Administrari laguntzaile izateko azterketaren data zehaztu dute

Administrazioa 2019/09/12

Azaroaren 1eko 10:00etan izango da Nafarroako Gobernuko administrari laguntzaile izateko oposizioaren lehenengo proba, ostegun honetan www.navarra.es webgunean argitaratu dutenez. NUPen egingo den proba horretan test erako bi ariketari egingo diote aurre izangaiek: lehenik, ariketa psikoteknikoa egingo dute, eta bigarrenik, gai zerrendako I. eta II. atalei buruzkoa.

Urte honetan bertan deitu duten administrari laguntzaile izateko deialdiak badu hasiera data: lehendabiziko proba azaroaren 1ean izanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean ostegun honetan bertan argitaratu dutenez. Deialdi horrek 136 plaza jarriko ditu jokoan: horietako 61 izanen dira txanda irekikoak, 62 igoera txandakoak eta 13 ezgaitasunen bat duten pertsonentzat erreserbatutako txandakoak.

Lehenengo proba hau elkarren segidan egin beharreko bi ariketak osatzen dute: lehendabizikoa, test erako galderaz osatutako formulario bat izango da, izangaien zenbakizko gaitasuna, hizkuntza-gaitasuna, ortografia eta pertzepzioko trebetasuna neurtuko dituena; bigarren ariketa, berriz, test erako 100 galderak osatutako formularioa izango da, gai zerrendako I. eta II. atalen gaineko ezagutza neurtuko duena.

Deialdiari buruzko informazio guztia honako esteka honetan duzue eskuragai.

Publicada la fecha para el examen de auxiliar administrativo

Administrazioa 2019/09/12

La primera prueba para ser auxiliar administrativo del Gobierno de Navarra se desarrollará el próximo 1 de noviembre a las 10:00h, según han publicado este mismo jueves en la página www.navarra.es. En esta prueba que se realizará en la UPNA los aspirantes se enfrentarán a dos ejercicios a modo de test: el primero será psicotécnico y el segundo relativo a las partes I y II del temario.

La oposición de Auxiliar administrativo convocada en junio de este mismo año ya tiene fecha de inicio. El primer examen tendrá lugar el próximo 1 de noviembre, según han publicado este jueves en la página del Gobierno de Navarra. Cabe recordar que esta convocatoria saca a concurso un total de 136 plazas, de las cuales 61 serán de turno libre, 62 de turno de promoción y 13 de turno reservado para personas con discapacidad.

Esta primera prueba, constará de dos partes que se desarrollarán seguidos la una de la otra: un primer formulario tipo test que pretende medir la capacidad numérica y verbal, la ortografía y la habilidad perceptiva de las personas aspirantes; y un segundo formulario de 100 preguntas tipo test que servirá para medir el conocimiento de las partes I y II del temario.

Toda la información acerca de la convocatoria la tenéis a vuestra disposición en el siguiente enlace.