Share

lomce cocacola

LABen iritzia LOMCEren ezarpenaz


Irakaskuntza  2019/05/02

Nafarroako Hezkuntza Sailari ebaluazio hezitzailea behingoan ezarri dezan galdegiten diogu.

Beste behin ere Hezkuntza Departamentuak LOMCEtik eratorritako probak egiteko asmotan dabil eta berriro ere inolaz ere gardena ez den prozesu baten bitartez izan dugu honen berri.  Modu batean zein bestean mozorrotuta, aurtengo ikasturtean ere proba hauei bide eman eta Nafarroako ehunka ikasle ebaluatuak izango dira arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia, segregatzailea...den eredu baten arabera.
Hezkuntza Departamentuak LOMCE froga "deskafeinatuak" aplikatzeko asmoa dauka, berriz ere, kanpotik inposatua eta erabat atzerakoia den lege baten ildoak gure hezkuntzara ekarriz.

Izan ere, LABen ustez, bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan. Horrela, LABek hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean ebaluazio eredu propioa osatzeko determinazioa adierazi nahi du askotan, bai eta gaia jorratzeko materialak eta foroak sortu ere.  Izan ere, beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ez ezik, baliabideak eta lan baldintzak, metodologiak, formazioa, azpiegiturak, eskola,  eta finean, sistema guztia ere baloratuko den, beti ere hobekuntza, ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta garrantzizkoa dena, bide horretan aurrera egiteko plan eta neurri zehatzak eskainiz. Eredu berri horren eraikuntza, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da. Izan ere, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar baitugu.
LABek probak egitea egokitu zaien ikastetxeetako hezkuntza komunitateari azterketa hauen kontrako jarrera aktiboa hartzera gonbidatzen du eta ekimen aldarrikatzailerik egitera doazen ikastetxeek hauek  publiko egitera. Hezkuntza Departamentuak entzun dezala behingoz, Nafarroako Hezkuntza komunitateak ez duela LOMCEren flexibilizazio ezta moratoriarik nahi. Behingoz gure Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak eman ditzala.
Bide batez, Hezkuntza Komunitateari gonbitea luzatzen diegu proba hauen gaineko hausnarketa egin dezan eta ahalik eta adostasun handienarekin erabaki kontsekuenteak har ditzan.
LABek behin baino gehiagotan negoziazio mahaietan eskatu bezala, berriz ere Hezkuntza Departamentuari komunitateko eragileekin elkarlanean LOMCEren aurrean estrategia bateratua adostu dezala eta ebaluazio hezitzaile eredu propioaren bidean eztabaida ireki dezala. 
LABek bestelako ebaluazio eredu berri baterako urratsak ematen jarraitzeko hitza berresten du. Ebaluazio hezitzailearen bidean sakondu eta eguneroko hezkuntzaren errealitatea eraldatzeko tresnak sortuz.


 

 

LABen iritzia LOMCEren ezarpenaz


Irakaskuntza 02/05/2019

 

Nafarroako Hezkuntza Sailari ebaluazio hezitzailea behingoan ezarri dezan galdegiten diogu.

Berriro ikasturte honetan Hezkuntza Departamentuko informazio ezkutuan, nahasia, eta argitasunik gabekoa zabaldu egin da, LOMCEtik eratorritako probak egiteko asmotan dabiltza. Modu batean zein bestean mozorrotuta, aurtengo ikasturtean ere proba hauei bide eman eta Nafarroako ehunka ikasle ebaluatuak izango dira: arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia, segregatzailea...den eredu baten arabera.
Hezkuntza Departamenduak erabakia hartu behar duenean asmo ezkutuen lerrora jo du. LOMCEren kanpo progak ezartzen, lege barruan mugitzeko asmo osoa adierazita, hots, indarrean dagoen legea beteko duela, LOMCE, alegia.
Berriro LOMCEren lege barruan ikastetxe batzuk ikasturte bukaerarako ebaluazioa egitera behartzen ditu hezkuntza komunitateari berriro iruzur galanta eginez.
Honen aurrean LABek zera adierazi nahi du:
LABk, bestelako ebaluazio eredu berri baterako urratsak ematen jarraitzeko hitza hartzen du. Ebaluazio hezitzailearen bidean sakondu eta eguneroko hezkuntzaren errealitatea eraldatzeko tresnak sortu nahi ditugu.
Izan ere, LABen ustez, bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan. Horrela, LABek hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean ebaluazio eredu propioa osatzeko determinazioa du. Izan ere, beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia eta finean sistema guztia ere baloratuko den, beti ere hobekuntza, ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta garrantzizkoa dena, bide horretan aurrera egiteko plan, neurri zehatzak eskainiz. Eredu berri horren eraikuntza, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da. Izan ere, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar dugu. Bizi dugun ziurgabetasun egoera probestu eta ebaluazioaren izaera, funtzio, helburu, ereduen inguruko hausnarketa integrala burutu eta tresnak, ereduak,eraikitzea dagokigu.
LABek proba horiei planto egiteko dei egiten du, gainera ikastetxeak jarrera aktiboa hartzera gonbidatzen ditugu. Planto egingo duten ikastetxeek erabaki hau publiko egitea. Hezkuntza Departamentuak entzun dezala behingoz, Nafarroako Hezkuntza komunitateak ez duela, LOMCEren flexibilizazio ezta moratoriarik nahi. Behingoz gure Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak eman ditzala.
Bide batez, Hezkuntza Komunitateari gonbitea luzatzen diegu proba hauen gaineko hausnarketa egin dezan eta ahalik eta adostasun handienarekin erabaki kontsekuenteak har ditzan.
LABetik Kontseilariari esan nahi diogu, Kalitatezko Hezkuntza Sistema berria lortzeko politika garatu nahi badu, utz ditzala LOMCE baztertua. Hezkuntza Komunitateko eragilekin has dadila lanean eta LOMCEren aurrean estrategia komuna osatzeko urratsak eman ditzala. Era berean, ebaluazioa eredu propioaren bidean eztabaida ireki dezala. Ausardiaz, guztion artean proiektu propioa sortuz, LOMCEren garapenari aurre egin diezaiokegu eta Hezkuntza Sistema Propioa garatu.
DESOBEDIENTZIAZ, EBALUAZIO HEZITZAILEA IRUTEN