Share

Guardia Zibilaren irudia ikasleriaren artean zuritzeko jardunaldia egingo du espainiar Barne Ministerioak Nafarroan

Irakaskuntza 2019/04/30

Guardia Zibilaren 175. urteurrena dela-eta espainiar Barne Ministerioak ate-ireki eguna egingo du Nafarroan. Hainbat eskoletan efemeride hori ospatzeko eta aipatu ekitaldian parte hartzeko idatzia zabaldu dutela salatu nahi du LAB Irakaskuntzak. Sindikatu honen aburuz, diru publikoa erabiltzen ari dira batere hezitzailea iruditzen ez zaizkigun jarduerak sustatzeko. Justu kontrakoa, irizpide patrialkal, militarista eta autoritarioak ordezkatzen dituen erakundea izaki, LABi erabat arbuiagarria iruditzen zaio horren kutsu propagandistikoa duen kanpaina egitea eta horretarako gure haurrak erabiltzea.

Guardia Zibilak gure herrian duen itzal iluna gure eskoletako geletan zuritzeko saiakera hori erabat desegokia iruditzen zaigu.
Horrez gain, Guardia Zibilak Nafarroako hezkuntza komunitateko ehunka kideren aurka egin izan dituen ekintzak gogorarazi nahi ditugu. Besteak beste, gogoan izan irakasleriak bere joera politiko edo ideologikoen arabera sortu zituen zerrenda beltzak, gainera ondoren lau haizetara zabalduak izan zirenak, hainbat hedabideren laguntzari esker. Ezin dugu onartu lankideen eskubideak horren modu zantarrean urratu dituen erakunde bat eskoletan goratzen jardutea.

Beraz, Hezkuntza Departamentuari dei garbi eta ozena egin nahi diogu horren balore atzerakoiak defendatzen dituen eta gure lankideak kriminalizatzen dituen erakunde militar horren ekimenekin kolaboratu ez dezala. Aldi berean, hezkuntza komunitate guztiari gai honekin adi egotea eskatu nahi diogu, bere lantokian tankerakorik sumatzen badu inolako zalantzarik gabe salatu dezala. Hala nola, gonbiteari muzin eginez, antolatutako jardueretan parte-hartzerik ez izatea proposatzen diogu.

El Ministerio de Interior español hará un acto en Navarra para blanquear la imagen de la Guardia Civil entre el alumnado

Irakaskuntza 2019/04/30

LAB Irakaskuntza quiere denunciar que, con motivo del 175 aniversario de la Guardia Civil, el Ministerio de Interior español realizará una jornada de puertas abiertas y ha enviado una misiva a las direcciones de los centros escolares para que participen en dicho evento. En opinión de este sindicato, se está empleando dinero público para llevar a cabo una actividad de escaso valor educativo. Al contrario, se tratará de blanquear la imagen de una institución tradicionalmente patriarcal, miliarista y autoritaria. LAB rechaza que se intente utilizar al alumnado de los centros escolares en semejante campaña propagandística.

Cabe recordar que la Guardia Civil ha participado en campañas de criminalización de integrantes de la comunidad educativa en Navarra. Un ejemplo de ello son las listas negras que confeccionó dicha entidad en función de la tendencia ideológica del profesorado, que luego además fueron publicadas en clara connivencia con algunos medios de comunicación. No podemos aceptar que ahora se trate de ensalzar en nuestras aulas a un cuerpo militar que ha coartado de esa manera los derechos de nuestras compañeras y compañeros de trabajo.

Por lo tanto, hacemos una llamamiento al Departamento de Educación y a la comunidad educativa en general para que no colabore en este tipo de actos de una institución que representa valores tan reaccionarios y criminaliza al profesorado en función de su pensamiento político. Al mismo tiempo, pedimos a la comunidad educativa que esté alerta y denuncie los intentos que pueda haber para secundar el llamamiento realizado por el Ministerio de Interior y se niegue a colaborar con actividades de este tipo.