Share
LAB 30Plus

LAB Irakaskuntza bere 30. urteurrena ospatuko du 30+ egitasmoaren bitartez

Irakaskuntza 2018/04/20

1987. urtean LAB IRAKASKUNTZA sortu zen eta ordutik gure jardun sindikal, soziala eta politikoa garatzen gabiltza. 30 urte bai! ez da gutxi.
Urte hauetan aldaketa, gertaera eta bizipen anitz ditugu bai norberak baita kolektibo gisa ere, eta horiek guztiak oholtza gainean jarri eta zuekin-gure artean ospatu nahi ditugu.
Egungo egoeratik ezin gara aldendu, LAB sindikatuak iaz LAB 4.0 Gure Garaia  IX. kongresua ospatu genuen eta bertan aurrera egiteko gure jardunaren birpentsatzen prozesuaren baitan gogoeta eta aurrera begirako apustu berriak zehaztu genituen, Euskal Estatu burujabea ipar orratz.

Aurten LAB IRAKASKUNTZARI dagokigu, nondik gatoz gogoratu eta aurrera begirako helburuak zehazten joatea. 30 urte hauetako motore zuek kideok izan zarete, zuei esker Euskal Herri osoan zabalduta dagoen irakaskuntzako sindikatu bakarra gara,, proposamenak luzatu eta gauzatu dituzue, egunero zintzo borroka ezberdinei ekin diozue...Hortaz, omenalditxo hau LAB irakaskuntza osatu dugun guztion artean egin nahi dugu.

Ospakizuna edukiz bete nahi dugu eta horretarako bi ekimen antolatu ditugu:

Ipar Hegoa Fundazioaren eskutik, Maiatzak 4 eta Maiatzak 5, Bilbon 17:30etan Batzar nagusien aretoan (Hurtado de Amézaga, 6) eta Iruñean 10:30etan Katakraken (Kale nagusia, 54) hurrenez hurren, Alex Juanmartí (Ustec-iac sindikatuko) kidea izango dugu gurekin.
Solasaldi bakoitzean gidari batek Marije Fullaondo (Bilbo) eta Mikel Lakastak (Iruñean) galderen bidez;  Herri katalanetako egoera hezkuntzaren ikuspegitik aztertzen saiatuko gara.
Kataluniako hezkuntza sistema aztertuko dugu, indarguneak zein ahulguneak, Estatu Espainolak procesaren testuinguruan abiatutako ofentsiba politikoa eta errepresiboa arakatuko dugu eta azkenik, etorkizunari begira jarriko gara; Errepublikaren eraikitzean hezkuntzak zer nolako papera jorratu behar duen hausnartuko dugu.
Maitzak 12 Usurbilen ekitaldia eta bazkari girotua egingo dugu.
Ekitaldian nondik gatoz, non gaude eta nora goazen partekatu nahi dugu zuekin. (Usurbileko ikastolan).
Bazkaria (Usurbileko plazan) eta ondoren, Mikel karton kantautorea gurekin izango dugu. Bazkarian ahalik eta kide gehien egotea nahiko genuke eta horretarako seme-alabak zuekin ekartzea animatu nahi zaituztegu, haur menua eta bazkalostean tailer batzuk antolatuko ditugularik.
Bazkaria egoki antolatzeko tiketak aldez aurretik ordaindu beharko dira. Horretarako gure kideekin harremanetan jarri zaitezkete beherago dituzuen telefonoen bidez.

Honekin batera Joseba Beramendik (Exprai) egindako logoa aurkezten dizuegu. Goian ikusi dezakezu. Espero dugu gustukoa izatea.

Animatu parte hartzera!!!

Gurekin harremanetan jartzeko ohiko egoitzetan aurkituko gaituzue:

Iruñea Arga ibaia kalea, 12-14 behea. 948 382 474
Baiona 10 pl ste ursule. 05.59.59.50.20
Gasteiz Fermin Lasuen, 13 behea. 945 258 404
Bilbo Rekalde Zumarkalea, 62 behea. 944 706 942
Donostia San Bladi, 1 behea. 943 458 562