Share
ADM22M

Maiatzaren 22an zure botoa LAB

Administrazioa 2019/05/20
Gure lan-ildo garrantzitsuak biltzen dituen dekalogo hau 2019-2023 urteotarako prestatu dugu:

  • Estatutu berria Foru Administrazioko langile guztientzat, non langile guztiak hiru mailatan kokatuko baitira (A, B eta C mailak), Estatuko eta Europako araudiarekin bat.

  • Lanbide Karrerari/Garapenari buruzko Foru Legea, Nafarroako Gobernuko plantilla osoari eragingo diona.

  • Administrazioa gaztetzeko plana: erretiro partziala eta errelebo-kontratua.

  • Erosahalmena berreskuratzea: murrizketen ondoriozko zorra aitortzea, arrisku-plusa, txandakakoa...

  • Eskubide eta soldata berak langile guztientzat, izan funtzionarioa, lan-kontratuduna edo aldi baterako langilea (administrazio-kontratuduna).

  • Hizkuntza normalizazioa.

  • Lan eskaintza publikoen deialdiak egitea; deialdietan garbi azaltzea oposizioen egutegia eta ebaluaziorako irizpideak, eta gai zerrendako gaiak publikoak eta doakoak izatea.

  • Pribatizatutako zerbitzuak berreskuratzea.

  • Plantillako langile guztiak Gobernuaren erakunde autoaseguratzailean sartzea, ez Mutuan.

  • Aldi baterako langileak kontratatzeko araudia aldatzea, kontratu bukaerako kalte-ordaina jaso ahal izateko.

Proposatutako gai horiei guztiei bultzada bat emateko, oraindik ere indarrean dauden murrizketak bukatzeko, finkatu ditugun helburuak lortzeko, Administrazioko langile guztien lan baldintzak hobetzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko, berriz ere zure laguntza behar dugu, berriz ere zure botoa behar dugu. Horregatik guztiagatik,

Maiatzaren 22an, bozkatu LAB

Este miércoles 22 de mayo vota LAB

Administrazioa 2019/05/20
Decálogo que recoge nuestros principales ejes de actuación para la siguiente legislatura 2019-2023:

  • Nuevo estatuto para la plantilla de la Administración foral que encuadre correctamente a todo el personal en tres niveles: A, B y C, como recoge la normativa básica estatal y europea.

  • Ley Foral de Carrera/Desarrollo Profesional dirigido a toda la plantilla del Gobierno de Navarra.

  • Plan para rejuvenecer la Administración: jubilación parcial y contrato de relevo.

  • Recuperación del poder adquisitivo: reconocimiento de deuda por los recortes, peligrosidad, turnicidad…

  • Mismos derechos y salarios para todo el personal: funcionario, laboral o temporal (contratado administrativo).

  • Normalización lingüística.

  • Llamamiento de OPEs con información clara del calendario de oposiciones, temario propio, público y gratuito. Con criterios de evaluación.

  • Recuperación de los servicios privatizados.

  • Inclusión de toda la plantilla en la entidad autoaseguradora del Gobierno, y no en la Mutua.

  • Modificación de la normativa de contratación temporal, incluyendo la indemnización por fin de contrato.

Para poder impulsar todas las vías propuestas y revertir los recortes vigentes a día de hoy, para alcanzar los objetivos que nos hemos marcado, para poder mejorar las condiciones laborales de toda la plantilla de la Administración, para poder ofrecer unos servicios públicos de calidad, necesitamos tu ayuda una vez más, necesitamos tu voto. Por eso,

El 22 de mayo, vota a LAB