Share

Suhiltzaileak. LABen balantzea 2015-2018

NLA 2018/12/27

descargas de archivos.orig PDF Kartela Balantzea A3. INPRIMATU Urtea bukatzen ari zaigu eta, horrekin batera, legealdiaren azken txanpa antzeman daiteke; aspaldiko partez, alderdi eskuindarrik gabeko legealdia izan dugu eta balantzea egiteko tenorea dugu. LAB-SUHILTZAILEAK taldeko kideok zuekin partekatu nahi ditugu gure hausnarketak.

Legealdi zaila izan dela esan dezakegu; gogora ekarri nahi dugu nola gelditu zen zerbitzua 2015. urteko bueltan, UPN Gobernutik kendu ondoren; UPN eta PSN alderdiek erabat ahulduta eta zerbitzuak kanpora ateratzeko arrisku bizian utzi zuten.

Suhiltzaile postuak. Legealdi honetan 3 deialdi izan ditugu (30, 15 eta 17 postu, hurrenez hurren) eta orain gutxi onartua da 38 postukoa; hala, akordioan jaso bezala, 100 postura ailegatu gara. Alabaina, jakin badakigu deialdi hauek ez dutela premia erreala asetzen, inondik inora; lehendik arrastan dakargun gabezia hura betetzeko saiakera bat da eta ez du langileriaren oreka bermatzen oraindik. LAB sindikatuak, beti bezala, negoziazioaren alde eginen du eta, horrekin batean, presioa ere eginen du langileok egokitzeko modua izan dezagun, bai Nafarroako parkeetara (12 herrialde osoan), bai zerbitzuen kartara. Horregatik guztiagatik, suhiltzaile postuak gehiago izan daitezen aldarrikatzen dugu, negoziazio berria aldarrikatzen dugu.

Nabarmen erakutsi nahi dugu langileriak osatu eta sendotu duela Nafarroako Suhiltzaileak zerbitzua, arduraz jokatuz, ekimen ausartak erabiliz eta ahaleginak eskainiz. Hala, anbulantzia bana dute parke guztiek eta Erreskate Teknikorako Taldean aurrerapausuak gauzatu dira; gogoan izan errebindikazio historikoa izan dela, Larrialidei buruzko 8/2005 Foru Legea betetzeari begirakoa. Zerbitzu Osagarriak arautzen direnean, zerbitzuen karta sendotua eta hobetua izanen da.

Ez gara aparteko orduen zale, egiturazkoak baldin badira; etorkizunerako estrategiak diseinatzearen aldekoak, bai, ordea: ETT/GRT sorrerako prozesuan onargarria da parkeetan gutxienekoak betetzea. Administrazioak gure eskumen guztiak osatzeko borondatea erakutsi du eta aukera baliatu eginen dugu.

Azken urteotan, zenbait egoeratan, zerbitzu integrala aldarrikatzen bakarrak izan gara eta bakardadea ere nozitu dugu; alabaina, LAB-SUHILTZAILEAK taldean jakitun ginen bide zuzenean ari ginela. Orain, geure irizpideetan indar hartuta, egoki ari ginela erakusteko tenorea dugu; izan ere, aurrera egiteko unea da eta, gure iritzian, sakoneko aldaketak eragin beharrean gaude.

Lehenbizikoa gure lansariak berraztertzea da. Larrialdiei erantzun integrala eta publikoa ematen diegu eta zerbitzu horren kalitatea Europako eredurik aurreratuenekin parekatzeko modukoa da; horregatik, gure soldatez ere hitz egiteko unea da. Horretarako, lanpostuen balorazio erreala egitea proposatzen dugu eta, bertan, gizarteari egiten diogun ekarpena aztertu eta jaso beharko litzateke. Hala, gure proposamenean daude: maila igoera 0 kostuan burutzea eta lan galduagatiko osagarriaren portzentaia berreskuratzea. Mahai Orokorrean defendatuko dugu eta kalean ere bai, beharrezkoa bada.

Bukatzeko, gure erakundean azterketa sakona egitea proposatzen dugu; izan ere, Gobernuak Larrialdietarako Agentzia desegin zuenetik, epe luzeko estrategia falta nabari dugu. Gure iritzian, ezinbestekoa da Suhiltzaileen Zerbitzua berrantolatzea eta garai berrietara egokitzea: lanpostuak, aginte-postuak, sarbidea, talde bereziak, maila igotzea, karrera profesionala, parkeen arteko mugigarritasuna, tresneria, langileen kudeaketa eta baliabideen optimizazioa, e. a. Horiek guztiek zerbitzu hobea ematen laguntzen dute eta horien alde eginen dugu negozioazioan, bai zuzendaritza honekin, bai bestelako zuzendaritza taldeekin.

Hurrengo asteetan zehar abiatuko dugu prozesu parte-hartzailea, langile guztiekin batera gure hausnarketok partekatzeko eta, era berean, ekarpenak jasotzeko. Zein helburu du prozesuak? Hurrengo erronkei ekiteko estrategiak prestatzea eta adostasunean abiatzea.

Nafarroan ALDAKETA eragiten bizi eta eraginkor jardun genuen; orain segituko dugu ALDAKETA honetan tinko jardunean, egiazkoa eta sakona izan dadin, baita gure zerbitzuan ere.
Zuekin batera, elkarrekin, eginen dugu.

Bomberos. Balance de LAB 2015-2018

ANE 2018/12/27

descargas de archivos.orig PDF Cartel Balance A3. IMPRIMIR  Finaliza el año y con él se va enfilando el final de la legislatura, la primera en mucho tiempo sin la derecha con el apoyo del PSN en el Gobierno de Navarra. Es momento de hacer balance. Y desde LAB-SUHILTZAILEAK queremos compartir nuestra reflexión con todos los compañeros y compañeras.

Ha sido una legislatura complicada, basta con recordar como la comenzamos tras desalojar a UPN del Gobierno. UPN y PSN dejaron en 2015 un servicio absolutamente mermado, especialmente en lo que a plantilla se refiere con serio riesgo de externalización de servicios.

Número de bomberos. Si bien hemos llegado a este final de legislatura con 3 convocatorias realizadas (30, 15 y 17) y otra aprobada recientemente, de 38, hasta conseguir las 100 acordadas con el Gobierno, entendemos que éstas vienen a tapar el agujero creado durante el mandato de UPN y no a estabilizar las necesidades reales de plantilla, por lo que la apuesta de LAB va a seguir siendo la negociación y la presión para que la plantilla se adecúe tanto a la realidad geográfica de Navarra (12 parques) como a la cartera de servicios que prestamos. Por lo que reivindicamos una renegociación al alza del número de bomberos.

Hay que recalcar que una vez más el esfuerzo, el impulso y la responsabilidad de la plantilla es lo que ha permitido consolidar y completar la cartera de servicios de Bomberos de Navarra garantizando una ambulancia en cada parque y avanzando en la consecución del Grupo de Rescate Técnico, una reivindicación histórica que viene a cumplir con la Ley Foral 8/2005 de Protección Civil y atención a las Emergencias.
Cartera de servicios que con la ordenación de Servicios Auxiliares puede y debe verse fortalecida y ampliada.

No somos partidarios de las horas extras como solución estructural, pero entendemos que las apuestas estratégicas de futuro, como la creación del GRT bien merecen que cubramos temporalmente los mínimos de los parques. Por primera vez la Administración está decidida a completar todas nuestras competencias y no vamos a dejar pasar esa oportunidad.

En estos años, a veces nos hemos quedado solos defendiendo un servicio integral de bomberos, en LAB-SUHILTZAILEAK teníamos el convencimiento de que eso nos hacia más fuertes, y ahora ha llegado el momento de demostrar que la apuesta era correcta. Pero es momento de seguir avanzando. Desde nuestro punto de vista siguen siendo necesarios cambios de profundidad en diversos temas.

Y en este punto uno de los primeros cambios que proponemos está la revisión de nuestras retribuciones. Somos un servicio sólo comparable a los modelos más avanzados europeos en respuesta integral y pública a la emergencia y entendemos que ha llegado el momento de hablar de nuestros sueldos. Para ello proponemos una valoración de puesto de trabajo real que analice el valor de lo que aportamos a la sociedad, nuestra propuesta es revertir el ascenso de nivel con coste 0 y la recuperación del porcentaje del complemento de puesto de trabajo perdido. Lo defenderemos en la Mesa General y en la calle si fuera necesario.

Para finalizar proponemos una revisión profunda del estado de nuestra organización, desde que Gobierno de Navarra tomó la decisión de disolver la Agencia Navarra de Emergencias hemos asistido a un constante parcheo que denota una falta de horizonte estratégico. Es necesaria una reestructuración y modernización del Servicio de Bomberos, cuestiones como puestos de trabajo, mandos, ingreso, grupos especiales, ascensos, carrera profesional, eliminar la movilidad entre parques, medios y herramientas, gestión de personal y optimización de recursos, etc. son aspectos que mejorarán el servicio y a los que no renunciamos a negociar con ésta o con cualquier otra Dirección que pueda existir en el futuro.

En las próximas semanas pondremos en marcha proceso participativo para compartir con toda la plantilla nuestras reflexiones así como para recoger aportaciones de todo el personal, de cara a diseñar entre todas y todos la estrategia a futuro ante los retos que tenemos por delante.

Si fuimos uno de los agentes sindicales más implicados en impulsar el CAMBIO en Nafarroa de nuevo debemos pisar el acelerador para seguir profundizando en ese cambio y conseguir que sea real y profundo, también para nuestro servicio. Esperamos contar con todas-os vosotras-os.