ADM Avestruz

Gobernuak ezin du jarraitu beste alde batera begira

Administrazioa 2020/03/22

Argi gelditu da Nafarroako Gobernuak eta, zehazki, Osasun Departamentuak ez dutela beharrezkotzat jotzen Covid-19aren hedapenari eusteko neurriak areagotzea eraginkorragoak izan daitezen.

Adituen gomendioak argiak dira, eta, horregatik, jarduera-ildo hauek ezartzea eskatzen dugu:

• Erabateko konfinamendurako, lan-etenerako eta urruntze sozialerako estrategia konbinatuak. Mugikortasuna eta pertsonen arteko kontaktuak ahalik eta gehien murriztu behar dira, hau da, joan-etorri guztiak eta oinarrizkoa ez den jarduera ekonomiko oro debekatu. Oraindik ere badira funtsezkoak ez diren sektore batzuk jardunean, eraikuntzarena kasu, eta ezinbestekoa da jarduera horiek ere etetea.

Era berean, kasu susmagarrietan proba diagnostikoen erabilera areagotu behar da, eta herritar guztiengana zabaldu, baita sintomarik ez dutenengana ere.

• Babes-ekipoak erosteko eta hornitzeko kanal bat gaitzea Estatutik deszentralizatuta, gaur egun ez baitago nahiko materialik kutsatzeko arrisku handia duten eta kutsatzeko joera duten osasun-langileentzat eta zaintzaileentzat.

Beharrezkoa bada, jarduera bertan behera utzi beharko lukeen sektore pribatuaren materiala errekisatzea, baliabide horiek Nafarroako herritarren eskura jarri beharko liratekeelako.

• Hotelak gaitzea osasun- eta laguntza-langileen (funtsezko zerbitzu publikoak) atsedenerako eta isolamendurako. Langile horiek zaindu eta kontrolatu egin behar dira, beren familia-nukleoa infektatu ez dezaten, eta, aldi berean, ezinbestekoa den kolektibo kritiko horretako gainerako langileak babesteko.

Egungo egoera

Osasun zentroetako langileok egiaztatu dugu segurtasun-neurrietan herritarrei ematen zaizkien gomendioak ez zaizkigula guri aplikatzen. Autobabes-neurriak hartzea zaila da stock faltagatik, eta gaixotasunaren tratamenduan eragile nagusien arriskupean geratzen gara.

Gainera, antolaketa-neurriei dagokienez, krisi-egoera honetan autonomia utzi zaie unitateetako eta zerbitzuetako buruei, eta horrek diskriminazio-egoerak ekarri ditu funtzioak esleitzerakoan, kudeaketa-zuzendaritzek ez dituztelako irizpide zentralizatuak.

Prebentzio zerbitzuak planteamendu zaharkituak ditu (Osasun Publikoaren jarraibideen arabera): krisiaren aurreko egoerarako baliagarriak izan litezke, baina ez dira nahikoak gaixotasunaren egungo hedapen mailarako. Materialik ezak epe laburrean alternatibak ematen jakin izan ez den jarduera-ildo bat erakusten du.

Azken gogoeta:

Nafarroako eta Estatuko agintariek uko egin diote krisi hau arintzeko neurri gogorrak hartzeari, bi arrazoirengatik: alarma soziala eta botere ekonomikoen presioa.

Horrek epeltasuna eta gardentasunik eza ekarri du. Ekintza zorrotzagoak eta eraginkorragoak hartu beharko lirateke, eta, horretarako, beharrezkoa da enpresa-interesak osasun publikoaren interesen mende jartzea eta alarma soziala kudeatzea, herritarrak kontzientziatzeko elementu gisa balio dezan.

Osasun Departamentuak emandako datuek ez dute egungo egoeraren irakurketa kritikorik egiten, ezta errealistarik ere, eta nahiago dute lasaitasun faltsu bat zabaldu, eginkizun horretan osasun publikoaren eta lan osasunaren irizpide erabat eskasak lagun dituztela. Progresiorik gabeko agertoki batean ainguratuta geratu dira duela bi astetik.

Babes-ekipamendurik eza eta COVID-19rako proba-erreaktiboen falta gure nagusien gomendio oker eta arduragabeekin ordezten ari dira.

Beharrezkoa da enpresa-jarduera pribatua bertan behera uztea epidemiari eusteko; hala, oraindik erabiltzen ez diren baliabide horiek guztiak – ospitale pribatuak, hotelak, enpresak, paper fabrikak edo enpresa kimikoak, besteak beste – osasun-agintaritzaren esku jarriko dira.

Azken hamarkadetan osasun publikoan egindako murrizketen ondorio lazgarrienak ikusten ari gara orain. LABen osasungintza publikoa defendatzen jarraituko dugu, biztanleriaren osasuna bermatzeko eta krisi hau gainditzeko eredurik onena den aldetik.

El Gobierno no puede seguir mirando a otro lado

Administrazioa 2020/03/22

Constatamos que desde el Gobierno de Navarra y concretamente la Consejería de Salud, no ven necesario intensificar de manera más efectiva las medidas a tomar para contener la expansión del Covid-19.

Las recomendaciones de los expertos son claras y exigimos el establecimiento de las siguientes líneas de actuación:

• Estrategias combinadas de confinamiento total, interrupción laboral y el distanciamiento social. La movilidad y los contactos entre personas se deben reducir al máximo, es decir, prohibir todos los desplazamientos y toda actividad económica no básica. Todavía hay sectores no esenciales activos, como el de la construcción, que deben cesar en su actividad.

A su vez, se debe intensificar el uso de pruebas diagnósticas en casos sospechosos y extenderlos a toda la población, incluso la asintomática.

• Habilitación de un canal de compra y suministro de equipos de protección de forma descentralizada del Estado, actualmente insuficientes, para el personal sanitario y cuidador que está altamente expuesto a los contagios y es propenso a contagiar.

Si es preciso, recurrir a la requisa de material en el sector privado que debería tener cesada su actividad y ya debería haber puesto a disposición de la ciudadanía navarra, este tipo de recursos.

• Habilitación de hoteles para el descanso y aislamiento del personal sanitario y asistencial (Servicios públicos esenciales). Este personal debe ser cuidado y controlado para que no contribuyan a infectar a su núcleo familiar y proteger, al mismo tiempo, al resto de ese personal crítico.

Situación actual

La plantilla de los centros sanitarios y asistenciales comprobamos que las recomendaciones a la población en medidas de seguridad, no se aplican a nosotras. Las medidas de autoprotección vienen condicionadas por la falta de stocks, dejándonos expuestos a los principales actores en el tratamiento de la enfermedad.

Además, en lo referente a medidas organizativas, en esta situación de crisis se ha dejado una autonomía a las jefaturas de servicios y unidades, que han producido situaciones discriminatorias a la hora de asignar funciones, por falta de criterios centralizados desde las direcciones / gerencias.

El servicio de prevención mantiene (a tenor de las directrices de Salud Pública) planteamientos obsoletos, válidos para la situación pre-crisis, pero insuficientes para el actual nivel de propagación de la enfermedad. La falta de material determina una línea de actuación a la que no se ha sabido dar alternativas a corto plazo.

Reflexión final:

Existe por parte de las autoridades navarras, y estatales, una negativa a tomar medidas de calado para atenuar esta crisis por dos cuestiones: la alarma social y la presión de los poderes económicos.

Ello ha derivado en una tibieza y falta de transparencia a la hora de llevar a cabo acciones más tajantes y efectivas, para lo que hubiera sido preciso supeditar los intereses empresariales a los de la salud pública y gestionar la alarma social de manera que sirviera de elemento de concienciación de la ciudadanía.

Los datos ofrecidos por el Departamento de Salud no realizan una lectura ni crítica ni realista de la actual situación y prefieren mantener una actitud de falsa calma, apoyada en todo momento por unos criterios totalmente insuficientes desde salud pública y laboral. Se han quedado anclados en un escenario sin progresión desde hace dos semanas.

La falta de equipos de protección, de los reactivos de pruebas para el COVID-19, está supliéndose con recomendaciones erróneas e irresponsables de nuestras jefaturas.

Es necesario el cese de actividad empresarial privada para la contención de la epidemia, de manera que todos esos recursos todavía no utilizados: hospitales privados, hoteles, empresas, papeleras o químicas entre otras, contribuyan y se pongan a disposición de la autoridad sanitaria.

Décadas de recortes en la sanidad pública muestran ahora sus consecuencias más dramáticas. En LAB seguiremos defendiendo la sanidad pública como el mejor modelo para garantizar la salud de la población y la superación de esta crisis que estamos viviendo.