Share
ABENDUAK6

Zerrenda bakarraren aldeko kontzentrazioa I-Eren egoitza aurrean

Irakaskuntza 2017/12/01

Zerrenda bakarra LAB sindikatuaren eskari nagusienetakoa izan da azken urteetan zehar eta azken asteotan bere gauzatzeak aurrerapauso nabariak eman ditu, besteak beste nafar Administrazioak bere gain hartu baitu gure sindikatuaren aldarrikapen historiko hau. Zentzuzkoa eta bazterketaren kontrakoa den zerrenda bakarraren aukera azaleratu bezain laster erregimenaren indarren erreakzioa berehalakoa izan da. Zoritxarrez holakoxea izanen zelakoan geunden. Ez genuen, ordea, Aldaketaren egitasmoarekin konpromisoa duen alderdiren batek bat egitea UPN-PSNk eta PPk zerrenda bakarraren aurka Parlamentuan egingo duten oldarraldiarekin. Kontuan izan behar dugu Nafarroako Hezkuntza dela, Estatu osoan eta baita Nafarroako Administrazioan ere, bere langileak hizkuntzaren arabera banatzen dituen bakarra.

Oraindik garaiz gaude erregimenak kalean, eskoletan eta Administrazioan lortu ez duena Parlamentuan ere erdietsi ez dezan.
Zerrenda bakarra kalean defendatzeko garaia da. LABek bere afiliatu guztiei abenduaren 6an, eguerdiko 12:00etan, I-Eren egoitzaren aurrean, Iruñeko kale nagusian, egingo den kontzentraziora azaltzeko deia egiten die.

Concentración en defensa de la lista única frente a la sede de I-E

Irakaskuntza 2017/12/01

La demanda de la lista única, una de las reivindicaciones históricas más importantes de LAB, ha adquirido especial relevancia en estas últimas semanas tras el anuncio de la Administración de su intención de implantarla y la reacción por parte de las fuerzas del régimen de bloquear parlamentariamente esta iniciativa. No nos extraña que las fuerzas contrarias al cambio político y social en Nafarroa hayan reaccionado de esta manera. Nos ha sorprendido mucho más que I-E esté haciendo este seguidismo contra la lista única, en vez de comprender que es una medida antidiscriminatoria y eficaz, aparte de que la educación en Nafarroa es el único ámbito en todo el Estado Español y en la Administración navarra en el que se segrega a empleadas y empleados en función del idioma.

Aún estamos a tiempo de evitar que las fuerzas del régimen e Izquierda-Ezkerra consigan en el Parlamento lo que no han logrado en las escuelas, en las calles y en la Administración.
Es hora de defender la lista única en la calle. LAB hace un llamamiento a su afiliación para que participe en la concentración que llevaremos a cabo, el 6 de diciembre a las 12 del mediodía, frente a la sede de I-E en la calle mayor de Iruñea.