epeei buruz galdetu diegunean, esan digute espero dutela departamentu guztien planak otsailerako onartuak izatea, edo martxorako, beranduenik.

Eskasa eta mantsoegi

Onartuta ere bide honetan emandako aurrerapauso guztiak positiboak direla, LABen iritziz, aurkeztu dizkiguten proposamenak oso motz gelditzen dira. Alde batetik, eskasegia iruditzen zaigu 5 lanpostu elebidun baino ez sortzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan, are gehiago kontuan hartzen badugu ezen, lanpostu bati euskaraz jakin beharra ezartzeko orduan, “lehentasunezkotzat” jotzeko erabili nahi diren irizpideetako bat dela lanpostuan harremanak izatea herritarrekin eta beste estamentu batzuekin.

Beste alde batetik, euskaraz jakitea zein lanpostutan eskatuko den finkatzeko irizpideei dagokienez, LABek adierazi nahi du ez dagoela batere ados lanpostu berrienak lehenesteko irizpidea erabiltzearekin. Kontuan hartzen badugu enplegu publikoaren eskaintzan, lehenbizi, kontratu zaharrena duten langileek betetzen dituztenak atera ohi direla, horrek zera ekarriko du: euskaraz jakitea eskatzen bada berrikien sortu den lanpostuan, hainbat urte igaroko dira lanpostu hori oposizio bidez bete arte. Eta horrela, ezinbestean, Administrazioaren euskalduntzea nafar jendarteak behar lukeena baino gehiago atzeratuko da. Horregatik, ezin dugu horrelako proposamenik onartu.

Mesa General

El Gobierno de Navarra pone en marcha los planes de euskera con sólo 5 plazas bilingües más en el Departamento de Relaciones Ciudadanas e Institucionales

Administrazioa 2019/02/15

El Gobierno de Navarra ha dado inicio a la presentación de los planes de euskera de la Administración Pública llevando a la Mesa General dos propuestas: por un lado, la de los criterios para decidir a qué plazas asignar el perfil lingüístico; y por otro, la del Plan del Departamento de Relaciones Ciudadanas e Institucionales, que prevé asignar el requisito de euskera a 5 plazas.

El Gobierno de Navarra ha presentado a los sindicatos reunidos en Mesa General los dos primeros pasos dados hacia una Administración más euskaldun. En el marco de los planes de euskera que cada departamento debe realizar para poder dar un servicio más acorde a las necesidades de la ciudadanía, la Administración foral ha presentado tanto los criterios por los que se regirá para decidir a qué plaza se le asignará el requisito de euskera, como el Plan ideado para el Departamento de Relaciones Ciudadanas e Institucionales.

En cuanto a los criterios, los representantes del Gobierno han señalado que todo partirá de un estudio de cada departamento, de sus funciones, y de la plantilla. El siguiente paso en este proceso será el de identificar los “ámbitos prioritarios” para establecer el requisito, y acto siguiente, se buscarán voluntarios entre los trabajadores y trabajadoras fijos. De haberlos, habrá que atender a diferentes factores para decantarse por una plaza: el nivel de euskera de las personas voluntarias, la antigüedad de la plaza y el número de la plaza (en estos dos últimos supuestos se priporizará a la plaza de más reciente creación). En caso de no haberlos, o no haber tantos como plazas, se recurrirá al personal temporal. En el caso de que haya personas voluntarias sin el nivel exigido, la Administración les facilitará la formación. Pero si las personas a cuya plaza se le ha requerido euskera no se presentan voluntarias y rechazan la formación facilitada, mantendrán su puesto, y únicamente cuando esa persona la abandone, se exigirá dicho perfil. Aún así, las sustituciones de esa plaza requerirán de euskera.

En segundo lugar, en la Mesa General también se ha presentado el Plan elaborado para el Departamento dirigido por la consejera Ana Ollo. En el mismo, entre otras medidas, se prevé la asignación del perfil de euskera (en este caso, C-1) a 5 plazas más: un encargado de biblioteca y 4 administrativos o auxiliares administrativos. Éstas estarán repartidas de la siguiente manera: 3 en la Dirección General de Comunicación y Relaciones Institucionales; 1 en la Dirección General de Paz, Convivencia y DDHH;y 1 en el Instituto Navarro para la Igualdad.

Preguntados por plazos, han señalado que esperan tener aprobados los planes de todos los departamentos durante este mes de febrero, y a más tardar, en marzo.

Insuficiente y lento

Aún teniendo en cuenta que todo paso dado en la buena dirección es positivo, desde LAB creemos que estos se quedan muy cortos. Por un lado, la creación de únicamente 5 plazas es, a nuestro entender, insuficiente en el Departamento como el de Relaciones Ciudadanas e Institucionales, máxime si tenemos en cuenta que el hecho de ejercer la comunicación tanto con la ciudadanía, como entre diferentes estamentos fue uno de los criterios establecidos para designar una plaza como “prioritaria” de cara a asignarle el perfil de euskera.

Por otro lado, y atendiendo a los criterios por los que se decidirá qué plaza deberá tener el requisito, LAB muestra su total desacuerdo con el criterio de priorizar la plaza de más reciente creación. Si tenemos en cuenta que la tendencia general para sacar plazas a las OPEs es la de optar por las  que ocupan las personas con el contrato de mayor antigüedad, esto nos lleva a lo siguiente: si se le exige euskera a la plaza temporal más reciente, para cuando esa plaza salga a oposición habrán transcurrido varios años. Esto supone una euskaldunización de la Administración mucho más lenta y tardía de lo que la ciudadanía navarra necesita, y por lo tanto, no podemos apoyarla.

 
Share
UDALtafalla

Tafallako Udalean aurkeztuko gara berriz ere, gardentasunaren alde lan egiteko helburuz

Tafallako Udala

LAB bigarrenez aurkezten da Tafallako udalaren hauteskunde sindikaletara; aurrekoan baino ilusio handiagoz egiten dugu gainera.

Langileen hainbat eta hainbat eskubide lortzeko etengabe egin behar izan dugun lana eta langileei informazioa helaraztea izan dira azken lau urteetako gure ezaugarriak. Gai hauek, besteak beste, gure ibilerari ekitean paratu genituen xedetzat.

Familia-laguntza erdiesteko, deia egiteko ohiz kanpoko lehentasuna lortzeko, eta hitzarmena negozia dadin egin dugu lan besteak beste. Gertu agertu gara eskatu diguten langile guztiei aditzeko eta laguntzeko.

Datozen lau urteetan ere langile guztiak berdintasunez informatuak izan daitezen (gardentasuna bilatuz) lan egingo dugu, eta baita langile gisa dagozkigun eskubideak lor ditzagun ere

Nos volvemos a presentar en el Ayuntamiento de Tafalla para seguir trabajando por la transparencia

Ayto de Tafalla

LAB se presenta por segunda vez a las elecciones sindicales en el Ayuntamiento de Tafalla con igual e incluso mayor ilusión que la vez anterior.

El trabajo constante para conseguir diferentes derechos para el conjunto del personal laboral y hacer llegar la información a la plantilla es lo que nos ha caracterizado estos cuatro años. Objetivos, entre otros, que nos marcamos al comenzar nuestra andadura.

Hemos trabajado para conseguir la ayuda familiar, la prioridad excepcional para el llamamiento y la negociación del convenio, entre otros. Hemos escuchado y seguimos dispuestas a ayudar a todas las trabajadoras y trabajadores que nos lo piden.

Nuestro compromiso para los siguientes cuatro años es seguir trabajando para que la información llegue a todas y todos por igual (luchar por la transparencia) y seguir defendiendo nuestros derechos como trabajadoras y trabajadores.

Gure hautagaiak

Teknikari eta Administrarien Elkargoa
1- Garazi Vélez Berrio
2- Nerea Biurrun Abaigar
3- Maider Landa Pérez

Espezialisten Elkargoa
1- Silvia García Alba
2- Amelia Torre Medina
3- Koldobike Pérez de Iriarte Ruiz
4- Katixa Arizmendi González
5- Milka Arriaga Torres
6- Laura Etxeberria Torrecilla
7- Julián Oroz Yoldi

Otsailaren 25ean, zatoz LABekin.
Bozkatzeko ordutegia: 08:00-12:00, udaletxeko udalbatza aretoan.

Candidatura

Colegio de Técnicos y Administrativos
1- Garazi Vélez Berrio
2- Nerea Biurrun Abaigar
3- Maider Landa Pérez

Colegio de Especialistas
1- Silvia García Alba
2- Amelia Torre Medina
3- Koldobike Pérez de Iriarte Ruiz
4- Katixa Arizmendi González
5- Milka Arriaga Torres
6- Laura Etxeberria Torrecilla
7- Julián Oroz Yoldi

El lunes 25 de febrero súmate a LAB.
Horario votaciones de 8:00h a 12:00h en el Salón de Plenos del Ayuntamiento.

UDALtafalla1

Subcategorías