Share
301

Vascuencearen Legea: bidegabekeria lege bilakaturik

Iritzi artikulua Imanol Karrera - Iñigo Orella 2017/12/15


Gaur (abenduaren 15ean) egun tristea da. Orain dela 31 urte gure Nafarroa maitean “Vascuenceren Legea” onartu zen. Harrezkeroztik, euskara ofizialtasun osoz baztertzen da herrialdearen zatirik handienean, hizkuntza gutxitua izanik ez da bere sustapena behar den bezala bultzatzen, eta euskaldun gehienen hizkuntza eskubideak urratuak izaten dira legez sistematikoki. Nekez aurki dezakegu XXI. mendeko Europan halakorik: eremu administratibo bakarrean hiritarrek legez eskubide gehiago edo gutxiago dauzkate unean dauden tokiaren arabera, hiru eremu desberdinak bereiziz. Injustizia lege bihurturik. Are okerrago, berdintasun eta eskubide demokratikoetan oinarrituta bidegabekeria zuzendu nahi dugun eragileoi “sektarioak eta baztertzaileak” esaten digute status quo-aren defendatzaileek, eta hainbat euskalzale, diskurtso euskarafoboak kikilduta, ez dira ausartzen Nafarroako hizkuntza den euskarari ofizialtasuna emanen dion lege berri bat aldarrikatzera.

    Urte asko zerrenda bakarraren alde borrokan eman ondoren, lortu dugu eta segituan “Vascuenceren Legea” deitzen den hizkuntza apartheida asmatu zutenek kendu nahi digute. Hain zuzen ere, zerrenda bakarraren etsai guztiek, hau da, berdintasunaren etsaiek “Vascuenceren Legea” argudiotzat erabiltzen dute. Bunkerrekoek ere esaten dute zerrenda bakarrak Nafarroako populazio gehiena diskriminatzen duela. Hala ere, horietako inork ez du azaltzen, selektibitatean bezala, hautagai guztiek aldi berean azterketa berdina eginda, eta ondoren notaren arabera zerrenda bakarra osatuta, nola demontre diskriminatzen duen. Ez dute azaltzen benetan diskriminatzen ez duelako. Kontua ez da sektarismoa edo nazionalismoa beraiek dioten bezala, berdintasun eskubidez baizik. Erregimenak argi dauka zerrenda bakarrak orain arteko erdaldun elebakarren supremazia euskaldun elebidunen gainean arrisku bizian jartzen duela. PSNren bitartez, bazterketa legez arautzeko, beharrezkoa zeukaten Ezkerrari amua bota diote eta honek momentuz irentsi egin du. AFAPNA, UGT, CCOO, UPN, PP eta PSNk argi daukate: Nafarroako bi hizkuntza jakiteak, bat jakiteak baino gehiago balio behar du, kosta ala kosta. Badirudi, Ezkerra tranpaz ohartzen ez den bitartean, aldaketa soziala ez sendotzeko eta berdintasuna ez lortzeko UPN, PSN eta PPren erasoa aurrera doala.

    Ezkerraren kontraesanak agerikoak eta ugariak dira: zergatik baztertu bakarrik euskaldun elebidunak eta ez beste hizkuntzetako elebidunak? Baliteke Ezkerrari esker laster beste hizkuntzetako irakasle elebidunek ere azterketa bat baino gehiago egin behar izatea. Zergatik bakarrik irakaskuntzan? Nafarroako beste zerrenda guztietan edo Estatuko beste erkidego guztietan ez da baztertzen. Foruzainen legearekin ados ez egoteko aitzakia gehiengo sindikalaren kontrako iritzia izan bazen, zergatik oraingoan gehiengo sindikala aintzat ez hartu irakasleen negoziazio kolektiborako eskubidea urratuz? CCOOren itzalak zerikusia izanen du nonbait. Inplikatuen iritzia ere ez dute kontuan hartuko? Kaltetutako irakasle plataforma zerrenda bakarraren alde agertu da. Zergatik egin ezjakintasunaren apologia elebakarrei elebidunen aurretik abantaila emanez? Ez da izanen, bada, CCOOren afiliatu gehienak elebakarrak direla eta ohituegiak egon direla Gobernuaren aldetik pribilegioak jasotzen? Zergatik zigortu euskaldun elebidunak bi azterketa eta bi programazio egitera? Hizkuntza gaitasuna derrigorrezkoa den euskara tituluaren bitartez bermatzen da jada. Zer diote Ezker Batua eta Batzarreko oinarriek gai honen inguruan? Zergatik uste dute PPk txalotu duela beraien jarrera? Euskaldunei bi aukera eman nahi dizkielako? Zergatik elebidunak bi aukera ematen dizkien Ezkerraren proposamenaren aurka agertzen ari dira?... erantzunik ez. Ea hilaren 21ean Ezkerrak ezkerretik aldaketa sozial eta justua bultzatzen duen, edo aldiz UPN, PSN eta PPrekin batera lauko berria osatuz, injustizia betikotzen duen.

    LABek legegintzaldi honetan jarrera eraikitzailea erakutsi du proposamen ugari eginez. Sindikatuak maiz publikoki Aldaketaren Gobernuari ausardia eskatu dio hizkuntza bazterketa gainditzeko urratsak eman ditzan. Horrela izan ez denean kritikatu egin du, esate baterako “Vascuenceren Legea” ontzat eman eta horren barneko aukerak aprobetxatu ez dituen administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretua salatuz. Baina oraingoan, irakaskuntzako zerrenda bakarra dela eta, LABek Gobernuaren erabakia txalotu nahi du eta bere babes osoa erakutsi nahi dio. Hala ere, aldi berean, gogorarazi nahi dio, zerrenda bakarren aferan, zein euskararekin lotutako gehienetan, “Vascuenceren Legea” dela behin eta berriz aldaketa justu eta sakona galarazten duen oztopo gaindiezina. Beraz, alda dezagun behingoz bazterketari izaera legala ematen dion legea.

Azkenik, LABek herritar guztiei dei egin nahi die, bihar, hilaren 16an 12:00etan autobus geltoki zaharretik Kontseiluak zerrenda bakarraren alde, aukera berdintasunaren alde, justizia sozialaren alde eta benetako aldaketaren alde deitu duen manifestazioan parte har dezaten.

#2dEmanEuskarari
Imanol Karrera, LABeko bozeramailea Nafarroan
Iñigo Orella, Euskara arduraduna LAB Nafarroan

Ley del Vascuence: la injusticia hecha ley

Artículo de opinión Imanol Karrera - Iñigo Orella 2017/12/15


Hoy (15 de diciembre) es un día triste. Hace 31 años se aprobó en nuestra querida Navarra la “Ley del Vascuence”. Desde entonces el euskera es discriminado de forma oficial en la mayor parte del territorio; siendo una lengua minorizada, su promoción no se hace como debiera, y los derechos lingüísticos de los/as vascoparlantes son violados sistemáticamente por ley.
Será difícil encontrar algo parecido en la Europa del siglo XXI: en un único ámbito administrativo los/as ciudadanos/as tienen según una ley más o menos derechos dependiendo del sitio donde se encuentren, diferenciándose tres zonas distintas. La injusticia convertida en ley. Es más, los agentes que queremos subsanar tamaño atropello, somos tachados de “sectarios y discriminadores” por los/as defensores/as del status quo, y algunos/as euskalzales, intimidados/as por el discurso euskarafobo, no se atreven a reivindicar una nueva ley que reconozca la oficialidad de una de las lenguas de Navarra.

    Después de pelear muchos años por conseguir la lista única, tan pronto como la hemos conseguido, nos la quieren arrebatar los creadores del apartheid lingüístico llamado “Ley del Vascuence”. Precisamente todos los enemigos de la lista única, es decir, los enemigos de la igualdad, utilizan como argumento en contra la “Ley del Vascuence”. Los del búnker dicen también que la lista única discrimina a la mayor parte de la población navarra. Pero ninguno de ellos explica cómo demonios discrimina si, al igual que en la selectividad, hacen todos/as los/as aspirantes el mismo examen a la vez, y después, se ordenan en una única lista según la nota obtenida. No lo explican porque realmente no discrimina. El tema no va de sectarismo y nacionalismo como ellos cacarean, sino de derechos de igualdad. El régimen tiene claro que la lista única pone en grave peligro la supremacía actual de los monolingües castellanohablantes sobre los bilingües euskaldunes. Para regular la discriminación legalmente, a través del PSN han echado el anzuelo a la imprescindible Izquierda-Ezkerra, y ésta, de momento, se lo ha tragado. AFAPNA, UGT, CCOO, UPN, PP y PSN lo tienen claro: por encima de todo, tiene que seguir valorándose más saber una única lengua de Navarra, que las dos. De momento, mientras I-E siga sin darse cuenta de la trampa, la ofensiva de UPN, PSN y PP para que no se consolide el cambio social y para que no se consiga la igualdad, sigue adelante.

    Las contradicciones de Izquierda-Ezkerra son de calado y muchas: ¿por qué discriminar sólo a los/as bilingües euskaldunes y no a los/as bilingües de otros idiomas? Es probable que gracias a I-E los/as profesores bilingües de otros idiomas pronto tengan que realizar más de un examen. ¿Por qué sólo en educación? En el resto de listas de Navarra y del resto de comunidades del Estado no se discrimina. Si para no estar de acuerdo con la ley de los forales, la razón era la discrepancia de la mayoría sindical, ¿por qué ahora no se tiene en cuenta a la mayoría sindical vulnerando el derecho del profesorado para la negociación colectiva? El clientelismo de CCOO tendrá algo que ver, sin duda. ¿Tampoco van a tener en cuenta la opinión de los/as afectados/as? La plataforma de profesores damnificados/as se ha posicionado a favor de la lista única. ¿Por qué hacer apología de la ignorancia primando a los/as monolingües sobre los/as bilingües? ¿No será que la mayor parte de los afiliados/as de CCOO son monolingües y han estado mal acostumbrados recibiendo privilegios del Gobierno? ¿Por qué castigar a los/as bilingües a hacer dos exámenes y dos programaciones? La capacitación lingüística ya queda acreditada mediante el obligatorio título de euskera. ¿Qué opinan las bases de Batzarre e Izquierda Unida sobre este tema? ¿Por qué creen que el PP  elogia su postura? ¿Por quererles dar a los/as euskaldunes dos oportunidades? ¿Por qué los bilingües rechazan la propuesta de I-E si les da doble oportunidad?... no hay respuesta. El 21 de diciembre veremos si Izquierda-Ezkerra desde la izquierda impulsa el cambio social y justo, o, por el contrario, consolida la injusticia formando un nuevo cuatripartito con UPN, PSN y PP.

    LAB durante esta legislatura ha mostrado una actitud constructiva realizando numerosas propuestas. El sindicato con frecuencia ha pedido al Gobierno del Cambio valentía para dar pasos hacia la superación de la discriminación lingüística. Cuando no ha sido así, ha hecho su crítica, por ejemplo, denunciando el decreto que regula el uso del euskera en la administración, ya que da por buena la “Ley del Vascuence” y no aprovecha las posibilidades dentro de la misma. Pero en esta ocasión, con el tema de la lista única en educación, LAB quiere aplaudir la decisión del Gobierno y mostrarle todo su respaldo. Aún así, queremos recordarle que, tanto con la lista única como con la mayoría de temas relacionados con el euskera, la “Ley del Vascuence” es el obstáculo infranqueable que imposibilita una y otra vez un cambio justo y profundo. Por lo tanto, cambiemos de una vez la ley que da entidad legal a la discriminación.

Por último, LAB quiere hacer un llamamiento a toda la ciudadanía a participar en la manifestación convocada por Kontseilua mañana, 16 de diciembre, a las 12:00 desde la antigua estación de autobuses a favor de la lista única, de la igualdad de oportunidades, de la justicia social y de un auténtico cambio.


#2dEmanEuskarari

Imanol Karrera, portavoz de LAB en Nafarroa
Iñigo Orella, responsable de Euskara en LAB Nafarroa