Share

desautorizazioa

Gure delegatuaren jokabidea gaitzesten dugu LAB sindikatutik

Tele Taxi San Fermin 2019/5/15

Duela urtebete, 2018ko otsailaren 8an, Tele Taxi San Fermin Enplegu Zentro Berezian Hauteskunde Sindikalak egin ziren, eta LABek irabazi zituen.

Handik gutxira, martxoaren 27an, hitzarmen berria negoziatzeko mahaia osatu zen. LABek langileriaren interesak defendatuko zituen plataforma bat osatu zuen, langileen ekarpenak jasoz eta sindikatuaren irizpideak txertatuz, hitzarmen okerragorik ez onartzeko aginduarekin. Apirilaren 23an izandako bileran, enpresari aurkeztu genion gure plataforma.

Negoziazioa abiatu baino lehen informazio garrantzitsua eskatu zitzaion enpresari, baina ukatu egin ziguten, nahiz eta Langileen Estatutuak horretara derrigortu.
Tarte horretan enpresak langile bat kaleratu zuen eta negoziazioa eten egin zen. Langilea berriz onartzeko asmoz, langileria antolatu egin zen, eta ekainaren 1ean hasiko zen grebarako deia egin zuen.

Greba hasi baino bi egun lehenago (maiatzak 30, asteazkena), langile batzar bat egin zen, langile gehienen parte-hartzearekin. Hurrengo goizean grebarako azken prestaketak egiteko hitzordua zegoen. Oso pertsona gutxi bertaratu ziren. Langileen ordezkaria ere falta izan zen, zeina, gerora jakin genuenez, ordu berean enpresarekin batzartuta egon zen.

Sindikatuaren eta langile batzarraren erabakiak albo batera utziz, greba bertan behera uzteko akordioa adostu eta sinatu zuen. Deitoragarria da zuzendaritzak bere helburua lortzeko erabilitako jokabidea, langile batzuen izen-abizenak mahai gainean jarriz, eta greba bertan behera utzi ezean kaleratu egingo zituztela mehatxatuz.

Orduz geroztik ordezkariarekin genuen harremana galdu egin zen, eta abuztura arte ez genuen bere berrririk izan. Tele Taxiko langile batek ordezkariak sinatutako hitzarmen berria ekarri zigun, eta argi ikusi genuen ordura arteko lan baldintzak okertzen zituela.

Uda pasata, irailaren 6an, ordezkariarekin elkartu ginen sindikatuko arduradun batzuk. Delegatuak esan zigun zuzenketa batzuk egin behar zirela hitzarmenean, erregistroan hala aginduta. Irizpide argia eman genion: LABeko delegatuek ez dutela lan baldintzak okertzen dituen hitzarmenik sinatzen, eta, hitzarmena berriz sinatu baino lehen, sindikatura ekarri behar zuela testua, klausula batzuk gehitu eta hitzarmena aurrekoa baino okerragoa izan ez zedin beharrezko aldaketak egiteko. Horrela adostu genuen.

Geroztik, delegatuaren atzetik ibili gara testua helarazi eta errepasatzeko asmoz, baina urtarrilean jakin genuen hitzarmena urriaren bukaeran argitaratu zela Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Denbora horretan guztian, gurekin gezurretan aritu da. Eta baditugu horren frogak.

Horregatik guztiagatik, LABek honako hau argitu eta salatu nahi du:

  • Tele Taxi San Fermineko ordezkariak, sindikatuari bizkarra emanez jokatu du, sindikatuan emandako irizpideak albo batera utziz eta arduradunekin kontaktatu eta kontrastatu gabe.
  • LAB sindikatuak Enplegu Zentro Berezi honen lan baldintzak txartzea ekarri duen jardun hau gaitzesten du; are gehiago kontuan hartuta negoziazioa mehatxu larriekin egin dela eta lantoki honek desgaitasuna duen jendea kontratatzeko diru publikoa jasotzen duela: 2017an 60.231,47 euro jaso zituen administrazio ezberdinetatik.
  • Orain arteko jokabidea gaitzesteaz gain, iragarri nahi dugu hemendik aurrera delegatu honek egin dezakeenak ez duela LAB sindikatuaren babesik.
  • Azkenik, Tele Taxi San Fermin Enplegu Zentro Bereziaren langileei, eta bereziki LABeko afiliatuei, gure laguntza eta babesa izango dituztela adierazten diegu, behar dutenerako.

Iruñea, 2019ko maiatzaren 14an.

Desde LAB desaprobamos la conducta de nuestro delegado

Tele Taxi San Fermin 2019/5/15 

Hace aproximadamente un año, el ocho de febrero de 2018, se celebraron Elecciones Sindicales en el Centro Especial de Empleo Tele Taxi San Fermín, en las cuales LAB resultó ganador.

Al poco tiempo, el 27 de marzo, se conformó la mesa para negociar el nuevo convenio. LAB preparó una plataforma para defender los intereses de la plantilla, recogiendo las aportaciones de los trabajadores e incorporando los criterios del sindicato, con la orden de no aceptar un convenio peor que el actual. El 23 de abril presentamos nuestra plataforma a la empresa.

Antes de comenzar la negociación, solicitamos a la empresa algunos datos importantes, pero aunque el Estatuto de los Trabajadores obliga a facilitarlos, nos los denegaron.
En ese intervalo la empresa realizó un despido y la negociación se suspendió. La plantilla se organizó para solicitar la readmisión del trabajador, y se convocó una huelga que comenzaría el 1 de junio.

Dos días antes de comenzar la huelga, el miércoles 30 de mayo, se celebró una asamblea en la que participaron la mayoría de los trabajadores. Se convocó a los trabajadores para el día siguiente con el fin de ultimar los preparativos de la huelga. A esa cita acudieron pocos trabajadores. Faltó también el delegado sindical, que según supimos después, en esos momentos estaba reunido por su cuenta con la empresa. Dejando a un lado las decisiones de la asamblea y del sindicato, negoció y firmó con la directiva de la empresa un acuerdo para desconvocar la huelga. Resulta deplorable la actitud que adoptó la dirección para conseguir su objetivo, poniendo sobre la mesa los nombres y apellidos de varios trabajadores y amenazando de que en el caso de no paralizar la huelga serían despedidos.

A partir de ahí perdimos el contacto con el delegado, y no supimos nada de él hasta agosto. Un trabajador de Tele Taxi nos facilitó una copia del nuevo convenio firmado por el delegado, que empeoraba las condiciones de trabajo anteriores.

Tras el verano, el 6 de septiembre, varios responsables del sindicato nos reunimos con el delegado. Nos dijo que había que realizar varias correcciones en el convenio, solicitadas por el Registro. Le dijimos claramente que los delegados de LAB no firman convenios que empeoren las condiciones de trabajo. Y que antes de firmar ningún acuerdo, tenía que traer el texto al sindicato, para incorporar las clausulas necesarias y efectuar las oportunas correcciones para no empeorar el anterior convenio. Así lo acordamos.

Desde entonces hemos estado detrás del delegado para que nos facilitara el texto y lo pudiésemos repasar, pero en enero supimos que el convenio se había publicado en octubre en el Boletín Oficial de Navarra. En todo este tiempo nos ha estado mintiendo. Y tenemos pruebas de ello.

Ante todo ello, LAB quiere aclarar y denunciar lo siguiente:

  • El delegado de Tele Taxi San Fermín, ha actuado dando la espalda al sindicato, dejando a un lado las indicaciones que se le hicieron, y sin contactar ni contrastar opiniones con los responsables del sindicato.
  • LAB rechaza esta conducta que ha traído un empeoramiento de las condiciones laborales de este centro especial de empleo; más si cabe teniendo en cuenta que la negociación se ha desarrollado bajo graves amenazas y que este centro de trabajo recibe dinero público para contratar personas con discapacidad. En el año 2017, recibió 60.231,47 euros de diferentes administraciones.
  • Además de rechazar su comportamiento, queremos anunciar que a partir de ahora las posibles actuaciones de ese delegado no cuentan con el apoyo del sindicato LAB.
  • Por último, queremos mostrar a los trabajadores del Centro de Empleo Especial San Fermín, y en especial a la afiliación de LAB, nuestra disponibilidad y apoyo para todo lo que necesiten.

En Pamplona, a 14 de mayo de 2019.