Share

adi egon

Osasunbidea

Previsión desarrollo O.P.E. Junio 2019

 

Lotura/Enlacecronograma desde junio 2019

Share
IRAK CALENDARIO OPOSICIONES

2019ko oposizioen egutegia eta informazio eguneratua izateko esteka

Irakaskuntza 2019/06/13

Hezkuntza Departamentuak atera ditu hilabete honetan bertan egingo diren oposizio proben egutegia. Horrez gain, oposizioen jarraipen guztia egin ahal izateko honoko beste bi esteka hauek gomendatzen dizkizugu;

-Oposizioei buruzko informazio orokorra.

-Azterketen emaitzak eta antzeko beste informazioa.

Calendario de las oposiciones 2019 y enlace para tener información actualizada

Irakaskuntza 2019/06/13

El Departamento de Educación ya ha publicado las fechas oficiales de las pruebas de oposición a Educación Infantil y Primaria que se celebrarán este mismo mes. Además, te recomendamos los siguientes enlaces para que puedas hacer un seguimiento adecuado:

-Información general de las oposiciones.

-Resultados de los exámenes e información similar.

Share
IRAK 19 06 11 SkolaeIRAK 19 06 11 SkolaeIRAK 19 06 11 Skolae

Ostiralean denok Nafarroako Auzitegira!

Irakaskuntza 2019/06/11

Dakizuen bezala, Skolae egitasmoan parte hartu duen hainbat lagun deklaratzera deitu dute -irakasle lankideak barne-, ostiralean, Nafarroako Auzitegira. LABeko afiliatu guztiei dei egiten dizuegu 9.30etan egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Hezkuntzako langile orok 9.00etatik 10.30etara ordu sindikalak dituzte protesta horrekin bat egin ahal izateko. Anima zaitezte oldarraldi erreakzionarioari aurre egitera. Ostiralean denok Nafarroako Auzitegi aurrera Skolaeren afera dela-eta deklaratuko dutenei gure babesa erakustera!

¡El viernes, todo el mundo al Palacio de Justicia!

Irakaskuntza 2019/06/11

Como sabéis, este viernes han llamado a declarar, en el Palacio de Justicia de Navarra, a personas que participaron en la confección y aplicación del programa Skolae, entre ellas compañeras de trabajo. Desde LAB hacemos un llamamiento a toda la afiliación a participar en la concentración que se llevará a cabo a las 9.30. El conjunto de la plantilla de Educación tendrá derecho a horas sindicales de 9.00 a 10.30 para poder acudir a la concentración. ¡Este viernes todo el mundo frente al Palacio de Justicia a mostrar nuestra adhesión a las víctimas de este nuevo ejemplo de la ofensiva reaccionaria!

Share

adi egon

Irakaskuntza

Derrigorrezko mugikortasuna EHn eta egoera ahuleko ikasleen programetan

Ekainak 11 eta 12an izanen da eskaera berriak egiteko epea.

  • Informazio guztia HEMEN

Movilidad obligatoria en AL y programa a alumnado desfavorecido

Plazo de solicitud los días 11 y 12 de junio.

  • Amplía AQUÍ información
Share

Oposizioetako epaimahaiak arazorik gabe sortzeko baldintza egokiak sustatu behar dira

Irakaskuntza 2019/06/12

Aurten berriro ere arazoak izan dira oposizioen epaimahaien osaketetan eta enegarrenez prozedura hori patxadaz eta aurreikuspenez egiteko dauden zailtasunak agerian geratu dira. LABek behin eta berriro aldarrikatu du horrenbesteko garrantzia duen prozesuak ezin direla horrenbesteko inprobisasioz egin. Horren adibide dira Hezkuntzak irakasleriaren beharrak aurreikusteko egin genuen eskaria eta aurtengo oposizioak aurreikuspenez lantzeko egin genuen mahai sektorialaren bilera proposamena.

Haur eta Lehen Hezkuntzan egingo diren oposizioetan hainbat arazo bere horretan jarraitzen duela ikusi ahal izan dugu -azterketak hilabete honetan iragarri arren oraindik ez dago proben data zehatzik, ebaluazio irizpide garbirik ez dago, informazio kontraesankorrak programazioen aurkezpen formatu eta moduen inguruan...- eta horietako askoren jatorrian epaimahaiak osatzeko izan diren arazoak eta horiek osatzeko eduki den tarte eskasa daudela iruditzen zaigu.

Hori dela eta honoko proposamenak egin nahi ditugu, aurrera begirako oposizioetan prozesua taxuz egin eta irakasleriak modu honetako prozesuetan berez pairatu behar izaten dituen nekeak are pisuagoak izan ez daitezen:

-Epaimahaietan parte hartzea sustatzeko neurri berriak hartzea, esate baterako leku-aldatze eta antzeko prozesuetarako baliagarriak izango liratekeen puntuak eskaintzea.

-Ikasturte hasierarekin batera, eta sasoiaren amaieran oposizioak izango direla argi dagoenean, bere borondatez epaimahaietan parte hartu nahiko lukeen irakasleriari bere burua eskaintzeko prozedura irekitzea.

-Jadanik epaimahai jardunean egon direnak zeregin horretatik salbuestea, irakasleak hala nahiko balu eta teknikoki posible balitz.

-LEPak behin onartuta bizpahiru urtetako epean egongo diren oposizioak aurreikustea posible denez, deialdiari buruzko xehetasunei eta epaimahaien sorrerei eta antzeko oinarrizko prozedurei garaiz ekitea, ahal bada ikasturtearen hasierarekin batera.

Neurri horiek guztiak gutxieneko urratsak iruditzen zaizkigu oposizio prozesuek beraiekin batera dakarten langileriaren egonkortasuna eta hezkuntzaren kaliteatea bermatu ahal izateko.

Hay que tomar medidas para incentivar la configuración de los tribunales de las oposiciones

Irakaskuntza 2019/06/12

Este año se han repetido los problemas con la composición de los tribunales de las oposiciones y se ha evidenciado la necesidad de la pausa y la previsión necesarias al respecto. LAB ha subrayado en numerosas ocasiones que procesos de semejante importancia no se pueden abandonar a la improvisación. La exigencia para que Educación realizara una previsión planificada de las necesidades del profesorado y la petición de Mesa Sectorial para trabajar las oposiciones con previsión son dos ejemplos de ello.

Durante las oposiciones de este año para Educación Infantil y Primaria volvemos a evidenciar que hay muchas aspectos a mejorar -se anunció que las oposiciones serán este mes pero aún no se han concretado la fecha, criterios de evaluación poco detallados, informaciones contradictorias sobre los formatos y los modos de entrega de las programaciones didácticas...- y consideramos que el origen de esos problemas está en la forma y el tiempo de confección de los tribunales.

Por todo ello, queremos realizar una serie de propuestas para que en convocatorias posteriores este tipo de desajustes no supongan una penalidad añadida al hecho de tener que enfrentarse a unas oposiciones:

-Añadir incentivos a las personas integrantes en los tribunales, como por ejemplo la adquisición de puntos añadidos que les servirían en los concursos de traslados o procedimientos similares.

-Activar mecanismos que ofrezcan la posibilidad de que las personas que quieran integrar un tribunal de forma voluntaria puedan hacerlo.

-Dejar exentas de participar en los tribunales a las personas que ya hayan realizado esas funciones y no deseen repetir la experiencia y cuando técnicamente sea posible.

-Iniciar la preparación de las oposiciones con mayor antelación en aspectos referentes a los pormenores de la convoctoria y la confección del tribunal, ya que, una vez aprobado el proceso de OPE, es posible preparar las oposiciones con previsión.

Todas esas medidas nos parecen fundamentales para garantizar aspectos como la estabilización de la plantilla y la consiguiente calidad educativa, que se supone que es lo que buscan las OPE.

Share
 

Ekainaren 14ra arte zabalik da NAPIko bigarren seihilekoko ikastaroetan izena emateko epea

Administrazioa 2019/06/10

Ekainaren 7tik 14ra arte nafar enplegatu publikoek zabalik dute Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak urtearen bigarren seihilekorako eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroen zerrenda eta horietan izena emateko jarraibideak NAPIren web-orrian daude ikusgai (tamalez, informazioa gaztelaniazko bertsioan baino ez da ageri):

LOTURA

Abierto el plazo para los cursos del INAP

Administrazioa 2019/06/10

Desde el pasado viernes 7 de junio y hasta el 14 del mismo mes permanece abierto el plazo para que las empleadas y empleados públicos de Navarra se inscriban en los cursos que el Instituto Navarro de Administración Pública ofrecerá durante el segundo semestre del año. La oferta de cursos y los pasos para poder inscribirse están disponibles en la página web del INAP:

ENLACE

Share

adi egon

Osasunbidea


Euskararen beharrari buruzko inkestak Osasunbidean

Aupa lagunok

Idazten dizuet jakin dezazuen hasi garela inkestak pasatzen eremu mistoko osasun etxeetan, osasun mentalean eta ospitalegunean. Helburua da euskara ikasteko beharrak ezagutzea. Ez bada ezusterik, ondoko datak kontuan hartu:

  • Osasun Mentalean hasi dira, eta erantzuteko epea bukatuko da ekainaren 14an.
  • Osasun etxeetan, heldu den astean zabalduko dira 27ra arte.
  • Ospitalegunean ekainaren 10etik 21era.


Encuesta sobre las necesidad del Euskera en Osasunbidea

Aupa lagunok

Os escribo para poneos en conocimiento de que hemos empezado a pasar encuestas en los centros de salud, salud mental y centros hospitalarios de la zona mixta. El objetivo es conocer las necesidades de aprender euskara. Si no hay imprevistos, tomad en cuenta las siguientes fechas:

  • Han empezado en Salud Mental, el plazo de respuesta finaliza el 14 de junio.
  • En centros de salud se abrirá el plazo la semana que viene hasta el 27.
  • En centros hospitalarios del 10 al 21 de junio.

Share

adi egon

Osasunbidea


Lekualdaketak. Laborategiko teknikari espezialista

Eskaera epea: 2019-06-07tik 2019-07-09ra.


Traslados. Técnico Especialista en Laboratorio

Plazo de solicitud: Del 07-06-2019 al 09-07-2019

Share

Esleipenen atzerapena egonkortasuna finkatzeko atzerapausua da

Irakaskuntza 2019/06/05

Aurreko astean jakin genuenez Hezkuntza Departamentuak behin-behineko langileen esleipen prozesu guztia abuztura atzeratzea erabaki du. Oposizio garaian -aurten Haur eta Lehen Hezkuntzari dagokio- prozesu horretan parte hartzen dutenei plazen aukeraketa abuztura atzeratzea logikoa izan ohi da, baina oraingo honetan alor publikoko irakasleria osoari eragingo dio -Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa barne-, oposizioak izan ala ez. Erabaki horren zergaitirik ez dugu oraindik jaso eta ulergaitza egiten zaigu, aukeraketa ekainaren amaieran izanda, irakasleriak datorren ikasturterako planifikazioa egin ahal izateko aukera gehiago izan baititu.

Iragarpen horren ondorioz, azken urteotan esleipenak ekainean izateko ahalegina zapuztu egin da eta ondorioz ikasturteko planifikazioa eta prestaketa didaktikoa egokiagoa egiteko xedea. Beraz, ikasturtean barna gabeziak pairatzeko tartea berriro handitu egingo da. Irakasleok erabaki ezberdinak hartu behar ditugu esleipenen ondorioz: bizitzeko lekua, mugikortasuna, edukin didaktiko eta metodologiko berriak nola ezarri...
Esleipenak atzeratzeak bertze ondorio pedagogiko batzuk dauzka pertsonalez haratago: jardunaldi murritza duten plazak, profil anitz edo berezietakoak zein ibiltari direnak betetzea zail izaten ohi denez, urtero plaza multzo bat hasierako deialdian esleitu gabe gelditzen ohi da. Dena abuztura gibelatzeak ikasturte hasieran hainbat ikastetxetan hutsuneak daudela hasiko garela aurrikusten dugu.

Planifikazio egokia
Mota horretako erabakiak hartzeko askoz ere egokiagoa iruditzen zaigu oposizio prozesuan ez dagoen irakasleriak ekainean jakitea nora joango den datorren urtean, planifikazioa patxada handiagoz egin dezan, hala nola behin-behineko irakasleriaren egonkortasuna sendotzeko bidean aurrerapausoak finkatzeko.

Horregatik prozesu hori guztientzat abuztura atzeratzea kaltegarria dela deritzogu eta Hezkuntza Departamentuari erabaki hori birplanteatu eta oposizioen eraginpean ez dauden esleipenak orain arte bezala ekainean egitea galdegiten diogu.

El retraso de fechas en la adjudicación de plazas supone un revés a la estabilización

Irakaskuntza 2019/06/05

El Departamento de Educación anunció que retrasará a agosto el proceso adjudicación de plazas para todo el profesorado interino y no solo para aquellos cuerpos afectados por una oposición, como ocurría hasta ahora. LAB no ha recibido ninguna aclaración sobre el motivo de este cambio en la adjudicación de plazas y considera que es algo incomprensible, ya que el hecho de que las adjudicaciones se realizaran en junio permitía al profesorado poder realizar en mejores condiciones su planificación para el siguiente curso.

A raíz de ese anuncio, el riesgo de desajustes e inconvenientes para el próximo curso vuelve a aumentar considerablemente. El profesorado tiene que tomar una serie de decisiones respecto a la movilidad, hipotéticos cambios de vivienda, desarrollo de sus contenidos didácticos y mejoras metodológicas... que se verán seriamente condicionadas por dicho retraso.

Independientemente de los motivos personales, este tipo de decisiones tienen otras repercusiones en el ámbito pedagógico, que afectan a aspectos como las plazas con jornadas reducidas, las que exigen múltiples perfiles o los destinos especiales e itinerantes, por poner algunos ejemplos. Este tipo de plazas acostumbran a ser difíciles de cubrir y siempre existen casos que quedan vacantes tras la adjudicación. Si las adjudicaciones se retrasan a agosto es fácil prever que en muchos centros se iniciará el curso con importantes huecos por cubrir.

Una planificación adecuada
Consideramos que mantener las adjudicaciones en junio contribuye a que el profesorado, y el conjunto de la comunidad educativa, pueda tomar decisiones con un mayor margen para realizar una planificación adecuada y consolida el proceso de estabilización del profesorado interino, que aún tiene un largo camino por recorrer.

Por todo ello, apostamos por que la adjudicación de las plazas no afectadas por ningún proceso de oposición se hagan, como hasta ahora, en junio y exigimos al Departamento de Educación que reconsidere su decisión al respecto.

Share

Administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia

Administrazioa 2019/06/05

Gaurko NAOan (ekainak 5) administrari laguntzaileen 136 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu da. D mailako azken deialdia izanen da. ESTEKA honetan, oposizioa prestatzeko materiala eta azterketak dituzu.

Convocatoria para la provisión, mediante oposición, de ciento treinta y seis plazas del puesto de trabajo de Auxiliar Administrativo

Administrazioa 2019/06/05

Por su interés os enviamos el enlace al BON de hoy 5 de junio en el que se convocan 136 plazas en oposición para el puesto de AUXILIAR ADMINISTRATIVO nivel D. Esta será la última convocatoria de nivel D. (Puedes encontrar material y exámenes en el siguiente ENLACE).

 
Share
 

Hauteskunde sindikalak Osasunbidean: LABek Osasunbideko langileen eskubideak bermatzen ditu

Osasunbidea 2019/06/04

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

2019. urteko maiatzaren 22an, beste behin ere, LAB sindikatua izan da Osasunbideko plantillan bozka gehien jaso duen sindikatua; hala, geuk dugu ordezkari gehien Langileen Batzordean eta Mahai Sektorialean ordezkaritzarik handiena.

Lau urte hauek zailak izan dira, erasoak eta kritikak maiz jaso baititugu eremu politikotik zein sindikaletik.

Gure ekintza sindikalaren eta komunikazioaren ardatza proposamenak aurrera ateratzea izan da (karrera profesionala, erretiro aurreratua, erosahalmena berreskuratzea…), eta lantokietan partekatzea eta zabaltzea.

Zoritxarrez, gainerako sindikatuak, ia salbuespenik gabe, esplizituki kritikatzen aritu zaizkigu; ziurrenik, ez dutelako osasun publikorako proiektu propiorik, ez lan-baldintzak hobetzeko proposamenik ezta ekintza sindikal eraginkorrik ere.

Era berean, kezkagarria izan da Geroa Bairen gobernuak izendatu dituen agintari eta kargudun askok erregimen zaharraren ildoa jarraitu dutela, esate baterako, Nafarroako Ospitalguneko Erizaintzako Zuzendaritzak. Kudeaketan erakutsi duten gardentasun faltak, jokabide arbitrarioak eta arduragabekeriak jarrera oso kritikoa izatera behartu gaituzte, eta gure ustez, horixe izan da dozenaka erizain buruk dimisioa aurkeztu izanaren arrazoi nagusia, baita bi profesionalen zuzendaritzena ere. Eta negoziazio - eta zuzenketa - mekanismoak aktibatu beharrean, haien erantzuna errespetu falta eta gezurrak zabaltzea izan da.

Panorama sindikal berria aldatu egin da eta erakunde korporatiboak ordezkaritzan mantendu edo hazi dira; beraz, haien planteamendu klasistak, insolidarioak, epe motzera begirakoak eta erreakzionarioak zabaltzeko erraztasun handiagoa dute (nabarmena da VOX bezalako alderdi ultraeskuindarren hautagaiak SMNren partaide izatea). Alabaina, sinesgaitza da argudiatzea haien kolektibo osoa ordezkatzen dutela eta ez dutela ideario politikorik, noiz eta aurreko legegintzaldi osoan norabide kontinuistaren alde jokatu dutenean (beste gobernu batzuekin egin ez dutena), gobernuaren aurka, eta lan-baldintzak hobetzeko ekimen oro blokeatu dutenean.

Esate baterako, 347/93 Foru Dekretuaren erreforma, Osasunbideko Mahai Sektorialean negoziatu zen sindikatuekin eta, prozesu horretan, bulegoetan negoziatu genuela leporatu ziguten (katuak isatsa luze, besteak hala direla uste), eta bien bitartean, erreformak, profesional guztiei aukera zabaltzearekin, burutza asistentzialetara ailegatzeko sarbidea demokratizatzea ekarriko zuen.

LABek borrokarako eta lanerako konpromisoari eusten dio, gure lan-eskubideak murriztu nahi dituen edozein gobernuren aurrean, eta harekin lan egin edo haien esanetara makurtzen den edozein sindikaturen aurrean. Era berean, prest gaude borroka horrekin bat egiten duten indarrekin bat egiteko.

Segi aurrera!

Elecciones sindicales en Osasunbidea: LAB principal garante de los derechos de la plantilla de Osasunbidea

Osasunbidea 2019/06/04

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

El 22 de mayo de 2019 LAB ha vuelto a ser el sindicato más votado por la plantilla de Osasunbidea, somos el que más delegadas/os ha obtenido en su Comisión de Personal y el que mayor representación ostenta en la Mesa Sectorial de Salud.

Han sido cuatro años complicados donde hemos recibido ataques y criticas por varios flancos, tanto políticos como sindicales.

Nuestra línea de acción sindical y comunicación ha estado centrada en sacar adelante nuestras propuestas (carrera profesional, jubilación anticipada, recuperación poder adquisitivo…), compartiéndolas y divulgándolas en los centros de trabajo.

Desgraciadamente el resto de sindicatos, sin apenas excepciones, se han dedicado a criticarnos explícitamente. Seguramente por carecer de proyecto propio para la sanidad pública, de propuestas de mejora de condiciones laborales y de una acción sindical eficaz.

Ha sido también preocupante que muchas de las jefaturas y cuadros intermedios puestos por el gobierno de Geroa Bai han tenido en su mayoría un tinte continuista con el antiguo régimen, encontrándonos con casos extremos como el de la dirección de enfermería del CHNa. Su falta de transparencia y arbitrariedad y negligencia en la gestión nos ha forzado a mantener una actitud muy crítica hacia su labor, y a nuestro entender ha sido la razón principal de la dimisión de decenas de jefaturas de enfermeria, así como dos direcciones de profesionales. Y en vez de activar mecanismos de negociación y corrección, su respuesta ha sido la falta de respeto y la divulgación de mentiras.

El nuevo panorama sindical ha cambiado y las organizaciones corporativas han mantenido o crecido en su representación, y por lo tanto tienen más facilidad para difundir sus planteamientos clasistas, insolidarios, cortoplacistas y reaccionarios (es sintomática la pertenencia al SMN de candidatos de partidos ultraderechistas como VOX). No es de recibo que nieguen la mayor aduciendo que representan a todo su colectivo y que no tienen ideario político, cuando se han alineado durante toda la legislatura anterior (cosa que no habían hecho con otros gobiernos) a favor de las direcciones continuistas, en contra del gobierno y bloqueando todas las acciones que supusiesen una mejora para las condiciones laborales.

Como por ejemplo la reforma del DF 347/93, que se negoció en Mesa Sectorial con los sindicatos de Osasunbidea, acusándonos de negociarlo en despachos (se piensa el ladrón que todos son de su condición), la cual suponía democratizar el acceso al desempeño de jefaturas asistenciales, al abrir la posibilidad a todos los colectivos profesionales.

LAB mantiene su compromiso de lucha y trabajo frente a cualquier gobierno que venga con intención de recortar nuestros derechos laborales y frente a cualquier sindicato que pueda plegarse o colaborar con él. De la misma forma que estamos dispuestas/os a aunar fuerzas con quien se sume a esa lucha.

Segi aurrera!

 
Share
Share

adi egon

Osasunbidea


Erizaintza. Oposaketa-lehiaketako behin-betiko emaitza.

Lanpostuen hautaketa/Kontratazio zerrendak

 

Epea: ekainak 13an amaitzen da.

Kontratazio zerrendak

Epea: ekainak 13an bukatzen da.

Kontratazio zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean lanpostua lortu dutenen izendapenaren proposamena argitaratu era hurrengo egunetik aurrera indarrean sartuko dira.


Enfermería. Resultado definitivo Concurso-Oposición.        

Elección de plazas/Listas de contratación

 

Plazo: finaliza el 13 de junio.

Listas de Contratación

Plazo: finaliza el 13 de junio.

Las listas de contratación entrarán en vigor al día siguiente al de la publicación
en el Boletín Oficial de Navarra de la propuesta de nombramiento de las personas que hayan obtenido plaza.

Share

adi egon

Osasunbidea


Lekualdaketak. Osasun Mentaleko Erizain espezialista

Osasun Mentalean Erizain Espezialistako 14 lanpostu hutsen merituen lehiaketa bidez egindako lekualdaketa.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.


Traslados. Enfermero Especialista en Salud Mental

Traslado por concurso de méritos, de 14 vacantes de Enfermero Especialista en Salud Mental.

El plazo para presentar la solicitud será de quince días naturales contados a partir del siguiente al de la publicación de la presente convocatoria en el Boletín Oficial de Navarra.

Share

adi egon

Irakaskuntza


Esleipen telematikoak, abuztuaren bigarren hamabostaldian

Hezkuntza Departamentuak behin-behineko langileen datorren ikasturterako plazen esleipena datorren abuztuaren bigarren hamabostaldian egiteko asmoa du. Aurreko urtean bezala, prozesu hori telematikoa izango da eta Haur eta Lehen Hezkuntzari, Bigarren Hezkuntzari eta Lanbide Heziketari eragingo dio.


La adjudicación telemática, en la segunda quincena de agosto

El Departamento de Educación tiene previsto llevar a cabo en la segunda quincena de agosto la adjudicación de plazas para el profesorado interino del próximo curso. Dicho proceso se realizará telemáticamente, como el año pasado, e incluirá a Educación Infantil y Primaria, Secundaria y Formación Profesional.

Share

LABek Osasun arloko Mahai Sektoriala deitzeko exijitzen du

Osasunbidea 2019/05/27

Negoziazio orok prozesu garden eta kontrolatua jarraitu behar du, eta Administrazio Publikoan Mahai Sektoriala da hori bermatzen duena. Gai ekonomikoak, gainera, Mahai Orokorrean eztabaidatu behar dira.

Osasunbideko langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz Departamentuak hasi duen hausnarketaren berri entzun ondoren, LABek honakoa exijitu nahi du: dei dezala legeak aurreikusten duen negoziazio foroa; hau da, Osasun arloko Mahai Sektoriala.

Negoziazioa modu garden eta legezko batean garatu behar dela ulertzen dugu LABen, Osasunbideko langileen ordezkaritza guztia kontuan hartuz. Eta negoziazio orok, horretarako, dagokion arloko indar sindikal guztiak biltzen dituen organotik pasa behar du, Mahai Sektorialetik alegia. Are gehiago, diru kontuekin loturiko gaiak Mahai Orokorrera eraman behar dira.

Aparteko orduak ordaintzeko produktibitate kontzeptuaren berrikuspena planteatzen baldin bada, prozedura horretan ordainketaren gardentasuna eta kontrola bermatzeko neurriak ere sartu beharko dira. Eta neurri horietako lehenbizikoa da negoziazioa legezko foro batera eramatea, eztabaidatuko den guztia idatzita gera dadin.

LAB exige la convocatoria de Mesa Sectorial de Salud

Osasunbidea 2019/05/27

Toda negociación debe seguir un proceso transparente y controlado, y en la Administración pública eso pasa por convocar la Mesa Sectorial. Los temas económicos, además, deben ser tratados en Mesa General.

Ante la noticia de que la Consejería de Salud estudia medidas para mejorar las condiciones laborales del personal de Osasunbidea, LAB exige que para ello se convoque el foro de negociación legalmente establecido; es decir, la Mesa Sectorial de Salud.

En LAB entendemos que la negociación se debe realizar de forma legal y transparente con toda la representación de la plantilla de Osasunbidea. Y para ello toda negociación debe pasar por el órgano en el que estén representadas todas las fuerzas sindicales del ámbito, que no es otro que la Mesa Sectorial. Además, hay que tener en cuenta que los temas de índole económico deben llevarse a la Mesa General.

Si se plantea una revisión del concepto de productividad para pagar horas extras, el procedimiento debe incluir medidas de transparencia y control del abono de dicha retribución. Y estas medidas empiezan por la negociación en un foro legalmente establecido y con reflejo en acta.

 

Subcategorías