Departamentua ez da Hezkuntza Ituna betetzen ari

Irakaskuntza 2019/01/14

descargas de archivos.orig PDF Itunaren sinatzaileen irakurketa

Hezkuntza Departamentua ez da betetzen ari 2018an hezkuntza esparruko sindikatu gehienekin (LAB barne) sinatutako Hezkuntza Ituna. Itunaren Jarraipen Batzordeak 6 hilabete darama bilerarik egin gabe (hiru hilean behin biltzea adostu zen), eta, hori gutxi balitz bezala, Gobernuak eskuartean duen aurrekontuen legearen aurreproiektuan ez dago inolako partidarik Ituna garatzeko.

Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok sei hilabete daramatza Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordea biltzeko deirik egin gabe. Horrek alarma gorria piztu du, baina ez da hori kezkatzeko moduko arrazoi bakarra.

Atzerapenak atzerapen, Batzordearen hurrengo bilera asteazken honetan izanen da, urtarrilaren 15ean. Departamentutik igorri diguten deialdia ikusita, LABek zalantza asko ditu bilera funtzionala izanen ote den; izan ere, gai zerrendan ez da ezer jaso Hezkuntza Departamentuaren ez-betetze eta atzerapenei buruz.

Kezkagarria iruditzen zaigu, orobat, aurrekontuaren legearen aurreproiektuan ez dagoela partida bakar bat ere aurreikusi Itunean sinatutakoa garatzeko. Aurrekontuen Legearen azken testuan aldaketarik ez badago, Departamentuak ezin izanen du bete garai batean sinatutakoa, eta Nafarroako hezkuntza sistemak egoera duingabean jarraituko du.

Horregatik guztiagatik, Ituna sinatu genuen sindikatuok testu bat (atxikita duzue PDF formatuan) prestatu dugu adierazitako guztia salatzeko asmoz.

El Departamento no está cumpliendo con el Pacto Educativo

Irakaskuntza 2019/01/14

descargas de archivos.orig PDF Lectura de los firmantes del Pacto

El Departamento de Educación no está cumpliendo el Pacto Educativo firmado en 2018 con una mayoría de fuerzas sindicales del ámbito educativo entre las que se encuentra LAB. La Comisión de Seguimiento del Pacto lleva ya 6 meses sin reunirse (cuando lo acordado fue que se reuniría cada tres meses), y por si fuera poco, el anteproyecto de ley de presupuestos que maneja el equipo de Gobierno actualmente no prevé ninguna partida para desarrollar el Pacto.

El consejero de Educación Carlos Gimeno lleva ya seis meses sin convocar la Comisión de Seguimiento del Pacto Educativo. Esta ha sido la primera de las razones que han hecho disparar nuestrar alarmas. Sin embargo, el tema no acaba ahí.

Tras el retraso señalado, la próxima reunión de la Comisión tendrá lugar este próximo miércoles 15 de enero. Vista la convocatoria que nos ha llegado desde el Departamento, en LAB tenemos serias dudas acerca de la funcionalidad de la misma, ya que no están incluidos los retrasos e incumplimientos en los que está incurriendo Educación.

Finalmente, observamos con máxima preocupación que el anteproyecto de ley de presupuestos no prevé ninguna partida para poder desarrollar los puntos firmados en el Pacto. Y en caso de que la ley final mantenga ese aspecto, el Departamento no podrá cumplir con lo firmado y la educación navarra seguirá estando en unas condiciones indignas.

Por todo ello, los sindicatos firmantes del Pacto hemos redactado un texto (lo adjuntamos en formato PDF) denunciando todo lo señalado.