Share
ADMliburua

Funtzio Publikoak liburutegietako lan kontratudun finkoen ordutegia lanaldi osoaren %92,5era zabaltzea proposatu du

Administrazioa 2019/04/05

Funtzio Publikoak Nafarroako Liburutegi Publikoetako langileen ordutegia arautzeko proposamena aurkeztu die Administrazio Erroko Mahai Sektorialean dauden sindikatuei. Zehazki, liburutegietako lan kontratudun finkoen ordutegia lanaldi osoaren % 92,5era zabaltzea proposatu du.

Kontuan harturik juridikoki ezinezkoa dela lan kontratudun finkoak funtzionarizatzea, hau da, lanaldi osoa egitera pasatzea, proposatzen da Nafarroako liburutegietako lan kontratudun finkoen ordutegia lanaldi osoaren % 92,5era zabaltzea. Gainera, proposatu dute langile horien lekualdatzea bukatzen denean bete gabe gelditzen diren lanaldi partzialeko lanpostuak lanaldi osoko lanpostu bihurtzea. Kasu horietan, kontratazioak 15 eguneko lehentasunezko eskubidea aplikatuta eginen dira.

Proposamena Liburutegi Zerbitzuak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak landu dute, eta 10 eguneko epea eman digute sindikatuok ekarpenak egin ditzagun.
Amaia Goñi Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren esanetan, proposamen hau aurrerapauso bat da Administrazioan lanaldi partzialak desagertzeko, horixe baita, zuzendariak esandakoaren arabera, bere zuzendaritza nagusiaren asmoa.

Horrez gainera, beste lau berrikuntza proposatu dituzte liburutegietako arduradunentzat:
a) Langile horiei ordutegi malgua eskaintzen zaie. Udako ordutegitik kanpo, malgutasun tarte hauek izanen dituzte: 12:30etik 14:00ak bitarte eta 20:00etatik 21:30era bitarte. Udako ordutegian, berriz, hauexek: 7:30etik 8:30era bitarte eta 14:30etik 17:00ak bitarte.
b) Ordubete aurreratzen da bai liburutegiak irekitzeko ordutegia, bai ixtekoa.
c) Eguberrietako oporrak udako ordutegiaren arabera kontatuko dira; goizetan baino ez.
d) Lanaldi jarraitua egiten duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute, betiere jendeari ematen zaion arretan eraginik ez badu.

Testua, beraz, Administrazio Erroko Mahai Sektorialean dauden sindikatuen esku gelditu da orain (LAB, besteak beste), eta, eztabaidari ekin aurretik, ekarpen gehiago jasotzeko epe bat ireki da.

LABek atsegin handiz hartu du gizarteari funtsezko zerbitzu bat eskaintzen dion kolektibo hau duintzearen alde emandako urratsa, langile horiek egiten duten lana askotan ez baita behar bezala baloratzen.

Función Pública propone ampliar el horario del personal laboral fijo de bibliotecas hasta el 92,5% de la jornada

Administrazioa 2019/04/05

Función Pública ha presentado a los sindicatos presentes en la Mesa Sectorial de Administración Núcleo su propuesta de regulación horaria para el personal empleado de las bibliotecas públicas navarras. Ha trasladado la propuesta de ampliar la jornada del personal laboral fijo de bibliotecas hasta el 92,5% de la jornada.

Debido a la imposibilidad jurídica de que el personal laboral fijo se funcionarice, es decir, pase a jornada completa, Función Pública ha planteado ampliar la jornada del personal laboral fijo de las bibliotecas públicas navarras hasta un 92,5% de la jornada. Además, la propuesta incluye que cuando finalice el concurso de traslado de este personal, las plazas de jornada parcial que queden vacantes pasarán a ser de jornada, realizándose la contratación de este personal con la prioridad de los 15 días.

Se trata de una propuesta elaborada junto con el Servicio de Bibliotecas y la Dirección General de Cultura. Se ha dado un plazo de 10 días para que las centrales sindicales hagan sus aportaciones.
Según la Directora de General de Función Pública, Amaia Goñi, con esta propuesta se da un paso más hacia una Administración sin jornadas parciales, que es, según sus palabras, lo que desea su Dirección General.

Asimismo, la propuesta también plantea otras cuatro novedades respecto a la situación actual del personal encargado de bibliotecas:
a) Se ofrece a este personal una flexibilidad horaria: en el horario que no es el de verano, entre las 12:30 y las 14:00 y entre las 20:00 y las 21:30. En el horario de verano la flexibilidad será entre las 7:30 y las 8:30 y entre las 14:30 y las 17:00.
b) Se adelanta una hora tanto el horario de apertura como el de cierre de las bibliotecas.
c) Las vacaciones navideñas pasan a regirse por el horario de verano; únicamente por las mañanas.
d) Los y las empleadas que tengan horario continuo podrán disfrutar de 30 minutos de pausa siempre y cuando no influyan en LA atención al público.

Este texto, por lo tanto, ha quedado ahora en manos de los sindicatos presentes en la Mesa Sectorial de Administración Núcleo, entre los que se encuentra LAB, y se ha abierto un plazo para recoger más aportaciones antes de iniciar el debate correspondiente.

En LAB acogemos de muy buen grado el paso dado hacia la dignificación de este colectivo, que a menudo está infravalorado, y presta un servicio esencial a la sociedad.