Share

madril

 LABek elkartasuna eta babesa eskaini nahi dio USTEC Kataluniako sindikatuko Ramon Font-i, gaur Madrilgo Auzitegi Gorenean egin duen deklarazioa dela-etaS

Irakaskuntza 2019/05/14

LAB sindikatuak elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dio, gaur Madrilgo Auzitegi Gorenean lekuko bezala deklaratzera deitu duten Kataluniako USTEC sindikatuko kide eta “Escoles Obertes” plataformako bozeramaile den Ramon Font-i.
Horrela, Maider Izagirre irakaskuntzako arduraduna eta Koldo Saenz nazioarteko arduradunak buru izan dituen LABen ordezkaritza bat Madrilen dago gaur, epaiketan jarraitzen. Ramon Font-i gure elkartasuna adierazteaz gain, Madrilen Kataluniako independentismoaren eta herrien erabakitzeko eskubidearen kontra egiten ari diren epaiketa gaitzetsi eta epaituak izaten ari direnei gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu. Epaiketa honetan bere etorkizuna modu demokratikoan erabaki nahi duen Kataluniako herriaren gehiengo bat epaitzeaz gain, herrien autodeterminazio eskubidea bera epaitzen ari dira, eta hori onartezina dela deritzogu. Orain Kataluniako herria da estatuaren errepresio bortitza pairatzen ari dena, iraganean Euskal Herrian hainbatetan pairatu genuen bezala, beste behin Estatu espainarraren izaera anti-demokratikoa agerian utziz.
Behin baino gehiagotan adierazi dugu, edozein herriren garapenerako, hezkuntza funtsezko zutabea dela eta hori argi geratu da Katalunian emandako prozesuan eta independentziaren adierazpenean, Espainiako estatuak Kataluniako “Escola” jomugan jarri izan baitu. Hezkuntzak pertsona kritikoak eta askeak garatu behar ditu, eta bereziki, zapaldutako herrien hizkuntza eta kultura bermatu beharko lituzke, alderdi hauek, herrien biziraupenarekin erabat lotuta baitaude.
Bestetik, lerro hauen bidez gure indar eta babes guztia bidali nahi diegu Kataluniako hezkuntza komunitatea osatzen duten kideei, bereziki langileei, datorren maiatzaren 16an lan baldintzak hobetzeko asmoz, deitu duten greba deialdia dela eta. Euskal Herrian ere, azken urteetan, lan zentroak hustu eta kalera irten gara lan baldintzak hobetu eta herri honek behar duen benetako hezkuntza publikoa aldarrikatzera. Hezkuntza, jendartearen eraikuntzarako bidean, eraldaketarako tresna bezala ulertzen baitugu eta horretan dihardugu egunero. Borrokaren balioa azpimarratu nahiko genuke, gobernuaren jarrera mugiezina pitzatzeko balio duelako. Etorkizuneko hezkuntza sistema, langileon lan baldintza duinak jasotzeaz gain, herriaren beharretara egokitu beharko da, eta gainera, ikaslea erdigunean kokatuko du, berau ardatz bilakatuz eta hezkuntza kalitatea bera bermatuz.

Gure elkartasuna adierazteaz gain, aurrera jarraitzeko indarra bidaltzen dizuegu. Lanean jarraituko dugu, burujabetza bidean, herri gisa ditugun erronka sozial eta nazionalei erantzuteko, egun Euskal Herriak eta Kataluniak bizi dugun menpekotasuna gainditzeko.


Belaunaldi askeak, langile askeak, herri libreetan!
Madrilen, 2019ko maiatzaren 14an

 

 

LAB quiere mostrar su solidaridad y apoyo a Ramón Font, miembro del sindicato catalán USTEC, con motivo de la declaración de hoy en el Tribunal Supremo

Irakaskuntza 2019/05/14

El sindicato LAB quiere mostrar su solidaridad y apoyo a Ramón Font, miembro del sindicato catalán USTEC y portavoz de la plataforma “Escoles Obertes”.

Así, una delegación del sindicato, encabezada por la responsable de enseñanza Maider Izagirre y el responsable de relaciones internacionales Koldo Sáenz está hoy en Madrid siguiendo el juicio. Además de mostrar nuestra solidaridad a Ramón Font, queremos condenar el juicio que se está llevando contra el independentismo de Catalunya y el derecho a decidir de los pueblos y mostrar toda nuestra nuestra solidaridad a las personas que están siendo juzgadas. En este juicio, además de juzgar a una mayoría del pueblo de Catalunya que quiere decidir su futuro de modo democrático, están juzgando el propio derecho de autodeterminación de los pueblos, algo que consideramos inaceptable. Ahora es el pueblo de Catalunya quien está sufriendo una salve represión, del mismo modo que sufrimos en su día en Euskal Herria, mostrando nuevamente el carácter antidemocrático del Estado español.
Más de una vez hemos dicho que, para el desarrollo de cualquier pueblo, la educación es un pilar fundamental y eso ha quedado claro en el proceso dado en Cataluña y en la declaración de independencia, ya que el Estado español ha puesto en el punto de mira la "Escola" catalana. La educación debe desarrollar personas críticas y libres, y garantizar el lenguaje y la cultura de los pueblos oprimidos, ya que estos factores están plenamente vinculados a la supervivencia de los pueblos.


Por otra parte, a través de estas líneas queremos transmitir nuestra fuerza y apoyo a todos y todas las personas que conforman la comunidad educativa de Cataluña, especialmente a los y las trabajadores, ya que han convocado una huelga el próximo 16 de mayo con el objetivo de mejorar sus condiciones laborales. En Euskal Herria durante los últimos años, hemos vaciado los centros de trabajo y hemos salido a la calle para mejorar nuestras condiciones laborales y reivindicar la educación pública real que necesita nuestro pueblo. Entendemos la educación como un instrumento de transformación en el camino hacia la construcción de la sociedad.


Nos gustaría subrayar el valor de la lucha porque sirve para quebrar la actitud inmovilista del gobierno. El sistema educativo del futuro, además de recoger las condiciones dignas de trabajo de los y las trabajadoreas, deberá adaptarse a las necesidades del pueblo y, además, situar al alumnado en el centro, convirtiéndolo en eje y garantizando así la calidad educativa.


Además de mostrar nuestra solidaridad, os mostramos nuestro apoyo para seguir adelante. Seguiremos trabajando para dar respuesta a los retos sociales y nacionales que tenemos como pueblo, para superar la dependencia que todavía vivimos Euskal Herria y Catalunya.

Generaciones libres de trabajadoras libres, en pueblos libres.
Madrid, 14 de mayo de 2019