Share
Cabecera jefaturas

LABek batzarra-elkarretaratze batera deitzen du burutza eskuratzeko aukera berdintasunaren alde

Administrazioa 2018/06/20

Hurrengo ostiralean, ekainak 22, eguerdiko 12:00etan, Administrazioko burutzak eskuratzeko benetako berdintasuna aldarrikatzeko LAB sindikatuak batzarra-elkarretaratzea egingo du Diputazioaren aurrean. Nafar Gobernuko langile guztiak parte hartzeko deituta daude.

Batzarrerako ordu sindikalak 11:30etatik 13:00etara eskatu dira.

Administrazioko burutzak eskuratzeko merezimendu-lehiaketa hau hasieratik ustelduta dago LABen ustez. Hasiera batetik Administrazioko estruktura berrantolatu eta arrazionalizatzen hasi behar zen, zentzugabeko burutzak kendu ahal izateko. Burutza askori Inposatutako baldintzei dagokienez, esan behar dugu justifikatu gabe daudela, arbitrario eta klasista direla eta langile gehienak aurkeztu ahal izatea oztopatzen dutela.

Langileen artean deialdiak izan duen oihartzun eskasa porrotaren erakuslea da. Gaur egun burutza duten pertsonek memoriak egiteko eta lehiaketa irabazteko tenorean abantaila handia daukate. Ezin dugu ahaztu, bai UPNren garaian, bai gaur egungo gobernuarekin, burutza gehienak atzamarrez izendatuak izan direla.

Ondorioz deituriko burutza gehienetan pertsona bakarra aurkeztu egin da: gaur egungo burua.

 

LAB llama a una asamblea-concentración por la igualdad en el acceso a las jefaturas

Administrazioa 2018/06/20

El próximo viernes día 22, a las 12 del mediodía, el sindicato LAB va a realizar una asamblea - concentración frente a Diputación para exigir la igualdad real en el acceso a las jefaturas de la Administración. El llamamiento a acudir es para todo el personal del Gobierno de Navarra. 

Se han pedido horas de asamblea de 11:30 a 13:00 horas.

LAB considera que el actual proceso de concurso de méritos para acceder a jefaturas de la Administración está viciado desde su inicio. Se debería haber empezado por reestructurar y racionalizar la estructura administrativa para eliminar las jefaturas sin sentido. En cuanto a los requisitos impuestos a la mayoría de las jefaturas creemos que no están justificados, que son arbitrarios, clasistas y que impiden concurrir al concurso a la mayoría de la plantilla.

La prueba del desastre de esta convocatoria es el escaso eco que ha tenido entre los trabajadores y trabajadoras. Las personas que actualmente ocupan las jefaturas parten con una clara ventaja a la hora de realizar la memoria y por lo tanto de ganar el concurso. No hay que olvidar que la gran mayoría de estas jefaturas han sido nombradas a dedo, bien en la época de UPN o por el actual gobierno.

El resultado es que a la mayoría de las jefaturas solo se ha presentado una persona: el actual jefe o jefa.